2014/12/12

TXIKIA SEGUN NORETZAT

Txikia, baina … Beti bezala tamainarekin bueltaka ari gara eta beti bezala txikiok galtzaile. Bueno, kasu honetan ez. Momentuz, behintzat.

Txikia izatearen abantailetariko bat leku guztietan sar zaitezkeela da eta beste bat jendeak erraz eraman zaitzakeela. Txikia dena ez da oso ikusgai, batez ere, jende asko dagoenean, eta bertan egonda ere agian ez dugu ikusten. Egon badago, beti egoten da eta bere presentziaz konturatzen garenerako berandu da zerbait esateko.

Egia da, horretarako abilezia izan behar da. Ez da nahikoa txikia izatearekin. Txiki guztiak ez dira berdinak. Ez dira berdinak Edurne zuriaren ipotxak edo “Gran hermano” saioan ateratzen zen Txiki txikia edo orain, ikasleok diozuen bezala, guztion ahotan dagoen hori. Nikolas txikia.

Ez dakit zer pentsatu Nikolastxu horretaz. Ez dakit niregan lilura edo amorrua sortzen duen, baina esaten duen guztia egia bada, zer pentsatu ematen dit nola oraindik nerabea den batek hankaz gora jarri ahal duen sistema. Ez dakit, egian Nikolas txikia izan beharrean On Niko izan behar da. 

Eta zuek zer uste duzue?

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Pertsonari Nikolas Txikia deitzea bururatu zitzaion oso azkarra zen, horrela plazaratuko duen guztia txikitzen geratuko da, “ume txiki baten umekeriak direlako”.
Nik ez dakit egia ala gezurrak diren gauza horiek, baina zerbaitek egia ahal izango nuke, mutilla poliki-poliki informazioa ateratzen ari da eta agintariak gai honekin urduriak nabaritzen dira.
Shakespearek Danimarkan zerbaitek txarto usaintzen duela idatzi zuen, baina ez da beharrezkoa hain urrun joatea usain txarra aurkitzeko.
Nikolas txikia genio bat aurpegi gogorrekin eta kontaktu onak dela usted ut eta eskuak artean ihes egin zaie.
Ziur aski hurrengoan berri gehiago bere abenturari buruz edukiko dugu.
L.A.F. (10-12)

Anónimo dijo...

Egia esanda, gai horri buruz oraindik ez daukat oso argi informazioak egia edo gezurra izango diren. Argi dago argazkietan agertzen dela politikoekin eta enpresariekin. Horrek harritzen nau. Hogei urterekin eta ekimen guztietan horietan gonbidatuta egoten zen? Alderdi politiko bateko kidea izan arren, ez dut uste hori lortzea oso erraza denik. Gainera, politikoekin ez ezik, erregearekin ere agertzen da eta dirudienez, berarekin telefonoz hitz egiten zuen. Hain erraza ote da bere telefono zenbakia lortzea? Orain, guztiek esaten dute ez zutela harremanik berarekin, baina argazkiak hor daude eta berak esaten du frogak dauzkala. Horrez gain, bere itxurak eta bere izaerak ere harritzen naute, nerabea bada ere, heldua dirudi, bere arropak eta bere irudia antzinakoak baitira. Badakit alderdi politiko horretan ia-ia guztiek arropa berdina eramateko ohitura daukate, baina hain gaztea izanda deigarria iruditzen zait.
Batzuen aburuz, dena asmakeria hutsa da eta argazkietan agertu arren, ez zuen harremanik jende horiekin. Litekeena da argazki horiek lortzea, ez da gauza bera norbaitekin argazki bat edukitzea edo harremana edukitzea eta. Esate baterako,mitinetara joaten bazara, horrelako argazkiak lortzea ez da hain zaila izango edo alderdi politiko batean egoten bazara, politikoak ezagutzeko aukera izango duzu, baina hainbeste argazki edukitzea pizka bat arraroa da.
Egunero gai horri buruz informazioa berria agertzen da eta orain esaten dute dokumentazioa faltsutu zuen. Ez dakit egia edo gezurra izango den baina, bat nator sarrerakin. Hain erraza da sistema hankaz gora ipintzea? Antza denez bai, momentuz nerabe hori lortzen ari baita.
Nuria

Anónimo dijo...

