2015/06/01

IKUSI EZ GENUEN GOLA

Ez dakit futbol-zelaian egon ez zinetenok ikusi ahal izan zenuten, ez dakit telebistatik ikusi zenuten, baina larunbateko finalean une batean irabazten ari izan ginen. Ez zen une luzea, baina irabazten ari izan ginen.


Ikusi ez zenutenok ez didazue sinetsiko eta dena asmatu dudala edo dena alkoholaren efektua izan dela pentsatuko duzue.Telebistatik argi ikusi zenuten galdu genuela eta ez ginela markagailuan aurretik jarri, baina zelaian egon ginenok markagailuan gure taldea aurretik ikusi genuen.

Ez da amets bat izan, ez da photoshopez aldatutako ezer. Egia da eta argazkian duzue froga: une batez irabazten ari izan ginen.


Igual izan zen zaletuok, bertan egon ginenok eta etxean geratu zinetenok, berriro ere sartutako gola.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Benetan, partida ikusi ondoren pentsatu nuen Maradona ez dela munduko jokalari onena jadanik Messi delako erakutsi zigulako bera dela betirako munduko jakalari onena. Horregatik, nahiz eta eta argazkian ikusten dena benetakoa izan, partiduaren emaitza Messik erabaki zuen denetarik egiteko kapaz delako.
Athleticen kasuan, beti bezala, ilusio handiarekin eta joku gutxi, alegia. Irakurri dut zaleek Bartzelonan diru asko utzi egin zutela, orduan, galdu genuen eta gainera gure dirua eman genien...
Beraz, berriro final batean Bartzelonaren kontra jokatzeak ez du merezi haiek entrenatzeko Bartzelona-b dutelako eta horrela bidaia eta sarrera aurreztuko ditugulako.

Alberto Seo. B2.

Anónimo dijo...

Egia esanda, partidu futbola ospatu aurretik hain ilusio handia genuen pentsatzen genuela Athletic erregearen kopa irabazi ahal izatea,baina partidu hasi ondoren konturatu ginen Barça talde gogorragoa zela gureak baino,eta Messiren lehen gola ikusi eta gero bagenekien gure lehoiak zorabiatuak amaituko zutela. Horregatik markagailu hori begiratzean,argazkian agertzen dena,pena handia ematen dit eta behintzat partidua hastea horrela izatea gustatu zitzaidakeen hobeto pasatuko zuketen eta,baina beno beste aurten lortuko dute. Aupa athletic!!!

Oli

Anónimo dijo...

Nik ez nuen partidua ikusi eta horrexegatik ez nituen golen kopurua kontuan. Ez nekien Athletic-ek gol bat sartu zuela Barca baino lehen. Nik uste nuen gol hura bigarren tartean egin zela eta beste taldearen golen artean. Egia esanda, ez du desberdintasun handirik sortzen; hau da, 2 golezko diferentzia batekin amaitzea Bartzelona irabazle moduan ez da oso ona. Hurbiletik ikusita era sinbolikoan interpretatu ahal da: Bartzelona Espainiako futbol talderik onena dela kontuan edukita, momentu hartan benetako emozioa sortu ahal da aurrerakada adierazten duen proba batekin. Betiko txapeldunek ere galdu ahal dutela ikusteak benetako satisfakzioa sortzen du eta gauza ikaragarria da. Lurrara bueltata, ezin dut esan satisfakzioa lortu dudanik futbolzalea ez naizez, baina horrelako momentuak, oro har, oso bereziak dira.

Asier 4-6

Fermin dijo...

Maiatzaren 30an. Bartzelonan.Kopako finala. Lehenengo eta behin, estadioko harmailetan irabazten dugu.Gero, berdean, beti bezala ,“Txikitxoa” agertu zen eta agur ametsa.

Txikitxoa argentinarra da. Ze ostia jaten dute argentinarrek futbolean hain ondo jokatzeko.

Bista atzera itzultzen naiz eta San Mameseko nire lehenengo partida gogoratzen dut. Valentziaren kontra. Han zegoen Kempes. Rockeroren ilea , baina, jenioren hankak.Ikusgarria. Bueno, partida hartan Athleticek 4-0 irabazi zuen.

Lau urte geroago, San Mamesen futboleko Jainkoa ikusi nuen, Maradona. Pelusak bailoaz nahi zuena egin zuen. Zubizarretak oraindik, nondik sartu zuen baloia falta hartan pensatzen ari den. Mito bat. Bueno, partida hartan Athleticek 3-2 irabazi zuen.

Gaur egun, Txikitxoa dago. Ostia, nik ez dut inoiz zuzenean jolasten ikusten. Gainera, Athleticek ez dio inoiz Txikitxori irabazten.

Txikitxoak mezu hau irakurtzen baduzu, nire aurpegia gogoratu. Abuztuan ikusiko dugu.

Fermin