2013/02/22

TXERIFA HELDU DA HIRIRA


Txiki txikitatik gustatu izan zaizkit westernak. Umetan beti kartutxo-gerriko albo batean eta Colt-a eskuan ibiltzen nintzen kaletik. Auzoko azkarrena nintzen plastikozko pistola ateratzen, ez zegoen ni baino azkarragorik itsasadarreko alde honetan eta horrexegatik neraman Sheriffaren plaka.

Larunbat arratsaldeetan bazkal osteko pelikula ikusten genuen familiako guztiok, western bat, jakina. Pelikula amaitu, pistolan gezurrezko balak sartu eta kalera ateratzen nintzen. Dinbi-danba! Dinbi-danba! Pelikulako protagonistaren mugimenduak, poseak eta ahotsa imitatzen nituen.


Gero, gaztaroan, spaghetti westernak heldu ziren eta haiekin Clint Eastwood eta pontxoaren trilogia. Horrek dena aldatu zuen. “El bueno, el feo y el malo” ikusi nuen lehenengo aldian aho-zabalik geratu nintzen zinemako butakan. Filma bukatu zenean, dinbi-danba hasteko gogo ikaragarria izan nuen. Alde guztietara begiratu nuen zinemako atarian, baina neure burua kontrolatu nuen. Etxera heldu nintzenean, komuneko atea kisketaz itxi eta ispilu aurrean ikusi nuen oraindik ere banintzela itsasadarreko alde honetako azkarrena.

Aste honetan izan dira Oskarrak eta hori dela kausa dedikatu nahi dizkiogu aste honetako sarrerak zazpigarren arteari. Lehenengo sarrera honetan galdetu nahi dizuegu zein zine mota gustatzen zaizuen, zergatia, zein eszena duzuen gustukoen eta horren zergatia.

19 comentarios:

Anónimo dijo...

Zinemara joatea asko gustatzen zait nahiz eta gutxi joan ez daukadalako denborarik eta gainera garestia dela iruditzen zait.
Zine beltza, akziozko, amodiozko... gustatzen zait, ez daukat problemarik, bakarrik ez dut nahi motelak izan.
Batez ere amerikatarrak ikusten ditut nahiz eta espainatarrak ere gustatu. Beste europatar pelikulak ez zaizkit gustatzen motelak izaten dira eta.
Gehien ikusi dudan pelikula " Dirty Dancing" da dantza gustatzen zaidalako. Gustatu zaizkidan beste pelikula batzuk dira:"Seven, El ültimo Mohicano,Braveheart, Grease..." beste batzuen artean.
Yolanda V

Anónimo dijo...

Niri filme bat ikustea munduko gauzarik onenetariko bat da. Lehen, astero joaten nintzen zinemara, baina alabak jaio eta gero ezin naiz.
Orain, asteburuetan, alabak ohera joaten direnean, edozein motako filme bat ikus dezaket, benetan diot, edozein filme.
Gustatzen zaizun gauza bat faltatzen zaizunean konturatzen zara zein inportantea den zure bizitzan, eta Zineri buruz hitz egitean hau gertatzen zait.
"Matrix" eta "Blade" filmeak oso onak iruditzen zaizkit, baina azken oo7,"Bourne", ala esan dudanez, edozein motako filmeak gustatzen zaizkit.
Txikitan, igandero joaten nintzen zinemara, "matinala" deitzen zen eta Bruce Leeren filmeak edo Spencer eta Terenceren filmeak eta horrelako filme motakoak nire buruan dauzkat.
Orain zinea beste gauza bat da.
EDU

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Zinemazalea naiz. Edozein zine mota gustatzen zait baina thrillerr-a, nire gogokoena da. Asmatzea nor da erroduna joku bat bezalakoa da. Batzuetan, hasieratik erroduna ezagutzen da baina bere "modus operandi-a" asmatu behar da. Gehien gustatzen zaidan thriller-mota psikologikoa da. Edozein Hitchcocken filma, batez ere Vertigo, Stephen Kingenak, El Truco final, El Silencio de los corderos, etab. "Txarra" arriskutsua azkarra bezain da baina beti akats bat dauka. Horregatik nola estalgabetzen saiatzen da "Ona" oso interesgarria iruditzen zait.

Normalean zinemara joaten naiz interesgarria iruditzen zaidan filma ikusteko. Beste momentu batzuetan zinemara joaten naiz filma aukeratu gabe. Triste banago, komedia-filma ikusten dut poztzeko eta pozik banago edozein filma ikusten dut.

Anónimo dijo...

Niri zinema oso gustatzen zait, baina etxean, lasai lasai, nire sofan etxanda, janariarekin eta konpainia onean.
Denetarik mota filmak gustatzen zaizkit, westernak eta musikalak izan ezik. Horiek gorrotatzen ditut.
Nik uste dut zinema entretenitzeko dela, berdin da filma. Inportanteena da egoera eta konpainia, gero, filma ona bada, ba hobeto!
Dena den, zine istorikoa eta liburu moldaketak dira gehien gustatzen zaizkit. Adibidez, Bravehart, Out of Africa, Les Miserables, King Arthuri buruz, Schindler's List...
Baina adibidez, edozein larunbatean Grease, Forrest Gump edo edozein lelokeria ikusi gustatzen zait. Mementuaren arabera.
Nire agerraldirik gustukoena da Bravehearten, William Wallace bere gudariei hitz egin duenean. Elkarrizketa buruz dakit.

Atalía

Anónimo dijo...

Kaixo,
Orokorrean zine mota guztiak gustatzen zaizkit, nahiz eta zinemara gero eta gutxiago joan. Lehen iaia asteburu guztietan joaten nintzen zinemara, baina orain oso garestia da joateko.
Txikia nintzenean antzerkiko klasetarak joaten nintzen arte dramatiko ikasi nahi nuen eta.
Horregatik nire gustukoen filma Moulin Rouge da. Zergatia drama bat dela da eta musikala bat dela. Asko gustatzen zaizkit musikalak, nire ustez ondo dantzatzen eta abesten jakitea oso zaila delako.
Kolore askorekin eszenak asko gustatzen zaizkit eta jende asko dagoenak ere bai.
Lara (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Zinemara joatea edo filmak etxean ikustea asko gustatzen zait.Orain ez dut gogotatzen zein den nire eszena gustukoena,baina aktore gogokoen asko ditut.Adibidez,Spencer Tracy,Ricardo Darín,Javier Cámara eta abar.
Nahiz eta film amerikarrak gustatu,askotan, diru gutxiagorekin egindako filmak hobeak dira.Niri, film espaniar,frantziar edo argentinarrak asko gustatzen zaizkit.
Baina,egunaren arabera,egun batzuetan bakarrik denbora pasatu nahi dut eta beste egun batzuetan,mezuren bat dutenak ikusi nahi dut.
Izaskun(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Zinemara joatea asko gustatzen zait era nire etxean filmak ikustea gustatzen zait. Zinemara joaten naizen gehuienetan, nire neska lagunarekin joaten naiz. Film ameriketarrak gustatzen bazait ere, z zait importa este filmak ikustea.
Niretzat a todo gas oso onak dira baina niretzat amerikan history onena da. Txikitan nintzenean chuk norris onena zen niretzat, baina orain niretzat vin diesel actor onena da.
Egun batean nire neskarekin 27 vestidos edo beste film ikusi nahi dut baina bakarrik pelota egiteko.

V.B. b1

Anónimo dijo...

Ez naiz oso zinemazalea. Zinema gustatzen bazait ere, ez dauzkat filma edo aktoreak kutunik. Jende askori film bat gustatzen zaioenean behin eta berriro ikusten du, nire kasuan ez! Gainera, film mota desberdinak ikusten ditut. Gaur komedia ikusi ahal dut eta bihar drama bat! Berdin dit! Egunaren arabera film bat edo bestea aukeratzen dut. Gutxien gustatzen zaizkidan filmak westernak dira. Bai aspergarriak direla! Noizean behin, bazkaldu ostean ipintzen ditut telebistan batez ere, lokuluxka egiteko! Horretarako bai onak direla! Uste dut westernak gehien gustatzen zaizkienak jende heldua dela.
Gaztaroan, “Titanic” gustatzen zitzaidan. Momentu horretan modan zegoenez denok zinemara joan ginen ikustera eta film hori hiru edo lau aldiz ikusi nuen : zineman ez ezik etxean ere! Amaiera ezaguna bazen ere, adi-adi ikusten nuen eta eszena guztiak ezagutzen nituen.
Gaur egunean gero eta gutxiago joaten naiz zinemara, beste gauza batzuk egin nahiago dudalako batez ere kalean, leku itxita egotea gustatzen ez zaidalako. Askotan filma etxean ikustea erabakitzen dut, uste dut erosoagoa dela eta noski, merkeagoa! Uste dut zinema garestiegia dela eta gaur egunean zinemara joaten naizenean oso ondo aukeratzen saiatzen naiz. Ez du merezi edozein gauza ikustea! Horregatik, gehienetan filmak bideoklubean hartzen ditut eta etxean ikusten ditut. Horrela, nahi dudanean ikusi ahal dut etxetik irten gabe!
Nuria b1

Anónimo dijo...

Txikitan filmak ikustea oso gustatzen zitzaizkidan, westernak edo polizia-filma batez ere. Filmak amaitu eta gero, lagunekin geratu nintzen abenturak sortzeko.
Nahiz eta neska-talde ginen, egun osoa tiroka edo bahiketak eta hilketak ikertzen ibiltzen ginen. Aste buruan heltzeko irrikan geunden filmak ikusteko; horrela ideia berriak lortzen genituen geure abenturak osatzeko.
Egun batean, hilketa filma ikusi eta gero, etxe-eraikin baten geure jolasak antolatzea erabaki genuen. Geure ikerketarako leku apropos zelako: solairu desberdinak, ormarik gabe, tresna desberdinak erabiltzeko…eta jolasten hasi ginen.
Eraikin honetan solairu batetik bestera pasatzeko oholak erabiltzen zituzten . Ohol batean iltze handia zegoen eta lagun bati oinean sartu zitzaion eta han geratu zen oholean itsatsita.
Gurasoei deitu behar genien lagun ziezagun. Zigor gogorra ipini ziguten eraikin barruan egoteagatik, 3. solairuan……Zigortuta geunden baina ez zitzaigun inporta geure ikerketa argitu genuelako.
Lorena

Anónimo dijo...

KAIXO:
Niri zinemara joatea gustatzen zait,orain garestiagoa den arren.Denetik mota filma gustatzen zait.Nire aita bere etxean askotan Westerak ikusten du.Nik nire ilobarekin vampiroen eta zombien fimak zinemara joaten gara,gustatzen zaizkigulako.Sartu aurretik beti coca-cola eta palomitak erosten ditut.Bi pertsonak coca-colekin,palomitaekin eta sarrerak hogei euro gehiago kostatzen ditut.
Orain interneteekin etxean filmak ikusten ditut,ez da gauzav bera baina merkeagoa da.
jose(gurutzeta)

Anónimo dijo...

Badakit zeintzuk ez zaizkit gustatzen eta zientzia fikzio, akzio eta mota hori dira. Normalean suspense, beldur eta barregarriak ikusten ditut.
Beldur filmekin pixka bat txarto pasatzen naiz oso urduri ipintzen naizelako baina gero beti ikusi nahi ditut film horiek oso entretenigarriak direlako eta denetan ahazten zait.
Txikitan zinta batean El club de los poetas muertos grabatuta neukan eta ez dakit ondo zergatik baina asko gustatzen zitzaidan eta behin batzuk ikusten nuen. Ez zen oso famatua eta oso ona ere ez, agian pixka bat tristetu zen, baina niretzat zerbait berezia zeukan garai horretan.
Orain Argo ikusi nahi dut zeren Oskar batzuk jaso dituen eta hain ona baden ikusi nahi dut.

c.p.

Lmb dijo...

Zinema? Zer da hau? Ah, bai, marrazki bizidunako filmak ikusten ditudan lekua.
Orain dela hamar urte, Madrilen bizi nintzenean, txartel bat geneukan nire senarrak eta biok zinemara joateko; hilabetero 12 euro ordaintzen genituen eta nahi genuen bakoitzean joan ahal ginen zimenara. Bolada horretan astero joaten ginen zinemara eta denetariko filmak ikusten genituen. Oso merkea zenez, ez genituen asko aukeratzen. Gaur egun, ordea, ezin dut gogoratu noiz izan zen zinemara joan ginen azken eguna. Beno, egia esan, gogoratzen dut; Rompe Ralph ikustera joan ginen, baina marrazki bizidunak izan ezik, ezin dut gogoratu.

Anónimo dijo...

Kaixo,
Txikitan asko gustatzen zitzaizkidan westernak, baita erdi-arozko filmak ere. Pistola bat nire gerrian eramatzea gustatzen zitzaidan. Bai, espageti-westerna oso ona zen, eta bere aurpegiko itsura ipintzea asko gustatzen itzaidan.
Gaztetan akziozko filmak gustatzen zitzaizkidan. Terminator eta Jungla de Cristal onenak ziren niretzat. Gehien gustatzen zitzaidan eszena zen, Arnold Swarzenegger komisaria batera irteten zenean eta etorriko zela esaten zuen, itzela zen. Matrix ere gustatzen zitzaidan efektu bereziak edukitzeagatik.
Gaur egun film gehienak txarrak dira, eta ez du zinemara joatea merezi, oso garestia da eta.
Josean B1

Anónimo dijo...

Pelikulak dira nire zaletasun handienetako bat. Genero guztietakoak gustatzen zaizkit, baina, batez ere, hiru motatakoak atsegin ditut, hau da, spaguetti westernak, erromatarren pelikulak, eta zine beltza.

Spaguetti westernak aipatzen dudanean, Sergio Leonen trilogia esan nahi dut, noski. Ezin dut bat bakarrik nabarmendu, are gutxiago eszena bat bereiztu. Euren osotasunean ezin hobeak iruditzen zaizkit, guztiz makarrak eta konplexu gabekoak direlako. Norbaitek esan lezake Tarantinok egiten duena antzekoa dela, baina, nire ustez, ez da gauza bera, inondik inora, aintzinakoen freskotasuna eta inozotasuna ezin baita gaur egun berreskuratu.

Erromatarren pelikulak ere baditut gustuko, baina arrazoi bitxi batengatik. Kontua da fetixismo bat pairatzen dudala. Gizonak gona motza jantzita sexiak iruditzen zaizkit. Ezin diot eutsi. Aste Santuari ikusten diodan alde on bakarra da, erromatarren pelikulak telebistan emateko ohitura, alegia. Zorionez, gizonen hankak ikusteaz gain, genero honetan ere film on batzuk ikus daitezke. Ben-hur dut gogokoena, batez ere, bi eszena famatuengatik, galerena eta lasterketarena. Garai hartan teknologiarik eza irudimenarekin orekatzen zuten moduak hunkitzen nau.

Amaitzeko, zinema beltz osoa miresten dudala esan behar dut, hainbat arrazoirengatik. Kasu honetan ere, lehen aipatu dudana gertatzen da, hau da, aurreko mendearen lehenengo erdian, efeku bereziak oso gidoi onekin ordezkatzen zituztela, argazkigintza izugarriarekin batera. Zinema beltzeko pelikula guztiak onak direla esango nuke, baina, bat bakarrik aukeratu behar izanez gero, Humphrey Bogarten“The big sleep” aukeratuko nuke, oso-osoa. Genero guztietatik gogoko dudana dela esan dezaket, eta arrazoia da gogoratzen dudan lehenengo pelikula dela.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Niri zinemara joatea ez zait batere gustatzen. Interneten bidez denetarik aurki dezakezu eta cda bezala irten denean pelikulak kalitate ona dauzkate interneten.
Zinetokian ezin duzu komentatu filmeak eta zaratarik ere ez.
Niri azken urteotan gehien gustatzen zaizkidan pelikulak "Pianojolea" and "Pretty woman" izan dira.
Txikitan igandero zinemara joaten ginen, orain baino merkeagoa zelako. Orain artzerkira joatea gehiago gustatzen zait.
Gehien gustatzen zaidanan pelikulatako mota intrigaz eta azpikariaz dira.

Anónimo dijo...

Ukraniako filmeak azpitituluekin gustatzen zaizkidala esan nezake intelektuala emateko,baina hau ez da egia.Komedia erromantikoak ikustea gustatzen zait.Nire oroimenean dago John Forden filmea,Gizon lasai bat.Beti gogoratuko dut filme honen eszena bat,John Waynek Mauren O´Hararen eskua hartzen duenean eta musu bat ematen dioenean....(hasperen bat).
Filmeak katastrofeei buruz ere gustatzen zaizkit.Meteoro bat,alarma nuklearra edo aberia batekin hegazkin bat ipintzen badituzte,filme hori nire gustokoa da.Jendeak ez du ulertzen nola gustatzen zaizkidan bi motatako filme hain desberdinak,baina uste dut antzekoak direla. Azkenean dena konpontzen da eta bikote protagonista elkarrekin joaten da,hau da, komedia erromantiko bezala,baina hilketa askorekin, beno eta zulo batzuekin lurrean.
Amaitzeko, marrazki bizidunen filmeak izugarri gustatzen zaizki.Beti nire ilobeekin ikustera joaten naiz,disimulatzeko.Konturatu naiz gustatzen zaizkidan filmeak direla eta, ez naizela intelektuala bat,hau aitortu ondoren, konturatu naiz ere bai, blog honetan idazteak ez didala nire autoestima igotzen!
I.V.

Anónimo dijo...

"Luke, zure aita naiz". Nork ez du esaldi hau entzun? Bakarrik bi urte nituen Darth Vaderrek esaldi hau esan zuenean. Ni asko aldatu naiz, eta gure bizian gauzak asko aldatu dira, baina sentitzen naizen emozioak zinemari esker jarraitzen eta jarraituko dira.

Beste munduetara joatea noizean behin beharrezkoa da...niretzat han dago, beste gauzen artean, filmek daukaten magia, beste mundu batean sartzea eta beste pertsonen begitik begiratzea.

David MV

Anónimo dijo...

Txikitatik, nire osabarekin ere ikusten nituen western pelikulak, etb 1 ipintzen zenean. Baina niri disney filmak gustatzen zitzaizkidan. Zineman ikusi nuen lehengo filma "El rey león" zen eta oso pozik egon nintzen. Nire gurasoek nirekin joaten ziren zinemara eta gero pelikulak erosten zizkidaten. Gaur egun, komediozko filmak naihago dut, nahiz eta disney filmak gustatzen zaizkit ere. Normalean, ez naiz zinemara joaten, azken aldiz orain dela urte bat zen. Hori gertatzen da zinema oso garestia delako, eta etxean ikustea nahiago dut telebistan ipintzeak edo video clubera alokatzeak.
A.D B1

Anónimo dijo...

Westernak ez dira nire gustukoak, batez ere John Wayne, Clint Eastwood edo Gary Cooper agertzen direnak. Normalen hauek sheriffak dira, filmaren onak, hain zuzen ere. Indioak, ordea, gaiztoak dira eta hil egin behar dute. Antzinako westernetan, behintzat horrela izan dira, bakeroek indioak beti hiltzen dituzte. Ze pena! Niri beti indioak gustatzen zaizkidalako. Izan ere guztiz film bakarra ikusi dut, “Apache”k du izena. Burt Lancaster da protagonista eta indio bat da. Filma hori gustatzen zait indioren ikuspuntutik Oesteren historia ere kontatzen duelako.
Hala eta guztiz ere, gustatzen zaizkidan zientzia-fikzioko filmak dira, Matrix, Alien edo Terminator, besteak beste. Zalantzarik gabe, hoberena “El planeta de los simios” da. Nahiz eta emanaldi asko dauden, izugarri gustatzen zaidan eszena askatasunaren estatuaren aurrean, belauniko Charlon Heston agertzen zena da. Geroago Tim Burtonek beste emanaldi bat egin zuen, eta azkeneko eszenak ere pixka bat harritu ninduen, gizakia tximinoek gobernatzen zuten mundu paralelo batean harrapatuta geratu zelako.
Uste dut 2014an hori buruzko beste filma bat lehen aldiz antzeztuko dutela eta ikusteko irrikan nago. Ea nola harrituko gaituzten!
X