2010/05/23

SEXUA ETA MAITASUNA

Afari horretan ere, ordu txikietan eta trago batzuk hartuta, beste lagun batek aitortu zigun sexuaz gehiago gozatzen duela maitasunik ez dagoenean. Bere ustez, maitasunak traba batzuk jartzen dizkio sexuaz erabat gozatzeko eta ohe-kidearekin inolako harremanik ez izan nahiago du.
Hasieran aho bete hortz geratu ginen, baina laster batzuek berarekin ados zeudela esan zuten. Sexua eta maitasuna ez direla gauza bera edo bata bestearen osagarriak, eta maitasunik gabeko sexua izan dutenean hobea izan dela komentatu ziguten. Beste batzuek, guztiz ernegatuta, hori ez dela egia esan zuten eta, beti bezala, sexuaren inguruan mito asko daudela, baina bat ere ez dela egiazkoa.

Ohean nengoenean, bakarrik, por zierto, gaiari bueltaka eta bueltaka ibili nintzen eta, gaia argi ez daukadanez gero, zer uste duzuen jakiteko erabaki dut aste honetako sarreran ipintzea.

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Sexu ona edukitzeko ez da beharrezkoa maiteminduta egotea, baina nire ustez ezin da esan sexua maitasunik gabe hobea dela maitasunarekin baino. Sexu ona edukitzeko beste pertsonengan konfidantza edukitzea inportanteena da nire ustez. Baina, beste pertsona batengan konfidantza edukitzeko ez da beharrezkoa zure bikotekiadea izatea; lagun bat izan ahal da edo orain deitzen duten bezala "folla-amigo" izan ahal da. Egia esan, uste dut ezezagun batekin sexua edukitzea arriskutsua izan ahal dela: momentu ona izan daiteke baina dezepzino handia izan dezakezu, amaieran denak ez dira maitale finak...
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Benetan, nekatzeko da gai honetaz hitz egitea. Zer nahiago duzu: Chupachups ala piruletak?
Minik gabe edozein legaka sar daiteke bikote batetan.
fglez

Anónimo dijo...

Gezurtiak beti izango dira gezurtiak. eta hobe da ez egin gauzak haiekin.
fglez

Anónimo dijo...

Maitemendu gabeko sexuari buruz hitz egitea korapilatsua izaten da.
Nire ustez ez da beharrezkoa maiteminduta egotea sexua edukitzeko, baina adoz nago Vanessa esaten duenarekin, sexu ona izateko beste zenbait gauzak behar ditugu, konfidantza haien artean.
Hala eta guztiz, maiteminduta egoten, amodioa gordeta utzi dezakegu oheratzerakoan.
Nire ustean, ezezagunen arteko sexu harremanetan ez da gauza erraza kausitzea.
Diana

Anónimo dijo...

Hasteko, ez dut aurkitzen zer motatako trabak jartzen du maitasunak sexuaz erabat ez gozatzeko. Agian nire pentsakera oso atzeratuta dago, baina sexu-harremanak zer edo zer gehiago eduki behar dute, esan nahi dut,agian amodioa ez litzateke egongo, baina lehen konplizitatea egon behar izango litzateke, ez dakit zerbait gehiago, ezta?
Bat batean edonor ezagutu eta ederto! goaz etxera, ez dut batere argi.
A.J

Anónimo dijo...

Nahiz eta sexua eta maitasuna gauza desberdinak diren, uste dut maitasuan dena desiratuta ere dela.
Ana

Anónimo dijo...

Pertsona batek sexua besterik ez nahi badu, oso logikoa iruditzen zait maitasunik ez egotea nahiago duela, egoera konplikatzen da-eta. Hasieratik dena argi badago nik ez dut arazorik ikusten. Hala ere, luzaro jasan ezin daitekeen jokaera dela uste dut. Ideia oso ondo dago gaztea zarenean, ligatzen errazagoa baita baina zahartu ahala, lorez lore joateko aukerak biziki gutxiten dira. Egia latza da, adin zehatz bat pasa ondoren, norberaren arabera dena, ez sexurik dohainik ez maitasunik izateko arriskua oso egiazko bihurtzen dela.
Ana PI.

Anónimo dijo...

Sexuaz gozatzeko norberak bere errezeta dauka. Argi dago gozatzeko gogoa eduki behar dela.
Bestalde, izaeraren arabera konfiantza edukitzea edo ezezagun batekin egotea hobea izan daiteke.
Sexu-nahiak eta maitasunak ez dute elkarrekin joan behar, baina nire ustez, politena da.
M.C.

Anónimo dijo...

Nire ustez ahal da sexua maitasunik gabe. Orain jende askok ez dauka bikoterik eta beste pertsona batekin egon nahi du baina konpromisorik gabe.
Nahiz eta niretzat politagoa maiteminduta gaudenean, ondo iruditzen zait sexu edukitzea. Norberak badaki zer egin behar duen, eta erabakiak norberaren dira.