2015/03/18

ATZERA BUELTAU

DeLorean-ean jesarrita. Aukeran, aurrera ala atzera? Zaila da aukeratzen. Atzean dagoena ezagutzen dugu, baina aurrean dagoena ez. Pasatutako gauza zoragarrien artean zoragarrienak aukera ditzakegu, gogokoenak. Aitzitik, ezagutzen ez dugunak bere xarma du. Igual ez dira hain zoragarriak izango, baina ez jakite horrek ematen die zer edo zer ezagutzen ditugun gauzek ez daukatena.


Marty McFly bezala sentitzen naiz, baina bidaia bakarra egin ahalko banu nora joango nintzatekeen da galdera. Ziur naiz, etorkizunera ez nintzateke joango. Lehen aipatu dudan xarma hori beldur bihurtzen da nire kasuan. Ez dut etorkizuna nolakoa izango den jakin nahi, deskubritu nahi dut egunez egun. 

Beraz, atzera bueltatuko nintzateke, Erroma munduko kapitala zen garaira. Lana eta plazera ondo uztartzen zituen gizarte hura liluragarria zen. Gogor lan egin zuten eta gauza handiak egin zituzten, plazera inoiz alde batera utzi gabe. Mota guztietako lanak eta mota guztietako plazerak. Oreka perfektua.

Eta zuek aurrera ala atzera aukeratuko zenukete? Zein garaitara? Zergatik?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Historian zehar bidaiatzea izan da edonoren ilusioa. Hainbat liburu irakurri dugu denboran bidaiatzeari buruz eta horregatik izan da guztion ilusioa. Nik historian zehar bidaiatzeko aukera izango banu ez nuke ezer ukituko eta ez nuke ezer egingo bakarrik ikusle izango nintzateke.

Beraz, aurreko mendeko hasierara bidaiatzea aukeratuko nuke. Azken mendea izan da asmakizun mendea eta gustuko nuke ikustea nola bururatu zitzaien, gaur egun oso normal erabiltzen ditugun asmakizunak. Esaterako, telebista, irratia, gizarte legeak, etabar.

Gainera, gustuko nuke jakitea eta egotea orain bizi naizen auzoan nola ziren ezagutzen ditudan pertsonak gazteak izanda. Beti entzuten diet nire familiako kideei lehengo gauzei buruz horregatik ikusi eta egon nahi dut haiek bizi dituzten gauzak.

Ortega y Gasset esaten zuen bezala “ni eta nire egoera”, aurreko mendeko egoera ikustea eta egotea gustuko nuke. Baina, Gurutzetatik mugitu gabe.

