2015/02/20

KORRIKA ETA PRESAKA

Egunean eramatea gomendatzen dute adituek. Eskolan agindutako etxerako lanak agindu eta egun berean egin behar direla diote eta ez azken momenturako uztea. Korrika eta presaka egitea ez da ona eta, gainera, ez dio ikasleari ezertan laguntzen.

Ez dakit horrela beti izan den, baina badakit nik horrela ez nuela egiten. Beti korrika eta presa, beti bezperan, beti azken unean. Oraindik gogoratzen ditut azken eskulanak garaiz entregatzeko bezperako gauetan emandako orduak. Batzuetan ere etxean topatutako zer edo zer apaindu, berniza eman eta egin berria izango balitz bezala ematen nion irakasleari. Urtero berdin, urtero korrika eta presaka.

Bueno, urtero ez. Nafarroako lehengusinak gurekin emandako urtean ez zen hori gertatu. Ni baino bi urte zaharragoa zen lehengusina ederra baino ederragoa zen. Kanpotik etorritakoa, ederra eta, gainera, jatorra, oso. Dena zuen hormonak gorabehera zituen edozein mutil berarekin maitemintzeko. 


Javi horrelako bat zen. Lau urte zaharragoa eta hormona guztiak dantzan. Goiko kurtsoetako ikaslerik onena. Ikasgai guztietan bikaina, baina maitasunean eskasa, suspentsoa. Lehengusina ikusi eta maitemindu egin zen. Lehengusinaren inguruko guztia jakin nahi zuen. Guzti guztia.

Klasea bukatu eta niregana zetorren galdezka Javi. Niri lehengusina bost, logela kendu zidan lehengusina ez nuen estimu handian, etxerako lan asko entregatu behar nuen egun hura heldu arte. Ez nuen astirik Javirekin hitz egiteko. Azken asteko lan guztiak entregatu behar nituela esan nion eta berak egingo zizkidala esan zidan. Egun hartako etxerako lanak egin zizkidan, egun hartakoak eta hurrengo egunekoak eta hurrengokoak … urte osokoak. Notarik onenak atera nituen urtea izan zen hura.

Zer deritzozue etxerako lanei? Zuek nola egiten zenituen etxerako lanak?

17 comentarios:

Anónimo dijo...

Eskolako garaia izan da nire garaiarik onena.Agian izango da,umetan ez nintzen ezer konturatzen.Ni ikastetxetatik irten bezain pronto akademia batera joaten nintzen etxerako lanak egitera.Han aparteko klaseak egiten nituen ikasgaiak ikasteko.Klasean ez nuen ulertzen ezer eta horregatik amak bidali zitzaidan akademia hartara.Azterketaren bat zegoenean han ikasten nuen,ikasgaia gaintzeko.Normalean,ez nituen bukatzen etxerako lanak akademian eta etxean bukatu behar nituen baina, etxean ere ez nituen bukatzen.Hurrengo egunean klasean gida koardernoan, ikastetxeko egunerokoan, notak ipintzen zizkidaten nire amak sinatzeko etxerako lanak ez nituelako egin eta bronka galanta jasotzen nituen.
Nire ustez,etxerako lanak beharrezkoak dira,umeek klasean ulertu dutena edo ez dutena ulertu praktiketan jarri.

Ander AM 6-8

Anónimo dijo...


Egia da normalean ikastolara joaten garenok etxerako lanak azken momenturako uzten ditugula. Nire ustez, hau da herrialde honetan edukazio sistema oker dagoelako. Adibidez, umeek klasean sei edo zazpi ordu egon behar dute eta gero etxean bi edo hiru ordu gehiago etxerako lanak egiteko. Zergatik ez da nahikoa klaseko denborarekin? Arazoa da ez dugula ikasten zer edo zer klasean eta gero, gure etxean, buruz ikasiarazten digute, beste era batez egiten ez dakigu eta.
Azkenean askoz nekatuta amaitzen dugu eta etxerako lanak hez ditugu egiten edo berandu eta txarto.

