2014/05/09

EMAKUMEA GIZONAREN MANDAMENDUETAN

Jaunartze eguna, egitea erabakitzen dutenen kasuan jakina, bizitzako egunik politenetako bat bide da. Egun berezi horretan umeek makina bat emozio bizi ohi dute goizerik, meza, otordua, opariak … bizitza osoan iraungo duten oroitzapenez beteriko eguna dela esan genezake.

Behintzat horixe pentsatzen nuen harik eta lehengo egunean ez dakit nongo apaiz batek bertako umeen jaunartze egunean esan zuena entzun arte. Dirudienez, apaiz hark ez zuen sermoi hoberik aurkitu egun horretarako eta ume horien guztien aurrean baita senideen aurrean ere, lehen gizonak emakumea jo egiten zuela, baina ez zuela hiltzen bota zuen. Are gehiago, berak jarritako adibide horretan lehen gizonak bosgarren mandamenduari (ez hil inor) eusteko egindako ahalegina saritu egiten zuen.

Ez daukat oso argi esan zuen hori esan baino lehen hausnarketarik egin zuen ala ez, esandako horrek hautsak harrotuko zituela kontuan hartuko zuen.

Baina jakin nahiko nuke esandako horrek eraginik izango zuen jaunartzea egiten zuten umeengan ala umeak gai izango ziren apaizaren hitzak aintzat ez hartzeko.

Zer deritzozue apaiz honek esandakoari? Ondo iruditzen zaizue apaizak edo eliza horrelako eta bestelako saltsetan sartzea?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda sermoi mota horrek ez nau harritzen, askotan apaizak gauza horiek esateko prest daude eta. Beti nahi dutena esaten dute eta berdin zaie zer pentsatzen duen jendeak horri buruz. Nahiz eta ez harritu argi dago sermoi horri oso txarto deritzodala, zeharo matxista eta desegokia delako. Dena den, txarto dago hori esatea baina, are txartoago dago hori pentsatzea. Beraz, lehengo gizonek emakumeak hiltzen bota ez zituztenez hobeak ziren, gizonek emakumeak jo egin arren, bosgarren mandamendua betetzen zutelako. Horrek gain, egindako ahalegina saritu egiten zuten. Horrek ez dauka ez bururik ez hankarik eta nire iritziz sermoi mota horiek zigortu behar dira. Ia-ia egunero hiltzen dira emakumeak gai horregatik eta apaiza horrek errespetu eza frogatu du.
Jakin badakigu apaizeen iritziak zeharo matxistak eta antzinekoak direla. Horregatik, gero eta jende gutxiago fededuna da eta gero eta jende gutxiagok ere mezatara joateko ohitura dauka, gehienok beren iritziekin ados ez baikaude. Nire kasuan, nire iritziak eta beren iritziak zeharo desberdinak direnez orain dela urte asko elizara ez itzultzea erabaki nuen, lelokeriak besterik ez dituzte esaten eta.
Dena den, apaizek beti horrelako saltsetan sartzeko ohitura daukate. Berdin da gaia, bai politikari buruz, bai gizarteari buruz hitz egin ohi dutelako. Gero eta jende gutxiago elizara joanez gero, zerbaitengatik izango da eta argi dago gehienoi apaizen iritziak berdin zaizkigula. Baina, ezin da ukatu errua gurea dela. Oraindik denon artean apaizeen soldatak ordaintzen ditugu eta beren soldatak ordaindu bitartean haiek gauza horiek esaten jarraitzen dute. Horrek pentsarazten dit zergatik garen hain leloak. Nire ustez haiek iritzi horiek edukiz gero, ez dugu zertan beren soldatak ordaindu, iritzi horiek emakumeen aurka direlako.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Apaiz horrek esan duena astakeria hutsa iruditzen zait.Esan duena oso larria da baina,ondorioak ez izatea txarragoa iruditzen zait.
Nire ustez,bota behar izango liokete.Urtero, emakume asko boztikeria jasaten dute edo hiltzen dira eta gai horri buruz ezin da onartu txantxarik.
Apaizek eredua eman behar izango lukete eta bortizkeria kondenatzen duten lehenak izan behar izango lukete.Horregatik,hori esatea,gainera,umeen aurrean,zigorra merezi duela uste dut.
I.G.(Gurutzeta)