Ander AM

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zaila da garai bat bakarrik aukeratzea, garai bakoitzak bere xarma ez ezik, bere berezitasunak ere badauzka eta. Baina, aukeran, zalantzarik gabe, Egipto garaia aukeratuko nuke, faraoneak, zein beren jainkoak lilugarriak iruditzen zaizkidalako. Bere gizartea desberdina antolatuta zegoen eta urteotan herrialde hori nahiko emankorra izan zen. Gainera, ezin da ukatu lan asko egin zituztela. Esate baterako, piramideak egin zituzten eta lan horiek oraindik gaur egunean zutik diraute. Gaurko eraikuntzek , zer esanik ez, gutxiago diraute eta horrek harritzen nau. Hala beren ohiturak eta bizimodua, nola beren erlijioa desberdina ere bazen eta horregatik, beste garaiak baino erakargarriagoa iruditzen zait garai hori. Hori dela eta, atzera joango banitz, garai horretara itzultzea aukeratuko nuke.
Esanak esan, nire kasuan aurrera joan nahiago nuke, atzean dagoena ikusita baitago. Garai horiek zoragarriak izan arren, liburuen bidez ezagutzeko aukera dugu eta horri esker, jakin dezakegu zer gertatu zen urte horietan eta nola bizi izan ziren. Etorkizunean, ordea, ez dakigu zer gertatuko den eta nola bizi izango den jendea eta hori interesgarriagoa iruditzen zait. Urteak pasa ahala, gizartea aldatuz doa eta sarrerak esaten duenez, ezagutzen ez dugunak bere xarma du. Uste dut garai berriek beti bizimodua edo ohiturak desberdinak dakartzatela eta hori ezagutu nahiko nuke. Litekeena da ezagutzen ez ditugun gauzek beldurra ematea, baina horrela behintzak jakingo genuke nola izango diren gauzak etorkizunean.
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ze kasualitatea! Niri ere Egiptora,faraonen garaian, bidaiatzea gustatuko litzaidake,nire kasuan,berriz,bakarrik bere arte ikus dezadan,bere erliebe urdinak eta urreak distiratsu osoan miresteko.
Baina bidaia bakarra egin ahal izango genuke ziur aski etorkizunera joateko aukera hartuko nukeela ezagutzeko nola bizi izango litzateke gure gizartea,nahiz eta Tuniseko atentatuak ikus ondoren,beldurra ematen dit gure mundu modernoa gerra batean aukeratzea.
Baina baikorra naizenez etorkizunean mundu bat hobea irudituko naiz;minbiziaren gabe, desberdina gutxiagoekin jende aberatsaren eta pobrearen artean eta gure natura zaintzen eta noski gudarik gabe.
Horrela nire bidaian informazioa hartuko nuke lehenagoa gaurko munduko arazoak konpontzeko.
Oli

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik historia beti gustoko izan dut eta beti galdetu diot neure buruari ea nola izango litzateke garai konkretu batean, gizarte konkretu batean edo gertaera konkretu batean egotea. Horrelako galderei erantzunen bat emoteko beti saiatu naiz gai hartako pertsonen lekuan jartzen eta erantzun bat eraikitzen, baina modu hori ez dit beti laguntzen.

Denboran bidaiatzeko aukera izango banu, ez nuke etorkizunera bizitatuko; intesesarik ez baitut. Etorkizuna nola izango den neure buruari galdetzen diodanean beti gogoratzen dut gauza bera: aditu batzuk esan duten bezala, 2050 urtetik aurrera Erdi Aroan bezala biziko ginateke petrolioaren kontsumoa dela eta. Garraioak ezin lirateke erabiliko eta petroliotik ateratzen diren produktuak ez lirateke ekoiztuko. Hiriak egongo lirateke eta elektrizitatea egongo litzateke baina garraioen kontuan mende batzuk atzera bueltatuko ginateke.

Etorkizuna ez, baina iragana eta Antzinaroa bizitatzea eta esploratzea nahiko nuke. Batez ere, Grezia eta Erroma zaharrak bizitatuko nituzke garai hartako errealitatea ezagutzeko. Liburuetan eta pelikuletan beti ikusi dut gizarte aurreratu eta aske baten errola; hau da, Atenas benetako demokrazia izan zen, eta Erroma arkitekturaren eta kulturaren hirigunea izan zen. Baina nik jakin nahiko nuke guzti horren egia, eta horretarako bisitatuko nituzke leku horiek.

Aurreko guztia esanda, nik esango nuke Antzinaroko zibilizazio mediterraneoak bisitatzea nahiko nukeela, garai hartako mundua ezagutzeko. Agian badaude beste garai interesgarri batzuk, baina momentuz horiek mantentzen ditut.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ze guapo izango litzateke era batetik bestera bidaiatzea, benetan, baina konturatu zarete
hori egin ahalko bagenu nola jakingo genukeen norbera zein eratik datorren,
arropengatik, hitzkuntzagatik, daramagatik... Aurkezterakoan galdetuko genioke besteari,
kaixo, nondik eta noiztik zatoz?

Baina zientzia-fikzioa-filmeek adierazten duten arabera, denboratik bidaiatzeak arriskustsuak ditu, paradojengatik.
Zerbait desegokia aldatzen baduzu zure iraganean, alda dezakezu zure orainaldia baita zu zeuk desager zaitezke ere.