Hau esanda, niri etxerako lanak egitea gustatzen zitzaidala esan nahiko nuke, baina askotan lana asko neukan eta egun batzuetan ezinezkoa zen denak egitea.

Lara 4-6

Anónimo dijo...

Etxerako lanak madarikatuak! Eskolara joateko adina ez eduki arren astebururo egoten naiz etxeko lanak gora eta behera. Nire semea etxeko lan pilo bat dauka eta. Gainera azterteta garai heltzean egoera txarrera joaten da. Orain dela gutxi finlandiar heziketaren sistemari buruz artikulu bat irakurri nuen aldizkari batean. Finlandiarraren emaitzak mendebaldeko onenak dira eta unibertsitate heldu arte ez daukate etxerako lanik. Gela bakoitza 15 ikasle daude, eta bi irakasleak daukate aldi berean, ikasle eta laguntzailea. Kalitatezko Heziketa dela bide lortzen dute ikasle guztiak klaseko erritomoa ez galtzea eta etxerako lanik gabe. Baina emaitza hauek lortzeko Finlandiako gobernutik heziketarako diru mordoa erabiltzen dute. Ea Espaniako Gobernukoa kopiatzen duen!

Rosa 4-6

Anónimo dijo...

Etxeko lanak beti izan dira gustuko ez ditudan gauzarik ohikoena. Haurra nintzenetik beti egiten nituen azken momentuan, eta nire ama esan behar zidan hasteko lehen bai lehen.

Gaur unibertsitatean nago eta gauza berbera gertatzen zait, batez ere asteburuetan eta beste ezgairako momentutan; adibidez ezkontza batera joan behar naizenean. Honi aurre egiteko eguneroko plan bat ezartzen dut eta betetzen saiatzen naiz; hau da, arratsaldero egin behar ditudan gauzak ordu konkretu batzuetan ezartzen ditut, agenda bat izango balitz bezala. Gainera, gauza asko egin behar ditudanean oso zaila izaten da erritmo normala ematea.

Nire ustez, etxeko lanak beharrezkoak dira eskolan ikasitako gaiak birpazatzeko, baina gu ikasleok jakin beharko genuke noiz eta nola egin.

Asier 4-6

Anónimo dijo...

Etxerako lanak zein astunak diren!Inoiz ez dut ulertu, zergatik egin behar dugula hainbeste etxerako lan.Akaso, ez da nahikorik klasean egiten dugunarekin?

Adituek batzuen arabera ez direla beharreskoak esaten dute, batez ere umeak txikiak badira, kontrakoa, beste batzuek etxerako lanen alde daude.Haien ustez, esfuertzo mantentzeko eta ideak finkatzeko balio dute.
Hau esanda, nik pentsatzen dut hobe dela ez agindu hainbeste lana,adibidez, astean behin, eta klasean errepasatu noizean behin ikusi duena, modu horren bidez apurka apurka konturatu gabe ikasi ahal izango dugu.

M.G. 18:00-20:00

Anónimo dijo...

Nik klasean etxerako lanak klasean egin nituen eta gero etxean bakarrik ikasi behar nuen. Gaur egun, umeak klasean ordu asko daude, eta gainera etxean horretaz aparte ikastea, etxerako lanak egin behar dute, horregatik astean zehar ez dute denborarik jolasteko.

Belén

Anónimo dijo...

Ikasleok gehien gorrotatu, gorrotatzen eta gorrotatuko dituguna etxerako lanak dira, behintzat hori deritzot. Gainera gaur egun dirudienez hezkuntzan lehen baino importantzia gehiago dauzkate, hori ikus dezaket nire lehengusinak gertatzen direla. Antza denez bai DBH-en, bai Unibertsitatean ebaluaketarako bakarkako lana da pisu gehiago daukana, notaren %50 balio daiteke.

