2011/06/17

ULTREIA

Bide ugari egiten ditugu bizitzan zehar. Luzeak, laburrak eta ertainak. Bakar bakarrik batzuk eta lagunduta besteak. Bidegurutzeak ere ugari eta, noiz edo noiz, bide bazterrak edo itxita ditugu bideak.

Bizitzan lez, euskaran ere egin ohi dituzue bideak. Luzeak, laburrak eta ertainak. Urteak eta urteak ematen dituzue ikasten, hasi eta utzi berriro hasteko, hasi eta utzi betiko edo hasi eta jarraitu helburu jakin bat lortu arte.

Kurtso bukaera honetan, bidegurutze honetan, beste bide bat hartuko duzue, bidea bukatuko duzue edo bidea jarraituko zain egongo zarete. Bidearen bukaera, despedida edo jarraipen honetan musu bi eta agur, baina lehen, mesedez, esaguzue datorren urterako zer aurkitu nahiko zenuketen zuen blog honetan.

Datorren urtean gure bosgarren ikasturtea izango da ziberespazioan. Denbora luze pasa izan da eta gauza asko egin ditugu elkarrekin.Gehiago egiteko prest gaude. Gehiago, baina zuek nahi dituzuenak.

Beraz, esandakoa, musu bi eta bidean egongo gara.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Beti pentsatu dut blog bat epe luzean mantentzea oso zaila dela, beti ere pertsona askoren artean eramaten ez bada. Gainera, ikasleok idaz dezagun egiteak gaiak are gehiago murrizten ditu. Alde batetik, YouTuben agertzen diren gauzak hitz egiteko aitzakia dibertigarriak dira eta, jendea nolakoa den ikusita, amaiezinak. Azken finean, lagunekin hitz egingo bagenu bezalakoa da, beraz, mantentzearen aldekoa naiz. Bestalde, nire lagun euskaldunek gustatzen zaizkien liburuak, irratsaioak edo ETB programak komentatzen dizkidate eta sarritan baliagarria izaten zait. Beharbada, bloga halako gauzak ezagutzeko erabiliko bagenu, dibertigarria eta erabilgarria izan liteke. Noizbehinka proposatzen badizkiguzue edo, alderantziz, geuri proposatzeko eskatzen badizkiguzue, euskarazko kultura ikasleei hurbiltzeko balio lezake. Beharbada ideia bera ez da oso ona izango, baina honek beste batera eraman gaitzake. Ondo pasa...
Ana Pi.

EUSKERABILI? dijo...

Ana, ideia ona izan daiteke, zergatik ez? Baina hasieran planteatu genuen posibilitate hori eta alde batera uztea erabaki genuen. Garai hartan zer edo zer euskaraz egin nahi genuen, baina ez euskal munduari oso lotuta. Euskara eta euskal kulturaren arteko lotura apurtu eta zerbait “unibertsalagoa” egin nahi genuen. Dena den, ideia hartzen dugu eta hurrengo ikastaroan kontuan hartuko dugu, beharbada, ”gure erroetara” bueltatzeko garaia da.

Roxana dijo...

Nire lankideei blogean egiten duguna kontatzen diedanean, beti esaten didate oso bitxia dela, haiek ez dutelako esperientzia hori.
Blogean idaztea aukera ona da ideiak konpartitzeko eta batez ere, beste ikaskideek nola idazten duten ikusteko. Modu honetan, klasean besteen hitz egiteko modua ikusten dugu eta blogean idazteko modua. Denok ematen dugunarekin beti zerbait ikasi ahal dugu.
Oraintxe bertan ez dakit zer gehiago egin ahalko genuken baina zer edo zer bururatzen bazait, lasai, esango dizuet.

Anónimo dijo...

Blogean egiten duzun lana primerakoa da, batez ere, oso zaila delako gure interesa luzaroan mantentzea, eta antza denez, gutariko askok erabiltzen dugu bloga astero.
Gainera, tratatzen diren gaiak oso baliagarriak dira guretzat azterketak prestatzeko.
Bestalde, asko ikasten da zure ikaskideen iritziak irakurtzen, bai hiztegiaren aldetik bai gramatikaren aldetik.
Azken finean, lan honekin aberastasuna lortzen dugu, horregatik, nola antolatuta dagoen blogea nire gustukoa da. Segi aurrera!
Fidel, azkenean egia izango da haurdun egotea, zorte ematen dit. Hain ezkorra nengoen non gaur emaitzak ikustean negar egiten hasi naizen, dena gainditu dudalako; benetan sinestezina. Dena den, irailan edo urrian zuek ikustera joango naiz, gurekin egiten duzuen lana ezkertzeko eta aldi berean, umetxoa aurkezteko.
Nire ustez, denok irabazten dugu, hots, gure lorpenak edo onurak zeureak direlako. Eskerrik asko.

A.J