2009/10/30

EUSKALDUN PETOAK GARELAKO


Aitortu behar dugu: NAZKATUTA GAUDE. Euskaraz eta Barakaldoz hitz egiten denean badirudi Barakaldo dela EUSKARA TXARRAREN PARADIGMA edo barakaldarrok ez dugula inoiz euskaraz hitz egingo. Egunero eta urtero euskaltegietako irakasleok eta ikasleok egiten dugun ahalegina ez du inortxok ere kontuan hartzen eta euskaldun barakaldarra “rara avis” da fauna euskaldunean bere meritua goraipatu beharrean.
Horregatik kontatu beheko komentarioetan inoiz horrelakorik gertatu zaizuen edo euskararekin dituzuen konplexuak, beldurrak edo ezinegonak.

38 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Niri izugarri gustatuko litzaidake Barakaldoko kaletan euskaraz hitz egiten entzutea.
Egia esan, nik bakarrik hitz egiten dut euskaraz euskaltegian, eta horrela da ez daukadalako beste aukerarik kalean hitz egiteko, gainera dendetan gaztelaniaz hitz egiten dute.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Euskara gehiago jakin behar dut Euskaltegian Euskara ikasitako beste lekuetan praktikatzeko. Alde bestetik, nahiz eta poblazio handiagoa da, Barakaldon eta Ezkerraldean kalean ez dela asko mintzatzen.
Soraya

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Euskara gehiago jakin behar dut Euskaltegian Euskara ikasitako beste lekuetan praktikatzeko. Alde bestetik, nahiz eta poblazio elebiduna handiagoa da, Barakaldon eta Ezkerraldean kalean ez dela asko mintzatzen.
Soraya

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ondo egongo legoke gure herritik euskara hitz egitea, baina errealak izan behar gara, barakaldon etorkin ugari daude orduan familiak erdaras hitz eigten dute,hau dela eta umetxoak kalean erdaras ere egiten dute.
castre

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hizkuntza bat erabiltzen ezagutzeko,asko ikasi eta praktikatu behar da, eta denbora asko ere eduki behar da.
Barakaldok denbora gutxi darama honekin, eta,horregatik pazientzia izan behar dugu.
Gero eta gende gehiago ikusten da kalean euskaraz hitz egiten. Jendeok jo eta ke jarraitzen badugu,azkenean lortuko dugu
seguru.
I.A.Acha

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste, kontzientzia falta dagoela.Euskaltegira joaten garenok tituloa baino gehiago saiatzen bagara lortzen, emaitza guztiz desberdina izango litzateke.
Ni bai sentitu naizela "rara avis", klasea bukatu eta gero, euskeraz hitz egiten jarraitu dudanean.
bbb

BERBARAKA; Barakaldoko berbalagun erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Ba, bai... gure herriko kaleetan euskara entzutea arraroa egiten zaigu. Are gehiago, norbait euskaraz mintzatzen entzuten dugunean, buelta eta guzti ematen dugu, pertsona hori ezagutu behar pentsatzen dugulako!

Baina, poliki-poliki egoerak hobera egin du. Gero eta gehiago gara herri erdaldun hauetan euskaldun jaio garen lagunok eta era berean, gero eta gehiago dira euskara praktikatzeko dauzakagun aukerak.

Esaterako, Ezkerraldean Berbalagun proiektua martxan jarri dugu: Sestaon, Santurtzin, Barakaldon (gure herrrian!)eta laster barru... Portugaleten ere!

Berbalagun egitasmoa euskara praktikatzeko aukera bikaina da denontzat: euskara ikasleentzat, euskaldunzaharrentzat, aspaldian EGA lortu eta ikasitakoa praktikan jarri nahi duenarentzat, Barakaldo euskaldunean sinesten duenarentzat... denontzat!!

Euskara praktikatu nahi baduzue, animatu eta izena eman BERBALAGUNen! Gainera, dohainik da! Hemendik aurrera, barakaldarrok euskaraz mintzatzeko ez dugu aitzakirik...

Informazio gehiago blog honetan: http://praktikatu.blogspot.com/

BARAKALDO EUSKALDUNA!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez gero eta jende gehiago euskara ikasten du. Azken urte honetan, batez ere, umeak daukanten gurasoek kalean hitz egiten hasi dira.
Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, egia da, gutxi hitz egiten da euskara Barakaldon, eta ezkerraldean ere. Gazte asko kanpotarren semeak gara, eta horrela, ez dugu euskara ikasi txikitaz. Denboran, hau hobetu egingo da, orain eskolan euskeraz ikasten dela, eta besteok, euskaltegian gaude.
Horrela, bi edo hiru urte barru, euskaldun petoak izango gara benetan.