Etxerako lan mota desberdinak daude, taldeka egiteko lana, betiko ariketak, ikasturtean zehar egiteko eta amaiera baino lehen emateko..., hala ere denak egin behar dira, eta horiek egiteko denbora eman behar dira eta egitekoz aparte ondo egin behar dira, bestela, ikasgaia gainditzeko zailago edukitzen da. Eta zein da esandakoari ondorioa?, ikasleek ia ez dauzkatela astirik, beti dauzkate ze o zer egiteko.
Nire lehengusinek adibidez arratsaldero daude etxerako lanak egiten, eta hori ez da bizitza gaztea denean, beti lan eta lan.

Nire iritizia etxerako lanei buruz krontaesanezkoa da. Alde batetik ondo ikusten dut pentsatzen dudalako erabilgarriak direla ikasteko, baina beste aldetik pensatzen dut hainbeste etxerako lanak egitea txarra dela, ikasleari nekatu ahal izaten diote eta horren ondorioz ikasgaia gorrotatzea eragin diezaioke.

Victor 6-8

Anónimo dijo...

Txikitatik egunero bidaltzen zizkiguten etexerako lanak. Nahiz eta nire amak egon nire atzetik etxerako lanak ahalik eta azkarren amaitzeko eta hórrela arratzalde osoa libre edukitzeko, nik beti usten nituen azkenerako. Batzuetan ez nituen egiten eta klasera heltzean norbaiti eskatzen nizkion kopiatzeko. Beste batzuetan irakasleari ailtzakiak ipintzen nizkion, baina irakaslea ez zen tontoa eta ez zidan sinesten, beti etxean ahazten zitzaidalako etxerako lanak.
Aitortu behar dut ez nagoela etxerako lanen alde, batez ere txikiak garenean. Gaur egun, umeek denbora gehiegi daude eskolan , horregatik eskolara etorri ostean egin behar dutena da jolastea edo eskolaz kanpoko ekintzak egitea, ez beste bi ordu egotea etxerako lanak egiten. Filandia gure herrialdearekin konparatuz, bakarrik 30 minutu ematen diote egunero etxerako lanak egiten eta guk, ordea, bi ordu. Finlandia erreferentzia bezala hartzen dut, munduko hezkuntzarik hoberena delako eta agian beraien eskolako eredua jarraitu beharko genuke. Finlandiarrek ez dute ematen hainbeste ordu eskolan ezta etxerako lanak egiten baina bere maila ezin hobea da.

Shere

Anónimo dijo...

Eskolako garaian nahiko alferra nintzen eta ikasgai asko huts egiten nituen. Hori dela eta, nire gurasoek klasearen ostean akademia batera bidali ohi ninduten eta han etxerako lanak egiten nituen. Batzuk akademian egiten nituen, baina guztiak egiteko denbora ez nuenez, besteak ez nituen egiten eta egin gabe eramaten nituen klasera. Hurrengo egunean ikaskide bati kopiatzen nizkion, eta kito! Baina, horrela urte bat baino gehiago errepikatu behar izan nuen.
Egun egia esanda, ez daukat oso argi etxerako lanak beharrezkoak diren. Uste dut adinaren arabera izango dela. Hots, sei edo zazpi urterekin ez deritzot beharrezkoa etxerako lanak ipintzeari, klaseko denborarekin nahikoa delako. Gainera, etxerako lanak egin ezean, denbora horretan irakurri ahal dute edo lagunekin jolasten egon ahal dira. Bestela, ordu gehiegi dira eta nekatuegi bukatzen dute eguna. Baina, hamabost edo hamasei urterekin ez deritzot hain txarto etxerako lanak ipintzeari. Zenbat eta ikasgaiak zailagoak izan orduan eta gauza gehiago buruz ikasi behar baitute eta horretarako, ezinbestekoa da bai etxean ikastea, bai etxerako lanak egitea, dena klasean egiteko denbora ez dagoelako. Gainera, ikaslearen arabera izango da. ikasleak emaitza onak ateratzen baditu, ez du zertan etxean etxerako lanik egin, baina bere emaitzak hain onak ez badira, ondo dago etxean zerbait egitea klasean egin dutena indartzeko.
Esanak esan, etxerako lanak ipintzea ondo iruditzen zait, baldin eta helburu bat badaukate. Alegia, zerbait praktikan jartzeko edo buruz ikasteko ondo daude. Baina, irakasleek etxerako lan gehiegi ipintzeko ohitura daukate eta nire ustez, umeek lan horiek klasean egin ditzakete, eskolan nahiko denbora egoten baitira. Bestela, eskolaren ondoan lan egiten jarraitu behar dute eta ordu gehiegi dira.
Nuri

