2011/02/11

MAITASUNEZKO KATEA

Maitasuna katea bezalakoa da kate-begi bat beste batekin lotzen da eta betiko egongo dira elkarrekin lotuta, ezer arrarorik gertatzen ez bada. Zer polita! Bada, Balendin deunaren eguna dela kausa maitasunezko katea (istorioa) egitea proposatzen dizuegu. Oso erraza da, guk emango dizuegu oina, hau da, istorioaren hasiera eta zuek jarraituko duzue komentarioetan. Jakina, jarraitu behar duzue beste ikasleek idatzitakoa, azkenean denon artean istorio osoa egiteko.

“Erabakita daukat. Gaur bera goizetan egoten den autobus geltokira hurbilduko naiz eta maite dudala esango diot. Ondo gosaldu, arroparik dotoreenak jantzi eta banoa bere bila …”

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gauza hain garrantzitsua esateko ziurtasun handiz joan behar dut.
Baina, gaixorik ipintzen naiz, bere begiak begiratuko dizkiodala pentsatzen dudanean.
Ziur-aski, totelka hitz egingo dut.
Dena dela, hara joango naiz...
bbb

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

geltokira bidean arrosa bat erosi dut esan behar dudana askatu eta gero oparitzeko. Zirt edo zart berarengana hurbildu naiz, baina, bere ondoan nagoenean beldur ikaragarria sortu zait. Neure burua lasaitzera komunera joan naiz eta nire aurpegia istiluan ikusi dudanean neure burua ezagutzen ez dudala pentsatu dut. Egin behar nuela nekienez, ur pizka bat edan eta gero indarra hartu dut eta berriro berarengana joatea erabaki dut, orain lehenengo aldiz baino urduriago. Komunetik irterakoan konturatu naiz niri begiratzen ari zela eta berarengana hurbildutakoan galdetu dit zerbait pasatzen zaidala aurpegi txarra daukadalako.
Arrosara begiratuz hau aurkitu dudala eta nahi baduzu oparituko dizudala soilik esan ahal izan dut.
Besterik gabe, buelta eman dut eta ahalegin hau eta gero beste ikasle batek esan behar du zer egin.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezetz! Esan diot, ez da gaixorik nagoen aurpegia baizik eta lelotuta gelditu naiz zuri begira.
Hain ederra zaude gaur non nire bihotz-taupadak bizkortu diren eta arnasa gabe geratu naizen.
Barkatu zu kezkatzeagatik.

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Barre eta barre egiten dit. “Ez itzazu lelokeriak esan” esaten du “Gustatzen nintzaizula susmatzen nuen baina ez nuen uste pauso hau ematera ausartuko zinenik. Gure maitasuna ezinezkoa dela ondo dakizu. Biok geure bikotekideak dauzkagu eta, zoriontsuak ez bagara ere, ezin diegu egun batetik bestera betebeharrei uko egin beste bizitza berria hasteko. Gauzak ez dira hain errazak” Une honetan autobusa geltokira heltzen da eta…
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hori entzuteaz, nik baino gehiago barre egiten dut eta hori ez dela arazoa esaten diot. Dena oso ondo antolatuta daukadala eta gaur goizean nire neska-laguna utzi dudala esaten diot. Horrez gain, bere mutilagunari gutun bat ere bidali diot. Beraz, dena prest dagoela gure erlazioa hasteko esaten diot.

Harrituta geratzen da neska eta ez da igotzen autobusera, jakina...

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasieran neskak ez du ezer esaten baina bat-batean oihuka hasten da. Esaten dit zergatik bidali diodan gutun bat bere mutilagunari. Nik erantzuten diot badakidala txarto egin dudala baina berari erabakia hartzen laguntzeko egin dudala.
Orduan, gero eta haserretuta jartzen da eta amaieran esaten dit bere egoera ez konpondu arte, ez nauela berriro ikusi nahi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Banoa bere bila nire maitasunaren.Jarraian, loreen erramua eta erlojua eraman dizkiot eta musu bat eman diot.Gero,niri belarritako batzuek bezala oparia eman dizkiot.Gauean,jatetxe batera afaltzerajoango gara eta pelikula bat nire etxean ikustera joango gara.Pelikula ikusi eta gero,sorpresa izango da...Miren karmele 1ºa