2011/01/21

KAKA PUBLIZITATZEN

Nahiko mizkina naizela aitortu behar dut eta komunen kasuan are gehiago. Baina, bizitzan izandako esperientziak lagunduta, badakit gogoa benetan denean ezin dela itxaron eta edozein komun ona dela sabela husteko. Hori bai! Lana bukatuta gauzak zeuden moduan utzi behar, hurrengoak erabil dezan.

Antza, azken hau, garbi uztearena ez da ohikoena eta leku batzuetan komun publikoetan aurkitutako erregaliak ez dira ongi etorriak. Hau dela eta, hango arduradunek edo, publizitate kanpaina bat jarri dute abian. Bitxia benetan kanpaina! Ez dakit balioko duen baina, behintzat, sugerentea bada. Hementxe duzue sustatu.com-en plazaratutako berria.

Zer deritzozue kanpainari?
Ezertarako balioko du?

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Apartekoak dira kanpai mota hauek, batez ere jendeak onartzen ditu ondo baina azken finean ez du aplikatzen, arraizoia ezezaguna da.
Ez dut gogoratzen non izan zen, baina atzerrian bazeuden komun mota hauek eta bukatzerakoan eta atea ixterakoan sistema bat hasten zen funzionatzen, kabina osoa urez betetzen zen, lixibarekin edo xaboiarekin eta garbitzen zen den dena, komuna baita lekua ere.
Konponbidea hau primerakoa da, ezta?
A.J

Anónimo dijo...

Beno, kanpaina hau oso dibertigarria da, nire ustean. Zoritxarrez, jendeak ez ditu guztietarako zerbitzuak zaintzen edo ondo erabiltzen, sarritan ikus ddezakegu: larrialdietan, parkeetan, komunetan eta abar. Leku askotan, komunak erabiltzeagatik dirua kobratzen dute. Agian, irtenbide ona izan daiteke, honela langileak komunak maiz garbitzeko kontratatuko lituzkete, eta ez genuke beldurrik komun hauek erabiltzeagatik.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Bainugela publikoen arduradunak kexatzea ez da harritzekoa. Tabernariek beti egin dute gauza bera, jendeak uzten dituen egoera tamalgarriari hitz egiten dutenean. Bezeroek, komunetik edozer gauza botatzeko ohitura arraroa dute eta gero sortzen diren arazoak egundokoak dira. Ez dut ulertzen zergatik gastatzen duten dirua kanpaina hauetan, ez dutela inolako arrakastarik ziur nagoelako.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Kanpai mota hauek, gutxienez atenzio lortzen dituzte, ez dakit jendea praktikan jarriko duen ala ez, baina adoz nago horrelako kanpainak egitearekin.
Honetaz aparte, egia da, benetan beldurra emoten duela edozein komunetan sartzea, nire ustez askoz hobeto egongo litzateke, komunen publikoen kasutan, bainugela modernuak jartzea, badaude bakarrik garbitzen direnak, atea itxi bezain laster.
Diana

Anónimo dijo...

Honelako publizitate kanpainak ez lirateke egin behar, jendea behar bezalakoa portaera izango balu. Humeak izango balira, komuna honela uzten duten bakarrak, ulergarria izango litzateke baina gauzak ez dira horrela zuertatzen. Nola izan daiteke pertsona eldu batek horrelako jarrera zikina izatea? Lotsagarria da benetan, mesedez komun publiko baten edo zure etxean bazaude ezkobila pasatu.

ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anónimo dijo...

Publizitatea oso dibertigarria da, irudimenaz eta adimenaz baliatuz, barre ederra eragin nau, baina mamia nazkagarria da. Txerri hutsak gara eta ez zaigu inporta lekua zikin edo apurtuta egon dadila, geuk konpondu behar ez dugunean. Nik paso, beste bat etorriko da eta gauzak bere lekuan jarriko ditu. Honelako portaerak behin eta berriro ikusten ditut eta ez dut uste arestian aldatuko direnik, tamalez.
S.A. Gurutzeta-3.maila

Anónimo dijo...

Benetan, portatzen gara txerri bezalakoak gure etxean? ez dut uste.Badakigu irakurtzen? Bai horixe!! Orduan zergatik gara hain zikinak? Gure txean egiten ez badugu, kanpoan gutxiago egin behar dugu.
Nahiz eta publizitatea kokatzea arraroa iruditu, badirudi beharrezkoa dela zeren eta komunak publikoak ez baikara garbi-garbi uzteko gai. Agian publizitate honek ez du ezertarako balio, seguruenez komunak garbi ez uzteagatik isun bat ordaindu beharko bagenu, garbiagoak izango ginateke. Argi dago mehatxuen menpe bakarrik ondo egingo genituzke gauzak.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Oso kanpaina ona delakoan nago. Baina ziur nago ez duela ezertarako balio. Komuna publikoetan "lanak" bukatu eta gero, jendeari ez zaio inporta nola geratzen den leku hori, bere etxea ez delako, eta beste pertsona batzuen lanbidea hori garbitzea dela pentsatzen dutelako. Beraz, kanpainak gorabehera, gure kontzientzia aldatu arte, horrelako gauzek dauden-daudenenan jarraituko dute.

I.R (Gurutzeta)