2014/01/31

ZENBAKIEN JABEAK

Bi gehi bi berdin lau. Hori baino ez dakit matematikez. Oso txarra naiz zenbakietarako, ez naiz zenbakiak eta beraiek erabilita egin ahal diren beste gauzak ulertzeko gai.

Eskolan deskubritutako matematika mundu horretan galtzen nintzen guztiz. Ez nintzen ulertzeko kapaz zer zen limite bat infinitura doala. Infinitua, nola da posible hori kalkulatzea?  Bada, infinitua, infinitua … horixe da, horixe, … Zer demontre da infinitua? Eta limite bat hara doanean, nora demontre doa? …

Magikoa iruditzen zait mundu hori eta magoak zenbakiak erabiliz gauza harrigarriak egiten dituztenak. Sehaskatik datorren abilezia omen da. Batzuk zenbakietarako jaioak dira eta beste batzuk, berriz, hitzetarako. Mundua zenbakidun eta letradunen artean banatzen da eta segun eta non zauden gauza baterako edo besterako balio duzu.

Hala ere, eskolako eta institutuko urteak zenbakien artean eman nituen. Gero, unibertsitatean, bestera pasa izan nintzen, letren erresumara. Heziketa perfektua, zenbakiak eta letrak; edo heziketa inperfektua, ez zenbakirik ez letrarik. Batzuk ez gara jaio ez zenbakietarako ez hitzetarako.

Eskolan zertan moldatzen zineten hobeto? Zenbakiekin ala letrekin? Eta orain?

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ikasten nuenean letrekin hobeto moldatzen nintzen. Baina, aitortu behar dut nahiko alferra nintzenez bai matimatikak bai beste ikasgai batzuk ere suspenditzen nituela. Berdin, zitzaidan! Baina, zenbakiekin are traketsagoa nintzen eta ahal bezain laster letrak aukeratu nituen. Zenbakiekin inoiz ez nuen ezer ulertzen eta inoiz ez nuen jakin zertarako balio zuten integralak edo deribadak. Gainera, beti matematikak suspenditzen nituenez udan ikasi behar nituen eta uda osoan ikasten egoten nintzen kontaketak egiten. Bai aspergarria zela!
Letrekin, berriz, pixka bat hobeto moldatzen nintzen (nahiz eta ez gehiegi!) gutxi ikasi arren, testuak idazteko orduan edo komentatzeko orduan ez nintzen hain txarra eta normalean gainditzen nuen. Horregatik, unibertsitatean heldu nintzenean letrak aukeratu nituen, badaezpada! Eta unibertsitatean hasi orduko nota onak ateratzea erabaki nuen, helduagoa nintzelako, dagoeneko eta nahiko nota onak ateratzea lortu nuen.
Uste dut denok gure zaletasunak eta trebetasunak dauzkagu eta bizitzan zehar jarraitzen dute. Egun ere letrak nahiago ditut zenbakiak baino. Izan ere, zenbakiak gorrotatzen ditut. Baina, zergatik? Zenbakiekin oso txarra naizelako. Beti, gehien gustatzen zaiguna hobeto ateratzen zaigu, horri denbora gehiago ekin baitiogu. Hori dela eta, irakurtzea gustatzen zaidanez ahal beste irakurtzen saiatzen naiz eta horri esker ere ikasten da, hitz asko ikasten baita. Baina, ados nago sarrerarekin. Batzuk zenbakietarako jaioak gara eta beste batzuk, berriz, hitzetarako!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!

Niri, eskolako garaian, blog sarrerak azaltzen duen kontrakoa gertatzen zitzaidan.

