2015/05/25

BOTO ESKUKADA BATEN TRUKE

Denetarik egiteko kapaz dira kanpainan eta baita gero udaletxeetan, aldundian edo parlamentuan eserita daudenean ere. Botoa lortzeko edozein gauza egiten dute. Inoiz musurik emango ez lioketen atso bati emango diote musua eta, beharrezkoa balitz, ezpainetan emateko kapaz izango lirateke. Kaka egin berri duen ume bati altzoan hartuko lukete, kaka bera beren altxor preziatuena izango balitz bezala. Esandakoa, edozer egiteko gai, lotsatu gabe.

Harribitxi batzuk utzi dizkigute kanpaina honetanhautagaiek han eta hemen, baina harribitxi horien artean bitxiena Oiongoalkatearen bideoa izan da. Esandakoa, edozer egiteko gauza dira gure politikariak. Abestu eta korrika. Abeslari txarra eta korrikalari eskasa. Baina botoa lortzeko abestu behar bada Pavarotiren planta egiteko gai eta korrika egin behar da txandala jantzita Usain Bolt-en marka hausteko prest. Barreak barre, kanpaina ona egin du Robertok. Ezagutzen ez zen herrixka Euskal Herriko mapan kokatu du. Egunkari, irrati eta telebista guztietan bere ospe unea izan du, leku guztietan ezaguna egin zaigu Roberto.

Ospetsu hark zioen moduan, igual dio zutaz ondo ala gaizki hitz egiten duten, zutaz hitz egitea da garrantzitsuena. Bueno, igual die zer egin, botoa ematen badiegu.

Zer deritzozue alkate honek egindakoari? Zer egiteko prest daude? Iruditzen zaizue kanpainek ezertarako balio dutela? Zergatik?

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Batzuen ustez inportanteena da jendeak gutaz hitz egitea. Baina, horretarako denak ez du balio muga egon behar delako, batez ere, politikariak baldin bagara. Robertok egin duenak lotsa handia ematen dit bideoak sentsurik ez duelako. Dirudienez, "Faemino y Cansado"-k dira bideoa planifikatu dutenak. Horregatik, jakin nahiko nuke nori bururatu zaion halako itxuragabekeria.
Argi dago boto baten truke denetarik egiteko prest daudela. Zein opari arraroak ematen dizkiguten kanpainan daudenean. Orain dela astebete, hemengo ikaskide batek bere partidoren kutxa txiki bat tiritaz beteta...bai tiritak, eman zizkidan! Egia esanda, gustatu zitzaidan ondo daude korrika ondoren (eskerrik asko Ander).
Uste dut kanpainek ezertarako balio dute, horregatik, gustatzen zait trapu zikinak eguzkitara ateratzen dituztenean ikustea dibertigarria delako.
Beraz, uste dut noizean behin halako kapainak bizitzea ondo dagoela. Kontuan hartu beharko genuke botoa ematea eskubidea dela, eta garrantzi handia duela, boto bakoitzak bere garrantzia duelako etorkizunerako.

Alberto Seo. B2.

Anónimo dijo...

Egia esanda,nik bideo hori ikustean gehien harritzen nau da ze txarto grabatuta dagoen!
Gaur egun edozein telebista lokalak baliabideak baititu hobeto egiteko baina beno agian marketina da eta zuk esan duzun bezala horrela hautagai hori leku guztietan ezaguna egin da. Nik alkatea horrek egindakoari txarto deritzot politiko ona izateko bakarrik beharrezkoa da bere programa zehatza azaltzea eta gero agindutakoa betetzea.Argi dago bideo hori egin duela atentzio emateko agian aholkulari batek edo lagun batek berari gomendatu diolako zeren eta gaur egun edozein gauza errebindikatzeko “flash movie” deritzona erabiltzen den.Baina txukunena da alkatea botoak jasotzeko edozein gauza egiteko prest dagoela eta gainera bideo ikusi ondoren onartu duela hau argitaratzea.Beti pentsatzen dut alkatea izateko kultura maila altua eduki behar dela baina bideo hori ikus eta gero,agian nire pentsamendu aldatu beharko dut.
OLi

Fermin dijo...

