2011/03/25

UDAREN ATARIAN UDABERRIA

Udaberria, odol berria. Egunak argitsuagoak, liliak loretan eta maitasuna azalean, hauexek dira udaberria etorri zaigulako lehenengo seinaleak. Sugeak bezala, neguak lagatako azal zaharra erantzi eta berria janzteko irrika.Bizitza berria udaberrian, eguzkiak ematen digun bizitza berria.
Udaberria, kalbario berria. Loreak lau haizetara botatako hauts madarikatuak, batzuen izerdi usain gomitagarria eta beroa, bero jasanezina. Gerizpean dabilenak bezala, udaberriak dakarkigun eguzkitik babestu beharra. Bizitza berria udaberrian, mukizapiari lotutako bizitza.

Zer da udaberria, odol berria ala kalbarioa? Egia al da udaberriak aldatzen gaituela? Zer eragin dauka zuengan / guregan udaberriak edo eguraldi onak? Badiozue alergiarik udaberriari? Zeri diozue gorroto udaberrian?

14 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire iritzian udaberria odol berria da , beste urtaro bat delako , eta normalean eguraldia ona delako.Ni behintzat udaberria ez dut aldatzen , ez dut ezer berezi nabaritzen udaberria heltzen denean , bakarrik egunak luzeagoak direla eta argitasun gehiago dagoela.
Nik ez diot udaberriari alergiarik, eta ez diot ezer gorroto uadaberrian .
Jose

Anónimo dijo...

Negu hotza eta euritsua pasa ostean, udaberriko egun argitsuak disfrutatzea da gehien gustatzen zaidana. Horrez gain, tenperaturaren igoera eta zuhaitz koloretsuak, neguko hilabeteak ahazteko aukera ematen digute. Alergikoentzat, ordea, urteko sasoirik txarrena da. Alergiaren arazoa dela eta, ez dute udaberriaz disfrutazen eta uda laster ailagatzea eskatzen dute.
Itsaso.

Anónimo dijo...

Egia da eguraldia hobetzen duen bakoitzean gure umorea ere hobetzen duela, hau da, errazagoa da pozik egotea eguzkia, egun luzeagoak eta zuhaitzak loretan egotean... Bestalde, udaberriak nahiz eta gauza onak ekarri, gauza gorrotagarriak ere ekartzen ditu, esate baterako, alergiak.
Dena den, sasoi bakoitzak bere xarma du eta zorte ona da hau bezalako leku batean bizitzea, zeren eta gure klimak denetarik eskaintzen dizkigun, hau da, euria, elurra, haizea, eguzkia...

B.V.

Anónimo dijo...

Alergiarik ez daukagunentzat sasoi ona da bai udaberria bai uda; egun luzeagoek eta argitsuagoek, eta tenperatura onek aukera ematen digu jarduera gehiagotan aritzeko, bizikletaz ibiltzea, paseatzea, kalean gehiago egotea, etab. Argiak gure umorea hobetzen omen du, adituen ustez, eta horregatik alaiago azaltzen gara garai honetan.
Alergikoek, aldiz, ez dut uste oso ondo pasatuko dutenik. Beraientzat kalbarioa izango da, beti zapiarekin eskuan eta mukia dariela.
S.A. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Udaberrian nahiz udan gustura egoten gara, argitasun gehiago eta egunak epelago baitaude. Negua luzegia da, uda, aldiz, laburregia. Horregatik gogo handia daukagu uda heltzeko. Edozein jarduera egin dezakegu etxetik kanpo. Hibernatzeari uzten diogu.
Europako iparraldean, Eskandinavian hain zuzen ere, udan ez dago gaurik. Egun osoan argia dago,neguan ordea ez dago argirik. Zer egingo genuke, zortzi hilabetetan ez balego argirik? Nahiz eta han ohituta izan, oraindik buru-hilketa tasa handia da,zeren eta argia beharrezkoa baita bizitzeko.
Dena den, animaliei gertatzen den bezala gu neguan ere hibernatzen gara.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Udaberrian loreak zelaiak estali egiten dituzte, lehenengo bikoteak parkeetan elkarri amodioa ematen diote, eta neskek berokiak kendu, eta mini gonak jartzen dituzte. Zergaitik gauza txarrengan pentsatu, udaberriak gauza on asko dituenean? Alergiak dituztenentzako badaude botikak eta mukuzapi merke asko. Egunak dituen, argi orduak gero eta gehiago dira, aste santua or atarian dago eta eguzkiaren izpiak hartzeko aukera ere. Pozik egon gaitezke negua atzean hutzi dugulako, naiz eta egun euritsurik heltzeko arriskurik egon. Gora udaberria eta mini gonak!


ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA
PD: Asteazkenerarte arratzaldez egin behar dut lan.

Anónimo dijo...