Matematikak, fisika, quimika eta halako gauseekin, ondo moldatzen nintzen. Berehala konturatu nintzen matematika hizkuntza bat dela, eta bere logika jarraituz, emaitza ona erraza lortzen dela. Baina inoiz ez naiz hizkuntzak aztertzen dituen gramatika ulertzeko kapaz izan. Adibidez, euskaraz ikasten hasi baino lehen, ez nekien objetu zuzena eta zehar objetuaren ezberdinak zein diren. Eta oraindik, nahiz eta hizkuntza ikastera gramatika pizka bat ulertzea ezinezkoa izan, ez dut oso argi gramatikako arauak. Niri majikoa iruditzen zaidana “preterito perfecto de subjuntivo” edo “futuro perfecto” edo beste aditzaren ahotsak dezberdinatzea da.

Nik ederto betetzen dut mitoa, zienziako jendea letrako munduan guztiz galduta gabiltza.

Eguskiñe HG. Barakaldo B2 taldea

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zenbakiak nahiago nituen.Nahiz eta irakurtzea asko gustatu,gaiak buruz ikastea kostatzen zitzaizkidan eta matematikak edo kimika,ulertu arte zailak dira baina,nola egiten diren ikasi ondoren,logika daukatela konturatzen zara eta ez dira buruz ikasi behar,horregatik,zenbakiak letrak baino errazagoak direla iruditzen zaizkit.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gogoratzen dut Nire instituan garaian beti utzi nuituen matematikak eta fisika iraileretaraino kontrakoa asko gustatzen zitzaizkidan beste materiak, adibidez ingelesa, historia, latina eta abar. Uste dut bupko matematikak oso gogorrak zirela ez zitzaizkidan gustatzen integralak, funtsioiak eta abar.

J.C boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, txikitan nire ikasgelako ikastuna nintzen.Horregatik oso ondo nenbilen letrak eta zenbakiak ikasketekin. Nahiz eta oso ibili, Matematikak asko gustatu zitzaizkidan. Baina unibertsitatera joan nintzenean, gauzak aldatu ziren.Zenbakien ikasketak oso zailak ziren eta historia ikastea nahiago nituen. Matematikak zailagoak diren arren, X aurkitzea guztatzen zait.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eskolan letrekin zenbakiekin baino askoz hobeto moldatzen nintzen. Nahiz eta oso alferra izan, orokorrean nota onak ateratzen nituen eta azkenean matematikak eta zientziak ere gainditzen nituen baina ez nuen bat ere gustoko, txarra nintzen eta asko kostatzen zitzaidan dena ondo ulertzea.
Horegatik, batxilergoa aukeratzeko ordua heldu zenean humanistikoa aukeratu nuen, horretan ez zelako matematikarik irakasten. Horren ordez beste irakasgai berri barzuk ematen ziren, nire kasuan, txarto gogoratzen ez badut, latina, grekoa eta artearen historia. Ondorioz, unibertsitatean ere letrazko ikasketak aukeratu nituen.
Amaitzeko, nire ustez, egia da bakoitzak bere trebetaunak dauzkala eta batzuk zenbakietarako erraztasun handiagoa daukatela eta beste batzuk, berriz, hitzetarako.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik letrekin hobeto moldatzen naiz. Matematikak eta fisika ahalegin handia dira niretzat. Ulertzen nuen azalpenak baina gero praktikan, zenbakiak aldatzen nituen eta inoiz ez dizkidate koadratzen. Nahiz eta oso gustatu biak eta oso interesgarria iruditu, txarto egin nituen eskolan. Institutuan letrak hartu nituen baina matematikak ere baneuzkan garrantzitsuak iruditzen zitzaidan eta, eta noski COUn gainditu naute, badakite Unibertsitatean Filologia hartuko dudala eta.
Orain gauza bera gertatzen da. Ezin dut gogoratu logaritmoak edo trigonometria, baina ondo konpontzen naiz oinarrizko matematikekin. Hau da, batuketak egitea, kentzea, hiruko erregelak egitea edo ekuazioiak gehienez!

