2014/02/07

ASTE OSOA JAI

Euskal ohitura astea dugu hau, San Blas eguneko kolorinetako kordoitxoak lepoan, makila eskuan hartuta koadrilak Agate Deuna abesten kaleetatik, anisdun erroskillatxoak, malbabisko  karameluak … egun hauetako ikurrak dira.

Baina, nire ustez, urterik urtera gero eta jarraitzaile gutxiago dute ohiturok. Egun oso jende gutxi joaten da Bilboko azokara kordoitxoen bila eta are gutxiago Abadiñoko jai seinalatu horretara. Kaleetako koadrilei erreparatuz gero adineko jendeak edo ikastetxeetako ikasleek osaturiko koadrilak dira gehienak. Gazteek osaturikoak zailak dira ikusten.

Garai batean auzoetatik abesten ibilitako gazte koadrilak aspaldiko kontutxoak dira, gaurko gazteek hori egiteari lelokeria baiteritzote. Gazte koadrila hauen eskasiak agerian uzten du tradizioz beteriko ohitura hauek ez dutela lekurik gaurko bizimoduan, teknologia munduan ez dute kabidarik. Nola uztar daitezke bi mundu ezberdin hauek? Zertara joango da gazte bat baserritar jantzita eta kaskoak eta eskuko telefonoa aldean? 

Agian, oraindik kolorinetako kordoitxoak izango du etorkizuna, agerian ez baitaramagu. Baina kalean abesteko makilatxo horiei ez diet etorkizun handirik iragartzen, bestela denbora izango da lekuko.

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez betiko tradizio erlijiosoak ezin dira desagertu, gure herrian sustrai sakonak dituen ohitura delako.Gure familietan ospatu genituen festak orain dela urte askotik eta txikitatik guk parte hartu genituen festak ospatzeko ,horregatik edozein moduaz jaietan ospatzea gustatzen zaigu,egia da,denbora pasa ahala zerbait galtzen dela bidetik ,hau da, momentu erlijiosoa gazteen kasuan gero eta gutxiago ospatzen ari da. Baina,festak ospatzeko pres daude. Kontuan hartu behar da,lehen,heziketa erlijiosoa derrigorreskoa zen ikastea eskola guztietan, orain, ordea ,ez da derrigorreskoa; orduan heziketa erlijiosoa gero eta eragin gutxiago du.

LOLI BLANCO

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut tradizioi horiek jarraitzen. Inoiz ez dut kordoirik jantsi, edo Santa Ageda egunan etxez etxe kantatzen joan.

Ez da gustatzen ez zaiolako, edo lelokeria hutsa iruditzen zaiolako. Horregatik arrazoi bakarra dago, nire inguruko jendeak egiten ez duelako. Nire familiak ez du tradizioi horiek jarraitzen, eta laguneen familiek ere ez. Beraz, gu ez ginen txikitan Santa Ageda kantazera joaten, eta ez genuen San Blas koroirik lepoan ipini. Normala da, orduan, guk orain tradizio horiek ez jarraitzea.

Txikitatik ezagutzen ez dugun tradizioak geroago guk ez dugu jarraitzen. Sentimendua, aitona – amonengandik seme-alabek ikasten dute, seme-alabeengandik,ilobek. Baina kate hau apurtzen bada, sentimendua galtzen da, eta tradizioa desagertzen da. Hori da nire iritzia.

(Eguzkine HG Barakaldo B2)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago denborek aldatzen dutela eta gauzak ezin dira izan beti berdinak.Zenbat eta denbora gehiago pasatu,orduan eta garrantzia gutxiago ematen diegu tradizioei baina,herriak haien tradizioengatik bereizten dira eta galtzen badira,oso gauza garrantzitsua desagertuko da.
Harrotasun motiboa izan behar dira eta hori gazteei ulertarazi behar zaio mantentzeko.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire inguruan beti ohitura mota hauek mantendu ditugu. Nire amak kordoiak ekartzen ditu familia osorako eta guk ipintzen ditugu lepoan babesteko. Eta hurrengo hilabetean, inahuterietan ziur aski tostadak egingo digutu. Ez da jai erlijiosei buruzkoa, hori ez da axola, San Juan bezperan sua pizten da plazan eta urteko azken egunean mendira joaten da. Ekitaldi hauek ohiturak kulturalak dira eta legatu kulturala mantentzeari oso garrantzitsua deritzot.

