2014/12/19

NOTHING THE NOTHING

Ezer ez. Urtean zehar gaizki portatu izan bagina bezala geratuko gara aurten Olentzerok edo Errege magoek ekarriko digutenarekin. Erresuma Batutik dator ideia eta, antza, dena daukaten pertsonentzat dago pentsatuta. Jakina, dena daukatenek ez dute ezer behar eta “ezer ez”-ez betetako kutxatxoak opari gisa jasotzea dute gustuko. 

34 euro balio du kutxarik merkeenak (nire ustez, apur bat garestia ezer ez edukitzeko),  baina garestiagoak ere badaude gehiago gastatzea inporta ez zaienentzat, luxuzko kutxak, 134 euroan.  Arrakasta ziurtatuta dago eta benefizioak are gehiago, inbertsio ezin hobea.

Igual  dena eduki behar dugu opari hauen balioa ulertzeko. Dena dugunean zer edo zer berrik ilusioa egiten digu edo, hobeto esanda, ez dugunak, eta “ezer ez” bada …  ez da beste inorena izango, esklusiboa izango da. Bat nahi dut.

Bakarrik duda bat. Ez dakit zein aukeratu, bi koloretan daude kutxak, zurian edo beltzean eta ez dakit … agian biak erosiko ditut, batez ere, dena  daukatenen artean (ez da nire kasua) produktu hauen atzean Gobernuz Kanpoko Erakunde bat dagoela jakinda.

Zer iruditzen zaizue oparia? Zer deritzozue Gabonetan horrelako kanpainak egiteari? Zein izan da Gabonetan jaso duzuen oparirik frikiena eta ilusio gehien egin zizuena?

Gure aldetik ezer gehiagorik ez, beno desio bi: Olentzerok edo Erregeek ekar diezazkizuetela “ezer ez”-ez betetako kutxa asko (seinale ona izango litzateke) eta hurrengo urterako zoriontasunez betetako kutxa handi bat.

Z O R I O N A K    E T A    U R T E   B E R R I    ON!!!

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Horrelako kanpainei oso ondo deritzet. Xedea laguntzea da eta kanpaina horien bidez lortzen bada, merezi du egitea. Baina, askotan gabonak aitzakia gisa erabiltzen ditugu laguntzeko eta urtean zehar ere bada jendeak gure laguntza behar duenak. Urtean barrena, zein gabonetan ahal beste laguntzen saiatu behar dugu, jende asko gorriak ikusten ari baita. Egia da kutxak pixka bat garestiak direla hutsik egoteko, baina diru horrekin norbait lagunduz gero, ondo inbertitzen egongo da. Dena den, litekeena da kanpaina hori ona izatea, baina bakarrik beste kanpaina bat da eta kanpaina askoren artean aukeratu ahal dugu. Berdin da zein aukeratuko dugun, betiere laguntzen dugunean. Gainera, uste dut kutxa horiek arrakasta edukiko dutela, orokorrean jendea gabonetan ez ezik, urtean zehar ere nahiko solidarioa da eta.
Oraintxe bertan ez dut gogoratzen zein izan zen gabonetan jaso nuela oparirik frikiena, baina argi daukat zein izan zen gehien izorratu ninduena. Hogeita bost urterekin mutil-batekin ibiltzen nintzen eta gabonetan zimur kontrako krema oparitzea erabaki zuen. Opari hori oparitzea ere! Oraindik ez dakit nola bururatu ahal zaion norbaiti opari hau egitea, baina jendea oso frikia da.
Aurten gabonetako oparien beldur naiz. Orain dela bi hilabete etxebizitza erosi nuen eta ziur aski aurten etxerako gauzak oparituko dizkidate. Egia esanda, altzariak, koadroak eta abar hain pertsonalak dira non nire gauzak erosi nahiago baititut. Gainera, opariak aukeratzeko orduan txarto iruditzen zait etxerako gauzak oparitzea, opariak pertsonarentzat izan behar du ez etxerako eta. Horregatik, espero dut horrelako oparirik ez jasotzea, gero opariak aldatzeak lotsa ematen didalako.
Bueno, espero dut zuek horrelako kutxa horiek jasotzea!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Nuri

Anónimo dijo...