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ikastetxean matematika nire etsai gaiztoena zen. EGBko zazpigarrenetik matematika ez nuen gainditzen, ez nuen ezer ulertzen, parabolak, limiteak,integralak eta abar, beste munduko gauzak ziren. Historioa, literatura, geografia eta naturako zientziak asko gustatzen zitzaizkidan, guztiz hitzakoak nintzen.

Gero informatika ikasi nuen eta han arazo zenbakiekin desagertu ziren, zenbakiak oso argiak ziren eta logikaz beteta zeunden.

Baina galdetzen badidazu... hitzak nahiago ditut.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aste honetan eskolako garaira joateko "Deloriana" hartu behar izan dut, garai hori pixka bat urrun zegoen eta.
Joan eta etorri ondoren zenbakiekin letrekin baino askoz ere erosoago aurkitzen nintzela esan ahal dut.
Zenbakiekin, behintzat, gehiketarako eta kenketarako balio zituztela nekien, baina letrek? Bizitza honetan subjetoak eta predikatuak, zertarako balio zuten?
Gero, urteekin erro karratuak eta logaritmoak heldu ziren eta neure buruari galdera berbera egin nion, zenbakiek zertarako balio dute?
Gaur, azkenean, badakit eragiketa
horiek hain arraroak zertarako balio dute, hilabete azkenera heltzeko egin behar ditudan eragitetak dira.

Iñaki Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, ikasten nuenean bai letrekin bai zenbakiekin oso ondo moldatzen nintzen. Baina ez pentsa asko ikasten nuela, baizik eta erraztasuna handia nuen.

Hala ere, zenbakiak askoz gehiago gustatzen zitzaizkidan. Textuak esaten duenez, matematikaren mundua magikoa iruditzen zitzaidan eta "x" argitzen gozatzen nuen, bai dibertigarria zela!

Era berean, kimika eta fisikarekin ere oso ondo moldatzen nintzen, formulak izugarri gustatzen zitzaizkidalako.

Baina, bestalde, hizkuntzekin ondo moldatzen nintzen ere bai, batez ere euskararekin eta gaztelaniarekin. Eta ortografian eta kaligrafian ere oso ona nintzen. Gainera, ikastea ez gustatu arren, geografia, historia, etb. erraz ateratzen nituen.

Beraz, ikus dezakezunez, txikitan buruargia nintzen. Orain, berriz, ez dakit zer naizen. Kar, kar...

V. Vera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik ikasterakoan, zenbakiak letrak baino hobeto eman zaizkit. Txikia nintzenean oso azkar egiten nituen matematikako gauzak eta letrak ordea, asko kostatzen zitzaidan egitea. Ikasterakoan denbora luze egon behar nintzen, zeren eta gustatzen ez zitzaidanez azkenean beste egun batean egiteko uzten nituen. Orain ere, hobeto ematen zaizkit zenbakiak lettrak baino, baina egia esanda, matematikako kuentak egin behar ditudanean azkenean beti kalkulagailuarekin egiten ditut.

Jorge.S

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni eskolan zenbakiekin ez nintzen batere ondo moldatzen.Ikasle nahiko ona izan naiz,behintzat langilea,baina oraindik gogoratzen dut nire lehen penkoa eta matematikan izan zen.
Istitutoan ,aukera izan nuenean, hitzak aukeratu nituen eta arlo horretan oso gustura nengoen.
Hizkuntzak ere asko gustatzen zaizkit eta uste dut hizkuntzetarako erraztasuna daukadala.
Dena den,nire ustez matematiketan onak diren pertsonak merito handia merezi dute nire ustez oso zailak baitira.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

fisika eta kimimika ikastea asko gustatzen zitzaidan bina matematikarekin beti arasoak neukan. nik ikasten nuen, bina gero azterketan beti justu justu bost ateratzen nuen. nik argi neukan erizaina izatea nahi nuela eta horrexegatik matematikak ikasi behar nituen baina egia esaten badut ez dakit deribadak egin eta integralilk er ez, askotan saiatu naiz ikasten baina ezin dut