2014/04/30

BI OGI ETA ERDIAN ZER?

Gutxi izanda ere, egun batzuk etxean bakarrik egotea eskertzeko zerbait da. Ez dago molestatu ahal gaituen inor. Etxeko jaun eta jabe. Dena guretzat, baina dena geuk egiteko.

Bakarrik nagoenean jatea da nire arazoa eta normalean etxetik kanpo egiten dut. Sukaldean ez badakizu zer egin, nire kasuan bezala, zaila da eguneroko gosea asetzea. Errezeta liburuek, telebistako programek eta amonaren aholkuek … ezerk ez dit balio. Benetan, ez dakit ogi-bitarteko bat ere nola egin ahal den, bueno bai, badakit … baina egunero bokata jatea ez da konponbidea.

Datorren astean hasiko den sukaldaritza ikastaro batean eman dut izena eta espero dut bakarrik geratzen naizen hurrengo aldian ogi biren artean fundamentuzko zer edo zer jartzea.

Nola moldatzen zarete sukaldean? Nola ikasi duzue? Zein da prestatzen duzuen platerik onena? Eta txarrena?

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Niri janaria prestatzea izugarri gustatzen zait, nire zaletasunatik bat da. Nahiz eta ez dudan elaboratutako janaria egiten, azko gozatzen dut adibidez afaria prestatzean.

Ez dakit zein den hobeto prestatzen dudana,osagaiak nahastea gustatzen zait zerbait berria sortzeko. Batzuetan jan ahal da, eta besteak ezineskoa da; baina hor dago janariaren grazia. Postreak prestatzea, ordea, gorroto dut, jatea ez zaidalako batere gustatzen.

Niretzat prestatu behar dut janaria, eta nik nahi dudana egiten dut jateko. Ez zait gustatzen kanpora joatea jatera, gehiegi ipintzen dutelako platerretan, beraz, tripako mina edukiko dut gero. Gainera, tabernetako kalitatea ez dakizu nola den, eta zuk etxean prestatzen duzuna bai.

Nahi baduzu, dastatu ahal duzu nire janari asmakizunako bat!

Shei
(Txirrin)

Anónimo dijo...

Janaria prestatzea ez zait gustatzen.Inoiz ez dut sukaldaritzako liburu bat irakurri eta dakidana ikasi dut beste pertsona batzuk ikusiz.Baina,ez dut arreta handia jartzen eta egiten ditudan plater guztiak oso errazak dira.Ez daukat platerik harro egoteko,baina jan ahal dira.
Nahiz eta janaria prestatzea gustatu ez,ondo eta osasuntsu jatea gustatzen zait eta janaria prestatzea tokatzen zaidanean ez ditut ogitartekoak egiten.
Zorionez,hori gutxitan gertatzen da,etxean gehienetan senarrak egiten du janaria eta.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Nahiz eta oso sukaldari ona ez izan, nahiko ondo moldatzen naiz sukaldean. Batez ere, betiko platerrak egiten. Aitortu behar dut normalean ez dudala janaria prestatzen, denbora gutxi baitaukat. Baina, etxean bakarrik egoten naizen guztietan, bai janaria prestatzen dudala, etxetik kanpo jatea gustatzen ez zaidalako. Normalean etxean jaten saiatzen naiz, osasungarriagoa baita. Gainera, jakin badakit lelokeria bat dela baina, jatetxe batean bakarrik jatea are gutxiago gustatzen zait, deserosoa iruditzen zait eta.
Jatea gustatzen zaidanez janaria prestatzea gustatzen zait. Nire ustez jatea gustatzea eta janaria prestatzea elkarrekin doaz. Jatea gustatzen bazaizu, gauza berriak dastatu nahi dituzu eta horretarako, errezetak bilatuko dituzu eta ahal beste janaria prestatzen saiatuko zara. Nire kasuan, denbora daukadanean janaria prestatzea gustatzen zait. Askotan, janaria prestatu behar dut jateko, nahitaez eta horri gorroto diot. Errezeta bat egitea erabaki bezain laster dendara joatea gustatzen zait osagaiak bilatzera. Denbora luzean egoten naiz dendan bilatzen eta etxera heltzen naizenean musika ipintzen dut eta errezeta egiten hasten naiz. Egoera hori gustatzen zait, oso lasaigarria iruditzen zait eta. Baina, horretarako denbora edukitzea ezinezkoa da.
Une horretan ez daukat hainbeste denbora horregatik, noizean behin janaria prestatzen dut baina, oso gauza xumeak egiten ditut. Gehien gustatzen zaidana haragia prestatzea da baina, haragia edo arraina ez ezik postreak ere noizean behin egiten ditut. Batez ere, asteburuetan. Dena den, sukaldaritza zaletasun bat da eta denbora edukiz gero, ikastaroa egin nahiko nuke gauza berriak ikasteko. Nire iritziz, egunero jateko ohitura daukagunez merezi du ahal bezain ondo janaria prestatzea eta janaria prestatzen badakigu, hobeto jango dugu.
Nuria

Anónimo dijo...


Ez zait asko gustatzen janaria prestatzea ez dakidalako, baina postreek nire atentzio gehiago ematen didate. Esperimentatzea gustatzen zait eta normalean ez dut jarraitzen errezetarik. Izan ere, postre bat egin nuen azken aldiz nire mutil-lagunaren urtebetetxean zen. Hari txokolatea asko gustatzen zait, orduan, txokolatez beteta tarta bat egin nuen.

