2012/02/10

ZETAKO

Drauzio Varella brasildarrak, medizina Nobel saria irabazi ostean, segidako esaldi xelebrea esan omen zuen: “Gaurko gizartean gizontasunerako botiketan eta emakumeentzako silikonan Alzheimer gaitzaren sendabidean baino bost aldiz gehiagoko inbertsioa egiten ari da. Urte batzuk barru titi handiko atsoak eta zakila tentedun agureak izango ditugu, titi eta zakilok zertarako balio duten gogoratuko ez dutenak”.

Drauzio Varellak esan ez zuen arren, ditxosozko esaldi honek ederki islatzen du gure azaleko gizartea. Bizitzan unean uneko ardurak izan behar ditugula denok egongo gara ados, baina ez ote diegu erreparatu behar etorkizunekoei? Ala oraina bizi behar dugu etorkizuna alde batera utzita? Eta zer deritzozue Varellaren ustezko gogoeta honi?

12 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritxarrez, gure gizartea horrela da eta titiak ipintzeak diru gehiago ematen du, gure munduan hori garrantzitsuena da. Gainera, gero eta berekoiagoak gara eta ez dugu pentsatzen gure etorkizunean, zertarako? orain ondo gaudenez... Baina etorkizuna heltzen denean, ea zer egingo dugun...
C.F. 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago, normalean jendeak ez dio garrantzirrik etorkizunari , nahiko arazo dituelako orainaldian eta hori hasierakoa da.Nire ustez, garrantzitsuena da gaur pasatzen duena eta etorkizuna bere unean helduko da eta ikusiko dugu arazorik gabe .
Bestalde ,Varellak diodana arazoia dauka eta diru gehiago inbertitu behar izango litzateke gaitzak ikertzeko .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kontsumismoa da gure gaitzarik okerrena eta hari ez zaio inporta etorkizunik, bakarrik oraina. Kontsumismoagatik identitatea galdu dugu eta hau gabe robot bezalakoak gara. Gure gorputza hobetzea ondo dago baina burmuina zaintzea eta gaixotasun batzuk saiatzea, nire ustez, askoz garrantzitsua izan beharko litzateke, batez ere, gero eta jende helduagoa dagoelako.
M.J.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaurko munduak garraintzi haundiegia ematen dio itxuari. Mota hauetako ebakuntzek diru dexente mugitzen dute eta gure ikuspuntua aldatzea ez da izango batere erraza.
Dirudienez, telebistan agertzeko itxura ona izan behar dugu, besterik jai daukagu. Saio gutxiek hitz egiten dute beste balioei buruz: Elkartasuna, lana, familiaren harremanak, adiskidetasuna eta, modu honetan, pixkanaka-pixkanaka gauza asko galtzen ari gara. Ez dakit zer ekarriko duen etorkizunak baina honi buruz ados nago Varellarekin.

D,T 1B

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, gaurko gizarteak, Errenazimentukoak bezala, ontzat hartzen du antzinako esaldia "Carpe diem", unea gozatzera gonbidatzen gaituena. Denbora nahiko azkar pasatzen da, eta ia-ia konturatu gabe, aitona-amonak izango gara. Nire ustez, jendeak ez du hori onartu nahi. Beraz, bere diruarekin zentzugabeko inbertsioak egiten du (titi handiak jartzea, adibidez) edo lelokeriak bururatzen zaizkio, esaterako, kirol arriskutsuak egitea.

Hala ere, azken informazioen arabera ulergarria dirudi adinduna izateari beldur izateak, azken finean, esaten da ezin izango garela jubilatu 67 urtetara arte, ez baita egongo pentsioak ordaintzeko dirurik. Gainera, oraindik ez dakigu zein ondorio izango dituzten teknologi berriek gure osasunean, agian segapotoak edo Wi-Fi erabiltzeagatik denok zoro amaituko gara. Auskalo!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun jende asko orainaldia bizi da. Ez zaio inporta zer gertatuko ote litzatekeen etorkizunean. Horrela doa mundua. Batez ere, inportantzia handia ematen digu gure itxurari. Ez gara konturatzen gauza guztiek bere hasiera eta bere bukaera dauzkatela. Beti kanpoan dagoenak ondo eman behar du, nahiz eta barrutik ustelduta egon. Orduan zertarako daukagu buirmuina erabiltzen ez badugu? Zertarako ikasten dugu? Gure itxura besterik ez zaigu inporta. Denok gazteak garen bitartean itxura ona daukagu eta kapaz gara edozer egiteko, baina zaharrak izango garenean beste oilar batek kukurrukuku egingo du.
Agian berandu izango da.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Giza gorputza gurtu egin izan da kultura gehienetan, baina gure gizartean ez da gauza kulturala, obsesio bat da.