Harrigarria iruditzen zait!niri kutxa bat oparitzen badidate eta zabaldu eta gero hutsik dagoela ikusten badut,hasieran txantxa bat dela pentsatuko nuke.Ez dakit ekimen hau sortu dutenek zein asmorekin egin duten.Kutxa garestia da hutsik egoteko,beraz,diru hori norentzat izango da?Irabazten duten diruarekin zerbait baliagarria egiten badute ados nago baina horrela ez bada tontakeri hutsa deritzot.
Niri Gabonetan opari gutxi egiten didate nire urtebetezea urtarrilaren 8an delako.Normalean opari arruntak jasotzen ditut eta orain ez dut gogoratzen zein izan zen frikiena.Jendeak esaten du gutxien gustazen zaion opariak etxerako gauzak direla,hau da,aspiragailua edo lisaburdina.Eta egia da.Zorinez niri oraindik horrelako oparirik ez didate egin baina,esan dudanez,oraindik!
Dena den,niri opariak egitea gehiago gustatzen zait jasotzea baino.
Eta bukatzeko,nahiz eta niri Gabonak ez gustatu,GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!!
Amaia.

Anónimo dijo...

Dena daukatenentzat kutxa hutsak, garestiak izanagatik, asmakizun handia izan litezke; baina, daukaten prezioarekin beste aberats batzuek erosi beharko lizkiekete.
Hain zuzen, dirudunek, diruari esker, nahi dutena guztia eduki dezakete; baina, gauza batzuk diru asko eduki arren, ezin ditzakete erosi. Eta egia esateko aberatsek, eta aberats esaten dudala diruz josita dagoena esan nahi dut, beren irudimenarekin arazo ikaragarria daukate erabiltzeko pentsatu behar dutelako.
Hala ere, zorte handia daukate eta arazo horiek agertzen direnetan beren diruzorroak ateratzen dituzte arazoa konpontzeko.
Beraz, pentsatu behar izanez gero desberdina litzateke; baina, pentsatu gabe egiten dutenez, zein ilargian lurrekoa, zein kutxa hutsa eros ditzakete. Gainera, kea oparitzen dutela ere, oparia zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta harroago daude.
Laburki esanda, haientzat garestia dena guztia ona da.
Beste gai baten hitz egiten, nire kasuan, ostera, erabat desberdina da. Langileen familia baten naizenez, irudimenak lehenengoa izan behar izan du.
Txikitan opariak xinpleak izanda ere, irudimenari esker, edozein jostailuaren inguruan beste mundu paralelo bat egiten nuen eta hori zela eta jostailuak zoragarriak ziren.
Agian, ilusio gehien egin zidana auto-telegidatuta izan zen. Askotan telebistan ikusten banuen ere, edukitzeak eta bultzatu gabe ibiltzen ikusteak harritu ninduen. Baina, garai hartan hori lortzea hain zaila ez zen haur guztiok hunkitzeko nahiko erraza ginen eta.
Bat batean burura etorri zait eta ez nuke astunik izan nahiko; baina, kutxen asmatzailea Nikolastxuren lehengusua ez da izango? Bai, Erresuma Batura, krisiaren erruagatik, emigratu zena.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Kutxa hori oparitzeak abantaila asko ditu;erosten badugu norbaiti lagun diezaiokegu eta oparitzen badigute erabil dezakegu ez zaizkigun beste opari batzuk gordetzeko.Opariak hobe beharrez erosten dira,baina beti ez da asmatzen.Bada,opari honetaz,ziur aski asmatuko dugu.
Beraz,kutxa oparitzea ondo iruditzen zait,baina horrekako kanpainak ez zait hain ondo iruditzen,badirudi jendeak Gabonetan baino ez daukala beharra eta.
Urte osoan izan behar izango genuke solidarioak,baina urtero, egun hauetan pena sentarazten digute dirua emateko,baina tira,hobe da urtean behin ondo portatzea inoiz baino.
I.G.