2010/11/19

HAMAIKAK IKUSTEKO JAIOAK

Aspalditik “Zifras y letras” telebistako saioaren inguruan, edo hobeto esanda, saio horretako Jordi Hurtado aurkezlearen inguruan entzun ditugu zurrumurruak edo legendak. Gehienak gezurrezkoak dira, eta baten bat lazgarria ere bada, adibidez, aurkezlea hilda dagoelako hori.

Baina, oraingo honetan saioa dugu hizpide, ez ustezko gauza batengatik, baizik eta benetan gertatu den kasu batengatik.

Antza denez, langile bat lehiaketa horretara joan zen enpresako buruari baimenik eskatu gabe. Beno, baimena egun baterako eskatu zuen, baina gero ez zen hurrengo zortzi egunean azaldu enpresan. Egun horietan lankide batek, oso kezkatuta, hainbat mezu bidali zizkion non zegoen jakiteko eta enpresako nagusia oso haserre zegoela esateko. Baina, gure protagonistak erantzunik ez. Azkenean enpresak buru-fax bat bidali zion berehala harremanetan jartzeko edo berehala lanera joateko eskatuz. Hala ere, gure gizona ez zen agertu buru-faxa bidali zutenetik bi egunera.

Enpresako buruak, haserre baino haserrago, kale gorrian utzi zuen. Gauzak horrela, langileak tribunaletara jo zuen, baina tribunalek enpresari eman diote arrazoia.
Egia badiotsuet, ez dut ulertzen. Krisi garai hauetan lanari gogor eutsi beharrean telebistara patxadatsu joatea ere!

ZER DERITZOZUE KASUARI?
ENPRESAK ONDO EGIN ZUEN?
BIDEZKOA AL DA EPAIA?
EZAGUTZEN DUZUE HAU BEZALAKO KASURIK?

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kasu honetan naiz eta niri ez guztatu ,arrazoia empresaren jabeari eman behar diot. Nola izan daiteke lagilea lanean erantzunik ez ematea? Gutxienez ,lanera ez zela joango ezanez deitu egin behar zuen eta telefono deiei kasu egin. Ziurrenik, bidaiaren bat hartuko zuen atzerrira joateko eta bertan naiz buro-faxak edo mesuak ikuzteko aukerarik ez zukeen edukiko. Telebista programara joango zela aprobetzatuz ,oporretan joango zen langile gizajoa.Hau bai aurpegi gogorra ,lagileak daukana! ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Enpresak ez zuen ondo egin, baizik eta egin behar zuena. Bestela, beste lankide batek bere herrira bere etxera konpontzera joan dezake, eta kito. Gauza hauek egiteko oporrak daude, edo beste gauza batzuk. Azkenean denok egun libreak nahi ditugu, eta berarentzat saioara joatea inportantea zen, baina niretzat etxea egotea.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hamaika horrelako kasu ikusi dut zoritxarrez. Batek asten behin osasun arazo bat zeukan eta lanera huts egiten zuten, beste bat nahi duenarekin aritzen zen baina interesatzen ez zuen zereginekin paso egiten zuen, nahiz eta ugazabak agindu... Jendeak ez du lan egin nahi, bakarrik dirua jaso. Hostia, baita nik ere!

Ehun euro gutxiago emango balizue nagusiak, inolako arrazoirik eman gabe, zer pentsatuko zenukete? Nire ustez, elkarrekiko harremana da, guk bete behar ditugu gure beteharrak eta enpresak ordaindu behar digu puntu-puntuan.

S.A. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Empresa honek bere betebeharra egin zuen, langile batek berririk eman gabe denbora luzean lanera joaten ez bada, neurriak hartu behar dituelako.
Gaur egun bizi dugun krisialdia dela eta jende asko langabezian dago, eta zaila da ulertzea zenbait pertsonek lanarekiko dute jarrera. Esaten da, une honetan lana ondo kontserbatzea ezinbestekoa dela, dagoen egoera konpondu arte. Baina begi bistan dago ikuspuntu hau ez dutela pertsona guztiek, kasu honetan agertzen den langilea telebistako programa batera joateari lehentasuna eman zion, izango zituen ondorioak kontuan hartu barik. Beraz, enpresak hartu zituen neurriak egokiak izan ziren, langileek enpresarekiko izan behar duten konpromisoa beharrezkoa delako .

