2012/05/04

DENOK BUKARESTERA

Hogeita hamabost urte eta gero berriro heldu gara Europako finalera. Bizkaia osoa dago aztoratuta, pozaren pozez sinetsi ezinik, eta zoramen honetan bidaia agentziak beterik, final hau ikusteko lekutxoren bat erreserbatzeko. Athleticek egindako zozketan izan ziren zorioneko batzuk sarrera lortzen. Saridunak izan ez zirenak zoroan pare ari dira sarreratxo bat lortu nahian eta zortedun izeneko batzuek egoera aprobetxatzen dute etekina lortzeko, sarreren prezioak bikoiztuz eta hirukoiztuz. Makina bat diru mugitzen ari da egunotan, batzuek oporretarako edo gordetako diru hori gastatuko dute eta beste batzuek, berriz, oporretara joateko beste diru aterako dute.


Badira egoera hau kritikatzen dutenak, krisi garai hauetan hainbeste diru gastatzea ulertzen ez dutenak. Egia esan, partida ikusteko bidaiako 575 euro gehi sarrerak balio ahal duena gastatzea ez dago edonoren esku eta, halako egoeretan, batek baino gehiagok nahiago luke aberatsa izan. Hala ere, oporrik gabe eta beste gutiziarik  gabe geratu beharko banu ere, nahiago nukeen zozketan sarrera bat lortu dutenetako bat izan, eta zuk?

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire senargaiak Manchesterrera joan nahi zuen, baita nik ere; nahiz eta ni futbolzalea izan ez, giroa ikustera joateko gogo handirik neukan, eta gainera kanpora ateratzea ere gustatzen zitzaidan. Orain Bucarestera joatea proposatu dit, baina Transilvania ikustea ez zait hainbeste gustatzen,eta bidaia garestiagoa da, orduan nik argi daukat. Eta bera interneten begiratzen ari da hara joateko hegalaldi merke bat, ezinezkoa da.

Anónimo dijo...

Beharbada interesatzen zaigunari erreparatzen diogu, eta, kasu honetan, diru mordo bat gastatzen dutenei bakarrik begiratzen diegu. Zalantzarik gabe, beste pertsona askok ezin dute horrelakorik egin. Nire ustez, eta tamalgarria da, zerbait larria delako, gakoa da dirua daukatenen eta ez daukatenen arteko aldea gero eta handiagoa dela. Dena den, ikuspuntu baikor batetik begiratuta, argi dago dirua mugitzea komeni zaigula guztioi.
Ana Pi.