2014/03/14

ZUK, KA....., ZERGATIK EZ?

Oso legala naiz, beraz, tontoa. Gustatu ala ez gustatu arau guztiak betetzen ditut. Kontra ala alde egon ahal naiz, baina araua aldatzen ez bada, ez naiz bere gainetik pasako. Ez betetzeak ekarriko dituen ondorioei beldurrik ez diet. Ez naiz oso ausarta, baina kasu honetan ez da beldurraren kontua.


Gainera, ez zait gustatzen arauak errespetatzen ez dituen jendilajea;  ez arauak ez betetzeagatik, arauak aldatzearen alde ez borrokatzeagatik baizik. Araua gustatzen ez zaienez ez dute beteko, baina ez dute ezer egiten aldatzeko. Ados gaude, arau asko ez dira bidezkoak, baina ez da arrazoi nahikoa ez betetzeko. Nik bete egingo dut eta, gustatu ezean, ahal dudan guztia egingo dut aldatzeko. Arau txikiez ari naiz,  elkarbizitzarako auzokide, lankide edo ikaskideon artean erabakitzen ditugun arauez. 

Etxeak, lantokiak eta eskolak funtzionatzeko arauak behar dira. Batetik, gure gainean daudenek inposatzen dizkiguten arauak daude eta, bestetik, guk geuk onartzen ditugun legeak, gehiengoak onartzen dituenak. Eta, azken hauek dira bete behar ditugunak. Goitik datozenak …

Legaltasunetik at dauden horiek ez dira azken erromantikoak, ez dira azken Robin Hood-ak. Bizitza ez da Sherwood basoa. Haiek autopistan kontrako norabidean doazen kamikazeak dira. Eta gainera, norabide okerreko goazela esaten digute.

Horrelako lankide, auzokide edo ikaskideak guztiok ditugu, zuek ere bai, ezta? Nortzuk dira? Nolakoak dira? Zer egiten dute?

7 comentarios:

Marisa (Gurutzeta) dijo...

Nik legaltasuna ere naiz, hau da, tontoa. Beti ikasketetan, lantokian, kalean... gurasoek irakatsi zidatenez, arauak betetzen ditut. Baina behin baino gehiagotan arauak betetzeak naska ematen dit ezertarako balio ez duelako. Azkenean, araurik betetzen ez duen jendeak arrakasta dauka eta ni bezala garenok, leloak gara. Gauzak ondo egiten ditugu, fakturak ordaintzen ditugu, txakurrarren kaka jasotzen dugu eta zerbait behar digunean, inon ez daukagu eskubiderik. Hau da legala? Pentsatu.

Anónimo dijo...

Ados egon ez arren, arauak betetzen saiatu ohi naiz. Batez ere, denon artean erabakitzen ditugun arauez, horretarako ipintzen ditugu eta. Baina, bat nator sarrerarekin. Batzuek bai lanean bai auzokoan pentsatzen dute berezienak direla eta arau horiek haientzat ez direla. Gainera, beti pertsonak berberak dira! araua gustatzen ez zaienez ez betetzea erabakitzen dute eta haiek izan ezik denok bete behar dugu araua. Ez dut uste hori oso egokia denik. Jende horri atentzioa ematea gustatzen zaio eta pentsatzen dute haiek besteok baino bereziagoak direla eta ez dutela zertan arau hori bete. Bai buru-gogorrak direla!
Nire lanean gauza bera gertatzen da. Bozketa bat egiten dugunean lankideen artean zerbait erabakitzeko berdin da emaitza. Beti, bozketaren ondoren lankide batzuk nahi dutena egitea erabakitzen dute. Orduan, zergatik egiten ote dugu bozketa? Bakoitzak nahi duena izanez gero, ez du merezi bozketa egitea! Niri iritziz, pertsona horiek besteok baino hobeto geratu nahi dute eta berdin zaie zer erabakitzen duen taldea, bakarrik bere onura bilatzen baitute. Hori txarto deritzot, zeharo berekoia baita. Badakit bakoitzak bere etekina bilatu behar duena baina, askotan arauak elkarrekin ipini behar ditugu hobeto moldatzeko eta arau horiek ipinez gero, bete behar dira. Bestela, hobe da ez ipintzea! Beste gauza egiteari heziketa eza deritzot eta atentzioa emateko gogoa da. Baina, zoritzarrez jende askori atentzioa ematea gustatzen zaio eta jende hori beti kontrako norabidea hartzeko prest dago.
Nuria

Anónimo dijo...

Oso beharrezkoa legaltasuna izatea, bizitzan ez daukalako problemarik. Adibidez gidari txartel bat nahi baduzu, auto eskolara joan behar duzu legaltazun gauza asko ikastea, nire ustes gausa horiek inportanteak eta beharreskoak dira, ikasi ez badugo gero Anarkia handia egongo litzateke.

J.C Boga

Anónimo dijo...

Nire ustez,arauak bete behar dira.Guztiok gauzak ondo egingo balituztegu,ez lituzteke arauak izango behar baina,hori ezinezkoa denez,arauak egon behar dira elkarrekin bizi ahal izateko.
Batzuek pentsatzen dute egin ahal dutela nahi dutena baina,arauak errespetatzen ez direnean,ondorioak beste batzuek jasaten dituzte.Adibidez,pertsona batek abiadura muga errespetatzen ez badu,istripua eduki ahal du errugabe batekin.
Nahiz eta batzuetan adoz egon ez,arauak beti errespetatzen saiatzen naiz.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Esan behar dudan lehen gauza da, ni oso legaltasuna naizela. Nahiz eta adoz ez egon, beti erespetatzen ditut arauak, beharrezkoak direlako gure bizitzan. Arauak ez badira egon, gure bizitza oso zaila izango dela uste dut. Arauekin ez bazaude adoz protesta egin ahal duzu baina arauak aldatzen bitartean, erespetatu behar duzu.
iñaki.i

Anónimo dijo...

Pertsonek gizartean bizitzeko arau batzuk bete behar dituzte. Baina herrialde honetan legearen aurrean guztiok berdinak garen arren, batzuk beste batzuk baino berdinagoak izaten dira eta beti salbuespen batzuk dago, zeren ederra jaio denak zorte hau edukitzen du.
Zorte hau ez daukagunek jaiotakoan arau guztiak errespetatu behar ditugu, bestela txarto bukatu ahal izango ginateke.
Beste pertsona batzuk, dirudienez, guztiak bezalakoak badira ere, gobernura sartu orduko, aldatzen dira eta haientzat arauak ez direla dirudi.
Jende honek dauzkan eskubide berberak eduki nahi izanez gero, erraza eduki ahal duzu. Orain astero hamaika loteria zozketa edukitzen dituzuenez parte hartu behar duzu eta itxaron soilik.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Nik orokorrean arauak errespetatzen ditut.Oso beldurtia naiz horretarako eta nahiago dut legeak errespetatzea lasai egoteko.Batzuetan jendeak ez du zenbait arau errespetatzen eta berdin die ez errespetatzeagatik dauden ondorioak.Beste batzuk ez dute ezer errespetatzen haien pentzamenduagatik arau guztien kontran daudelako.Baina nire ustez hau ez da bidea.Gizarte batean bizi gara eta arauak egon behar dira.Egia da arau batzuk nahiko sentsugabekoak direla baina udaltzain batek isuna jartzen badizu ezin duzu ezer esan.
Esaten dute legea apurtzeko dagoela baina hau horrela bada zertarako egiten dituzte lege horiek.Nire ustez batzuetan heziketa falta falta dago jarrera honen atzean.
Amaia.