Aurrekoa kontuan izanda, nik gustoko nuke esagutzea nola izan zen lurra gizakien baino lehen, eta gero bidatzea
denboratik zehar lehengo gizakia jaio edo sortu zen erara, horrela jakingo nuke nork daukan arrazoia, Darwing-ek ala Aita Santuek.
Jarraian bidaituko nintzateke ehun urteaz ehun urte, mamua bezala izango banintz (ezer ez ukitu edo aldatu barik), horrela
ikusi ahal izango banu nola gizakiek aldatu duten lurrea eta nola sortu ziren gizakiaren lehengo gizarteak.

Nire bideak bukatzeko, seguraski, begirada txiki bat botako nioke etorkizunari, ea zer den etorkizuneak ekarriko digun.

Victor 6-8

Fermin erabiltzaileak esan du...

Geure bizitzan ezezagun asko daude: Estralurtarrak existitzen dira? , Amerikarrak Ilargira heldu ziren? , Athleticek beste kopa bat lortuko luke?, … Baina nire ustez gizakiaren ezezagunik handiena denboran bidaiatzea da.

Horri buruz liburu, pelikula eta telesail asko egiten dituzte, hauetan oso erraza da denboran bidaiatzea. Batzuek makina ikusgarriak erabiltzen dituzte, beste batzuek , ordea, ate bat soilik irekiz hainbat mende bidaia dezakete.

Momentuz, ez dakigula makina edo ate hauek existitzen diren ala ez, baina, nik badaezpada, aukera hau edukiko banu, gustatuko litzaidake Ipar Amerikako mendebalde urrunera joatea, cowboy eta indiarren artean bizitzea. Hainbeste aldi jolastu nintzen garai honetan egotera.

Bestalde, jende askok esaten du interesgarriagoa dela etorkizuna ezagutzea, niri etorkizuna ezagutzeak “yuyu” ematen dit eta nahiago dut etorkizuna bakean uztea.
Fermin Arias

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nori ez zaio gustatzen bidaiatzea?nire ustez, diru asko eta denbora asko edukiko bagenu, gero eta bidai gehiago egingo genuke, baina etorkizunera edo lehenaldira bidai zenezake, zer egingo zenuke?,ausartuko zenuke?

nik nahiago nuke etorkizunera joatea,gustatuko litzaidakeelako jakitea nola izango liratekeen gizartea. Estralurtarrekin ez ezik, beste planetan bizi izango baginateke ere.Gainera gustuko nuke jakitea nola bizi diren nire ondokoak, nahiz eta ustekabe ahal izan.

Bestalde,lehenaldira bidaiatzea ere gustatuko litzaidake, zeren eta txikia nintzenetik beti interesatzen zitzaidan dinosaurioen eta cromagnonen garaia,interesagarria zirudit, batez ere, nola izan zen bere eguna
horretaz gain, garai gehien gustatzen zaidana erdi aroa da, bere gazteluekin, erregeekin, feudal jaunekin eta abar.nire pentsamentu dela kausa, arkulari pelikula guztiei buruz ikusten ditut.