Marisa (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Berria ikusi nuenean, amorrua sentitu nuen. Apaiz horrek elizatik kanporatu beharko luketeela pentsatu nuen. Denok dakigu elizaren iritzi batzuk oso iraingarriak direla, batez ere ezkontzari buruzko iritziak. Baina apaiz honen iruzkinari lotsagarria neritzon genero-indarkeria justifikatzeagatik. Elizaren helburua jendea sinestaraztea da ona izatera, elkar laguntzera... baina ez dakit zergatik apaizek ezkontzari buruz hitz egiten dutenean, barrutik daramaten matxista ateratzen da eta aholkuak ematen dituzte emazte ona izateko eta senarra pozteko...ezkontza dena jakin gabe. Gaur egun, zoritxarrez, gizartea argiagoa da eta emakumeak beren eskubideak lortu diuzte. Beharbada, batzuek molestatzen duena hau da...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Duela egun batzuk telebistan berriak ikusten ari nintzenean apaiz honek esandakoa entzun nuen eta hasieran ezin nuen sinetsi, izugarrizko ankerkeria delako.
Gainera, momentu hori aukeratzeari, ume batzuen jaunartze eguna, oso txarto deritzot, umeek betirako gogoratuko dutelako egun hori. Horregatik, jaunartze egunak ospakisun egunak izan behar dira eta horrelako gaiak alde batera utzi behar direla uste dut.
Nik neuk, txikitan jaunartzea egin arren, orain ez naiz erlijiosoa eta ez zait batere ondo iruditzen eliza horrelako saltsetan sartzea ezta komunikabideetan esandakoa zabaltzea, haien ikuspuntu eta iritziekin ez nagoelako ados. Ulertzen dut elizak gizartearen gauza garrantzitsuetan sartu nahi izatea, iraganean botere handia zeuzkaten eta, baina onartu behar dute gauzak aldatu direla eta horrelako gaietan ez direla sartu behar.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago elizak arazo handi bat daukala gai askotan eta hau haietako bat da. Normalean, apaizak beren munduan bizi dira eta beti moralari eta arauei buruz hitz egitean ari dira baina dirudienez, haiek ez dira konturatzen beste garai batean gaudela. Orain ez dira erreferente morala eta, nahiz eta oso eragina duten, zirenak ez dira. Hau beste adibide bat da, umeen talde aurrean lelokeri batzuk estaten, agian, anekdota bat da eta besterik ez baina atzean petsamolde bat dago eta hori larriagoa dela iruditzen zait. Suposatzen dut elizaren barru denetarik dagoela eta apaiz askok nik bezain lotsa sentitu dute baina episodio batzuk ikusita, norbaitek pentsatu behar du 50 hamarkadan jarraitzen duela, eta bitxikeria edo ez, agintzen dutenak dira. Zoritxarrez, pasatutakoa ez zaitut harritzen eta gurasoek jakin dezaten non eraman dituzte beren umeak.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Apaiz horrek esan zuena lotsagarria iruditzen zait. Ez dut ulertzen nola esan ahal izan zuen hori. Zoritxarrez, ziur aski apaizak horrela pentsatzen du eta bizi garen mendean hori barkaezina da. Gainera, nire uztez, oraindik ez dauzka ondorio hain txarrak. Abituak utzi beharko lituzke eta inoiz ez litzateke etorri beharko.

Ez zait gustatzen erlijioa baina errespetatzen dut. Nahiz eta apaiz askok horrela pentsatu, zintsoagoak diren badago beste batzuk. Adibidez, azken Aita Santua gizon ona iruditzen zait, behintzat, pertsonez kezkatzen ditu eta ez zaio inportatzen hainbeste dirua.

Alba L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Apaizak eguna arrakastaz beteta eduki zuen, zeren maiatzaren lehenengo igandean amaren eguna zen eta gainera lehenengo jaunartzea ospatzen ari zen.
Pertsona batek esaten duen pentsatzen duena ondo dago, baina apaizak izan arren, ezin du erabili eliza astakeriak esateko.
Apaiz horrek esateko esan zuena zerbait emakumeen kontra eduki behar zuen edo gaixorik egon behar zuen. Hala ere, garai honetan, zoritxarrez, eliza batean gauza horiek entzutea gero eta errazagoa izaten da egun normala izan arren.
Apaiz batzuei meza esatea oso gustatzen zaie, baina gustatzen zaiena Kristoren odola edatea izaten da; eta noski, Kristoren odola edan ondoren izugarrikeriak esaten dituzte.
Nire ustez, apaizek gai guztiei buruz hitz egin ahal dute, baina jakin behar dute eliza maitasuna sermoi egiteko dela eta lelokeriak esan nahi izanez gero taberna batera joatea hobe litzateke.

Iñaki Gurutzeta.