Anónimo dijo...

" Irakasleei gehien gustatzen zaiena da etxerako lanak ipintzea ". Halako gauza pentsatzen nuen ikasten nuenean baina, konturatu naiz prozesuaren zati bat zela. Zenbat eta etxerako lanak egin orduan eta gehiago ikasten da, alegia.
Horregatik, euskara ikasten dudanez pozten nau etxerako lanak egiteak horrela gehiago ikisten dudalako. Agian, azkarrago izango banintz, ez nuke etxerako lanik beharko. Zoritxarrez, nire kasuan hain azkar ez naizenez klasetik kanpo beharrezkoa da zerbait egitea nire personala denbora kenduta ere.
Beraz, uste dut txikitatik etxerako lanak egin behar ditugula denbora pasa ahala ohitura hartuko dugulako, nahiz eta niretzat blogan idaztea neure asteko oinazegarria izan.

Alberto Seo.
B2.

Anónimo dijo...

Lehenik eta behin, esango nuke txikitan pizka arraroa izatea. Nahiz eta nire aizpak eta nire nebak etxerako lanak azken momenturako utzi ,nik egunero egiten nituen. Modu honetan , bezperean bakarrik errepazatzen nuen. Gero unibertsitatean ez neuzkan hainbeste etxerako lanak, baina asko ikasi behar izaten nuen. Horretaz gain, praktikak egiten nituenez gero denbora gutxiago neukan, horregatik astero ordutegi bat antolatzen nuen. Ordutegiaren esker saiatzen nintzen ikasketak azken momenturako ez uztea.Lehen aipatu dudan bezala, pizka arraroa naiz.
Gaur egun ordea, desberdina da, bai lanagatik, bai etxeko lanagatik, bai familiagatik, euskerazko etxerako lanak korrika eta presaka egiten ditut. Denbora edukitzea nahiko nuke ,baina egia da egun bat hogeitalau orduak dauzkala, beraz, garrantzitsua dela saiatzea eta denbora probetxatzea uste dut.

Gemma 22.

Fermin 6 - 8 dijo...

Betidanik, etxerako lanei dagokienez jendea alde eta kontra egon da, baina etxerako lanak hain beharrezkoak dira?
Eztabaida hau hiru ikuspuntutatik ikusten da. Irakasleek, adibidez, etxerako lanak klaseen osagarri bat direla esaten dute. Ikasleek, ordea, materiak lantzeko klase-orduak nahikoak direla adierazten dute. Azkenean, gurasook erdian gaude eta nire ustez ezin dugu gehiago egin, bueno, bai, gure seme-alabei etxerako lanak azkarragoa bukatzen laguntzen dizkiegu.
Lagunei dagokienez, gaur badirudi derrigorrezkoa dela umeei laguntzea etxerako lanak egiteko. Lehen,berriz, hori arraroa zen. Nire kasuan, adibidez, nire gurasoek ez zidaten etxerako lanak egiten inoiz lagundu, egia da ni eskolan ikasle on bat izan nintzela eta ez zela beharrezkoa. Gero Institutuan, egoera aldatu zen eta nire neska-lagunak Fisika eta Kimika gainditzeko klase partikularrak eman behar zizkidan.
Ni beti nahiko zuhurra izan naiz, baina, egia da zein nekeagatik, zein denborarik, askotan etxerako lanak egiten hastea kostatzen zaidala, adibidez, testu hau hastea bi egun kostatu zait, baina azkenean hemen nago nire betebeharrekin konplituz.
Fermin Arias

Anónimo dijo...

