2010/06/14

LEHENENGO ALDIA

Bideokoa bezalako umea izan nintzen. Txikitan, Gabonak ospatzeko, nire aitak Portugaletik ekarritako zigarrotxo bana ematen zigun. Garai horretan ez dakit zenbat urte nuen, baina ez asko, zortzi, bederatzi edo, igual, hamar …
Zigarroak txiki txikiak ziren eta bromazkoak zirela ematen zuen, txokolatezko horiek bezalakoak, baina benetakoak bezain kaltegarriak ziren. Aitortu beharra dut urte osoan egoten nintzela Gabonak noiz helduko zain. Bapo bapo afaldu eta zigarrotxoa, inoiz ez naiz hain inportante sentitu eta urtero Gabonak heltzen direnean gogoan izaten ditut zigarrotxo horiek.



Erretzen baduzue edo noiz edo noiz erre baduzue, lehenengo zigarro hori gogoratuko duzue. Horrela bada, beheko komentarioetan kontatu. Inoiz erre ez baduzue, esan zergatik ez.

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Lehengoan erre nuena 10 urte neukanean zen. Nire nebaren ezkontza zen eta nire lehenguak dantza egiten ari zen eta tabako paketea alkondaratik erori zitzaion. Bere anaiak hartu zuen eta gero etxean bakarrik geundenean (txikiak ginen eta gure gurasoak eta neba-arrebak festa batera joan ziren) zigarro bana piztu genuen...ah debekatuta dauden gauzetako gozamena!
Gero institutoan nengoenean hasi nintzen erretzen, badakizue... erretzen inportanteago zinela dirudi...
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Nik bakarrik behin erre dut eta hamasei urterekin izan zen. Gainera ezin da erretzeaz hartu zeren eta bakarrik behin hartu nuen kea eta nahikoa izan zen.
Sentitzen nuena nazkagarria izan zen eta geroago sufritu nuen egoera oraindik ahaztezina da.
Ahal dudan bakoitzean saiatzen naiz nire alboan daudenek erretzeari uztea.
A.J

Anónimo dijo...

Gutxitan erretzen dut, baina egia esan, ezin dut gogoratu nolakoa izan zen lehenengo aldia. Hamasei urte edo izango nituela, besterik ez. Oraindik uste dut orduan iruditu zitzaidana, hau da, ondo zegoela baina pasatu gabe. Ezin dut ulertu nola menperatzen duen hainbeste tabakoak jendea. Nire ustez, erretzaileek ezin dute nik bezain ondo pasatu.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Lehengoan erre nuena B.U.P.en nengoenean zen. Oso txarto sentintu nintzen, baina, adin honekin buruak ez zuen ondo pentsatu eta jarraitu nintzen.
Gauza asko bezala, lelokeria zen, gero denborarekin utzi behar nuen eta uztea izan da gauza onena egin dudala.
Maite

anonimo dijo...

Nire lehenengo zigarro hamairu urterekin erre nuen , ni nire lehengusuarekin nengoen , eta haiek zigarro bat eman zidaten , ez zitzaidan asko gustatu eta erretzea lelokeria bat zela pentsatu nuen , gainera ume bat nintzenean asma nuen eta medikuek ez erretzeko esaten zidaten .
Orain ez dut erretzen txarra da osasunarako , eta gainera zigarroak oso garestiak dira.
Jose

Anónimo dijo...

Nik ez dut gogratzen noiz erre nuen nire lehengo zigarroa baina uste dut hamabost edo hamasei urterekin izan zela. Hamabiurterekin, ordea, erretzen zegoen ikaskide bat ikusi nuen eta oso txarto iruditu zitzaidala gogoratzen dut. Hala ere, gero erretzen hasi nintzen beste lagun batzuek erretzen zutelako.
M.C.

Anónimo dijo...

Nik ez dut gogratzen noiz erre nuen nire lehengo zigarroa baina uste dut hamabost edo hamasei urterekin izan zela. Hamabiurterekin, ordea, erretzen zegoen ikaskide bat ikusi nuen eta oso txarto iruditu zitzaidala gogoratzen dut. Hala ere, gero erretzen hasi nintzen beste lagun batzuek erretzen zutelako.
M.C.

Anónimo dijo...

Erretzen hastea oso erreza da, baina kentzea gauza dezberdina da. Lehenengo zigarroa da tontokeriak egiteko edo zure lagunek ere erretzen dituztelako. Horren erreza da. Nik gutxi gora behera hamazortzi urtekin erretzen hasi nintzen. Baina erretzezaile handia ez izan arren, utzi nion osasunerako kaltegarria zela konturatu nintzenean.
Soraya

Anónimo dijo...

Nik ez dut erretzen, baina zigarroak probatu nituen orain dela urte asko,13 urterekin. Ezkontza batean nengoen nire gurasoekin eta nahiz eta haiek ez dute erretzen,erretzen zeuden eta zigarro bat eskaini zidaten.
Nik onartu nuen eta probatu nuenean inoiz ez nuela erreko konturatu nintzen oso zapore txarra zeukalako.


LEIRE

Anónimo dijo...

Nire lehenengo zigarroa hamazortzi urterekin izan zen, nire lagunak egon nintzen eta oso inportantea sentitzen naiz. Erretzen jarraitu nuen hogeita bi edo hogeita hiru urte arte gero apuesta bat egin nuen nire ezkonberriarekin, ea nork utziko zukeen lehenago. Azkenean biok utzi genuen orain arte eta oso pozik gaude egiteagatik.

Pili

Roxana dijo...

Zenbat urte nituen ez dut zehaztasunarekin gogoratzen lehenengo zigarroa erre nuenean. Nire ahizpa zaharrarekin nengoen eta orduan, bera taberna bateko komunean zegoen bitartean, bere zigarroa utzi zidan eta nik zupada batzuk eman nituen.
Hau ondoren, beste aldi batzuetan nire lagunekin zigarroren bat erre nuen, baina segidan, institutoan.

Anónimo dijo...

Nire lehenengo zigarroa 17 urterekin erre nuen.Gogoratzen dut ez zitzaidala ezer gustatu, baina ez dakit zergatik,gaur egun erretzen jarraitzen dut.
Behin eta berriro uzten saiatzen naizen arren, azkenean bakarrik gutxiago erretzea lortu dut.Gainera,kirol bat egiten dudanean,gero eta txartoago nagoela konturatzen naiz eta nire ustez,argi dago,erretzea arrazoia dela.
Tabakoa "droga" bat dela uste dut, baina, ez dago debekatuta alkohol bezala administrazioari diru asko ematen diolako (nahiz eta azken honek kontrariokoa esan).
RODRIGO.