2012/12/14

ILARGIA ERDIAN ETA ZU?

Non geratu ote da Pako Martinez Soriak egindako filmetako turismo hura? Garai hartan Espainiako hegoaldeko hondartzetara joatea zen azkeneneko moda, edo akaso irlaren batera, dirurik izanez gero.

Geroago atzerrirako turismora pasatu ginen, hondartzetara joatea ez baitzen turismoa egitea. Zenbat eta urrunago joan orduan eta hobeto! Pasaportea eraman beharra, beste hizkuntza batzuk ezagutu, beste ohitura batzuk bizi … hori guztia oso erakargarria zen, hemen geratuta inolaz ere aurkituko ez genukeena.

Baina, badirudi, gizakiok asetzea ez dela lan erraza eta turismoa egiteko bide berriak bilatu behar direla, Ilargira joatea kasu. Bai, hauxe omen da azken moda, Ilargira joatea turismoa egitera, ez dakigu nola edo zertara, ez baitakigu oraindik zer dagoen. Baina baietz denbora laburrean dena barne duten hotelak egon! Denbora izango da lekuko!

Zer iruditzen zaizue turismo mota hau?

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Urte gutxi barru Benidorrera joaten garen bezala ilargira joaten amaituko dugu.
Baina hori gustuen arabera da, niri adibidez hegaz egitea beldurra ematen zait...orduan ilargira joatea...
Guk batez ere bidaitzen dugu udan. Hilabete bat joaten gara. Egun batzuk nire herrira, Caceresean eta beste egun batzuk nire mutil lagunaren herrira, Galizian. Eta geratzen diren egunetan hortik joaten gara, normalean beste bikote batekin edo lagunekin. Espainian zehar ia leku guztietan egon gara, eta kanpoan bakarrik hiru edo lau lekutan, batez ere nire beldurragatik. Aurten kanpora joango gara, oraindik ez dakigu nora baina hegazkina hartuko dugu. Horregatik turismo mota hori ez da niretzako, nik lehen ondoan dauden gauzak ezagutu nahi dut eta gero besteak.
-K-

Anónimo dijo...

Momentu honetan ilargia gero eta hurbilago dagoela dirudi. Orain dela urte batzuk ilargira heltzea ezinezkoa zela pentsatzen zen, baina urte pasa eta gero, askotan ikusten ditugu berriak ilargira heltzeko bidaiei buruz. Urte gutxi barru, normala izango litzateke horra bidaia bat egitea, gutxienez diru asko edukitzen baduzu. Oraindik, jende normalentzat amets bat besterik ez da, baina etorkizuenean erralitate bat izango dela pentsatzen dut. Niri gustatuko litzaidake ilargira joatea baina ezinezkoa izango dela uste dut. Gure seme- alabek, beharbada, joan ahal izango dute.EDU

Anónimo dijo...

Nire ustez munduak badauzka leku interesgarriak eta horregatik oraindik ilargia ez da nire zerrendan. Garrantziagatik niretzat ez ezik, diruagatik ere.Diru askorekin bidai batzuk egingo nituzke urtero eta beharbada ilargira ere bai.
henar

Anónimo dijo...

Ados nago Edurekin. Orain dela urte batzuk, beste herritara joatea ezinezkoa zen oso urrun daudelako. Egun garraiobide berriei esker distantziak motzagoak dira.
Teknologia oso azkar aurreratzen da eta segur aski laster ilargira heltzea errazagoa izango da. Ilargira joateko “low cost” espazial- konpañia sortuko dute eta merke-merkea izango da hara iristea. Niri joatea gustatuko litzaidake.
Baina, gaur egun ekonomia-krisiagatik ikerketarako diru-laguntzak kentzen dituzte eta ilargi-turismo egiteko zain behar dugu.
Gainera jende asko langabezian dago eta diru gutxi dauzka turismo egiteko… Orain Pako Martinez Soriak herrira itzuli beharko du.

Lorena

Anónimo dijo...

Modak oso azkar aldatzen dira! Denbora gutxietan turismoa ere asko aldatu da.
Txikia nintzenean urtero hondartzara joaten nintzen eta oso arrunta zen. Bai modernoa zela! Oporrak orduko, denok hondartzara joaten ginen eta han hibabete batean pasatzen genuen. Hoteletan ez ezik etxeetan ere! Jende asko han etxe bat baitzeukan.
Duela ez asko, moda hori aldatu zen eta ez zen hain erakargarria hegoaldeko hondartzetara joatea. Antzinakoa zen!
Atzerritarako turismoa egiten hasten ginen eta. denok gero eta urrunago joan nahi genuen. Nahiz eta hondartzan egon, ez genuen Espainiako hondartzetan egon nahi. Atzerrirako hondartzetan egon nahiago genuen!
Horrela, eguzkia hartzen genuen bitartean, beste herrialde bat ezagutzen genuen.
Nik uste dut modaren morroiak garela eta azkenean denok moda segitzen dugu. Zerbait erosten dugun bakoitzean moda jarraitzen ari gara.
Etorkizunean, ez dakit zer izango den erakargarria bidaiatzeko! Baina, ilargira joateak garesti pixka bat dirudi!
Momentuz, aberatsak bakarrik joango dira. Gaur egunean ez dut uste arrakasta asko duela!
Oro har, nire ustez denetariko nahiko ase gaude eta beti gauzak berriak bilatzen ari gara.
Nik dirua edukiko banu, joan egingo nintzateke.Ilargia ezagutu nahi nuke eta. Zergatik ez?
Nuria b1

Anónimo dijo...

Orain hilabete batzuk iragarki bat irakurri nuen,ilargira bidaiatzeak 80 milloi euro balio du, bi astronauta errusiarekin bidaiatu behar da.Jarraitu baino lehen, puntu hauek aztertu nahi ditut.Alde batetik, nahiz eta nik hainbeste diru eduki, ez nituzke bidai bat bakarra gastatuko.Diru horrekin leku asko ezagutu ahalko nituzkeelako.Beste aldetik ,nik ez dakit errusiera,ingelesa ere ez.Orduan bidai osoan hitz egin gabe egon beharko nuen,zelako aspertzea!.
Nire oporrak pasatzeko leku bat aukeratzen dudanean,ondorio batzuk bete behar du.Ilargian ez dago ondartzarik,hau puntu negatiboa da.Ibilaldi bat emateko jantzi berezia ipintzen behar dut,zelako alferkeria!.Baina okerragoa da, ilargian ez dagoela jatetxerik,txiringitorik ere ez,janari tipikoa ez dagoelako.Han bakarrik jaten dute janari deshidratatua edo pilulak.Zer egiten du euskaldun batek gauza horiek jaten ari dela.
Beste leku batzuetara bidaiatu nahiago dut.Gainera noizbehinka ni ilargian nago,hau esaten dute nire ezagunek, eta ilargia ez da hainbesterako!.
I.V.

Anónimo dijo...

Zuk esan duzun bezala, gizakiok ez gara inoiz asetzen, eta kontu honek batzuei beste batzuei baino larriago eragiten die. Urteak dira dirudunei horixe gertatzen zaiela uste dudala. Denetarik dutenez gero, ezerk ez ditu pozten. Dena probatu duenak drogei eta ohitura sexual arraroei, adibidez, ematen die, beti gehiago nahi duelako. Gauza arruntek halako pertsona bat asperten dute, eta, noski, bidaia arruntekin gauza bera gertatzen da. Zenbat eta arraroago, orduan eta hobeto.
Ana Pi.