2010/12/23

OLENTZERORI GUTUNA

Denok ditugu gogoan txikitan Olentzerori edota Erregeei idatzitako eskutitz haiek. Bertan desio genituen opariak zerrendatzen genituen, urtean zehar onak baino hobeak izan ginela zin egin ostean. Gero, zenbat opari jasoko zain ematen genituen egunak urduri baino urduriago.

Orain, helduagoa naizela (ez oso), askotan pentsatu dut berriro eskutitza idaztea, baina ez betiko Olentzerori ezta betiko Erregeei ere, egungo Olentzerori edo Erregeei baizik. Zeuen buruari galdetuko diozue nortzuk demontre diren egungo Olentzero eta Errege horiek. Egia esanda, edonor liteke, baina Eusko Jaurlaritza litekeela otu zait.

Nik uste prozedura berbera erabiliko nukeela, aldatuko nukeen gauza bakarra oparien zerrenda izango litzateke, egun, txikitan ez bezala, beste gauza batzuk interesatzen baitzaizkit.

Eta zuek, Eusko Jaurlaritzari gutuna idatzi beharko bazeniote zer eskatuko zeniokete? Idatzi gutuna (formala), bada.


Oharra: Gabonen inguruko sarrera hauetan agertzen diren marrazkiak Joseba Errotak eginak dira. Bere marrazki gehiago “Cerezas en la nieve” blogean.

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jaun/Andre Txit Gorena,

Honako honen bitartez jakinarazi nahi dizut lanpostuekin egindakoa oker galantza izan dela.
Pasa den urtean zehar soldatak murriztu egin dira. Hau nahikoa ez izanez, lanpostuak murriztu egin dira. Egoera honekin bizitzako bi oinarrizko elementuak eraso dira, eta hau dela kausa, senide asko pobreziaren mugan bizi behar dira.
Garrantzitsua izan daiteke hartu diren erabakiak aztertzea, beste konponbideak bilatuta, daukagun egoera aldatzea.
Nire eskaera kontuan hartuko duzulakoan,
Ainhoa J.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jaun/ Andere Txit Gorena,
Eskutiz honen bitartez nire kezkak jakinarazi nahi dizkizut.
Aurten argitaratu zenuten legea, tabakoaren aurka, alde txarrak ez dituzue ondo aztertu. Orain jende guztia tabernen kanpoan egoten da erretzen, horrek zarata handia sortzen du zoritzarrez eta auzokoak kexatzen hasten dira. Bestalde, nola jakin dezakegu non dagoen mugak ez erretzeko parkeetan eta eskoletan?
Badakit arazo honen konponbidea ez dela erraza; horregatik gomendio gutunontzi bat ipini beharko zenuketeela uste dut, herritarrok egiten ditugun gai honen kexak eta konponbideak entzuteko.
Zure erantzunaren zain agurtzen zaitut, laster arte.
Vanessa Gomez.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehendakari hori:

Euskal herritarra naiz eta eskutitz honen bidez, ume txekea kendu izatearekin ados ez nagoela adierazi nahi dizut.

Gero eta ume gutxiago jaiotzen direla eta horrela jarraitzen badugu orain lan egiten dugunok jubilaziorik edukiko ez dugula entzuten ditugu egunero.Hala ere, aurten, Gobernu zentralak umeak edukitzeko laguntza kendu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritza ordezkariek esaten dute hemengo krisia hain handia ez dela eta Espainako Estatua baino hobeto gaudela. Horrela bada, laguntza bat ipini behar dela jaiotza tasa handitzeko uste dut.

Hau dela, eta nire proposamena kontuan hartzea espero dut.Zuen berrien zain eta aldez aurretik eskerrak emanez, agur.

M.C.