Beste gizarte batzuetan gazteek adinekoak errespetatu behar dituzte, baina gaur egun ez dugu ikusten, ez etxeetan ez kalean, jokabide hori.

Nire ustetan, hau da arazoa, ez dugu errespetatzen zahartzaroa eta pentsatzen dugu gaztaroko urteak garrantzitsuenak direla. Berdin da, auto edo titi handiagoak, hain itzel kontsumo, zertarako?

Gure gizartia aldatu behar dugu, guztien eskuetan dago.

Zein bide hartuko dugu?
I.S.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok dakigunez, gaur egungo gizartean gure itxurak garrantzi handia dauka. Hori dela eta jendeak ebakuntza estatikoak egiten ditu jakin gabe zein izango diren ebakuntza hauen eraginak denbora pasa ahala. Nire ustez, bizi garen uneari erreparatu behar dugu, baina batzuetan hobe genuke etorkizunean pixka bat pentsatuko bagenu, orain egiten dugunaz ez damutzeko.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut estetika eta arinkeria, oro har, gutxiesteko joera daukagula. Bi aukera baino ez daude: hipokrita hutsak gara edo ez gara jabetzen buruaz pasatzen zaigunaz. Mutil edo neska katxarro bat ikusteak bizitza alaitzen digu guztioi, eta hala ez bada, arazotxo bat daukagu. Horregatik, oso ulergarria da euren irudia edo gaitasun sexualarekin konforme ez daudenak aldatu nahi izatea. Beste gauza bat da, arlo guztietan gertatzen den bezala, batzuk pasatzen direla, baina hori beste kontu bat da. Ezagutzen dudan neska batek, ebakuntza egin zuen nahiko itsusia zelako, eta, horren ondorioz, bere bizitzak onera egin zuen nabarmen. Honekin ez dut esan nahi estetikan diru gehiago eman behar denik gaixotasun larriagoetan baino. Hori demagogia da. Ebakuntza estetikoa partikularrek ordaintzen dute, beraz, gehiago ordaindu nahi badute, hori da euren arazoa. Kontua da gaixotasun larriak denon artean ordaindu behar dugula, baina nik ez dut inor ezagutzen zerga gehiago eman nahi duenik. Orduan, nor da azalekoa? Gizartea? Jendea? Gizartea eta jendea denok gara.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, dirua naiz... ni garrantitzuena izatea bitartean, ez duzue benetan zein munduan bizi zareten jakingo, kasu hori bakarrik delako icebergko tontorra.

Badago orain gogoratzen ez zaidan formula bat... Formula hori gutxi gora behera esaten du inbestigatzeko %80 ematen den diurua, ezerterako balio duten gauzantzat dela. Adibidez, enpresa askok, I+D-ko departementuak dauzkate bere produktuak gutxi irauntzea inbestigatzeko bates ere, elektrodomestikoen enp
resak.

M.A.M

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Labur esanda bikaina da Drauzio Varella. Gaur egun kontsumismo gizartean bizi gara. Diruari, edertasunari baita materialezko gauzei ere garrantzi handia ematen baitiegu. Varellaren pentsamenduarekin ados egon behar dugu. Egia esan, guztiok horrela pentsatuz gero, gizartean hainbat titi handi eta zakila tentedun ez dira egongo. Arraioa! Gaur bakarrik eta pentsatu gabe, irudimena libre utziko dut eta titi handiekin eta zakila tentedunekin jendez beteta dagoen gizarte bat asmatuko dut. Ez badirudit hain txarto bizitzea... Baina, gizarte honetan funtsik gabe biziko gara eta buru hutsa edukiko dugu, ezta? Ez, benetan, horrela ezin da ez pentsatu ez bizi. Baina gaur soilik merezi dugu salbuespan bat egitea. Zer demontre! Gora titi handiak eta zakila tentedunak! X.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Non nagoen momentu honetan? Gehiago pentsatzeak etorkizuenean edo iraganean ez nau laguntzen momentu honetan disfrutatzeko.

Argi dago gauzak ez dugu muturrara eraman behar, eta nora joan nahi dugun gutxi gorabehera jakitea ona dela uste dut, baina argi daukat bakarrik orainaldia daukagula.

Gustiz ados nago Drauzio Varellarekin, baina beste puntutik irakurtzen dut bere mezua. Non dagoen farmazeutikeen onurak, botikak Alzheimerren kontra sortzen, edo titiak eta viagra saltzen? Zergatik eta zertarako gaurko agurek behar dute gazte bezalakoak egon behar?

David MV