Ivan R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldoko parketan, batzuetan, entzun ahal duzu amek bere seme-alabarekin euskaraz hitz egiten dute, baina gero dendetan edo kaletan denok gaztelaniaz hitz egiten dugu. Ama hauek, nik bezala, ez zuten euskaraz ikasi txikitan eskolan, baina senperrenak egiten ari dira hori ona delako bere seme-alabarentzat.
Nik espero dut, Ivan bezala, bi edo hiru urte barru, euskara kaletan egongo dela, eta ni egongo naiz euskara hitz egiten dendetan, tabernatan…
Belén

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Asko kostatzen zaigu Barakaldoko kaleetan euskaraz hitz egiten entzutea. Nahiz eta gero eta jende gehiago egon, oraindik, jende gutxik euskaraz hitz egiten du. Nire ustez, urte batzuk faltatzen zaizkigu lortzeko. Segur aski gure seme-alabek lor ahalko dute.
Maite

euskerabili erabiltzaileak esan du...

Aupa berbalagunekoak,
Eskerrik asko emandako informazioagatik eta jakin ezazue blog honetan beti lekutxo bat izango duzuela parte hartzeko eta zuen egitasmo interesgarriak ziberespaziora zabaltzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik txikitan ez nuen euskera hitz egin, beraz orain ikasi behar dut. Txikitan ikasi onena dela uste dut. Nik euskeraz hitz egiten dut bakarrik euskaltegian nire lagunek ez dakitelako edo beste batzuk oso azkar hitz egiten dutelako.

Olga G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut egia dela:Barakaldon ez da posiblea euskeraz hitz egitea.
Nire ustez jende asko etorri da beste eskualdetik eta horregatik euskera gadu dugu.
Laster euskeraz hizt egitea normala izango da eta denok ikasi behar izango dugu.

Ivan.A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, zeharo egia da!. Barakaldon jende gutxiak euskera hitz egiten du kaletik, nahiz eta orain lehen baino jende gehiago daki.Baina arazo hau ez da Barakaldon bakarrik, leku gehiegitan baizik. Orain dela hogei urte edo, jendeak sinetsi zuen , gaurko garain euskera hitz egitea posiblea izango litekela. Baina hori dirunienez utopia bat zen. Orain ume gehienak Euskara ikasten dute ikastolan, baina gero ez diogu ia inori hitz egiten kaletik. Orain, baita Euskaltegietan jende pilo Euskara iskaten dago, baina gehienak titulo bat lortzeko. Orduan galdera bat egin behar dugu, zer aldatu behar dugun hau guztiz desberdina izateko.
Olga P.

anonimo erabiltzaileak esan du...

Nik uzte dut barakaldon jendeak gutxi hitz egiten du euskeraz , normalean barakaldoko jendea oso zaharra da eta ez daki euzkera hitz egitea , orain mutil asko euzkaraz ikasten ari dira eta kalean hitz egin ahal dute.
Nik pentsatsen dut barakaldon euskaldunak baztertu daudela , adibidez barakaldoko tabernetan edo supermerkatuetan jendeak ez du euzkeraz hitz egiten eta haiei ez zaie asko guztatzen.
J.M

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez Barakaldon (kaletan)euskara gutxi hitz egiten du.Belaunaldiak aldatu joaten dira eta euskal gazteria Euskara gehiago behar izango du,etorkizuna dela.
Maria.L

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Unibertsitateko lehenengo egunean klaseko ikaskideek ez zuten sinesten barakaldotarra nintzela(euskaraz hitz egiten nuelako).Hau da, Bizkaian zehar egia esateko barakaldotarrak nahiko fama txarra dugu, horregatik jo ta ke egin beharko dugu lan gure kaleetan euskara entzuteko. Dena den, azken urteotan noizbaiten entzun ditut umeak eta gazteak euskeraz hitz egiten! pausu bat da!
( Marta )

