2009/03/13

DANTZA HIRE GORPUTZAREKIN…

Onerako ala txarrerako gazteak beti gazteak izango dira, baina belaunaldi batetik bestera gauzak askotxo aldatzen dira. Gazteria mugimendu edo aldaketaren sinonimoa da. Horregatik, garai batean egiten dena hurrengoan ez da egiten. Hurrengoa askoz modernoagoa eta ausartiagoa izan behar da. Begira bestela irudian, Francoren garaian nola eskatzen zitzaien gazteei dantza modernorik ez egiteko.


Argazkiaren iturria “Fotos de tiempos pasados “ blogean ikus dezakezue



Kartela diseinatu zutenek gaurko dantzak ikusiko balituzte, zer pentsatuko lukete?
Zer iruditzen zaizue kartela?
Zer debekatuko zeniekete egungo gazteei?



Galdera hauek eta gai honen inguruan komentatu nahi duzuen guztia, beti bezala, beheko komentarioetan.

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

DENBORAREN PODERIOS DENA ALDATUZ JOAN DA ETA DANTZA EZ DA GUTXIAG IZANGO.
GAZTEOK GAUR EGUN MODAN DAGOEN MUSIKAGATIK GURE DANTZA MODUA ERE ALDATU DA, HAU DELA ETA, KARTELA DISEINATU ZUTEN PERTSONEK IKUSIKO BALIGUTE, EZ DAKIGULA DANTZA EGITEN ESANGO ZUTEN.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nola aldatu diren gauzak! Gaurko datzak datzak baino gehiago dira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez gazteok egiten ditugun gauzak beti aldatzen ari dira, nik uste dut ia ia urtero gaztearen ohiturak aldatzen ari direla. Baina azkenean blog horretan ikusten dugunez, betidanik gaztetan, adineko pertsonen gauzak egin nahi ditugu. Beti nahi dugu adineko pertsonak bezala izatea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure gizartean dena aldatzen denez, aldaketak eragin ahala,onartzen behar ditugu eta dantzarekin gauza bera gartatzen da.
Egia da , belaunaldiz belaunaldi ,
dantza mota ezberdinak agertu direla, horregatik , gaurko gazteek erritmoaren arabera dantzatzen dute.
Uste dut, dantzaren bidez ,pertsonen arteko harremanak hobetzen direla eta dantzari esker gaurko estresa kentzen dela.
Nire ustez, kartela diseinatu zuten
pertsonek gaurko dantza ikusiko balute, eskerrak emango lituzkete
gaurko askatasunagatik.
M.Mar Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta kartel horrek dibertigarria dirudien, ziur nago,oraingo agureak eta atsoak gazteak zirenean, gazte askok ez zutela irribarre egin ahal. 'Baldosa batean' dantzatzea ez dagoela debekatuta, gaurko egunean gazteek hutsarte handia behar dute dantzatzeko. Gaur iraganekoa dena bihar modernoa izango da... GDB

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago garaiak aldatu direla, eskerrak. Nire ustez dantzatzeak ez dio inori kalte egiten, baina egia da gaur egungo gazteek dantzatzeko alkohola edo beste gauza batzuk hartzen dituzte, haiek esaten dutenez animatzeko eta zabaltzeko, nahiz eta nire iritziz hau beharrezkoa ez izan animatzeko. Eta kartela egin zutenek gaurko gazteak ikusiko balituzte hilko lirateke sustoagatik.
Aitzi. Gurutzeta