2011/05/06

HURRENGOAN APAIZAK EZKONDUKO GAITU

Berriro ezkonduko banintz elizaz egingo nuke. Lau aldiz esposatu naiz. Lehenengoa zibilez, herriko udaletxean, lagun zinegotzi batek zeremonia ospatuta. Bigarrena, zulu erritoaz, hippy batekin, porro batzuk erre ondoren. Hirugarrena, Ameriketan, Elvis Presley eta Marylin bezala jantzita. Eta, azkena, ijitoen erritoari jarraituz. Zer esanik ez, lehenengo hiruretan erraz eta arin banandu nintzen, baina azken honetan

Hurrengoan elizatik pasako naiz. Elizaz askoz ere politagoa da, zuriz jantzita, loreak, apaiza, limusina, den dena dotore dotore. Aurreko ezkontzak oso politak izan ziren, baina beti inbidia eman didate elizaz ezkondutakoek. Beti begira geratu naiz ezkonberriak elizatik atera eta “Gora ezkonberriak” entzutean.



Zer uste duzue ezkontzaz? Zein da ezkontzeko modurik onena? Politena? Nola ezkondu zineten? Zergatik? Nola ezkonduko zinatekete lehenengo aldiz edo berriro ezkonduz gero?


5 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik beti elizaz ezkontzea nahi nuen, baina nire lagunen ezkontzak ikusita, azkenean zibilez aukeratu nuen. Jende gehienak beti kexatzen da, oso garestiak direla esaten. Zuk poz-pozik gonbidatzen duzu jendea eta haiek nahiz eta joan beti lehenago kexatzen dira. Horregatik, nire zeremonia sinple eta polita izan zen, benetan joatea nahi dutenekin.
Gainera, lehengo ezkontzak sinpleagoak ziren gaurkoak, aitzitik, oso konplexuak, batez ere, antolatzeko prozesua.
A.J

Anónimo dijo...

Ezkontzeak bikotean ezkondu gabe bizitzeak baino abantaila gehiago du oraindik, eta horregatik jendeak ezkontzen jarraitzen du. Norbaiti erromantizismo gutxiko jarrera eman diezaioke, baina nire ustez, benetako erromantizismoa bikotekidea egunero jasatean datza, noiz batzuetan nahiko astuna den. Orduan, ezkontzeak abantaila batzuk ekartzen badigu, nekeak orekatzeko, zergatik uko egin behar? Idealismoa ondo dago baina ez dut uste muturrera eramatea merezi duenik. Batzuek gehienek egiten dutena pentsatu gabe jarraitzen dutela ikustea bai tristea dela uste dut. Bildotsak izango balira bezala bizitzatik pasatzen dira. Baina batzuk ezkontzen badira, elizatik ere pasatuz, benetan komeni dielako, oso ulergarria iruditzen zait.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Bakoitzak nahi duen modua aukera dezake. Baina nire egiazko iritzia eman behar banu, esango nuke eskontza mundua negozioa besterik ez dela. Tamalez, egia da gaur egun ezkonduta ez bazaude, ez dauzkazula eskonduta zaren beste eskubideak. Hau gauza txarra da, baina eskubideak lortzeko zure bizitza edo zure senideen bizitza hipotekatu behar duzu eskontza bat ordaintzeko? Nire ustez, aukerarik onena da bikotea bi testigurekin epaitegi batera joatea.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Bakoitzak erabaki behar du nolakoa izango den bere eskontza.Berdin da elizaz nahiz zibilaz eskontzea, garrantzitsuena da elkar maite duzun pertsonarekin bizitzea. Ezkontza motak desberdin daude eta norberak aukeratu ahal du nahi duena baina konturatu behar dugu zein den bere helburua. Eta oso sinplea da, bikote batek daukan maitea indartzea.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Lehenik eta behin esan behar dut norberak nahi duena egin ahal eta behar duela.
Hau argi utzita, aitortuko dut ezkontzeei gorroto diedala. Ezkontzak kontratu mota bat besterik ez direlakoan nago. Kontratu horietan ezkonberriek betiko elkar maite izango dutela agintzen dute, eta hori esatea gezurra hutsa dela uste dut, inork ez dakielako zer gertatuko den bere bizitzan etorkizunean.
Gainera, gaur egun ezkontzak ospatzea negozio bihurtu da: arropa, janaria, opariak... Dirutza xahutzen da itxura ona baino hobea besteei erakutsi ahal izateko.
Maite dugun pertsonarekin egoteagatik ez da beharrezkoa aginterik ezta festarik ere.

I.R (Gurutzeta)