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aitortu behar dut Barakaldon bizi naizela, eta euskaltegian egon arren ez dudala euskara hitz egiten. Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta konfidantza gutxiago daukat akatzez ohartzen naizelako. Agian urte gutxi barru, lotsa menderatuta, hitz egingo dut kalean.
PC

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut denborarekin kaletan gehiago hitz egingo dela euskara, baina momentuz oso zaila dela. Nik txikitan euskara ikasten nuen eskolan baina bakarrik lau ordu astero, eta denbora horrekin oso zaila zen euskara hitz egitea. Gainera gaurko metodoak euskara ikasteko hobeak dira. Nik euskaltegian edo euskaltegiko adiskideekin ez daukat arazorik euskaraz hitz egiteko, baina egia esanda, gero oso latsatia naiz kalean euskara hitz egiteko oraindik asko falta zaidalako euskera ondo hitz egiteko eta beldurra daukadalako akatsak egiteko. Nire loba txikiekin batzuetan euskaraz hitz egiten dut baina seme-alabak dauzkadanean, haiekin euskara ondo hitz egitea espero dut.
Vanessa G.

vh erabiltzaileak esan du...

Euskaraz hitz egin nahi badut,euskaltegira joan behar izaten dut.Barakaldon ez dago euskaraz berba egiteko aukerarik.Nire lanean ezin dut euskaraz mintzatu inork ez duelako hitz egiten.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldo ez da herri bat euskalduzaharrarekin, geheinak kanpotarrak ziren baina egia da orain dela denbora gutxi, kaleetan geheiago entzun ahal da euskeraz hitz egin. Gainera umeek eskolan euskeraz ikasten dute eta urrengo garaietan jende gehiago hitz egingo du.

Pili.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut normala dela Barakaldon eta beste herri askotan euskera oso gutxi entzutea, batezere Euskalherritik kanpo jaio zen adineko gende asko dagoelako. Gehienetan behartzen ez da dituzte (lan egin ahal izateko, adibidez), gendeak ez du hizkuntza ikasten, nahiko zaila delako, geuk badakigu hori. Orain dena euskeraz ikasten dabiltzaten neska – mutilak haziko direnenan hizkuntzaren erabilera normalizatuko dela pentsatzen dut.
Ana Pi.

Marimar erabiltzaileak esan du...

Barakaldon gendeak ez du euskaraz hitz egiten kaletik ez dakitelako eta bestetik nahiz eta jakin ondokoek ez dakitelako.
Orain umeek euskaraz ikasten dute eta orduan gurasoek euskara ikasten hasi dira haien semeak ulertzeko eta ikasketetan laguntzeko.
Beraz, nik espero dut urte batzuk pasa ondoren Barakaldo guztian euskara entzutea.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Uff! Egia da: oso zaila da euzkaraz hitz egitea, hemen bizitzen!!

Baina ahaztu duzue (adibidez) Barakaldon lan egiten duen batzuk Txorierrikoak edo Mungiakoak direla. Hauek bere bizilekuetan, bere familiekin eta lagunen artean, euskaraz hitz egiten dute. Baina Barakaldora etortzen direnean, erdaraz hitz egin behar dute, jendeak haiei ulertzeko.

Zergatik ez dugu gauzak aldatzen eta aukera hau probetxatu? Nik euskaltegian ikasten ari naizena erabili nahi dut, baina... orain ez dut bat ere ondo hitz egiten, eta lotsa galdu behar dut!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ZEOZER TXARRA GERTATUKO DA BARAKALDOTARROK EZ BADUGU EUSKARA HITZ EGITEN? GAZTELANIAZ GEUREA ERE DA. EZ LOTZATU HIZKUNTZAGATIK. JENDEAK GEHIEN GUZTATZEN ZAIONA ERABILTZEN DU. EZ ZAIO INPORTA POLITIKERIA ETA HIZKUNTA KOMUNIKATZEKO DELA DAKI.

FGLEZ

leire erabiltzaileak esan du...

Egia da gaur egunean gero eta jende gehiagok ikasten dugula euskara, baina gero ez dugu gure bisitzan erabiltzen.
Adibidez oso arraroa denda batera joatea eta dendariak euskara ulertzea. Orduan,noiz erabili ahal dugu euskara?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Sentitzen dut "rara avis" izatea, baina bai, egia da, gutxi hitz eginten da euskara Barakaldon. Lanean, etxean eta kalean ez dut behar erabiltzen. Niri izugarri gustatuko litzaidake euskaraz hitz egiten baina ez dakit zergatik ezin dut egiten, uste dut lotsatia naizela.... eta klasean... ere bai.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldoko kaleetena oso gutxitan entzuten da jende euskeraz hitz egiten, ia inoiz ez.
Dakigunok ez dugu euskerz hitz egiteko esfortzurik egiten, niri gustatuko litzaidake barakaldoko kaleetan euskera entzutea baina nire ustez hori lortzea oso zaila izango da
sarai

LORENA erabiltzaileak esan du...

