2009/03/06

PREKARIETATETIK PARITATERA


IRAKURMENA:
Emakumea eta prekarietatea

Emakumeen presentzia gero eta nabarmenagoa da lan-merkatuan: garbiketa, osasun, hedabide, abokatutza eta irakaskuntza sektoreetan, adibidez. Eta orduan eta larriagoa da sufritu behar duten prekarietatea, behin-behinekotasuna eta bereizkeria.


HIZKA-MIZKA
Bizi dugun egoeran ezinbestekoa da diskriminazio positiboa gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko

Berdintasun legea gure gizartearen bizitza kalitatea hobetzeko erabakigarria izan da

Legearen arabera gizonen edo emakumeen ordezkapen publikoa %40koa da, baina gehiago behar da

Emakumea gizona bezain kapaz da edozein kargu izateko baita karguari dagozkion ardurak bere gain hartzeko ere

----------------000000---------------
Diskriminazioa beti diskriminazioa da, positiboa izanda ere
Paritatea itxura emateko aitzakia baino ez da. Benetan berdintasuna lortuko bada, beste mota bateko neurriak bultzatu behar dira
Emakumeak dira berdintasuna lehenago ez lortzearen errudun bakarrak, zapalkuntza onartu baitute
Emakumeak bere lekua bilatu behar du gizarte honetan. Ezin du hartu gizonak uzten diona

iruzkinik ez: