2013/06/21

GUTXIAGO FALTA DA HURRENGO IKASTURTERAKO

Txapatzeko ordua heldu da. Bakarrik gaude. Azken begirada bota, agur esan eta argiak amatatu. Finito.

Beste urte (ikasturte) baten amaierara heldu gara eta eskerrak bizirik. Urte gogorra aurtengoa, eguraldia bezain grisa. Baina gaur amaitu da eta uda hasi da. Berriro eguzkia.

Urte bukaera guztietan berdin. Bukatu baino bi aste lehenago amaitzeko irrikan eta amaitu bezain pronto zuen falta nabaritu. Irakasleon patua. 

Urte gogorra bai, baina interesgarria ere bai. Beti dago zer edo zer ikasturtea diferente eta interesgarri egiten duena. Beti dago jende berria. Beti dago ilusioa edo indarra jarraitzeko ematen diguna. Beti.


Horregatik, amaitzeko une honetan zuen iritzia jakin nahi dugu. Zer izan da ikasturtearen onena? Eta, zergatik ez, txarrena? Segitzeko asmorik duzue? Zer eskatzen diozue ikasturte berriari?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Onena irakaslea eta ikaskideak izan da. Eskerrik asko urtea erraza egiteagatik.
Txarrena baina beharrezkoak etxeko lanak ziren.
Datorren urtean ez nuke nahiko zuek gabe jarraitu.

Atalia

Anónimo dijo...

Aurten,iaz bezala,oso pozik egon naiz tokatu zaizkidan taldearekin eta irakaslearekin.Gainera,gainditu dut,beraz,ezin dut ezer gehiago eskatu.
Datorren urtean,jarraitzeko asmoa daukat eta ikasturte berria,hau bezala izan nahiko nuke.
Ondo pasa udan eta urria arte.
Izaskun (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Ataliarekin ados nago, ikaskurtearen onena izan da irakasleak eta ikaskideek. Horregatik, eskerrak eman dizkizuet zure laguntzagatik eta urtea erraza egiteagatik. Pertsonak zarete ezagutzea merezi duela.
Niretzat txarrena izan da ez gainditzea baina ez dut amore ematen eta horregatik datorren urtean euskara ikasten jarraituko dut. Hurrengo ikasturtean espero dut gainditzea.
Ondo pasa udan eta errepasa euskara pixka bat.
Rakel

Anónimo dijo...

Aurten nire lehen ikasturtea izan da.Beldurrez hasi nintzen,ez nuen jendea ezagutzen ezta irakaslea ere ez.Esan behar dut oso ondo egon naizela,bai nire ikaskideekin bai irakaslearekin.Gauza txarrena ordutegia izan da,jan eta gero ikastera joan behar nintzen baina hori bakarrik.Beste guztia ona izan da.Gauza asko ikasi dut eta ondo moldatu naiz.
Datorren urtean euskaltegian jarraituko dut,gustuko nuke jende eta irakasle berberarekin egotea.
Beno,ez naiz luzatuko,eskerrik asko Idoia zure laguntzagatik eta besteei hain jatorrak izateagatik.Ondo pasa eta laster ikusiko gara.AGUR!
Amaia.Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Aurten, pasa den urtean bezala, onena jendea izan da, bai ikaskideak bai irakaslea. Nahiz eta niretzat talde berria izan,oso ondo egon naiz klasean. Hau gutxi balitz bezala, gainditu dut horregatik, ezin dut ezer gehiago eskatu, ez nuen gainditzeko asmorik eta.
Gauza txarrena denborarik ez edukitzea izan da, astean zehar lan egin ostean euskaltegira joatea oso gogorra baita. Askotan, zortzietan nekatuta egoten nintzen eta klasera joan behar nuen. Baina, gogorra izan arren,
datorren urtean uste dut jarraituko dudala.Euskara jakin nahi dut orduan, jarraitu behar dut...
ondo pasa udan!
Nuria b1

Anónimo dijo...

Aurten, niretzat, oso gogorra izan zen,ez daukat denborarik euskara ikasteko eta noizean behin pentsatu nuen uztea baina Idoiari esker eta Rakeli ere anima naute euskategian jarraitzeko. Gainera, gure taldea oso ona izan zen, ezagunak eta berriak talde ona egin dugu eta espero dut datorren urtean denok elkarrekin egotea.

Gauza bat: Idoiak, ariketak beti zailak izan ziren ehh!!! (txantxa da)

Eskerrik asko guztioi urte horretarako eta ondo pasa udan!

Mary

Anónimo dijo...

Kaixo!
Aurtengoan ikastaroa bukatu da eta datorren euskaltegian berriro ikusiko dugu eta agian norbait klasean ere bai. Beti ikaskide onak eta pertsona
onak aurkitzen ditut horregatik euskegian jarraitzen naiz. Ondo pasa eta gutxi gasta guztientzat!
Mila B1

Anónimo dijo...

Kaixo!!
Zelan Oporretan? Ondo egotea espero dut!
Beno, esan behar dut aurten, euskaltegian, oso ondo egon naizela ikaskideekin eta irakaslearekin. Oso pozik nago asko ikasi dudala uste dudalako. Hori, nire ustez, importanteena da.
Egia esateko ahal izango banu ez nuke ezer aldatuko kurtso honetatik. Bakarrik hurrengo urtean hau bezalakoa izatea espero dut.
Musu bat denontzat eta ondo ibili udan!!
Lara. Gurutzeta.

Rosa Bernal dijo...

Mi nombre es Rosa Mª Bernal y soy estudiante de doctorado de la Universidad de Murcia. Para mi tesis doctoral estoy realizando una investigación que pretende explorar la blogosfera educativa en el territorio español. En la última fase de la investigación, necesito de su colaboración para poder concluir el estudio.

Contacto con usted dado el interés que suscita su labor como bloguero/a dentro del ámbito educativo. Somos conscientes del compromiso altruista de todo aquel que en un momento dado decide crear un blog y mantenerlo actualizado a lo largo del tiempo, una decisión que abre “una ventana abierta al mundo” con un amplio abanico de posibilidades (publicar información del trabajo diario, colaborar con otros profesionales, difundir experiencias, compartir recursos, etc.).

Nos gustaría contar con su experiencia y opinión. Por este motivo, agradeceríamos que dedicara parte de su tiempo a la cumplimentación de un cuestionario online. Esta información es muy valiosa y sin su colaboración, difícilmente podríamos obtenerla.

Debido a que no hemos localizado un correo electrónico de contacto a través de su blog, le rogaría que se pusiera en contacto conmigo (rosabg@um.es) y que fuera tan amable de facilitarme una dirección de correo electrónico donde enviarle dicho cuestionario.

Gracias por su atención, espero su respuesta.

Saludos

Rosa Bernal
Twitter: @rosabg
Blog: http://materialesvirtuales.blogspot.com.es/