Denok ezagutzen dugu nor den nikolas txikia, txantxa asko egiten dira sare sozialeetan eta telebistan ia egunero agertzen da, ez dakit esaten duena egia dela ala ez, baina han daude argazkiak eta pertsona arrunta bateentzat hainbeste politikoeekin argazkiak egitea edo erregeko telefono zenbakia edukitzea ez da erraza.
Dena den komunikabideek edo Gobernuak sinestarazi nahi digute dena gezurra dela, agian gezurra da, gazte hau osa askarra da eta harreman garrantzitsuak dauzka, baina arraroa deritzot kotxe oficial batekin joan zela ez daki nora, eta pp jai guztietan egoten zela gainera aurrean liderrekin.
Nire ustez dena ez da gezurra, bestela, ez luke edukiko hainbeste ohiartzun, polítiko batzuek gauza asko daukate eskutatzeko, eta gazte honek hitz egingo balu batek baino gehiago txarto amaituko luke.

Tamara 10-12

Anónimo dijo...

Nire bizitzaren garai onena, dudarik gabe, txikia nintzela izan zen. Etxekoentzat etxeko erregea nintzen eta beti, bai jateko, bai mandatu egiteko, lehenengoa nintzen. Olentzero eguna opari gehiena zituena eta Gabonetan , behintzat, maiteago zena ni neu nintzen familiaren txikiena nintzelako.
Laburki esanda, etxeko ingurunean onena nintzen; baina, giro horren ateratzen nintzenean, txikia izanagatik, beste pertsona bat nintzen. Esate baterako, igandeetan San Mamesera, partida ikustera, joaten nintzenean, beste pertsona asko batzuk bezala, general aldera joaten nintzen. Garai hartan generala futbol-zelaiaren alboko batean zegoen. Bada, futbol-zelaian nire etxeko erregea nintzela ez zekienez inork; nire tamaina zela eta zelai erdi bakarrik ikus nezakeen. Harrezkero, bizitza etxeko ingurunetik kanpo nahiko gogorra zela konturatu nintzen.
Hau alde batera utzita, Harrigarrien herrialdean atertzeagatik falta zen pertsonaia Nikolastxu zen.
Telebistaren arabera pasa den hilabetean poliziak atxilotu zuen. Baina, harrezkero astero, nahiz hura, nahiz bere emaztegaia, telebistan hitz egiten ateratzen dira.
Nolanahi ere, herrialde honek argi-pilaketa badauka ere, Nikolas txikia telebistan atera denez geroztik, oso gaztea izan arren, guztien handiena da. Egia esateko, gero eta gazteagoak ez ezik azkarragoak ere dira.
Hala ere, Nikolastxuk eduki duen arrakasta ikusitakoan, muga nahiko altua dagoela ere, ipuin amaitu baino lehen, ziurrenik, pertsonaia gehiago aterako dira.
Ez dut zorterik edukiko; baina, badaezpada, hau ametsa izanez gero, jotzeko esnagailua !!!.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Nikolas txikiaren kasua harrigarria dela ez dago ukatzerik.Baina nik oraindik ez dakit zer pentsatu horretaz.Hasieran, tipoa aurpegi gogorra dela ematen du baina azkarra ere bai.Nire ustez politikoek gutxietsi dute eta orain arazoa aurpegian esplotatu zaie.Dirudienez Nikolas txikiak informazio asko dauka politikariei buruz eta berak esaten duen bezala gehiago balio du esaten ez duenagatik esaten dueneagatik baino.Ez dakit azkenean nola bukatuko den asuntoa baina mamia dauka.Eta zer esan telebista saio batzuek egin dutenaz?haien saioetara gonbidatu dute eta suposatzen da diruaren truke nahiz eta haiek ezetz esan.Benetan pentsaraziko digute Nikolas txikiak zerbait egiten duela musu truk?Dena den,esan behar dut Nikolas txikiak politikoei kalte egingo badie nik Nikolas zalea egingo naiz.
Amaia.