2009/11/20

METROA ALA ZENTIMETROA?

IRAKURMENA
Maite dut trena.. (baina ez zuena)

Gaia prestatzeko:
Zer dio egileak?
Zein ideia azpimarratuko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Erreferendumik egin behar da AHTrekin zer egin erabakitzeko?
Gaia prestatzeko:
Zer dio egileak?
Zein ideia azpimarratuko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Garraio publikoa erabiltzea liteke konponbiderik onena?

HIZKA-MIZKA: METROA AUZIAN
Ia egunero matxuraren bat dago (baliokidetza makinak, igogailua, eskailera automatikoak, …), horrek dakarrenarekin: atzerapenak, haserrealdiak, …

Zenbait ordutan ezinezkoa izaten da bagoian sartzea eta bosgarren bagoia laster jarri arren ez da nahikoa izango.

Mundu guztiak ezin du erabili auzo guztietara heltzen ez baita; eta, metroa dagoenetik, alde batzuk besteekin gaizkiago komunikatuta daude.

Oro har, metroa garestia da, batez ere, egunero erabili behar ez dutenentzat edo bidaia bakar bat egiten dutenentzat.
Matxurarik ez egotea ezinezkoa da, baina egonda ere, berehala konpontzen dituzte.
Maiztasuna, geltokiak … ugaritzen ari dira, izan ere, denbora gutxitan asko izan dira metroan emandako aurrerapenak.

Ez dago inon leku guztietara heltzen den metrorik, hala ere, laster hirugarren linea hasiko dira egiten.

Garestia dela pentsatzen bada ere, badaude txartelak merkeago ateratzeko eskaintzak erabileraren arabera; eta, gainera, hainbat taldek txartelak atera ditzakete merkeago, besteak beste, adinekoek, gazteek, …

iruzkinik ez: