2013/05/17

GORRITUTA

Gure bizitzako zati handi bat ematen dugu ikastetxeetan. Denbora tarte horretan bizi izandakoak egiten omen gaitu orain garena. Txiki txikitatik, orain oso txikitatik, hasten gara eskolan lehenengo urratsak ematen etorkizunean probetxuzko pertsonak izateko.

Lehenengo urrats hauen artean bat gogoratzen dut bereziki. Oso urte gutxi nituen horretan, bost beharbada. Klasean egon ostean etxera nindoan poz pozik eskolan emandako kartoi bat eskuan. Nire lehenengo emaitzak. Nik bertan idatzita zegoena ezin ulertu eta amonari esan nion irakurtzeko. Amonari aurpegia aldatu zitzaion,  errukiz begiratu zidan eta berehala, aita etorri baino lehenago, ohera joateko eta maindireen artean ezkutatzeko esan zidan.Ene! Dena suspendituta. Ene! Dena gorriz.

Beldurraren beldurrez dardarka oheratu nintzen afaldu gabe. Ez nuen emaitzen kontua ondo ulertzen, baina banekien dena gorriz, dena suspendituta ez zela ona izango, ez. Ohean izerditan eta begiak ezin lotu nengoen aitaren zain. 

Azkenean aita etorri zen. Juxtu une honetan hasi nintzen errezatzen. Amonak nire alde egin zuen eta aitari nirekin oso gogorra ez izateko eskatu zion. Aitak kartoia hartu, zabaldu eta irribarre maltzur bat atera zitzaion. Dena gorriz, baina dena gaindituta. Amonak, nik bezala, ez zuen horretaz asko ulertzen eta gorria suspentsoa zela eta urdina gainditua uste zuen. Aitak ni esnatzeko eta afaria emateko esan zion amonari, baina ordurako banengoen ni sukaldeko atean goseak amorratuta. 

Datorren 25ean mailako idazmen froga dela eta, azterketez, eskolaz eta, oro har, notez hitz egin nahi dugu blog honetan. Ziur aski zuen ikasle bizitzan hamaika anekdota izango duzue kontatzeko. Bada, horixe da sarrera honetan egin behar duzuena, ikastetxeetan izandako komeriaren bat idaztea.

13 comentarios:

MARISA (Gurutzeta) dijo...

DBH 2. mailan buruko mina ematen zidan ikasgai bat neukan. Kurtso osoan apartuko lanak egin behar izan nituen gainditzeko irakasleak hobeto egin ahal nuen esaten baitzidan. Beti emaitza onak lortzen nituen ikasgai hartan baina urte hartan ez nekien zer gertatzen nintzen. Azterketa azkena ondo egin nuen eta aparteko lanak emaitza ona zeukaten baina tutoreak emaitzak eman zizikidanean, ikasgaia suspendituta zegoen. Ez nuen ezer ulertzen, hainbeste eginahal ezertarako. Klasetik ateratzean ikasgaiaren irakaslea ikusi nuen eta zorionak esan zidan. Momentu hartan txalo bat jotzeko gogo izan nuen txantxagatik baina konturatu zen ez nengoela pozik. Emaitzak erakutsi nizikion eta txarto zeudela esan zuen bere ikasgaia gaindituta bainengoen eta gainera, ona emaitza batekin. Orduan salto eta oihu egiten hasi nintzen ikasgai guztiak gainditu nituen eta.

Anónimo dijo...