Nire ustez hauteskunde-kanpainek ez dute ezertarako balio. Bueno, bai,komunikabideetan orriak eta saioak betetzeko. Hauteskundeetan politikariek denetarik erabiltzen dute botoak lortzeko: kartelak, mitinak, eztabaidak, .. eta gaur egun, sare sozialak. Sare sozialek laguntzen dute politikarien mezua hedatzeko. Adibidez, Oiongo alkateak Youtuben bere abestiarekin 329.000 bisita lortu ditu.

Lehenengo eta behin, Rubeni zorionak bidali nahi dizkiot , Oiongo hauteskundeetan berriro irabazi duelako. Egia da zinegotzi bat galdu duela, baina, irabazi du eta hori garrantzitsuena da.

Nik ,batzuetan, pentsatzen dut, politikak zer demontre daukan pertsonen nortasuna eraldatzen duela. Teorian, Ruben pertsona serioa da,erizaina, alkatea, …

Zergatik bideo hau Ruben? Beharrezkoa da? Uste dut ezetz. Esan duzu irribarreak bilatzen dituzula, bai, oso ondo, barre egitea inportantea da. Baina, kanpaina egiteko eta ondo pasatzeko beste modu desberdinak daude, adibidez, antola ezazu herriko janari bat zure auzotar guztiekin hitz egiteko. Txisteak kontatu, bromak egin, eta gero, azaldu zure herrian zer egin duzun eta etorkizunean zer egin nahi duzuna. Ados nago, Ruben gaur ospetsuagoa zara lehen baino, baina, beharbada , nire ustez arrakasta honekin soilik botoak galtzea lortu duzu.

Lasai Ruben, etorkizuna daukazu. Politika uzten duzuenean, ziur aski Espainiako Telebistak fitxatuko zaitu Eurovision Festibalera joateko.

Fermin

Anónimo dijo...

Hauteskundeak ailegatzen direnean, edozein gauza egiteko prest daude politikoek botoak lortzeko asmoz. Enpresek egiten duten moduan, hauteskundeetan agertzen diren kandidatuek herritarrak konbentsitu eta ilusionatu nahi dituzte haiek bozkatzeko. Mundu ekonomiko empresarialean marketing operazioak dira, eta batzuetan oso erakargarriak dira. Alkate honen kasua oso berezia da niretzat. Bideoa ikustean lotsa edo harridura sentituko luke edonork, baina batzuetan deigarria da. Agian barregarria izan ahal da, baina botoak lortzeko lotsagarria da benetan; hau da, inoiz egingo ez genukeena hauteskundeetan egitea botoak lortzeko asmoz eta inolako lotsarekin filmatzea guztiz penagarria da. Beti gaude publizitatearekin gora ta behera, baina politikoek dirudienez edozein gauza egiteko prest daude hauteskundeetan bakarrik. Nire ustez, oro har, benetan penagarria da propagandaren onuretatik aprobetzatzea momentu jakinetan, erosleak izango ginatekeen moduan.

Asier 4-6

Anónimo dijo...

Nire iritziz haustekunde kanpainek ez dute ezertarako balio. Dakigunez politikoek edozein gauza egiten dute botoak lortzeko, baina batzuetan ez du ezertarako balio. Politikoek konbentzitu behar dute herritarrei botoak lortzeko eta hau lortzeko, nire ustez, beteko duten gauzak esan behar dute.
Nire ikuspuntutik, politikoak kanpainak egiteak ez du ezertarako balio. Nahiz eta gai honetaz gainetik informatuta egon, beti alderdi bera irabazten du. Asko gustatuko litzaidake beste partidua irabaztea ea gauzak aldatzen badira baina hau ezinezkoa izango da.
Bideo ikusi nuenean, bideo barregarria iruditu zitzaidan eta ondo dago herritarrei barre egiteko baina botoak lortzeko lotsagarria da. Nire ustez alkatea izateko edo hauteskundeak irabazteko betan hartu behar duzu.
Amaitzeko aipatu nahi nuke, gizartea aldatzeko lan asko egin behar dela eta politikarien eskuetan dago.
lore