Egunero etxean heltzean...hor zegoen amaren ahotsa! entzun gabe zer zen esaten zuena zehatz -mehatz...bakarrik tonoagatik banekien tokatzen zitzaidana.Jolin!motxila sorbaldatik kentzea ez ezik etxerako lanak egitea ere suplizio handia egin zen.Motxila kendu gabe,atzerantz ohearen gainean utzi behar nuen,ipurdia beherantz jaitsiz atera nuen beso bat eta gero bestea.Oh! momentu berean hilda kentzen nuen gainetik eta libre nintzelako ustean nengoen.Ene!ez dakit zenbat pisu zeukan motxila horrek!nik baino gehiago.Zer zen hura!eta orain tokatzen zaidala okerrena pentsatzen nuen etxerako lanak egitea.

Ze nazka ematen zidan etxerako lanak egiteak!hainbeste ordu eserita eskolan,hainbeste ordu nekatuta irakasleek esaten zutena entzuten gero berriro gauza bera egiten jarraitu behar izaten nuen etxean.Ez nuen ezer ulertzen.

Gaur egun,jakinez dakidana eta ulertzen dudana zer ziren "INTELIGENCIAS MULTIPLES" pena handia ematen dit nola den seme-alaben heziketa ikusteak.Uste dugulako aurreratu garela baina heziketa metodologia berbera izaten jarraitzen da.
Amamak betidanik esaten zidan,Nagore,"LAS LETRAS CON SANGRE ENTRAN,MAITIA!"Hau da,oraindik geure metodologia.
JA!,Argi daukadana da etxerako lanak egiten ikasi nuena errepikatzeagatik(por repeticion)ikastea izan zen eta apuratzen banaiz zerbait positiboa esateko, niri etxerako lanak egitea bakarrik balio zitzaidana ardura hartzeko izan zen.Beraz,ikasitako birpazatzeko beste modu batzuk badaude,hori dela eta,uste dut ez dela produktiboa baizik eta erosoa eta nahiz eta uste dugun beharrezkoa dela,agian uste duguna beste modu desberdina ezagutzen ez dugulako.

nagore b2 8-10

Anónimo dijo...

Egia da,txikia nintzenetik pentsatzen nuen eskolara joatea txarrena zela.Esan ere nahi dut gorrotatzen nuela, etxerako lanak agintzen zizkigutelako, kalean egotea nire lagunekin nahiago nuen arren.
Baina nire gurasoek esaten zidatenez, lan ona eduki izanez gero, eskolara joan beharko nukeela.Hala ere,ez nuen kasurik egiten, bihurria jarraitzen nuen, etxerako lanak ez egiteagatik ez ezik, eskolara ez joateagatik ere.
Etxerako lanak agintzen zizkidaten bakoitzean, ez zitzaidanez gustatzen egitea, nire adiskideak kopiatzen zuten eta horregatik ez nuen ikasten.
Zorionez, unibertsitatera joan nintzenean, egoera aldatu zen, erosoagoa bihurtu nuen eta zuzenbide bukatu nuen, ahalik eta esfortsurik gehienez.
Nik uste dut etxerako lanak beharrezkoa direla, umeek hobeto ulertzeko eta etorkizunean ez dira izando alferrik.

JONNY 6-8

Anónimo dijo...

