2011/05/28

DIRUA PATRIKAN ETA IBILI MUNDUAN

Txalorik ez eta eskupekorik ere ez. Agian, eroskeriaren bat edo beste bai, notak aldatzeko, baina lana egin eta gero eskupekorik inoiz ez. Eskupekoarena da herri honetan denboraren poderioz galdu den ohitura. Lehen oso ohikoa zen, baina orain inork ez dio inori ezer ematen musu truk. Kanpora joaten bazara, badakizu ehuneko ez dakit zenbat utzi behar duzula propinetan edo, adibidez, Egipton, ezer baino lehen, bidaia osoko eskupekoak eskatzen dizkizute, lasai asko bidaiatzeko …

Eskupekoa ematearen kontra nago arrazoi askorengatik eta ahal den guztietan eskakeatu egiten naiz xentimorik ez uzteko. Oso zekena naizela pentsatuko duzue, beharbada izango naiz, batek daki! Baina, horrelako inposaketak gorrotatzen ditut. Eskupekoak uzten ditut benetan nahi dudanean eta ez behartzen nautenean.


ZER DERITZOZUE ESKUPEKOA UZTEARI?

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Eskupekoa oso ohitura ulergaitza da, nire ustez. Herrialde atzeratuetan oraindik egotea uler daiteke, regateoak irauten duen bezala, baina Europan zehar, adibidez, berean jarraitzea ez zait arrazoizkoa iruditzen. Salneurrian zerbitzua sar dezatela eta kitto. Akabo arazoak, bai zerbitzarientzat, bai bezeroentzat. Gainera, niri ez didate eskupekorik ematen lanean. Zergatik ostalaritzan desberdina izan behar da?
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Egia da lan batzuetan ez dela eskupekorik ematen, nahiz eta lana ondo eginda egon. Baina badaude lanbide batzuk, beharrezkoa izan ez arren, era bat da ematen duen zerbitzua eskertzeko, hain zuzen ere ostalaritza. Lehen bazegoen ohitura hau, eta askok soldata nahiko ona irabazten zuten eskupekori esker. Eskaintzen disuten zerbitzua ona bada, zergatik iruditzen zaigu txarto?. Gauza bat da derrigorrez egitea eta beste gauza bat da bakoitzak nahi duenagatik. Enpresek langilekin gauza bera egingo ahal dute!!
C.R.Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Nire ustez eskupekoak uztea ez luke derrigorrezkoa behar izango .
Pertsonaren erabaki izan behar izango luke .
Herrialde batzuetan eskupekoak ematea derrigorrezkoa da , hori nire iritzian txarto dago .
Nik ez ditut eskupekoak uzten , lelokeria bat ikusten dudalako .
Jose

Anónimo dijo...

Estatu Batuentan jatetxeatik irtetea ezinezkoa da eskupeko utzi gabe. Hau araua da. Prezioko 15% ematen da.
Espainian ohitura gogozkoa da baina garrantzia galdu du denborarekin. Erosleak ohitura hau aboandonatzen ari dira.
Erosle batek hartzen duen zerbitzuak beti kalitateko izan behar du eta kontua ordaintzen denean janadik eskupeko abonatzen da.

Erreferentzia: "EROSKI CONSUMER"
(2006).
D.G.C.

Anónimo dijo...

Txarto deritzot eskupekoa uzteari. Langile bati bere lana egiteagatik nagusiak hilabetero soldata legala ordaintzen badio, ez dut ulertzen zergatik eman behar diegun diru gehiago.
Nik inoiz ez dut eskupekorik utzi eta ez dut uste utziko dudanik.
Esanak esan, kanpoan egoten garenean, nahiz eta ohitura honi gorroto, eskupekoak utzi behar ditugu beren ohiturak errespetatu behar ditugulako.

I.R (Gurutzeta)