2014/05/09

LEHENENGOAN EZ

Ez zitzaidan batere gustatu ardotan bustita lehenengo ostia jaso nuenean, lehenengo jaunartzea egin nuenean, alegia. Hilabeteak eta hilabeteak itxaroten egon nintzen une hura heldu arte, baina ez zen espero nuena izan. Gozoa izan beharrean mingotsa iruditu zitzaidan eta, gainera, ostiak ahosabaiari gogor heldu zion nik ez irensteko asmoz edo.

Urte batzuk pasatu behar izan ziren ostia ardotan bustita edo ostia eta ardoa zer onak ziren konturatzeko. Opor batzuetan izan zen. Herrian geratu ginen lagunok eskolako patiora joaten ginen jolastera. Hor ematen genituen orduak eta orduak oporrak pasatzeko herririk ez genuenok. Laugarren opor egunean eskolako apaiz zahar bat hurbildu zitzaigun eta berak ematen zuen eguneroko mezatan lagundu ahal genion galdetu zigun. Hasieran dudan ibili ginen, baina … eskolako apaiz horrek beste irakasleengan eduki ahal zuen influentziaz konturatuta baietz esan genion.

Jolasteko tresnak bazter batean utzita, elizan sartu ginen. Ez zegoen inor. Apaizak publikorik gabeko meza ematen zuen egunero. Jaunartzeko momentua heldu zenean ostia hartu eta sekulako tragotxoa eman zion urrezko kalizari. Guretzat ez ostiarik ez ardorik.

Ohiko meza batean egin beharrekoa eginda, sakristiara eraman gintuen eta ostia eskukada bana eman ostean botila batetik zurrutada ematera gonbidatu gintuen. Zer ona izan zen!!! Opor guztietan zazpietan, meza emateko orduan, hor geunden meza osteko ordainsariaren zain.

Zer gogoratzen duzue lehenengo jaunartze egunaz? Nola egin zenuten jaunartzea? Zer opari jaso zenuten? Eta zer sentitu zenuten ostia eta ardoa hartu zenituztenean?

Oharra: argazkigilea Ana Pi.

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esanda ostiari buruz ez daukat oroitzapenik, ez dakit gozoa edo mingotsa zen eta. Nahiz eta ostiako zaporea ez gogoratu, lehengo jaurnatzeko eguna bai oso ondo gogoratzen dudala. Egun hori heldu baino lehen denbora luze egon nintzen egun hori prestatzen. Astean bi aldiz eskola bukatu bezain laster auzoko elizara joaten nintzen katiximara eta han klaseak jasotzen nituen egun hori prestatzeko. Nire lehenengo jaurnatzea maiatzaren 17an izan zen eta ezin izan nuen egitea erabaki edo ez. Une horretan moda hori zegoen eta nire gurasoek nik egitea nahi zuten. Orduan, egin behar izan nuen. Egun berean hiru lehengusinak eta laurok egin genuen auzoko elizan. Nahiz eta oroitzapenak eduki, ez dut gogoratzen zer sentitu nuen ostia eta ardoa hartu nituenean. Baina, ez dut uste une hori oso berezia izango zenik, bederatzi urterekin ostia jasotzeak berdin zidan eta. Une horretan beste gauza batzuk inporta zitzaizkidan. Esate baterako, arropa eta opariak.
Dena den, lehen egun hori zeharo desberdina zen. Nire auzoko elizan kaleko soinekoa eraman behar genuen eta nire amak nirea egin zidan. Soinekoa estanpatua zen eta kolore asko zeukan. Neskok soineko antzekoak zeramatzagun eta opariak ere nahiko desberdinak ziren. Lehen modan zegoen erlojua, panpinak, argazki kamara eta abar oparitzea. Orain, ordea, lehengo jaurnatzeak desberdinak dira. Ume askok ez du lehengo jaurnatzea egiten eta egitea erabakitzen dutenek gonbidatu asko daukate. Uste dut gaur egungo jaurnatzeek ezkontzak diruditela, ume gehienek oso opari garestiak jasotzen dituzte eta. Esate baterako, bidaiak edo ordenagailuak. Hori dela eta, gaurko umeak eta lehenak ez dira hain desberdinak, umeek lehen eta orain oparietan edo arropan pentsatu ohi dutelako. Nahiz eta gero eta ume gutxiago egun hori ospatu, hori beti horrela izan da eta horrela izango da etorkizunean.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez nuen gogo handirik lehen jaunartzea egiteko,zeren urte bat lehenago,larunbatero katixamara joan behar genuen eta niri denbora galtzea iruditzen zitzaidan eta asko aspertzen nintzen.
Nire lagunek ere ez zuten gogo handirik baina,beste arrazoi batetik;nire auzoan apaizak ez zuen baimetzen lehen jaunartzeko soinekoez joatea.Niri bost axola zitzaidan baina,haiek oso haserretu ziren,ilusioa kendu zietelako.
Egun horretan,familia guziarekin jatetxe batera joan nintzen bazkaltzera eta lehen egiten ziren opariak oparitu zizkidaten;erloju bat,eskumuturreko bat,lehen jaunartzeko panpina bat,egun horretarako argazkiak jartzeko album bat...
Baina,nire garaian ez ziguten ardorik ematen,ostia bakarrik eta hartu nuenean ez nuen ezer berezia sentitu.
I.G.(Gurutzeta)

