2009/03/21

SMS


Ktal!
Ze ingozu gaur? Nk eztaukat klaserik eta naibazu geratu al gra, hondrtzra eo joteko. Aspertute nao.


Epa!
Nk badaukat klasea. Ke kk! Ordun, ezin naz gaur geratu, baña astburan bai ta la kaña izango da.

---000---000---000---


Hauek ez dira goiko txinatarrak idatzitako mezuak, gure inguruko gazte bik idatzitakoak baizik.

Zer iruditzen zaizue gaurko gazteen idazkera mezuetan?
Idazkera honek eraginik izango du idazkera formalean?
Gazteak ez garenok ere idazten dugu horrela?
Zuek horrela idazten dituzue mezuak?
(euskaraz zein erdaraz)

Oharra: nahi izanez gero, gai honen inguruan idatzi zuen iritziak horrelako sms bat izango balira bezala.

14 comentarios:

Anónimo dijo...

Nahiz eta guztiok horrela idazten dugu ,egia da , erosoagatik egiten dugula gehienetan eta ez dela modu egokia idazkera formalean, mezuak laburrak baizik.
Gaur egun, lagunen artean geratzeko edo komunikatzeko erabiltzen dugun idazkera arrunta da baina nire ustez kontuz erabili behar dugu, zeren eta, batzuetan idazkera honek eragin ikaragarri dauka , batez ere, gazteentzat.

---Maika Gurutzeta----

Anónimo dijo...

Azken bolada honetan , gazteek erabiltzen duten idazkera berezia ez ezik, txarra ere da , batez ere, denbora pasatu ahala, ohitura izango baita eta idazkera hau edozeinekin komunikatzeko erabiliko baitute.
Uste dut idazkera fomeletan eragin txarra izango duela eta esan behar dut horrelako mezuak irakurtzea kalte handia egiten zaizkidala.
Nire ustez, gramatika ondo idaztea derrigorrezkoa da .
Hau dela eta , mezua idazten dudanean hitzak beteta daude, tilde eta guzti.
M. Mar. Gurutzeta

Josune dijo...

Nk normlean horel idztn ditut sms. Nir ustz ond dag bain kontun hart behr dug azknan idazkra formalean ezin dugla horrel idatz. Guztik dakgnez sms-ak horrel idaztn baditug dirua aurreztn dug.

Anónimo dijo...

Nik ez diet zer ulertzen, baina ez zait haiek erabiltzea txarto iruditzen. Argi eduki behar dugu zein den formala eta ez-formala.

Anónimo dijo...

Argi dago horrela idaztea ez dela egokiena, baina onartu behar dugu dirua aurrezteko ere balio duela. Dena den, onartu behar dut niri izugarri kostatzen zaidala horrelako mezuak irakurtzea baita idaztea ere. Hala ere, uste dut gaurko gazteek ez dutela arazorik idazkera formala eta honelako idazkera bereizteko eta jakiteko zein eta noiz erabili behar duten.

Amagoia dijo...

Nik normalean horrela idazten ditut mezuak, baina nire amarentzat badira ez, berak ez duelako idazkera hau ulertzen.Batzutan ez naiz konturatzen eta idazmen batean hitz batzuk txarto idazten ditut, zorionez, gero konturatzen naiz eta aldatzen ditut, baina egia da,txarto dagoela horrela idaztea, azkenean, dirua aurrezten duzu, baina idazkera ona galtzen duzu.

Anónimo dijo...

Egia esan, ez dut eskuko telefonoa idazteko erabiltzen, hitz egiteko baizik. Beharbada horregatik ez dut inoiz SMS hizkuntzaz idatzi eta noizean behin gazteek esan nahi dutena ultertzea zaila iruditzen zait. Nire ustez idazkera honek bai euskaraz bai erdaraz gazteek gero eta akats gehiago egitea eragiten du. GDB

Anónimo dijo...

Nik normalean ez dut idazten horrelakorik, baina batzutan mozten dut hitzaren bat mezu bat idazterakoan.
Gaur egun esaten da ohitura honek, batez ere, gazteen artean, ondorioak ekarriko dituela, eta egian esango da; baina, bestalde, onartu behar dugu hizkuntzak aldatzen direla urteak pasatzen duten neurrrian: gaur egun ez dugu hitz egiten eta ez dugu idazten orain dela 70 urte bezala.
Leticia. barakaldo

Anónimo dijo...

Nik normalean ez dut idazten horrelakorik, baina batzutan mozten dut hitzaren bat mezu bat idazterakoan.
Gaur egun esaten da ohitura honek, batez ere, gazteen artean, ondorioak ekarriko dituela, eta egia izango da; baina, bestalde, onartu behar dugu hizkuntzak aldatzen direla urteak pasatzen duten neurrrian: gaur egun ez dugu hitz egiten eta ez dugu idazten orain dela 70 urte bezala.
Leticia. barakaldo

Anónimo dijo...

Ez deritzot ondo idazkera horielako idazteari baina egia esaten badut, neuk ere idazten ditut horrela sms-ak nire lagunekin.
Gainera, hitz batzuk kenduta, ez du esaldi batzuen esanahia asko aldatzen eta diruaren bat aurrezteaz aparte, pixka bat erosoagoa da sms osoa bidaltzea baino.
Bestalde, nire bizimodu errikmoak ez dit uzten beste aukerarik, ez daukadalako denbora askorik hau egiteko.
Nik esandakoarekin, ez dut esan nahi idazkera hau egokiena izatea, baina nire kasuan bai, zein diru gehiago arrezteagatik zein erosotasunagoa izateagatik.
J.R.-gurutzeta

Anónimo dijo...

oso gutxitan bidaltzen ditut sms-ak
hau dela eta, bidali behar dudane normal idazten dut.castre

Bato dijo...

Nahiz eta oso practikoa izan erabiltzea, nik ez dut erabiltzen. Deitu nabariten dut

Anónimo dijo...

Ni egia esanez,sms bat idazterakoan, ahalik eta espazio gehien aurrezten saiatzen naiz idazkera honekin. Hori dela eta, gero, gutun bat idazteko momentuan, nahi gabe, hizki batzuk jaten ditudala. Azkenean hidazkera hau, ohituratzat hartzen dugu, eta edozein lekutan erabiltzen bai dugu.SMH

Lorena dijo...

Horrela sms-ak idazten baditugu denbora ez ezik, dirua ere aurrez dezakegu, kontatu nahi duguna mezu bakarrean bidali ahal dugulako.
Nahiz eta erosoagoa izan, ez dut erabiltzen, ez dakit zergatik, baina ziur aski ohituragatik.