Nire lehen ikasleko oroipena ez da oso ona.
Ni eta nire ikaskideak klasean utzi gintuzten eta ama guztiak irten zirenean,irakasleak,mantal zuriaz jantzita,ateko kisketa itxi zuen.
Ez nuen inor ezagutzen eta egun horretara arte ez nintzen inoiz egon nire gurasorik gabe eta negar egiten hasi nuen.
Baina,hori, lehen egunean bakarrik pasatu zitzaidan.Gero,joatea gustatzen zitzaidan beste umeekin jolasteko.
Izaskun (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Ikastetxean ez daukat goraintzi handiak.
Gogoratzen dut behin klasean nire ikaskideak espiritismo egin zutenean gauza arraroak gertatzen hasi zela.
Esate baterako kristal bat lehiotik erori zen eta patioan apurtu zen. Igogailua gelditu zen. Beldurra asko sentitzen ginen. Beharbada kasualitate zen baina ez genekien.
Maisuek ikasi zuten espiritismo egiten genituen eta bronka bota ziguten.
Beste batean ariketak jende lo egiteko praktikatu genituen. Hasieran belauniko ipini ginen eta gero oinetik, eskuak lepoan, azkenean konortea galdu genuen. Orain pentsatzen dut oso arriskugarria da baina lehen ez genuen pentzatu ondorioak.
Y.G.

Anónimo dijo...

Txikitan erlijiozko ikatetxe batean ikasten nuen eta egia esanda, nahiko alferra nintzen. Klasean orduak ezer egin gabe pasatzen nituen eta emaitza txarrak ateratzen nituen, ikastea gustatzen ez zitzaidalako. Eta hori nire etxean bai arazo handia zela! Behin eta berriro, emaitzak heltzen zirenean nire gurasoek zigortzen zidaten eta emaitzaren ostean, ezin izaten nintzen etxetik irten eta arratsaldero, ikastetxearen ondoren ikasten egon behar nuen. Nahiz eta beti zigortuta egon, laster ahazten zitzaidan eta berriro ez nituen azterketak gainditzen.
Ikastetxean notak kartoi batean ipintzen zituzten boligrafoz idatzita, eta noski! Nahiko erraza zen zenbakiak aldatzea ez dakit zenbat urte neukan baina, uste dut hamabi gutxi gorabehera edukiko nuela eta emaitzak eman aurretik neuk banekien txarrak izango zirela eta hurrengo asteburuetan lagunaren urtebetzera joateko asmoa nuen. Urtebetetzea galdu nahi ez dudanez notak aldatzea erabaki nituen. Ostiralean irakasleek notak eman zizkidaten eta etxera joan aurretik aldatu nituen, hiru bat zortzi batean bihurtzea oso erraza baitzen. Etxean nire gurasoei oso nota onak iruditu zitzaizkien eta urtebetetzera joan ahal izan nintzen. Baina, ikastetxera heldu nintzenean irakaslea konturatu zen tranpaz eta nire etxera deitu zuen. Irakasleak nire gurasoak ikastetxera joateko agindu zuen hitz egiteko eta guztia azaldu zien. Etxera heldu nintzenean nire gurasoek errieta bota zidaten eta ia-ia urte osoan zehar zigortuta egon nintzen. Denbora tarte horretan etxean ikasten egon behar nuenez hurrengo emaitzak hobeak izan ziren eta dena gainditu nuen. Harrezkero, kontuz ibili nintzen eta ikasten hasi nintzen , kalera irten nahi nuelako.

Nuria b1

Anónimo dijo...

Txikitan, eskolara kilerriaren ondoan pasatu behar nuen. Normalean, beldura genuen, eta hainbat lagun batera zihoazen. Ikastetxera gindoazenean hilerriko ateak itxita zeuden. Gogoratzen dut, euria asko egiten zuen egunean, ateak irekita zeuden. Guztiok, beldur asko genuen. Pasatuko ginenean, irudi bat ateatik agertu zen. Korrika egiten hasten ginen, arnasketarik gabe geratzen ginen arte. Ikastetxera ez joatea erabakitzen genuen eta mahai-futbolean jokatuz gero goiz guztian geratzen ginen jolaserakoan. Iralasleak kezkatu ziren joan ez ginelako, eta gure gurasoei telefonoz deitu zieten. Bazkariko orduan etxean itxuli nintzen. Nire gurasoek errieta egin ninduten. Haiei azaltzea saiatu nintzen, baina alferrik izan zen; eta etxetik ez irtetera zigortu ninduten. Hurrengo eguna, irudi arraroa nor zen jakin genuen. Hainbesteko euria egitea, hileria urpetzen ari zen; eta suhiltzaileak ura ateratzeko izan ziren.
Jose A. B1

Anónimo dijo...

