2014/01/31

HAU EZ DA LEHENGOA

Garai batean maisu/maistrak medikuekin eta apaizekin batera herrietako On/Andreak ziren. Etxe propioa, herriko guztien mirespena baita herriko guztien era guztietako opariak ziren haiek zituzten pribilegioetako batzuk. Haien hitzak bazuen nolabaiteko ahalmena eskolan eta eskolatik kanpoko eremu askotan. Hartutako erabakiez ez zuten azalpenik eman behar eta ikasleek ez zuten inoiz arrazoirik ez eskolako arduradunen aurrean ezta gurasoen aurrean ere.

Gaur, ordea, errealitatea bestelakoa da. Irakasleek ez dute inolako ahalmenik ezer erabakitzeko. Zenbait eskolatan egin behar duten lana egin ahal izateko oztopo askori egin behar diete aurre, ikasleekin arazorik izanez gero ez dute norengana jo eta gehienetan, zoritxarrez, ikasleak berauek dira ahulezia honetaz gehien baliatzen direnak. Zenbat bideotan ikusi ahal izan ditugu ikasleak irakaslea jipoitzen legearen aurrean ez dutela erantzukizunik izango jakinda!


Zaila da esaten nola heldu garen egoera honetara, nola pasa garen mutur batetik bestera tartekorik izan gabe. Batzuen ustez, irakasleak garai bateko boterearen gehiegizko erabilera okerra ordaintzen ari dira, erabat azalpen sinestezina, nire ustez. Beste batzuen ustez, gaurko gurasoen permisibitatea da erruduna, guraso gehienek munduko seme-alabarik onenak dituztela uste baitute eta bakan batzuen ustez, ez dago azalpenik honetarako.
 
Zuek zeinekin zatozte bat?

10 comentarios:

Anónimo dijo...

Lehen gertatzen zena gehiegi iruditzen zait. Herrietan maisuek beren etxea zeukaten eta normalean ikastolaren ondoan zegoen. Maisuek ez ezik apaizek eta medikuek ere bai! Ulertzen dut beren lanak garrantzitsuak zirela baina, horri gehiegi deritzot. Gainera, gurasoek opariak eramaten zizkieten beren lana eskertzeko. Orduan, soldataz gain opariak jasotzen zituzten! Zelako zortea! Nire lanean ez diet ezer oparitzen eta.
Txikia nintzenean irakasleak beti arrazoia zeukan eta nire amak beti esaten zion jipoi bat eman ahal zidala. Egun, berriz, hori ezinezkoa da, gurasoek beren seme-alabei beti arrazoia ematen dietelako. Hori dela eta, seme-alabek gero eta heziketa gutxiago daukate irakasleekin eta hori ere txarto iruditzen zait. Bai umeek bai helduok heziketa eduki behar dugu baina, edozein lanposturekin! Denok pertsonak baikara. Niri iritziz, mutur batetik bestera pasatzea beti da txarra.
Askotan, maisuak eskolan heziketa ikasten saiatzen dira baina, eskolaren ondoren gurasoek lan horrekin jarraitu behar dute. Bestela, ez du ezertarako balio. Horretarako, maisua errespetatu behar dute eta hori ere bere semeei ikasi behar diete. Guraso batzuek pentsatzen dute irakasleak baino gehiago dakitela. Orduan, zertarako bidali ote dituzte beren seme-alabak eskolara?
Hau gutxi balitz bezala, beren seme-alabak beti munduko seme-alabarik onenak dira eta beti arrazoia daukate. Argi dago errudunak gurasoak direla. Baina, ezer egin ezean, umeek etorkizunean gero eta heziketa gutxiago edukiko dute eta ez dut uste hori ona denik.
Nuria

Anónimo dijo...

Kaixo!!!!

Nire ustez ez ez dago ondo ez lehen gertatzen zena ez orangoa. Mutur batekin bestera joan gara, leku onena beti erdian dagoela ahaztuz.

Gure gurazoen garaian, irakasleek nahi zutena egiteko baimena zuten,eta horren ondorioz, batzuetan umeak bidegabekeriak sufritzen zitzaizkien. Amak azaltzen du eskolara beldurra joaten zela matematika irakasleak jotzen zizkion belarrondokoengatik. Orain, ordea, nahiz eta ume baten portaera txarra eduki, irakasleek ezin dute zuzentzeko ezer egin. Honela umeak heztea ezinezkoa da.

Ez dut uste irakasleek kontrolik gabe zigortzeko baimena eduki behar dutela, eta ez dut uste umeen bihukeriak erantzunik gabe geratu behar direla. Ez dakit nola, baina erdiko puntua, oreka, aurkituko beharko genuke.

Eguzkine HG. Barakaldo, B2 taldea

Anónimo dijo...

Duela urte asko irakasleak oso pertsona garrantzitsuak izatea normala zen,jende gutxik ikasketak zituelako eta nahi zutena egiten zuten inork ez zien aurka egiten eta.
Beharbada,batzuek abusatzen zuten baina,orain gertatzen diren gauzak ez dira normalak.Askotan,ikasleek irakasleei errespetua galtzen diete eta haien gurasoei ez zaie oso gauza larria iruditzen.
Nire ustez,irakasleak eta gurasoak elkartuta ez badaude umeak ondo hezteko,haien heziketa ez da oso ona izango eta umeak kaltetuenak izango dira.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Egia da irakasle lanbidearen prestigioa behera egin duela. Gaur egun gurasoek haien seme-alabak sinesten dute ia irakasleak entzun gabe eta ez dira konturatzen gehienetan haien umeentzat hori ez dela bat ere ona.
Askotan, lanarekin gurasoek ez daukate denbora askorik seme-alabekin egoteko eta permisiboegiak izaten dira. Umeei nahi dutena egiten usten diete poxik egoteko. Horrela batzuk guraso onak direla pentsatzen dute baina etorkizunean ondorioak haien kontra etorriko direla uste dut.
Nire ustez, oso garrantzitsua da denbora ondo antolatzea seme-alaben heziketa eta ikasketak gerturik behatzeko. Irakasleekin maiz hitz egitea eta haien aholkuak jarraitzea ere ezinbestekoa da, eskolan haiekin ordu asko egoten direlako. Azken finean, umeek txikitan bizitzen eta ikasten dituzten gauzak helduak izango direnean eukiko duten jokaeran eragina izango dituzte.

Ixone G.

Anónimo dijo...

Egiazki, heziketa asko aldatu da azken urteotan. Artikuluan esaten duen bezala, lehen errespetu gehiago zegoen irakasleekin; orain, ordea, tratu hori galdu da. Aldaketa honek ez dauka azalpen errazarik. Zeintzuk dira errudunak? Gurasoak, ikasleak edo irakasleak? Orain dela 50 urte, diktaduraren zehar, irakasleek beldaurra erabiltzen zuten errespetu irabazteko eta horri ere ez derotzot ondo. Garai hartan, irakasleek ikasleak reglaz jotzen zituzten, eta hori ez zen modu onena ikasteko. Orain, alderantziz da. Egunkariek inkestak ateratzen dituzte ikastetxeetan boritzaren igoerari buruz hitz eginez.

Ez dakit zein izan daitekeen irtenbidea baina ezinezkoa da ikastea errespetatzen ez dizun pertsona bati. Horregatik, gure etorkizunaren onerako konpodu behar izango genuke.

G.U.

Anónimo dijo...

Aitortu behar da lehen maisuek botere handia zeukatela, eta gainera egoeraz aprobetxatzen dutela ia ia nahi dutena egiteko. Baina orain justu kontrakoa gertatzen da, eta ez da ona.
Lehen maisuek ikasleei jipoitzen siete eta orain aldrebes da. Oraingo legeetan maisua ikusten da trapu bezalakoa. Ez daukate ahalmenik edozein erabakia hartzeko eta gainera jasan behar dute mobbing-a.
Gure heziketa-sistema penagarria da. Horregatik irakasleok eta ikasleak nekatuta gaude, eta ezin dugu ezer positiborik egin. Irakasleok bizitza osoan ikasi behar dugu irakasteko baina gobernuko laguntzarekin eta gurasoen sostenguarekin gabe ezinezkoa da hezkuntza ona lortzea.
Gobernuak beti murrizketak egiten ari da eta gurasoek ez dute ulertzen pixka bat autoritatea beharrezkoa dela bere seme-alabei bide onez eramateko.
Herriko aurrerapena ikasleetan dago, eta hori ulertu ez den arte, txarto jarraituko dugu.