Udaberriak dakarkiguna poza da, batez ere, argi gehiago ikusteagatik. Egunak luzeagoak dira eta, azken finean, hori ematen digu bizitza. Goizez lan egitera goazenean ilun-ilun dago, baina, behintzat, arratsaldez irteterakoan oraindik argia dago.
Egia esan, alergiaren bat dutenentzat kalbarioa hasten da, baina hemen izan dugun eguraldi aldaketa, haien kalbarioa, ziur aski, lehenago hasten da.
Ez dakigu zer duen udaberriak gure portaera aldatzeko edo gure gogoa indartzeko.

A.J

Anónimo dijo...

Nire ustez urtaro guztiak politak dira eta beharrezkoak dira egunerotasuna aldatzeko. Urtaro bakoitza gauza bat edo bestea egiteko aproposagoa da; adibidez, uda hondartzara joateko, negua eskiatzeko eta udazkena mendiaren disfrutatzeko. Hala ere, ni gehiago alaitzen nauena udaberria da, batez ere, egunak luzeagoak direlako. Niretzat eguneko argia eta eguzkia bizitza da, horregatik azken orduaren aldaketa asko gustatzen zait. Kontrakoa gertatzen zait urriaren orduko aldakerakin, orduan, pena handia ematen dit.
Bestalde, udaberria ez da txarra soilik alergikoentzat, psikologiko arazoa daukatenentzat ere bai. Adituen arabera depresio gehiado daude eta nik ezin dut ondo ulertu. Badakit udaberriak odola aldatzen duela, baina, niri dagokit hobetzeko da.
M.C.

Anónimo dijo...

niretzat,udaberria oso polita da egunak luzeagoak direlako eta eguzkia irteten hasi da horregatik udaberria nahiago dut negua baino.
Egia da, udaberrian alaiago gaudela.
1ºA M.S

Anónimo dijo...

Negu luzea pasatu ondoren, nik behintzat, badauzkat gogoak armairuko arropa aldatzeko, beti berokiak eta botak eramatea aspergarria delako. Gainera, pasa den astean ordua aldatzean, egunak luzeegiak dira eta udaberriarekin batera nabaritzen da nola eguzkia hasten den berotzen. Paseo bat ematera joan gaitezke bai hondartzatik bai kaletik, berdin da. Izan ere, nahi duguna etxetik ateratzea da zeren eta neguan euriarekin eta hotsarekin nahiago dugu etxean geratzea.
Carla

Anónimo dijo...

Nire ustez udaberria odol berria da, gehienok pozik gaude. Badakit udaberrian pertsona batzuek oso txarto pasatzen dutela alergiagatik, eta beste batzuek depresio handiak dauzkatela. Nire kasuan, ez, ni hobeto sentitzen naiz udaberrian eta udan.

Egia esan, udaberrian eta udan bantaila gehiago dago, esate baterako, argi gehiago, egunak luzaeagoak dira, bero handiago dago eta abar. Normalean, jendeak denbora gehiago kalean pasatzen du, hau gertatzen da kalean ondo daudelako.

Maite B.

Anónimo dijo...

Udaberrian argitasunak gure umorea hobetzen du. Nik asko nabaritzen dut aldeketa hau, egun luzeagoak, egun epelak... Honek guztiak pozten nau. Zorritxarrez alergikoa naiz, beraz, egun batzuek kalbario bat dira niretzat: egun guztia doministiku, begiak eta eztarria pikor jasanezinekin, txarto lo egiten, buruko min handiekin...Deserosotasun handiekin eta batzuentzat larrialdietata bisita askorekin asmagatik. Dena den, uste dut udaberria urtearen sasoirik ederrena dela, ez zait itzelezko hotza gustatzen, ezta bero handiegia ere. Nire ametsako eguraldia da egunak eguskitsuak eta 24 gradu ingurutik, hemen eguraldi hori bakarrik udaberrian agertzen da. Agian Kanariasera bizitzera joan beharko nuke.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Udaberriari ez diot ezer txarrik ikusten. Dena askoz atseginagoa da, egunek gehiago irauten dute, ez dugu hainbeste arropa eraman behar izaten... Herrietara lanean joan behar dudanean ere, txangoak direla iruditzen zait, beraz, ez dut kexatzerik. Are gehiago, neguak ere alde onak dituela pentsatu behar dut urtearen gainerakoan ez etsitzeko.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Udaberria beti izan da urtarorik onena, negu hotza eta euritsuaren atzetik etortzen baita eta bere argitasunak udaren etorria iragartzen baitigu. Baina horrek ez du inondik inora esan nahi udaberriak aldatzen gaituenik.
Urtaro bakoitzak bere xarma dauka eta bakoitzean gauza desberdinak egin baditzakegu ere, urtaro aldatze hutsak ez gaitu aldatzen.

I.R (Gurutzeta)