jonny 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ze ideia ona iruditzen zait historian zehar bidaiatzea!
Garaiaren bat aukeratuko banu,"Epoca"garaia erabakiko nuke.
Garai hartan primeran pasatzen zuten, festa-festaz,izugarrisko soinekoak emakumek eramaten zituzten.Adididez, Versalles jauregian bizi nahi nuke.Garai hartan hainbeste denbora eta dirua zutenez sekulako eraikutzak eraikin zituzten.
Gaur egun bizitaz ikusteko goaz.Ni Versalles jauregira ikustera joan nintzenean ahoz zabalik gelditu nintzen eta irudimen bidez garai hartara bidaiatu nintzen.Beraz dudarik gabe garai hartara joan nahi nuke.
Hala eta guztiz ere aurrera begiratu behar dut.Garai horiek interesgarriak izan arren gure bizitzarekin jarraitu behar dugu,eta gaur egun aukera desberdinak dauzkagu garai horiek ezagutzeko, hau da, filme bat ikusiz, liburu bat irakurriz...Etorkizunean,berriz,ez nuke nahi jakin.Batzuek diotenez dena dago idatzita, baina momentuz ez dakigu zer gertatuko den.Niri etorkizunera joatea gustatuko litzaidake ikusteko zerbait oker pasatuko balu, aldatzeko besterik ez.
M.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bidai bakarra egin ahalko banu, atzera bueltatuko nintzateke , Greziako garaira ,non demokrazia sontu zen.Garai hartan ezagutzen dugun mundu modenua sotu zuten.Han zibilizazioa jaio zen.Horregatik ikusiko nuke zer egiten zuten filosofoek hainbeste gauzak aurkitzeko eta deskubritzeko,zelako bizitza zeukaten eta nola erakitzen zituzten haien temploak.
Baina garai hartan denak ez ziren gauza onak , gauza txarrak ere zeunden.Greziako garaian bakarrik dirua zeukaten pertsonek astia zeukaten pentsatzeko, besteek lan gogorra zeukaten ,egunero morroiak bezala lan egiten zuten.Morroi gehienak gerren bitartez lortu zituzten
Nola ez, aukeratu ahalko banu, erregeko bizitza aukeratuko nuke, modu honetan gaur egungo dakizkidan ezagutzekin mundo hobea eraikiko nuke ,justuagoa eta orekatuagoa.
Aitor 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik bat nator artikulua esaten duenarekin, ez litzaidake gustatuko jakitea nola izango den nire etorkizuna, seguru nago gauzak onak zein txarrak biziko ditudala eta horregatik nahiago dut poliki poliki deskubritzea.
Nire ustez, oso zoriontsuak gara garai honetan jaiotzea, batez ere Europan, beste kontinenteekin konparatzen baditugu gure bizitza askoz erraza delako eta erosotasun guztiak dauzkagulako. Baina garaia bat aukeratu beharko banu, aukeratuko nuke egipzioen garaia. Egia esanda ez dakit zergatik, baina betidanik izan dut zibilizazio honen kuriositatea. Txikia nintzenetik zibilizazio honen enigmak erakurtzen nituen eta oraindik erakurtzen ditut.
Nahiz eta gauden garaian ezin hobea izan, gustoko nuke aste bat egotea Egipton, baina hori bai, erregina bezala eta erosotasun guztiekin.


Shere

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

DeLorean-ean jesarri egongo banitz, ez nuke etorkizunera gogoko joatea . Ados nago zurekin, etorkizuna egunez egun deskubritu nahi dut. Gainera, nire iritziz, bakoitzak egunez egun etorkizuna eraikitzen du.

Atzera bueltatzea ondo legokeela uste dut, beste garaia ezagutzea. Adibidez, lehengizakiko garaian bizitzea interesgarria izango litzatekeela pentsatzen dut.Dudarik gabe, garai hau oso garrantzitsua izan da. Egia da ondo legokeela dinosaurioak ikustea eta sua asmatzea.

Baina nabarmendu nahiko nuke, gure garaian bizitzea nahiago dudala, sorte ona daukagu garai honetan bizitzeagatik.



