2011/05/20

KOKOTARAINO

Utopikoak, egingarriak, berritzaileak, irudimen handikoak, erokeriak, … horrelakoxeak dira egun hauetan jakitera ematen ari diren proposamenak. Jendea nazkatuta dago eta gauzak aldatu nahi ditu mundu txiki hau hobea izateko.


Plazetan elkartu, eztabaidatu eta bakean protestatzen ari da jendea. Aski da! Inperfekzioan perfektua den gure mundu hau aldatzeko garaia omen da eta horretarako kalera atera da jendetza.



Zein da zuen proposamena mundu txiki hau hobea izateko?

Zergatik

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago ,proposamen asko daude mundua aldatzeko , baina seguraski garrantzitsuena izango litzatekela aberastasu banatzea , horrela txiro gutxiago egongo liratekelako . Hori oso erraz esaten da , baina munduko pertsona aberatsenek ez lukete nahi izango .
Beste proposamen bat izango litzateke politikoek jendearen kexak entzutea , eta politikoek pentzatuko lutekela importanteena jendea dela , eta ez bankuak .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mundua hobetzeko aztertzen diren gauzek ez diete benetan aztertu behar diren gauzei begiratzen. Hots, politikan denetarik erabiltzen da; orduan, egiten dutena da beren ideak defendatzen edota kontrakoen ideak zapaltzen. Politikaren mundua aparte utzi dut nik, bai batak bai besteak azkenean ez dituzte lortzen benetako emaitzak. Behintzat jendearen bizitza hobetzeko emaitzak.
Egiazko arazoak aztertuko balira (jendearen ikuspuntutik), agian, zer edo zer lortuko lukete gure onurako.

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mundu txiki hau hobea izateko gauza asko egin behar ditugu. Prinzipioz, denok aldatu behar dugu, segur aski, hobeto izan ahal gara. Baina, behean gaudenok ideia onak dauzkagu, gero, goian daudenekin arazoak hazten dira; batez ere, dirua agertzen denean.Orduan, dena apurtzen da, eta korrupzioa hasten da.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mundua hobetzeko proposamenen bat egin behar izanez gero, hauxe esango nuke. Lan elkarrizketara joaten direnei tontokeriarik ez onartzeko aholkatuko nieke. Gai honen inguruan beti entzuten dira gauza berberak: era batean edo bestean jantzi behar dugula, eskuak hor edo han jarri, elkarrizketa egiten duenaren begietara begitaru behar dugula, baina pasatu gabe… Gero jendea enpresek gauzak izango balira bezala tratatzen dutelako kexatzen da, baina enpresa haietan sartzen den bezain laster horrela tratatua izatea onartzen du. Burua makurtzen eta denetarik onartzen da lanpostua lortu ahal izateko. Gaur egun krisialdian egoteak ez du aitzakiatzat balio, beti baitago krisialdiren bat. Langileak berak dira zapaltzen dituzten enpresak sustatzen dituztenak. Beraz, munduak onera egin dezan, ez legoke batere gaizki enpresa haiei ezetz esatea.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit zer egin ahal dugun mundua hobetzeko.
Jakin badut, politikaria izango naiz, baina seguraski inork ez daki zer egin, politikariek ere ez dakitelako.
Nire ustez, lehena gerrekin bukatzea da, baina, hori zaila-zaila da. Jendea oso materialista da, eta gero herri batzuetan fede handia daukate Jainkoetan, eta hori oso zaila da aldatzea.
M.S.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit zer egin mundua aldatzeko, baina pertsona batek ezin duelako bakarrik egin eta denok mundu bobe bat nahi dugu, baina ez dugula ezer egiten uste dut, jendeak bakarrik beraz pentsatzen duelako eta gero, munduaz.

Esti 1.A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uff! Zelako galdera! Zer egiten mundua aldatzeko? Erantzuna ez da erreza. Gauza asko egin ahal ditugu mundua aldatzeko. Gauza garraintzitsuenak ez daude gure eskuetan, baina beste ekintza txikiak bai. Adibidez, gure iritzia beti esan behar duzu Madrileko manifestariak bezala. Ez dakit zerbait balio izaten bada, baina gure eskubidea da.

Mónika E.