Bestalde, nire aitak sukaldari oso ona da eta horregatik, harekin ikastea saiatzen dut. Hala ere, ezinbestekoa iruditzen zait janari oso zaila eta berezia egiten duelako. Nik bakarrik janari erraza egitea dakit, adibidez, makarroiak, arroza edo beste gauza frijitua.

Uste dut nire platerik onena arroz-tarta dela. Taberna batzuetan probatu dut eta inon ez zait hain gustatzen, nirea hobea zen. Eta txarrena… ez dakit, edozein janari zailagoa. Behin patata-arrautzopila egitea saiatu nuen eta zorigaitz bat izan zen.

Alba L.

Anónimo dijo...

Asko gustatzen zait ondo jatea baina normalean ez daukat denborarik janari prestatzea hori dela eta, iaz sukaldeko robat bat erosi nuen orain oso erreza da niretzat janari prestatzea. Normalean plater berezi bat egin nahi badut internet beti daude errezetak eta errezeta bat ikusui eta gero bakarrik ipini behar dituzu osagaiak robotan gero sacatu behar duzu robotezko botoia, bost edo sei moduak daude: arroza, pasta, okela edo arraina. Badago ere postre modua baina inoiz ez dut modu hori egin baga gogo handia dauzkat postreak egiteko.
J.C Boga

Anónimo dijo...

Niri jatea asko gustatzen zait, nahiz eta janaria asko gustatzen zaidan, janaria prestatzen ez zait batere gustatzen. Nire etxean betidanik nire ama edo nire amama janaria prestatzen dute. Nik noizean behin haragia edo arraultzak frijituak afaltzeko egiten ditut.

Nik sukaldean bakarrik jaten dut eta ontziak garbitu ohi ditut.Etorkisunean handiagoa izango naizenean siur aski termomix erosiko dut eta horrela ondo jan ahal izango dut.

Nire plater onena haragia da eta postrea bizkotxoa. Nik denbora edukiz gero nahiago dut beste gauza egitea, janaria prestatzea oso aspergarria da eta.

V.B

Anónimo dijo...

Lehen-lehenik, gauzak ondo egiteko sukaldean,denbora ematea beharrezkoa dela uste dut. Normalean, denbora ez daukadanez, gauzak errazak egiten ditut jateko baina asteburuetan asko gustatzen zait sukaldean sartzea eta janari bereziak `restatzea nire familiarentzat. Nik ikasi nuen bakarrik,lanik gabe nengoen bitartean. Prestatzen dudan plater onena paella dela uste dut eta txarrena tortilla. Inoiz ez dut lortu tortilla ona egitea.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Nik ez daukat problemarik janariarekin,sukaldaria naizelako.
Normalean nire emaztearekin eta nire alabarekin janaria prestatzen dut,beti gehiago egiten dut eta sobratzen badu hotzkailuan sartu dut haientzat beste egun baterako.Forma honetan beti janaria eginda daukate.
Arazoa da bakarrik nagoenenan,pereza handia daukat niretzat bakarri janaria prestatzea horregatik bakarrik naizenean kanpoan jaten dut
Ruben

Anónimo dijo...

Niri janaria prestatzea asko gustatzen zait. Sukaldari dezente bat naiz. Orain dela urte asko nire amamak platu batzuk irakatsi zizkidan, baina gero nire emazteak sukaldaren sekretuak kontatu zizkidan.

Sukaldaritza mundu berezia da eta trikimailuz beteta dago, baina ni poliki poliki ikasten ari naiz.

Gauza bat esan nahi dut, su geldoan lapikokoak hobeto geratzen direla.

Iñigo M.

Anónimo dijo...

Sukaldea nire amaren erreinua da eta normalean sukaldera joaten naizenean hozkilua ikustera edo jatera izaten da.
Betiko, etxean sukaldaria nire ama izan da eta hain ondo egiten duenez, ez dio inork postua kendu nahi.
Janaria prestatzea gustatu gabe ere, bakarrik etxean geratzen naizenean ez naiz inoiz joan etxetik kanpo jatera.
Gaur egunean, teknologia berriei esker, etxean jateko janaria prestatzen jakitea ez da beharrezkoa. Orain mikrouhina erabili bakarrik jajin behar da jateko.
Janaria prestatu behar izanez gero, zartagina ere erabili ahal dut, zeren gustatzen zaidan janaria azkarra da eta patata frijituak eta haragi xerrak oso ondo ateratzen ditut.

Iñaki Gurutzeta

Anónimo dijo...

Duela bi urte janariak egiten hasi naizela. Lehenengoz asteburuetan afariak egiten hasi nintzen eta aldi batean baino gehiagotan, janaria zakarrontzira bota izan behar nuen. Baina gero eta hobeto ateratzen zaizkit janariak eta orain ia denetarik egiten saiatzen naiz.
Egia esan, janariak prestatzea gustatzen zait eta egunero janaria egiten dut lanera eramateko. Gauero afaria prestatzen dudan bitartean, hurrengo egunerako janaria egiten dut ere bai. Baina nahiz eta sukaldaritza gustatu, ahal dudan guztietan guraasoen etxera joaten naiz nire amaren janaria jateko, oso goze dagoelako.
Jorge S.