2012/06/18

LARANJAZKOA ALA LIMOIZKOA?

Udan gaude beste urte batez. Kaleak jendez beterik, parkeak umez gainezka, hondartzak udatiarrez beterik … Erakusleihoetan praka laburrak, minigonak, tirantedun soinekoak, kolore biziko elastikoak, bainujantziak, txankletak, sandaliak … Asko dira uda hemen dugula jakinarazten diguten seinaleak, baina bada bat, nire ustez behintzat, esanguratsuena dena, udako ikurra: izozkiak.

Bai, egia da izozkiok urte osoan ditugula eskuragarri, baina hondartza ertzetan dauden postu horiek, zer? Eta, edonondik paseatzen ari zaretela aurkitzen dituzun beste horiek?

Bertan, zapore guztietako izozkiak, tamaina ezberdinetakoak, kukurutxoetan mihiaz milikatzeko, terrinetan koilaratxoaz jateko, izozduna, palodunak … egia esan, askotan zaila da bat aukeratzea. Izozkien aurrean, jaten hasi baino lehen guztiok adurra darigula, umeak, helduak, nerabeak, adinekoak … izozkiak jateko ez dago adinik.



 Niri betidanik gustatu izan zaizkit eta urterik urtera agertzen diren zapore berri horiek “urtu” egiten naute, elkar “urtzen” dugu. Ezin dut imajinatu izozkirik gabeko udarik, urte osoan salgai egon arren udan izozkiek zapore ezberdina dute eta, ez duzu hala uste?

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Zoritxarrez, gauza gozoek jadanik ez naute erakartzen. Urteak pasa ahala, galdu omen dut txikitan, batez ere, daukagun gaitasun hori. Gauza bera gertatzen zait turroiarekin. Antzina, Gabonak noiz etorriko zain egoten nintzen halako gauzak jan ahal izateko; gaur egun, ordea, ia ez ditut dastatzen, eta pena ematen dit, benetan. Bero itzela egiten duenean, behintzat, izozkiak gogo handiagoz jaten ditut, baina, gainontzean, ez dut euren falta sentitzen. Aukeratu ahal izanez gero, beti nahiago dut patata-tortilla edo txorizozko bokata bat, egia esan.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Nire ustez , egia da uda heltzen denean izozki jateko gogoak daukat .
Nahiz eta urte osoa izozki egon udan bero gehiago egiten du eta jaten ditudanean gehiago gustatzen zaizkit ,gehien gustatzen zaidan lekuan jateko hondartza da , freskatzeko balio didalako.
Dena den . batzuetan erosten ditut supermerkatuan eta oso zapore ona dute, eta gehien guztatzen zaidan zapore limoizkoa da.
Jose