2011/05/14

TONTODROMOAN BUELTAKA

Oso ohiko gaia da zahartzaroa euskara klaseetan eta, egia esanda, ez dakit ondo zergatik. Euskara munduan gabiltzanok (ikasleak zein irakasleak) gero eta zaharragoak garelako izango ote da? Batek daki. Baina, beno, asuntoa da, behin horretaz ari ginela, ikasle batek Barakaldoko zaharrek egiten duten ibilbideari TONTODROMOA esaten zaiola komentatu zigula, Santa Teresa elizatik Foru enparantzara doan bideari, hain zuzen ere.

TONTODROMOA, zergatik? Bere erantzuna erraza izan zen: han biltzen dira herriko zahar guztiak eta arratsalde osoa ematen dute bueltaka eta bueltaka ezer gehiago egin barik. Santa Teresatik Foru enparantzaraino eta Foru enparantzatik Santa Teresaraino, behin eta berriro. Batzuek lurrean zaharrek egindako arrastoak ikusi ahal direla diote, baina hori gezurra da. Duela bi aste hori egiaztatzera joan nintzen eta ez zegoen ezer. Dena den, hortik zebilen agure batek zorua azken bi urtetan hiru aldiz aldatu dutela esan zidan.

Harrez geroztik, ezer egin behar ez dudanean, hara joaten naiz Santa Teresatik Foru enparantzara eta buelta. Zahartzen ari naizelako seinalea izango da?


ZER DERITZOZUE ZAHARTZAROARI?

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Zaharrak eroak bezala dabiltzatela pentsatzen badugu, guztiz okertuta gaude. Gaur egungo zaharrek mila gauza egiten dituzte, hau da, eguneko zentruetan ariketa egiten dute, ikastaroak (margotu, dantza...);are gehiago, arratsaldean taldeka joaten dira paseatzera edo kartak jolasera.
Kalera joaten garen bakoitzean, gero eta zahar gehiago dago Udalak jarri dituen makinetan ariketak egiten. Ea gehienak gu baino hobeto daude.
Bere bizitzaren ikuspuntua gurea baino baiezkorra da, hau dela kausa, hain ondo daude.
Niri nola antolatzen duten denbora ikustea gustatzen zait.
Agian, ez da polita zahar alai hauek kaletik ibiltzen ikustea?

A.J

Anónimo dijo...

Nire ustez, txakurrak behatuz gauza asko ikasten dira. Zaharrak direnean edo anka bat falta zaienean ez dute horregatik sufritzen. Zaharrak izanez edo hiru anka baino ez izanez egin ditzaketen gauzak egiten dituzte eta kitto. Gizakiek, tamalez, geure minak bikoizten ditugulakoan nago. Alde batetik, geure ezintasunak pairatzen ditugu eta, gainera, kexatzen garenean, arazoa handitzen dugu. Beraz, ez da batere komenigarria “zer zaharra naizen” pentsamenduari heltzea, minak eta joera ezkorrak sustatzen ditugulako. Argi dago, bizitza pasa ahala, gero eta gauza gutxiago egiteko gai garela, gero eta gaixotasun gehiago daukagula, eta, horrenbestez, mina sentitzen da, baina ezbehar hauekiko jarrera aldatuko bagenu gutxiago sufrituko genuke.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Guztiok zahartzarora heldu nahi dugu, nahiz eta zaharrak ez direla ezertarako balio pentsatu.
Zahartzarora hetzen bagara, horrek esan nahi izango du bizitza nahiko ona eduki dugula eta gure bizitzan zehar gauza asko egin dugula kontatzeko.
Kontuan hartu behar dugu jende guztia ez dela zahartzarora heltzen eta aro honetan bizi direnek bigarren haurtzaroa gozatu ahal dute.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Lehen, zaharrak oso inportanteak ziren familietan zein gizartean, besteek beren aholkuak kontuan hartzen zituzten jakituriaz beteta baitzeuden. Gaur egun, berriz, beren ibilbideari tontodromoa esateak agerian uzten du begirune hori guztiz galdu dela.
Zaharrak ibilibide hori egunero egiteko gai badira, ondo baino hobeto egon behar dute. Hain ondo ez daudenean beren senideek zahar egoitza batera bidaltzen dituzte edo kanpotar bat kontratatzen dute haiek zaintzeko.
Tontodromoa egiten duten horietako bat izan nahi dut, ez dudalako baztertzerik nahi.

I.R (Gurutzeta)