2010/12/15

ZUEK ZARETE GU

Hasiera hasieratik argi utzi nahi izan genuen: ZUEK ZARETE GU.
Egia da, ez da aho-korapilo bat, benetan izan nahi duguna baizik. Eta zuen parte-hartzea eskertzeko unea heldu zaigu, istorio hau zuek gabe ez zatekeen inolaz ere posible izango, denon artean EUSKERABILI egiten baitugu.

Zein den ez-ohiko sarrera honen arrazoia galdetuko diozue zeuen buruari,edo Gabonak direla kausa ea txotxolotu garen. Lasai egon zaitezkete, erantzuna oso erraza da. Azken lau ikasturteotan EUSKERABILIren inguruko guztia konpartitu dugunez, gaurko honetan “El I Concurso de Blogs Euskalblogs“ delakoan finalista aukeratuak izan garela jakin behar duzue.


Ez dakigu irabaziko dugun, baina ilusioa egiten digu. Larunbat bateko arratsalde hotz batean erdi brometan parte hartzea erabaki genuenean ez genuen pentsatzen finalera helduko ginela eta orain hortxe gaude (zuek ere bai). Orain bakarrik jendearen saria falta da, baina guk dagoeneko jaso dugu zuen saria.

ESKERRIK ASKO!!!

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Zorionak. Urrats txikia bloga egiten duzuenontzat, urrats handia blogari guztiontzat.

Anónimo dijo...

Zer! Bihar jaia! Ez joan euskaltegira! jaja Txantxetan nabil noski!

Bozkatu dut. Ea irabazten dugun!

Silvia - Barakaldo

EUSKERABILI? dijo...

Mila esker anonimo! Tipi-tapa egiten da bidea.

EUSKERABILI? dijo...

Eskerrik asko Silvia!!! Jaiarena zuzendariari komentatuko diogu, kar,kar,kar.

Anónimo dijo...

Zorionak!!! oso berri ona zalantzarik gabe

Anónimo dijo...

Zelako makina!!!!
gausak urratsez urrats egiten dira, eta pozik nago zuen indarra aitortzea.

aupa!!!

sai 1A

EUSKERABILI? dijo...

Mila esker SAI 1A!!! baina zuen indarra ez, GURE indarra zeu ere baitzara EUSKERABILI.

jessi 1a dijo...

Zorionak! Orain lehenengo postuatik joan behar dugula

EUSKERABILI? dijo...

Esker anitz, Jessi 1A! Lortu dugunarekin poz-pozik gaude.

Bermeo dijo...

Ondo eta gogotsu egiten denak, goizago edo beranduago, beti du saria eta zuona orain heldu da. Beraz, ez da makala aurrera jarraitzeko aitzakia!! ZORIONAK!!

EUSKERABILI? dijo...

Esker mila Bermeo! Gure aitzakia ilusioa da eta izango da.

Roxana dijo...

Zorionak!! Lan handia egiten duzue...