Nagore Trancho

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez empresariok ondo engin zuen. Ezin da lanera ez joan ezer esan gabe. Kontrato bat dagoenean bete behar da. Telebistara joateko oparrak hartu balitu beste gizon batek bere lana egingo luken eta empresariok ez luken arasorik eukiko.
Edu

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut ezer ulertzen, sinestezina da. Nire ustez, ez du merezi halako portaera edukitzea, ez du alde onik.
Zergatik ez zuen ezer esan? Edo giroaren aldeketa ikusita, zergatik ez zien erantzunik eman? Jende arruntak ez ditu gauza hauek egiten.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

gaur egungo, egoera ikusita, enpresa askok langileak kalera botatzen dituzte, baina, kasu konkretu honetan jabeari eman behar zaio arrazoia, ezinezkoa da egunetan desagertzea inolako azalpenik eman gabe, beraz berak egindoaren erantzuna da kaleratze hori.
mireya ( gurutzeta )

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez oso argi dago kasu honetan arrazoia enpresak duela. Oso ondo dago telebistara joatea eta hori guztia, baina behintzat abisatu! Lanera joaten ez bazara, kaleratzea da normalena. Horrela dira gauzak, ezin dezakezu nahi duzuna egin, nagusiak agintzen du. Beharbada dirua ez dakit zertan gastatzen eman zituen egun horiek guztiak eta gero zelako ondoriak izan zituenean ikusterakoan, epaiketara eraman zuen kasua azkar azkar. Ba berandu! hurrengoan hobeto pentsatuko du. Gainera, ez zion ezta kezkatuta zegoen lankideari ezer esan!
Amaieran esaten den bezala, batzuk krisiarekin larrituta eta beste batzuk lanbideak edozein modutan galtzen... ez dago oreka handirik honetan.
Nagore (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritxarrez, jendeak ahal badu, sarritan pasatzen da. Nagusiak badira, langieei ahalik eta gehien ateratzen saiatzen dira. Langileak badira, gauza bera gertatzen da, baina alderantziz. Pertsonek berezkoa dugu poterea edo gauzak neurririk gabe eskuratu nahi izatea, ezer ez nahikoa delako. Horregatik, nire ustez, nagusi ona izatea oso zaila da. Langileengan presioa ezarri behar du kontrolatu ahal izateko, baina ez gehiegi, haiek ez matxinatzeko.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badirudi, gizon horrek pentsatu zuela diru gehiago irabaziko lukeela lanean baino. Agian horrela izan zen eta horrexegatik ez zitzaion inporta bere lana galtzea baina gaur egun horixe egitea arriskutsua izango litzateke. Askok izan dira bere lana galdu dutenak krisiaren dela kausa, nahiz eta ordu gehiago, igandeetan edo gaixorik lan egin, euren lanetik kendu dituzte. Orduan nola ez dute kendu bere lanetik egun batzuetan agertu ez bazen deitu gabe? Gutxiago egiteagatik jendea geratzen ari da lan barik.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lan kontratu sinatu eta gero, langileak eta enpresak kontratu horretako lan baldintzak bete behar dituzte. Langileen betebeharra nagusiena lan egitea da. Azalpenik gabe lan egiteari utzi dionean, ugazabaren eskubide bat kaleratzea da. Kasu honetan argi dago langileak bere betebehar nagusiena ez du bete, beraz ugazabak bere eskubidea erabili du.
Gure langileak lana galtzeaz gain, dirudienez ez du ezer irabazi lehiaketa horretan.
Ergel hutsa besterik ez da!

I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez enpresa ondo egin zuen , bakarrik bere eskubidetatik beguiratu zuen , gainera langilea jakinarazi zuen , orduan errua langilarena da , lehiaketara joan bazen baimena barik bere arazoa da eta gero ondorioak etsi behar ditu .
Tribunalek ondo egin zuten , kasu honetan arrazoia empresa zuen , kontratu bat sinatu baduzu gero bete behar duzu .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez kasu horretan nagisiak arrazoi guztia izan zuen eta langilea guztiz lotsagabea zen. Niretzat ezinezkoa da lana ez joatea abisatu gabe. Denok dauzkagu eskubideak eta gaixorik bagaude eta medikuak baja ematen badigu, etxean geratzen gara, baina nagusiari deitu behar diogu, bestela bakoitzak nahi duena egingo luke. Bestalde, kasu batzuetarako baimenak soldatarik gabe eska ditzakegu, batzuetan legea gure alde dago eta lortzen ditugu eta beste batzuetan, adibidean agertu den bezala, baimena lortzea naguriaren eskuan dago. Langileok ezin dugu nahi duguna egin, eta gure betebeharrak egin behar ditugu. Nire ustez, batzuetan langileok enpresaren interesei gehiago pentsatu behar dugu, bestela enpresak pikutara joango dira eta bukaeran denok langabezian egongo gara.
Vanessa G.