Gai hau irakurtzean nire ikasle bizitzak nire begietatik pasatu du.Nire lehen oroipena azterketei buruz oso txarra da.Zazpi urte neuzkanean azterketa batean galdetu zidan zein zen nire herriko alkatea eta nire ustez nire herria oporrak pasatzen nituen lekua zen,horregatik erantzun nuen nire osoba,une hartan hark zen herri horren alkatea.Nire andereñoak zuzentzean klasean denaren aurrean ozenki nire erantzuna esan zuen eta denek nitaz barre egin zuten.Hain gogorra izan zen!Oraindik ez zait ahaztu.
Oro har ikasle ona nintzen eta gehienetan azterketan ez neukan arazorik.Baina nire bizitza osoan pentsatu dut daukaguna banatu behar dugula.Hori dela eta,azterketa batean ikaskidearen batek galdera bat egin zidanean erantzuna ematen saiatzen nintzen.Nahiz eta nire teknika ona zen,noizbehinka harrapatzen ninduten,bai eskolan,bai unibertsitatean,bai opozaketan,bai Hizkuntza eskolan.Gutxienez inoiz ez zion azterketa kendu, baizik eta puntuak murriztu zizkidan edo arrieta egin zidan.
Oraindik ikasten ari naizenez,anekdota gehiago edukitzea espero dut.Baina uste dut nire teknika hobetu behar dudala!
I.V.

Anónimo dijo...

Kaixo
Nire klasearen lehenengo eguna oso txikia nintzen,ia ez dut gogoratzen.
Nire aitak behin esan zidan,aurreskola nengoeneela .Laguneekin ihes nuen.
Irakaslearen lehenengo lana zen,zelako disgustu zeukan.Poliziek kutxarekin jolasten aurkitu
Gintuzten.
Jose (gurutzeta

Anónimo dijo...

Egia esan, ez daukat emaitzei lotutako pasadizo handirik. Ikasle ona nintzen, naskagarri samarra ere. Nire ahizpak “pitagorina” deitzen zidala gogoratzen dut, eta niri ez zitzaidala batere inporta. Beraz, lasai asko jasotzen nituen notak, onak izango zirela susmatzen bainuen. Ez nuen inoiz ustekabe handirik izan, eta nire gurasoak berri onak izatera ohituta zeuden. Haurtzarotik gogoratzen dudana da izan nituen irakasleak, oro har, ez zirela batere jantziak, ez zeudela oso prestatuta. Hamar urte bat nuenenan, adibidez, ezin izan nion eutsi irakasle bati esateari zezenek ez dutela kolore gorria ikusten, eta kapotearen mugimendua dela eta eraso egiten dutela. Ez zidan kasu handirik egin, ziur asko oso lotsagabea nintzela pentsatu omen zuelako. Gaur egun beste muturrera joan da hezkuntzan, baina duela hogeita hamar urte, irakasleek ia nahi zutena egiten zuten klasean. Zorionez, gaztetan izan nituenak askoz hobeak izan ziren, eta eureekin ikasi egin nuen. Batik bat, historia irakasle bat gogoan izan dut azkenaldi honetan, Constantino Romero zena ezagutzen zuelako. Irakasle hori oso emakume azkarra zen, eta gertakari asko elkarri lotzeko eta azaltzeko gai zen. Ordurako pertsona berezia iruditzen zitzaidan, baina ez ninduen harritu, heldueen artean normala izango zela uste nuelako; zahartu ahala, ordea, gaitasun hori ez dela arrunta konturatu naiz, eta orain deigarriagoa iruditzen zait. Bitxia da irakasleen mundua, bertan bil daitekeelako okerrena eta trebeena, eta gazte bati tokatu ahal zaionaren arabera, baldintzatu modu batean edo bestean.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Txikitan, oso ikasle ona nintzen,behintzat hori esaten didate.
Normalean nota onak ateratzen nituen eta nire portaera nahiko ona zen. Baina, noizean behin, nire buruan zerbait gertatzen zen eta Mister Hyde agertzen zen. Behin, lau edo bost urterekin, ume guztien marrazkiak bota nituen lurrera. Nire mailako ume guztiok marrazki batzuk egin genituen eta horman ipini zituzten. Nik pentsatu nuen nirea zela politena eta horregatik denak bota nituen, baina hori izan zen nire errua. Irakaslea heltzean nire marrazkia zegoen horman eta, noski, ni zigor bat jaso nuen, atsedenaldi gabe geratu nintzen.
EDU

Lmb dijo...