Ezer baino lehen onartu behar dugu geure errua dela, euskaraz hitz egiten badakigu ere, beti erdera erabiltzen dugu edozein gauza egiteko. Barakaldon euskaldun girorik ez dagoenez, badirudi lotsa gehiago ematen digula euskeraz hitz egiteak, normalean jendeak "rara avis" ikusten gaitu eta.
Herriaren mentalitatea aldatzea prozesu oso lasai da, baina denon artean lor dezakegu. Ahaztu konplexuak eta BARAKALDON EUSKARAZ!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, Barakaldon jende gutxi euzkaraz hitz egiten duen egia da.Baina batzuetan entzun ahal duzu umeek bere gurasoekin euzkaraz hitz egiten dutela. Euskaltegi ondoan edo Ikastolaren ondoan ere irakasleek eta ikasleek euzkeraz hitz egiten dute. Gainera Barakaldon beste leku batzuetako jende asko bizi da eta ez du euzkara ulertzen. Umeek eta gazteek bai, euzkara ulertzen dute eta erabiltzen dute eta beste batzuk ikasten dugu.

Arantza P.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldon ez da euskeraz hitz egiten; Barakaldo, telebista agertzen denean da zirikatzeko, irudi txarr bat emateko, bestela ikusi "vaya semanita" saioan agertzen dena. Euskal Herriko herri batera joaten zarenean euskeraz hitz egiten baduzu eta galdetzen badizute nongoa zarela, Barakaldokoa erantzuten duzunean arritutak geratzen dira, eta ez dizute sinesten.

Marisa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta nahi, egia esateko Barakaldon ez da euskeraz hitz egiten.Ikasten ari garenok oso zaila daukagu Barakaldon praktikatzeko. Eskoletan baino ez da euskaraz hitz egiten, eta umeak eskolatik irten ondoren ez dute ez da hitz bat euskeraz erabiltzen. Pena handia da, baina hau da gertatzen dena benetan.
trini

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldon, oso zaila da euskara hitz egitea.Kalean edo dendetan ez da entzuten.Umeek normalean eskolan euskaraz hitz egiten dute baina kalera irtetean, berriro gaztelaniaz hitz egiten dute. Baina denborarekin egoera hau aldatuko du eta jendea euskara hitz egiten ikusiko dugu.
Maria v.

JL erabiltzaileak esan du...

Gauza normala iruditzen zait barakaldarrok gutxi euskaraz hitz egin dezagula, baina dirudienez gero eta jende gehiago animatzen ari da. Dena den, lana handia daukagu aurrean, gure ama hizkuntza gaztelania da, beraz askoz erosogoa da gaztelaniaz hitz egitea. Berbalagun aukera ederra da ikasteko,batez ere gazteentzat zahar askok ez baitugu astirik.

Nadie me enseño a sonreir. erabiltzaileak esan du...

egia esan,Barakaldoko kaleetan euskeraz ez del entzun, baina jende askok aki, batezere gazteek. Pentsatzen dut denbora pixka batekin gehiago lortuko dugula.Patzientzia, ez da erreza. Momenturik gauza ez dago gaizki. Baitzkortasunarekin pentsatu behar dugu

Nadie me enseño a sonreir. erabiltzaileak esan du...

Denon artean lortuko dugu. Ni txikia nintzenean ez nuen inoiz euskara entzun. Gaur egun gutxi entzuten da, baina jende askok daki, batez ere, gazteek. Ez da erraza,baina bidaia hasita dago.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barakaldon nahiz eta gero eta jende gehiago euskara jakin, oso gutxi hitz egiten da. Nire ustez egoera poliki-poliki aldatuko da ume gehienek jakiten dutelako eta denborarekin haiek kalean erabiliko dute eta ikasten ari garenek ere bai, nolanahi ere, patzientzia askorekin lortuko da.

Eva Infantes