Atalía

Anónimo dijo...

Nire garaian irakasleek letra odolaz sartzen zela esaten dute. Nire ustez, batzuek beren lanbidea txarto aukeratu zuten eta ikasleok ondorioak ordaintzen genituen.
Garai honetan egoera nahiko desberdina da, zeren orain irakasleek klaseetan ezin dute biolentzia erabili eta ikasleen hezkuntza, gutxia edo txarra, jaso behar dute.
Gaur egunean irakasle izatea arriskutsua izan ahal da ikasle batzuk oso txarrak izaten direlako.
Dirudienez, lehengo ikasleek eginbeharrak bakarrik edukitzen zituzten eta oraingoek eskubideak bakarrik edukitzen dituzte.
Politikoek onena erdian dagoela esaten dute, baina herrialde honetan legeak erloju baten pendulua bezalakoak izaten dira mutur batetik bestera joaten baitira erdian geratu gabe.

Iñaki Gurutzeta

Anónimo dijo...

Zeinekin alde nagoen esatea oso zaila iruditzen zait, zeren eta lehen gertatzen zenari ez deritzot normala, baina gaurkoarekin ere ez nago ados.

Nire ustez, antzinean irakasleek botere handia zeukaten eta batzuek Unibertsoko Erregeak zirela pentzatzen zuten. Gainera, gurasoek ere gauza bera pentsatzen zuten eta edozer egiten uzten zieten.

Egun, berriz, kontrakoa gertatzen da: gurasoek ez dituzte errespetatzen irakasleak eta, era berean, ikasleek ere ez.

Honela bada, ez antzinakoa ezta gaurkoa ere ez zait ondo iruditzen, baizik eta bien artean behar izango litzateke. Hala ere, egungo egoera aldatzea oso zaila dela uste dut.

V. Vera

Anónimo dijo...

Nire ustez errudun nagusienak gurasoak dira.Lehen gurasoek erresponsabilitate guztia irakasleetan uzten zuten eta irakasleek ziren azken hitza edukitzen zutenek.
Orain ez dago ardura hori ez gurasoen aldetik ez irakasleen aldetik.Adibidez,ikasle batek heziketa txarra badu irakasleak ezin dio ezer esan baina gurasoek haien semeari ere ez diote ezer esaten.Beraz umea ez du inori kasurik egiten.
Arazoa sortzen da ume hori nerabea denean.Nerabeek,oro har,ez dituzte arauak eduki nahi eta heziketa txarrean hazi badira haien portaera txarra izango da.
Hau gerta ez dadin gurasoek zerbait egin beharko dute haien seme-alabak diktadoreak ez izateko.
Amaia.

Marisa (Gurutzeta) dijo...

Ados nago esaten direnekin pertsonai norbaiten botereren erabilera okerragatik dihardugula. Beste garai batean, herrietan batez ere, ikasketak zeuzkaten pertsona gutxi ziren apaizak, irakasleak eta medikuak. Hori argudio bakarra zen haiengan konfiantza edukitzeko eta beren erabakiak errespetatzeko. Irakasleak umeari zaplastako bat jo bazuen, gurasoek ez zuten kontuan hartzen eta gainera umea errua botatzen zuten. Ezin dugu ahaztu lehen apaizak maisuak zirela eta diziplina gogorra erabiltzen zuten umeak kontrolatzeko.
Gaur gizarteak aldatu du eta jendea argiagoa da bere buruagatik pentsatzeko. Horrela, haiek beren lehengo boterea galdu dute. Baina gaur egun ikasleen artean gertatzen dena aurkakoa den arren, azkenean gauza berbera da, hau da, boterea eduki bestea kontrolatzeko. Nire ustez, lehengo egoera oraingoa bezain txarra zen.