Nire ustez, txikia zarenean normala zen etxerako lanak edukitzea. Nire ikastolan beti bidaltzen zuten etxerako lanak. Ez dut inoiz ahaztuko, gure klaseko taldea, jan eta gero beti klase batera joaten ginen etxerako lanak egitera, horrela arratsalde osoa libre geneukan. Egia da, txikia nintzenean oso arduratsua nintzen. Baina hau aldatu da. Urte honetan Upvn ikasten hasi naiz. Egun guztietan etxeko lanak bidaltzen dute, eta ez pentsa etxeko lan gutxi, hain zuzen ere kontrakoa, etxeko lan asko. Batzuetan, arratsalde osoa pasatzen dut etxeko lanak egiten eta ez zait denbora ematen amaitzeko. Horrexegatik, egunero zazpietan altxatzen naiz etxerako lanak amaitzeko, baina askotan ez naiz altxatzen logura asko daukadalako, eta etxeko lanak egin gabe klasera joaten naiz.
Asko gustatu litzaidake etxeko lanak etxean ez egitea. Ondo legoke, egunero ordu bat klasean edukitzea etxeko lanak egiteko eta horrela ikastola kanpo bakarrik daukazun betebeharrik jolastea izatea.
lore

Anónimo dijo...

Ikaslearen bizitza kanpotik ikusten badugu badirudi oso atsegina dela. Baina, ordea, ikaslearen azalean sartuz gero izugarria dela jakingo genuke.
Konparazioak gorrotagarriak izan badaitezke ere, ikasleak bekadun baten antza dauka egunero, bai eskolan, bai etxean, zortzi ordu edo are gehiago ikasten edon baitaikete eta gainera kobratu gabe.
Hala eta guztiz ere, etxerako lanak egiteari ondo deritzot. Baina, egia esateko, esan dudana azaldu behar dut.
Alde batetik, ikastetxean ikasten dena inon berrikasi eta garatu behar da eta leku onena hori egiteko etxea bera izaten da. Beraz, ikasleentzat etxerako lanak futbolarientzat entrenamenduak bezalakoak direla esan nezake biak garaipena lortzeko beharrezkoak dira eta.
Baina, beste aldetik, egunean ikasarlo asko edukiz gero eta gainera guztietarako etxerako lanak egin behar bada, orduan, esan behar dut hori ez dela entrenamendurik lana esklabo baizik.
Hau alde batera utzita, nire ikastetxe garaian, aitortu behar dut, ikastea ez zitzaidala batere gustatzen. Hortaz, etxerako lanak egiten nituenean, beti azken orduan, korrika eta presaka izaten zen.
Horretaz gain, nire iritzia liburu bati buruz eman behar banuen, liburuari buruzko filma bazegoen ez nuen libururik irakurtzen. Ostera, filma egon ezik liburuak, atzealdean, ekartzen zuen laburpena liburuaren ordez irakurtzen nuen.
Hala ere, orain urteak igarotakoan , dagoeneko ikaslea ez naizenez, norbaitek aholkuak nahi baditu batzuk dauzkat emateko.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Tamalez, nik oraindik eskolan jarraitzen dut. Hasteko, etxerako lanen kontra nagoela esan nahi nuke. Gaur egun, gazteok 7 ordu pasatzen ditugu eskolan eta etxera ailegatzean 3 ordu edo gehiago dedikatzen ditugu etxerako lanak egiteko eta ikasteko. Ni txikia nintzenean, ez zegoen egoera hain akigarria. Klasetik irten bezain laster, parkera edo jolastokira joaten nintzen nire lagunekin jolastera. Gero, zortzietan edo, ama nire bila etortzen zen eta etxera eramaten ninduen. Etxerako lanekin hasi eta lehenbailehen amaitzen nuen. A ZE SORTE ONA NUEN! Orain, nire lehengusua, 6 urte dituenak, 3 ordu ematen dio ikasteari. Batxilergoan 3 ordu ikasten pasatzea normala da zeren eta maila handiagoa den.
Oporretarako lanak debekatuta egon behar izango lukete. Nire ustez, “oporra” hitza lasaitasuna, dibertsioa, bakea.. esan nahi du eta ez liburu aspergarri bat irakurtzea edota hamaika fitxa egitea... Badakit, nitaz espero zenuten iritzia ez dela oso harrigarria, oraindik ikasle bat naiz eta. Baina azkenean, lortzen duten bakarra ikaslearen gogoak erreta edukitzea da.