Egia esan, beti izan naiz oso ikasle ona eta unibertsitatera joan arte ia ez neukan gorririk. Hala eta gustiz ere, institutora heldu nintzenean ustekabea hartu nuen. Izan ere, nire eskolan euskerazko maila barregarria zen baina ez nintzen konturatzen hara heldu arte. Nire kideek han Erontegin, Zuazon eta beste eskola batzuetan ikasi zuten eta beren maila gurea baino askoz altuagoa zen. Beraz, euskerazko lehen azterketan 4,5 atera nituen. Beti izan naiz oso harro ikasketetan eta ezin nuen emaitza hori onartu. Hilabete pasa ostean, hurrengo euskerazko azterketan 8,5 atera nituen. Irakasleek oso harrituta zegoen eta, hasieran, kopiatu egin nuela uste zuen. Azkenean, gai guztietan oso emaitz onak ateratzen nituenez, ez zen zaila bakarrik ikasi nuela konbenzitzea.

Anónimo dijo...

Txikitan nota onak ateratzen nituen, eta horregatik ez neukan arazorik. Nahiz eta bihurri izatea saiatu nintzen, ze formala nintzela esaten jarraitu ziren. Izan ere, beti bihurrikeria baten egiten nituen eta nik egin niela esaten nuen arren, ez zidaten kasurik egiten. Gainera, “hain ona den, non berak egin duela esaten du ” entzun behar nuen.
Nire lagunak nirekin haserre ziren, haien gurasoek oso formala nintzela esaten zidatelako. Denak ez, nireak izan ezik. Zorionez, lasaitzea lortu nintzen edo ninduten…ez dakit.

Lorena

Anónimo dijo...

Orain dela hamar urte modulu bat hasi nintzen Mikeldi ikastetxean. “Desarrollo de redes informaticas” deritzon kurtsoa zen. Kurtsoa egiteko ez nintzen zaharra, baina urte batzuk neuzkan, gutxi gora behera 30 hamar. Beraz, nahiz eta zaharra nintzela pentsatu, oso azkar konturatu nintzen errealitatea ez zela horrelakoa. Kurtso honetan hamabost pertsona geunden, denok gazteak, neu izan ezik.
Lehenengo azterketak abenduan izan ziren eta primeran egin nituen. Baina ikastoletan emaitzak emateko idazkia ematen ziren gurasoek sinatzeko. Hala ere, nire kasua berezia zen, nik 30 urte neuzkalako. Egoera berezi hori ikustean, tutoreak esan zidan nik ez nitzakeela nire emaitzak sina. Hori entzun bezain pronto, harrituta geratu nintzen eta nire egoera zena azaltzen saiatu nintzen. Alabaina, Berak berriro ezetz esan zidan.
Horregatik, azalpen honekin nire etxera abiatu nintzen nire emaztearekin azaltzera zein zen nire arazoa. Berak azalpen osoa entzun bezain laster, nire emaitzak harrapatu zituen eta pentsatu gabe sinatu egin zituen. Gainera ikastolakoek zure bikotearekin hitz eginez gero, aukera baino ez zutela edukiko esan zidan barre egiten, hau da, hau onartzea.
koldo 3c

Anónimo dijo...

Ez daukat zer o zer gai hau kontatzen. Beti normala ziren nire notak. Lehen hezkuntzan, nire irakasleak nire amari ematen zizkion notak eta dbh-ra joaten nintzenean irakasleak niri ematen zizkidan. Inoiz ez dut arazorik notarengandik, nota onak ateratzen nituelako eta inoiz ez nuen kurtsoa errepikatu.

A.D b1