2015/01/16

OH KAPITAINA, NIRE KAPITAINA!

Kaskoan sartu eta egin beharra dut. Ume txikiek bezala egiten dut, nahi dudana lortu arte hortxe nabil matraka ematen. Ez dut amorerik ematen, ez, ezta pentsatu ere!

Horrelakoxeak izan behar dira aste honetan  Yosemite parkeko Kapitaina mendia igo dutenak, sokarik gabe, baina bi potrorekin, eta alderdirik zailenetik, gainera. Granitozko 910 metroko horma bat da Yosemite, munduko handiena eta zailena. 19 egun eman dituzte monolitotik zintzilikatuta, egunez eta gauez, jaten eta lo egiten, egin behar den guztia egiten.

Txapela kentzeko modukoa izan da. Beti desio dugun gauza zail bat lortzen dugunean txapela kentzeko modukoa da. Yosemite bakarra dago munduan, baina Yosemite asko daude gure bizitzan eta askotan bakarrik bi potrorekin egin behar diegu aurre. Horrelakoetan poztasuna handiagoa da.

Zer Yosemite igo duzue? Eta igo nahi duzue? Zer nolako poztasuna eman zizuen?

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiko setatia naizenez, zerbait lortu nahi izaten dudanean ez dut amorerik ematen. Litekeena da denbora asko behar izatea, baina kosta ahala kosta nire Yosmite igotzea lortzen dut. Uste dut hori gakoa dela. Zerbait lortu nahi izanez gero, eroapena eduki behar dugu eta gehienetan lortuko dugu. Gainera, lortzen ez badugu, behintzat lortzen saiatu gara eta inoiz ez da denbora galtzea baldin eta saiatzen bagara.
Urtero urtea hasten denean, denok xede asko daukagu, baina egunak pasa ahala xede horiek ahazten zaizkigu eta amore ematen dugu. Egia esanda, nire xedeak normalean oso arruntak dira eta betiko gauzak dira. Esate baterako, lana bilatzea, etxea erostea eta abar. Kasu horietan, zer esanik ez, nahiz eta asko kostatu, azkenean lortu ditut, baina orain dela bost urte nire Yosmite handiena lortu nuen, erretzeari utzi baitnion. Orain dela urte asko erretzen hasi nintzen eta txarra denez, beti uzteko asmoa neukan, baina beti amore ematen nuen. Azkenean, egun batean uztea erabaki nuen eta geroztik ez dut erretzen. Argi dago, zenbat eta gure Yosmite handiagoa izan orduan eta poztasuna handiagoa dela eta kasu horietan poztasuna handia eman zidan.
Dena den, nire buruan beti Yosemite berriak dauzkat, nahiko inkonformista naizelako. Hori dela eta, beti gauza gehiago lortzen pentsatzen ari naiz. Orain lana berria bilatu nahiko nuke, nirean lan baldintzak gustatzen ez zaizkidalako, baina aitortu behar dut garai honetan lan hobea aurkitzea pixka bat zaila dela krisiagatik. Orduan, denbora asko behar izango dut, baina Yosmite parkeko kapitaina mendia igo dutenak bezala, azkenean neuk ere Yosmite hori igotzea lortuko dut!
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain euskara ikastea nire Yosemite da.Gainera,euskara ikastea eta mendira igotzea antzekoa da.
Egun batzuetan,oso erritmo ona eramatea iruditzen zait eta beste egun batzuetan,ordea,erritmoari jarratzea asko kostatzen zait eta tontorra gero eta urrunagoa ikusten dut.
B1 Pagasarri bezalakoa izan zen.Nahiz eta igotzea kostatu ez zen hainbesterako.B2 Anbotorekin konpara daiteke.Igotzea gehiago kostatzen zen,baina lortu nuenean, asetzea handiagoa zen eta,inoiz C1 lortzen badut,segur aski,nire poztasuna kapitana mendia igo dutenen antzekoa izango da.
I.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain gogoratzen dudan Yosemitea, gidatzeko baimena lortu nuenean izan zen.Betidanik kotxeek beldur handia eman didate,hobeto esanda,ez kotxeek,kotxe bat gidatzeak.Niretzat hori egitea ezinezkoa zen.Baina azkenean ,nire beldurrari aurre egin nahian,autoeskola batean izena eman nuen.Urte bat inguru egon nintzen eta klase teorika asko eman behar izan nituen.Eta,azkenean,lortu nuen.Baina gauza bat da gidatzeko baimena edukitzea eta bestea auto bat gidatzea kapaz izatea.Hori izan zen erronka handiena,kotxea eramatea autoeskolako irakaslea nirekin joan barik.Zelako nerbioak!Orain gogoratzen dudanean barre egiten dut baina momentu
horretan...
Bizitza erronkez (edo Yosemitez) beteta dago,eta politena da proposatzen dugun dena lortzea.Eta lortzen ez badugu,behintzat saiatzea.
Bukatzeko esango dut zein da orain nire Yosemite altuena:kurtso hau gainditzea!
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizitzan guztiok gure Yosemite daukagun arren, batzuek beste batzuek baino gehiago daukate. Hain zuzen ere, urtea hasi orduko, beharrezkoa balitz bezala, guztioi gure zerrenda eta noizean behin Yosemitez beteta eginarazi digu. Hala ere, axolagabekeria dela, alferkeria dela, urteko edozein unetan eginbehar berriak uzteko onena izaten da. Beraz, bota ezean, urtetik urtera zerrenda bera erabil genezake.
Nolanahi ere, askotan saiatzen badut ere, duela urte pare bat Yosemitera, nahi izan gabe, igo nintzen.
Behin baino gehiagotan neure buruari borondaterik eduki ezik loteriagatik izan behar dela esaten diot. Eta egia da, berrogeita urte ondoren egunetik egunera, proposatu gabe, tabakoa utzi nuen eta noizbehinka erretzen ikusteak inbidia ematen badit ere, harrezkero erretzea iraganaldiaren gauza bat da.
Dena dela, bi urte igarotakoan, oraindik, ezin dut sinetsi egiazko denik inoiz ez baitzait ezer tokatu eta honekin badirudi loteria sari handiena tokatu zaidala.
Nire ustez, zer edo zer lortzeagatik desio handiak edukita ere, ez dut uste sariarekin obsesionatzea onena denik. Guztiok ezin gaitezkenez Sandro Rey izan, loteria noiz tokatuko zaigun ezin dezakegu jakin. Horregatik, loteria ez tokaturik ere, ametsa ez galtzea onena litzateke.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire bizitza osoan zehar Yosemite batzuk eduki ditut, ezkorra izan arren, tontorreraino heltzen naiz.
Txikia nintzenetik, denetarik gertatzen zitzaidan, adibidez, egun batean, kalea gurutzatu nindoanean ogia erosteko, kotxe batek kolpe bat eman nuen eta ondorioz 6 hilabete nengoen Basurtuko ospitalean,

Gero, nerabe nintzenean eta Batxilergoa ikasten ari nintzen, irakasgai guztiak zintzilikatu nituen, hala ere, Leioako Unibertsitatera joan nintzen eta eskubidea bukatu nuen ahalik eta esfortsurik gutxienez.

Gaur egun Yosemite berri batekin borrokatzen ari naiz, bere izena Euskara da, nahiz eta borroka batzuk irabazi,indar gehiagorekin nator, eta B1 bezala, B2 ere aterako dudalapentsatzen dut, laster edo berandu.

JONNY 6-8