Gemma 22

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beste garai batera bidaiatzea hain erraza balitz, segur aski, nagoen garaian geratuko nintzakete pertsona guztiak historia zehar bidaiako bailirakete. Beraz, garai honetan primeran negoke.
Hala eta guztiz ere, beste garai batera joan beharko banu joan aurretik bidai planak egin beharko nituzke, bestela, gero berandu izan liteke.
Izan ere, joan etorri nahi izan ezean janaria eta arropa eraman beharo nituzke. Eta jakiak eraman arren, dirua eramatea inportanteena litzateke edozein pertsonak jateaz gain beste behar batzuk baitauzka. Esate baterako, pixa egin behar da eta hori egiteko leku egoki batera joan behar da. Hortaz, mendian egon ezik taberna batera joatea egokiena litzateke. Horrez gain, lo egin behar da eta garrantzitsuena beste pertsona batzuk ezagutzeko ardo batzuk hartu beharko litzateke.
Dena den, hau guztia pentsatutakoan dirua eramanda ere, garai bakoitzak bere dirua dauka. Horregatik, diru pilo bat eramanik ere, garai horretarako zilegi izan ezean ez luke ezertarako balio izango.
Horregatik, pentsatu dudan garaia bizitzeko ez ezik munduko arazo guztiak konpontzeko ere garai onena baitela aitortu behar dut. Garai hori, hain zoragarria, Adan eta Evaren garaia da.
Behin betiko, garai horretan ez arroparekin, ez diruarekin, ez neukake arazorik. Gainera, aizkora batekin nindoake eta sagarrondo guztiak moztuko nituzke. Eta kontatzen dutena guztia egia balitz, ziur aski, garai horretan bizitzeko geratuko nintzateke.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Garai bat aukeratu behar izango badut, nire gurasoen garaia aukeratu nintzateke. Nire gurasoen garaia lan asko zegoen. Nire ama 15 urtetatik lanean egon da eta 24 urterekin bere pisua erosi zuen, baina orain hau ez da gertatzen eta gertatzen bada bakarrik pasatzen zaie aberatsei. Orain lan bat edukitzea edo etxe bat erostea oso zaila da. Kontuan eduki behar dugu, pisuak orain lehen baino gehiago kostatzen dira. Baina beti galdetzen diot nire buruari zer gertatuko den gauzak horrela irauten badira.

Asko gustatuko litzaidake atzera joatea, baina esan behar dut lehen orain baino aukera eta hainbeste erraztasuna ez zegoen, horregatik pozik nago bizitzen dudan garaia. Batzuetan pentsatzen dut zer izango den nitaz etorkizunean. Nire ametsa da, lan bat lortzea eta etxe bat edukitzea 29 urteak baino lehen baina oso zaila ikusten dudanez nire gurasoekin bizitzea konformatzen naiz.

Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik atzera ala aurrera joateko aukera izango banu,atzera bueltatuko nintzateke.Dena den,ez nintzateke oso atzera joango gaur egungo bizimoduarekin hain desberdintasun handiak ez edukitzeko.Hau da,orain dauzkagun erosotasunak,erdi Aroan adibidez,pentsaezina izango litzateke edukitzea.Ura,argia eta batez ere nahi dugun janaria gaur egun nahiko erraz lortzen ditugu baina duela urte asko ez zuten orain dauzkagun erosotasun horiek edukitzen.
Orduan zergatik esaten dut atzera bueltatuko nintzatekela?Etorkizunak beldurra ematen didalako.Pasatu dena ezagutzen dugu eta,nahiz eta aldatu ezin izan,ezaguna denez badakigu aurre egiten.Baina etorkizunak ekarriko diguna inork ez daki.Nire ustez,ez da ezta existitzen ere,bakoitzak egiten du pere etorkizuna.
Gaiari bueltatuz,esan behar dut garai guztiak bere garrantzia dutela.Egia da batzuk oso gogorrak izan direla,gudei dagokionez batez ere.Baian horrek ez du esan nahi
txarrak izan direla,diferenteak esango nuke.Oraingo garaian ere gudak daude eta zer esan krisi madarikatuari buruz?
Bukatzeko,galderari erantzungo diot.Atzera bueltatuko aukera izango banu,60.hamarkadara bueltatuko nintzateke.Uste dut hamarkada horretan ez zegoela hainbeste langabezia eta jendea gaur egun baino zoriontsuago bizi zela.Behintzat hori ikus dezakegu Paco Martinez Soriako filmetan,ezta?
Amaia.