2011/03/18

ZERRENDAN AL GAUDE?

Egon badaude ager gaitezkeen mota anitzeko zerrendak. Itxaron zerrenda medikuarenean, bezero berankorren zerrenda, munduko azkarren zerrenda, … Batzuk onak dira eta besteak, jakina, ez; baina batean zein bestean agertu ahal izateko merituak egin behar dira.

Azken zerrenda pasa den astean agertu zen, FORBES aldizkari entzutezkoak urtero plazaratzen duena. Munduko pertsonarik aberatsenak agertzen dira eta bertan agertzeko meritu bakarra bilioiak, ez milioiak, edukitzea da. Igual dio nola irabazi dituzun, baina bilioi batzuen jabe izatea da exijentzia bakarra.

Krisi garai honetan moralaren kontrakoa iruditu ahal zaigu zerrenda famatua lau haizetara zabaltzea. Batzuen aberastasuna askoren pobrezian datzala esan dezakegu. Aberatsak egoteko pobreak egon behar dira; baina, ziur nago, hobe da zerrenda honetan agertzea, langabetuen zerrenda luzean egotea baino.

Zer iruditzen zaizue FORBES aldizkariaren zerrenda? Zergatik?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Niri zerrenda hau txarto iruditzen zait errespetu falta bat delako jende txiroentzat , gainera gaur egun krisialdi honetan jende askok oso txarto pasatzen du ,eta zerrenda hauek ikusten baditu gero eta haserreago egongo da .Suposatzen dut gauza hauek ez dituztela argirataratu behar.
Baina gauza bat argi dago aberatsak egoteko txiro asko egon behar ditu .
Jose

Anónimo dijo...

Zerrenda hori ikusteak amorru handia ematen dit. Ez dut ulertzen zergatik ez dioten lotsarik ematen hainbeste diru daukatela esateak. Harropuzkeriaz beteta omen daude. Gainera, jende pilo bat egunero gosez hiltzen dela ahaztu zaiela ematen du.
Hori egitea zigor bat merezi du. Auzo-lotsa!

I.R (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Egia da kuxkuxeroak garela, zerrenda hauek ikustea gustatzen zaigu. Urtero aldizkariek zerrenda hauek argitaratzen dituzte eta gehienetan irakurtzeak berdin digu. Kexatuagatik ere, ez du gure ekonomiaren egoera aldatuko, ezta aberatsarena ere. Haien artean egon ahalko nintzateke!
Azkenean zerrenda bat besterik ez da, emakumerik edo gizonik politenen zerrenda edo hainbaten zerrenda bezalakoak.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

zerrenda hau urtero ateratzen da eta aurreko urteetan inportantzi handirik eman ez banion, aurten ere gauza berdina egingo dut. Ez dakit errezpetu falta izango den, egoera ekonomikoa ikuzirik, halako zerrenda argitaratzea, baina dakidan gauza bakarra, Forbez argitarapenaren bazkide ez naizela egingo. Halako argitarapenei garrantzi handirik ez genioke eman behar, ezagunik zerrenda horretan edukiko bagenu akaso. Garrantzia handiagoa bestelako zerrendei egin beharko genieke ,langabeziaren zerrendari adibidez ea batzuek( gobernuetako agintariak, ekonomi ministrariei, etabar) horretaz damutzen diren.


ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA

Anónimo dijo...

Ni ez naiz ziur aberatsak egoteko pobreak egon behar direnik. Guk baino diru gehiago irabazten duten pertsonak beti egongo dira. Gu baino ederragoak edo azkarragoak direnak dauden bezala. Ezin da bizi besteak nolakoak direnean edo zenbat diru dutenean beti pentsatzen. Horrela indar asko galtzen da gure bizitzak onera eginteko beharrezkoa dena. Horregatik, berdin didate aterako dituzten zerrendak. Inor mindu nahi ez badugu “Quien vive ahí” eta antzeko programak ere kendu beharko genituzke eta, antza, arrakasta handia daukate.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Ez dut ulertzen zergatik argitaratzen duten zerrenda hau. Ziur aski, aberatzen artean konpetizio bat egiteko eta ziur nago agertzen direnen batzuk haserretzen direla postu bat beheratzeagatik. Niri lotsagarri bat iruditzen zait.
Argi dago gehinok diru gehiago eduki nahiko genukeela neure buruari kapritxoak emateko baina, hain aberatzak direnek ez didate inbidia bere bizitza anonima ez delako eta hainbeste dirua edukitzea ez delako beharrezkoa pozik izateko.
Bestalde, zenbat eta gehiago eduki, hainbat eta gehiago nahi da. Horregatik, agian hobe da gutxiago edukitzea eta konformaerraza izatea.
M.C.

Anónimo dijo...

Niri berdit dit zerrenda hau eta horrelakoak argitaratzeak. Egia da krisiagatik aurten errespetu falta ematen duela. Bestalde, uste dut egia dela batzuek diru asko irabazteko beste batzuek irabazi gabe geratzen direla, baina hau da gure mundu kapitalista... Zoritxarrez, ez dut uste dirudunak direnek besteen arazoetan pentsatzen dutenik. Beno, inoiz ez gara zerrenda honetan agertuko eta ez dakigu zer pentsatuko genukeen egoera horretan egongo bagina, baina momentu batean posible balitz inork ez luke txiroez pentsatuko, nire ustean, haien suerteaz baizik.
Dena den, nire ustez ez dakigu gure gauzekin pozin bizitzen eta beti besteen egiten duten gauzak kontrolatu edo aztertu nahi ditugu. Zelako modu gure bizitza txarra dela pentzatzen!
Vanessa G

Anónimo dijo...

Urte guztietan Forbesek zerrenda hau kaleratzen du.Zergatik urte honetan desberdina izan behar da? Denok dakigu krisiaren garaian aberatzak aberatzagoak direla. Pertsona batzuen arazoak beste pertsona batzuentzak onak dira eta onurak lortzen dituzte. Gainera krisi hau aberatzek sortu dute zekenkeriarengatik. Nahiz eta gustatzen ez zaigun mundua horrela da.

Arantza P

Anónimo dijo...

Kuxkuxero hutsak garenez, gustatzen zaigu jakitea ea aberatsak nortzuk diren, ea Messik eta Ronaldok zenbat irabazten duten... Dena den, aberatsak existitzen dira jende pobrea baitago, haiek xahutzen dituzte hauek benetan behar dituzten baliabideak. Horrelakoa da mundua eta ezin dut ikusi nola aldatuko zitekeela, zoritxarrez.
S.A. urutzeta 3.maila