Marisa (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Jaunartze egunean nahiko urduri nengoela gogoratzen dut. Txikitatik oso egun garrantsitzua dela esaten digute eta horregatik lehengo gauean ia ezin nuen lo egin. Amak soineko berezia erosi zidan eta gogo handia neukan ipintzeko. Ekitaldia nahiko luzea izan zela gogoratzen dut. Ostia hartu nuenean, ahoan itsatsita geratu zitzaidan, eta ez zegoen ardoan bustita... Ene! Oraindik gogoratzen dut oso txarto pasatu nuela kentzen saiatzen. Gero jatera joan ginen, opari ugari jaso nituen eta berandu arte lagunekin jolastu nintzen. Nik oroipen ona daukat egun horretaz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kasu honetan ezin dut asko hitz egin jaunartzeari buruz nik ez nuelako egin. Gogoratzen dut nire amak galdetu niola ia egin nahi izan nuen baina nik nahiago nuen ez egin. Txikitatik beti erlijio-eskolara joan naiz eta horregatik oso nekatuta egon nintzen, ez nuen jakin nahi ezer erlijioari buruz. Nahiz eta jaunartzeak gauza onak eduki, adibidez, opariak, badauka gauza txarra gehiago. Nire ustez, elizara bi aldiz astero joatea oso aspertuta zen. Gainera, eskolan normalean mezara eramaten gintuzten eta ez zitzaidan gustatzen.

Dudarik gabe, nire amak ondo egin zuen lehen galdetu niolako eta guraso guztiek gauza bera egin beharko lukete bere seme-alabekin. Ziur aski, ni bezala ume askok ez nahi jaunartze egin.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jaunartze egunean oso urduri nengoela gogaratzen dut baian urduri nengoen jaunartze hasi baino lehen apaizari ardoa eraman nion eta jende guztia begiratu ninduen. Nahiz eta otoitz egin ez zitzaigun batere gustatzen egun hori denok baxua baxua otoitz egin genuen.

Ostia hartzen nuenean nahiko lasai nengoen eta meza bukatzen zuenean denok oso pozik geunden. Gero familiarekin jatetxe batera joan nintzen eta jan eta gera opariak ireki nituen. Opari asko neuzkan baina nire izeba Real Madrid hatu oparitu zidan eta nik nire trajea kendu nuen eta Real Madrid hatu ipini nuen.

V.B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Nire jaunartzea nahiko arraroa izan zen. Egin behar zen baino urte bat lehenago egin nuen, Cantabrian, klase asko ematen ez zirelako eta nire gurasoak hobeto konpontzen zirelako bere ordutegiarekin.

Urte bakarra izan zen, igandero, baina hirugarren hilabetean andereinoa gaixotu zen eta ez zuten beste andereiorik jarri klaseak emateko.

Hilabeteak pasa ziren, eta hasi ziren zeremoniaren prestaketak. Honen ondorioa hauxe izan zen: nik ez nuen ezer ikasi eta ostia jan nuen zergatik egiten zen hori jakin gabe.

Azkenean, egun polita izan nuen, familiarekin, nire soinekoarekin, egun eguzkitsu batean, gauza erlijioarekin lotuta bat ospatzen.

M.P

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez naiz nire jaunartzeaz ondo gogoratzen, orain dela berrogei urte zelako eta txikia nintzelako.

Nire jaunartzea Artebakarrako Klarisen konbentuan izan zen, gauza gutxi gogoratzan dut, nire marinelako uniformea eta opariak. Garai hartan ez zeuden play stationak edo poltsiko telefonoak, niri argazki makina bat eta Athleic kamiseta bat oparitu zizkidaten.

Orain, nire ustez, jaunartzeek bere erreligiosaren adierazia galdu dute eta familiaren jai batean bihurtu dira. Opariak eta jantziak inportanteena dira.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, nire jaunartzeari buruz ez daukat oroipen gehiegirik, orain dela hogeita hamazazpi urte egin nuelako. Segurazki, oso urduri nengoen eta ez nituenela arropak berezirik gogoratzen dut.
Nik inoiz ez dut ulertu zergatik eramaten duten marinelako uniformea jaunartzea egiteko.
Ostiari buruz, irentsia oso zaila zenela gogoratzen dut. Argazki zaharrak ikusi ondoren, egun polita zenela gogoratzen dut,familiarekin egoteko. Hori da nire oroipen onena.
Iñaki.i

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, nire jaunartzeari buruz ez daukat oroipen gehiegirik, orain dela hogeita hamazazpi urte egin nuelako. Segurazki, oso urduri nengoen eta ez nituenela arropak berezirik gogoratzen dut.
Nik inoiz ez dut ulertu zergatik eramaten duten marinelako uniformea jaunartzea egiteko.
Ostiari buruz, irentsia oso zaila zenela gogoratzen dut. Argazki zaharrak ikusi ondoren, egun polita zenela gogoratzen dut,familiarekin egoteko. Hori da nire oroipen onena.
Iñaki.i

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire lehenengo jaunartze egunaz hainbeste oraipen ez daukat dela urte asko izan baitzen, baina guztiena bezalakoa litzatekeela uste dut.
Katekesiko apaizak kontatzen zizkigun ipuin guztiak entzun ondoren, egun horretan egun zoragarria zen.
Lehenengo jaunartzea egin behar izan nuen marinel jantzita joan nintzen garai hartan modaz zegoelako. Niretzat egun nagusiena izan zen praka luxeak jarri nituen lehenengo aldia izan zelako.
Egun horretan nire lehenengo erlojua jaso nuen izan zen ere eta jaunartzean ez nuen ardorik edan, zeren garai hartan apaizek ostiak bakarrik banatzen zituzten.

Iñaki Gurutzeta.