2010/12/10

ARROPA MARKATUZ

Duela gutxi The Guardian egunkariko irakurle batek galdetu zuen bertan pertsona askok zergatik egiten dieten publizitatea arropa-markaren izenei bere arropetan. Egunkari horretako kazetari baten erantzuna hauxe izan zen: ergel hutsak direlako.

Armairuko arropa ikusita, kazetariak arrazoirik ez duela pentsatu nahiago dut, baina egia da erantzuna bitxia dela. Ez dakit memelo hutsak garen, baina erdi-tontolapikoak bai. Arropa erosi, marka jakin baten truke dirutza ordaindu eta, gainera, gure gorputzaren leku estrategiko batean eramango dugu bere izena. Publizitate ezin hobea, baina xentimorik ikusi barik.

ZER DERITZOZUE KAZETARIAK EMANDAKO ERANTZUNARI?

ZER DELA ETA JANZTEN DITUGU HONELAKO ARROPAK?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kazetariaren erantzuna gogor samarra iruditzen zait. Zerbait janzten dugunean, nahiz eta horretaz ez jabetu, arropa horren ezaugarriak harrapatu nahi ditugu gureak egiteko. Adibidez, gauza batean glamourra ikusten dugunean, gauza hori eraman nahi dugu glamour hori eskuratzeko eta, batzuetan, arropa horiek logoak daramatzate. Neuri ere ez zait gehiegi gustatzen logo horiek nabarmen eramatea baina jokabide horrek senezkoa da eta ukatzea inozoa edo faltsua dela iruditzen zait.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kazetariak emandako erantzunak ez dauka sentidurik. Azkenean norberak bere gustura dauka. Berdin da, kamiseta batzuetan marrazki bat dago baina beste batzuetan letrak, eta zer? Niri kamiseta hori gustatzen bazait, erosiko dut, bestela, ez eta kitto. Horretarako koloreak egin ziren, batzuei gorria gustatzen zaie eta beste batzuei urdina.

Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kazetariak arrazoi pizka bat daukala uste dut. Marka bat daramagunean publizitatea dohanik egiten dugu. Nahiz eta logo handiak eramatea gustatzen ez zaidan, onartu behar dut markako gauzak gustatzen zaizkit eta gainera ez zait inporta marka pizka bat ikustea eta uste dut, oro har, jendeari ere markak eramatea gustatzen zaiola. Ez dakit ondo hori gertatzen den. Agian, glamour edo diru gehiegi daukagunarena egiteko.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ergelak ez, normalean kalitatea nahi dugu eta helburu hori lortzeko markako arropa erosi behar dugu. Neskak nahiko erraza daukagu arropa erosten dugunean, hots, denda asko daude markakoak ez direnak eta duten prezioagatik ez zaigu inporta denbiraldi bat baino bada, esaterako, aurki dezakegu 16 euro balio duten bakeroek. Denbora pasa ahala, mutilen kasua ea parekoa da baina oraindik ez dute guk daukagun erraztasuna. Bestalde, badirudi mutil gehienak markak eramatea beren gustokoa dela.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritzarrez, kazetariaren iritzia guztiz egia da nire ustean. Normalean, denoi gustatzen zaigu arropa politak eta kalitatedunak janstea. Hori egiteko ez da beharrezkoa logotipo bat eramatea. Egia da batzuei markako arropak erakustea gustazen zaiela; horrekin besteok baina diru gehiago daukatela erakutsi nahi dute eta. Egiazko aberatzek ia inoiz ez daramate logotiporik. Arropa bat ona dela ikusteko ez da beharrezkoa bere marka jakitea. Horregatik erdi-tontolapikoak garela uste dut, dohainik publizitatea egitea ere!
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Norberak badaukagu gure gustura janztean. Nahiz eta kazetariarekin guztiz ados nagoen, egia da jende asko badagoela arropetan bere marka eramatea gustatzen zaionari. Posiblea da arropa hau eramaten dutela nahi dutelako, baina nire ustez kasu gehienetan janzten dute horrelako arropa erakusteko arropa garestia eramaten dutela edo markako arropa erosten dutela.
Bai harroputzak galantak direla!! Ez dira konturatu arropa guztiak marka daukala?
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenik eta behin esan behar dut norberak nahi duen arropa jantzi ahal duela.
Hala ere, gai honi buruz kazetariak esan duenarekin guztiz ados nago.Ergel hutsak dira markaren baten truke dirutza ordaintzen dutelako eta arropa berberak markarik gabe hainbeste diru balio ez duela konturatzen ez direlako. Gainera, nire ustez, haiek besteok marka hori ikusi ondoren zenbat diru daukaten pentsatzea nahi dute.
Horrelako gauzak ikusteak auzo-lotsa besterik ez dit ematen.

I.R (Gurutzeta)