2015/01/09

EUSKALTEGIAN ERE, NOIZ?

Urtarrileko aldapa madarikatuan gaude bete betean eta, egia esanda, ez dakigu igotzen ala jaisten ari garen. Azken urteotan krisiak eraginda urtarrileko aldapak luzeagoak edo aldapatsuagoak dira. Lehen igotzea gogorra bazen, orain ia ezinezkoa. Ematen du pasu bat aurrera ematen dugunean aldapa atzean kabroiren bat dagoela aldapa bera altxatzen. Eta, noski, aldapa behera eroriz gero hartu ahal dugun zanpatekoa mundiala.

Trantze honetan eskerrak lagun ditugula beherapenak, kabroi horri kontrapisua egiteko edo urtarrileko aldapa leuntzeko. Ez dakit beherapenetan maukarik aurkitu ahal dugun, baina prezio erdian edo bi baten prezioan entzutean diru-zorroan txanponek atera nahian egiten duten txalaparta entzuten dut.

Tamalez, beherapenak ez dira leku guztietara heltzen. Badaude urte osoan prezio berean saltzen diren gauzak. Leku horretan ez dago urtarrilik, ez dago beherapenik. Ezin dugu prezio erdian euskaltegian ikasi edo bi maila egin baten prezioan, adibidez.

Zer deritzezue beherapenei?

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok ahalik eta merkeen erosten saiatzen gara eta ez dago ukatzerik prezio erdian edo bi baten prezioan erostea hobea dela prezio osoa ordaintzea baino. Prezioak merkeagoak badira, gauza gehiago erosi ahal dugu eta ez dugu zertan hainbeste diru gastatu. Gainera, pagotxa bat aurkitzen badugu, beti urtarrileko aldapa igotzeko laguntzen du. Baina, beherapenei ondo deritzet ere, beherapena hitza entzuten dugun bakoitzean erosteko gogoa daukagu eta askotan berdin digu gauza bat edo bestea erosteak. Horregatik, beherapenak ondo daude, betiere gauzak beharrezkoak erosten ditugunean. Bestela, prezio merkeagoa izan arren, dirua galtzen ari gara.
Egia esanda, beherapenetara joaten garen guztietan zerbait erosten dugu, nahitaez. Beti pentsatu ohi dugu pagotxa bat aurkitu dugula eta aprobetxatu behar dugula. Litekeena da pagotxa bat aurkitzea baina gehienetan ez dago hainbeste pagotxa. Nire kasuan, zenbat eta urte gehiago eduki orduan eta gutxiago gustatzen zaizkit beherapenak, jende gehiago baitago. Normalean ilarak egoten dira eta ez zait batere gustatzen itxaroteak zerbait erosteko. Gainera, dendaren arabera beherapenak ondo daude edo ez. Hots, antzinako arropa ateratzeko aprobetxatzen dute eta arropa politak ez dauka beherapenik, arropa hori beti kolezio berria baita. Aurten oraindik ez naiz joan beherapenetara, baina joateko asmoa daukat, urtarrilean hori ia-ia ohitura bat delako.
Sarrerak esaten duenez leku guztietara ez dira beherapenak heltzen. Esate baterako, ez altzariek, ez bitxiek ez daukate beherapenik, urte osoan zehar prezio berea daukate eta. Gauza bera gertatzen da euskaltegian . Diru laguntzak egon arren, egia da ezin dugula prezio erdian ordaindu edo bi maila egin prezio batean, baina ondo legoke!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urtero berdinak dira. Urte hasi orduko urtarrileko aldapa hasten da eta aldaparekin beherapenak etortzen zaizkigu. Duela urte batzuk, beherapenak itxaroten, jendea grinatsu zegoen. Lehenengo eguna, saltokietara sartzeko, gatazkak ohikoak ziren guztiek pagotxak hartzeko lehenengoak izan nahi zituzten eta.
Hala ere, azken urteotan, krisiaren erruagatik, gizarteak pairatu duen aldaketa ikaragarria izan da eta beherapenak heltzen direnean nabaritzen da eta hori telebistak irudiak ematen dizkigunean ikus dezakegu.
Egia esanda, zoritxarrez, krisia hasi denez geroztik gero eta merkatari gehiagok, itxieta dela, beste zio bat dela, jendeari edozein denboralditan, bai merkealdiak, bai deskontuak, eskainarazi dizkiote. Hori dela eta, jendeak erosteko ez dauka presarik eta beste hilabete batzuetan beherapenak hain merkeak ez izanagatik, urtarrileko beherapenak, erosketak egiteko, ez ditu itxaroten.
Hala ere, edozein saltokitan beherapenak ikus baditzakegu ere, leku batzuetan ez dago beherapenik. Besteak beste kultura saltzen dutenak; baina, herrialde honetan hori ikustea ohikoa da. Batzuetan kulturak askatasuna emango digula entzun dut; baina, agian, hori dela kausa askatasunaren erruagatik kulturan ez dago beherapenik.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez,beherapenak ondo daude nahiz eta beherapenetan dendari batzuek trikimailuak erabili urtean zehar saldu ez dituztena saltzeko.Hau gertatzen da.Adibidez,praka batzuk ikusten dituzu urtarrilaren 7an eta ixaroten duzu 8ra arte beherapenetan erosteko.Baina,bat-batean,ze arraro!Praka horiek desagertu dira,ez daude inon.Bere lekuan beste praka batzuk jarri dituzte,isusiagoak,noski.
Jendea beherapenetan batzuetan zoratzen da,erosten dute pentsatu gabe,bakarrik gauzak prezio erdian daudelako.Aitortu behar dut nik lehen hori egiten nuela baina orain gauza bat erosteko asko pentzatzen dut,hau da,beharrezkoa ez ba da ez dut erosten nahiz eta beheratuta egon.
Gauza guztiekin gertatzen den bezala merkealdiak ondo daude baina ondo eginda badaude bestela dirua aurrestu ordez xahutu ahal duzu.
Amaia.