Testuak esaten du gaur egun ohiturak galtzen ari direla eta ni ez nago ados. Nire lau urteko iloba aste osoan Agate Deunaren abestia entseatzen egon da ikastetxean eta oso pozik joan zen klasera bere nekazari jantziarekin eta bere makilarekin. Horregatik, eta ikusten dudanez, zaila izango da ohitura hauek galtzea.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ezin da ukatu gizartea aldatu dela. Lehen koadrilak kaleetara irteten ziren abestera. Egun, aldiz, hori ez da hain arrunta, beste gauza batzuk egin nahiago dugulako. Baina, beste ohiturek bai jarraitzen dutela.
Ez dut uste arazoa gaurko bizimoduan datzanik. Posiblea da baserritar jantzita joatea eta eskuko telefonoa edo kaskoak eramatea. Zergatik ez? Jainkoari esker, egun eskuko telefonoak edo kaskoak bai hirietan bai baserrietan erabiltzen dira, gauza asko aldatu baitira. Gauza bat da gauza berriak edukitzea. Horri normala deritzot eta beste gauza bat da gure ohiturak galtzea.
Argi dago mundu desberdinak direla baina, elkarrekin joan daitezke. Jaiotan jende gazte asko joaten da, giroa oso ona delako. Niri iritziz garrantzitsuena da tradizioak mantentzea. Agian, antzineko tradizioak direnez gauza batzuk aldatu dira gaurko bizimoduagatik eta etorkizunean are gehiago aldatuko dira. Horrela, izan behar da. Bestela, orain dela ehun urte bezala egongo ginateke. Baina, ez dugu zertan gauza berririk utzi.
Bi mundu ezberdin hauek mantenduz gero, gure betiko ohiturek jarraituko dute. Adibidez, Santo Tomas egunean jende asko azokara joaten da eta hala gazteak nola helduak joaten dira eta gizartea aldatu arren, hogei urte barru joaten jarraituko dute, gure tradizioa baita. Eta berdin da zenbat gauzak aldatuko direla. Ziur nago etorkizunean jaia ezberdina izango dela baina, ez dut uste desagertuko denik, hemen gure tradizioak mantentzea gustatzen zaigu eta.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaurko gazteek kalean egoteko, zoritxarrez, ez daukate denborarik, zeren ikastetxean ez daudenean, egun osoan etxean ordenagailuaren aurrean egoten dira.
Noizean behin , egia da, kalera irteten dira, baina kalera irteten direnean, bere inguruan zer pasatzen den ez dira konturatzen beren wasaparekin erabat kontzentratu joaten direlako. Horregatik, ohiturek gazte hauekin etorkizun iluna daukate.
Mundu honetan teknologia berriak erruagatik tradizioak mantentzea nahiko zaila da, baina gure burua lan egitera jarriz gero, ez da ezinezkoa.
Asto bati, edozein lekutara eramateko, azenario bat aurrean jarri ahal diozu eta arazoa konpondu. Bada, gazteekin berdina pasatzen da, ordenagailurako joko bortitz batzuk zozketatu ahal dituzu eta horrela edozein lekutan gaztez beteta eduki ahal izango duzu.
Eta kaletik gazte bat mozorrotuta ikusiz gero, ez diozu ezer esaten, apaingarriak ez baitira garrantzitsuenak parte hartzea baizik.

Iñaki Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut teknologiako mundua eta tradizioak ez direla bateraezinak. Tradizioek moldatu behar dute gure garaian bizirautzeko. Beste moduan galdu ahalko dira.
Erlijioso portaera galtzen ari da eta bakarrik ospakizun handia geratzen da. Gaur egun gure gizartea lehen baino askoz laikoagoa da, eta gazteok nahi dugunarekin geratzen gara. Ezinezkoa da bizitzea teknologia gabe eta edozein antzinako gauza moldatu behar da luzaroan irauntzeko.


Atalía