2015/11/13

EN TXAPAZ DE LA BABCOCK

Datorren urtean ez dut EGA emango. Ez datorren urtean, ez hurrengo urteotan. Ez dakit euskararen irakaskuntzan indarrean jarriko den, baina hauteskunde garai honetan egiten diren proposamenei kasu eginez gero, agian irakaskuntzan gaudenoi datozen urteotan ordainduko zaigu gure ikasleen emaitzen arabera eta, tira, argi dago gure euskaltegian altuena den maila honek suspentso kopuru altuena ere baduela. EGA emango dutenak miseria gorrian bizitzeko arriskuan egongo dira, dirusaririk gabe geratzeko arriskuan.

Neurri bitxia, egunkarietako lehen orrialdeko titularra izateko modukoa. Boto batzuk lortzeko amua baino ez dena; baina, badaezpada, zuzendariari datorren urtean gainditzeko errazagoa den maila eman nahi dudala esan diot.

B plana ere badaukat. Azken egunotan ari naiz zerrenda bat egiten euskaltegiko ikaslerik onenen izenekin. Eurokopa jokatuko bagenu bezala, nire selekzioa ari naiz egiten ea nire jokalariek titulua lortzen duten. Ikasleen emaitzen arabera ordaintzen badidate, ikaslerik onenak nahi ditut ondoan, bestela musu truk lan egingo dut edo hemen esaten dugun moduan “en txapaz de la Babcock” kobratuko dut.

Zer deritzozue proposamenari? Zeren arabera kobratu behar dute irakasleek? Zer iritzi duzue EGAren inguruan? Zein izan da eduki duzuen irakaslerik onena? Eta txarrena?

13 comentarios:

Julen Maeso dijo...

Kaixo lagunok!

Egia da bokazioa ez duten irakasleak daudela, baina bai dutenentzat proposamen hau bidegabekoa da. Titulua lortzen duten ikasleen kantitatearen arabera kobratzea proposamen erradikalegia iruditzen zait. Gehienetan ikasleen gutxiegiak ez dira irakaslearen errua soilik. Beraz, nire ustez, irakasleak haien lan orduen arabera kobratu behar dute eta iraskuntzaren kalitatea egiaztatu nahi izatekotan ikuskatzaile gazteen bidez egin ahal litzateke.

EGAri buruz, alde batetik, eskatzen duten maila altuegia dela uste dut, baina beste aldetik normala dela ere ikusten dut, irakaslea izan ahal zarelako titulu honekin. Horretaz aparte, EGA eskatzea lan batzuetarako gehiegi dela uste dut. Esate baterako, haur hezkuntzan lan egitea nahi izatekotan A1 tituluarekin nahikoa litzateke, umeak ezta gazteleraz hitz egitea ez dakitelako oraindik. Bakarrik hitz solteak erabiliko zenituzke eta hiztegi normal batekin klasea ondo egin ahal zenuke. Beste adibidea ere kale-garbitzailea izateko EGA behar duzula da. Zertarako nahi duzu Ega titulua kaleak garbitzean? Ertzaintzan, Osakidetzan, Udaltzaingoan, Udalan... lan egitekotan normal ikusten dut, baina nire ustez Eusko Jaurlaritzak askotan pasatu egiten da EGA titulua eskatzean lan batzuetarako.

Nire irakasle onenak batxilergoan izan nituen. Oso konpetenteak eta jatorrak ziren. Unibertsitate publikoan, ordea, bi bakarrik ziren onak. Besteak bokazio gabeak eta ulertezinak ziren, zure kabuz gainditzea gai ez izanez gero, akabo.

Beno lagunok, laster arte!

Anónimo dijo...

Ez nago ados proposamenarekin. Irakasleek ez dute lan egin behar helburuen arabera. Horrek bakarrik lortuko du stress gehiago egotea. Ez dut ezagutzen irakasleen akordioa ekonomikoa, beraz ezin dut jakin zuzena kobratzen dute edo ez. Baina, sekuraski, gauza hobetoak lortu ahal dira.
EGA-ren maila bakarrik da beste lan postu batzuetako, ez da guztiontzat. Baina uste dut ere jende asko gehiagok gainditu ahal dutelako.
Amaitzeko, irakasle onena eta txarrena Unibertsitatean geneuzkan. Onenarekin asko gehiago gustatu zitzaiskidan ikasketak eta txarrearekin ikasketak amaitzea kostatu zitzaidan.

MF, B1

Anónimo dijo...

Kaixo,

Zelako sorte! Irakasleek kobratzen badute gure emaitzaren arabera, zihur nago jende gehiago gaindituko dugula!
Txantxetan ari naiz!Ez dauka ez hankarik ez bururik jendeak gainditzen ez badu irakasleek gutxiago kobratzea...Are gehiago, ardura osoa haien menpe ez badago...
Irakasleek, denok bezala, kobratu behar dute haien lanagatik. Beste arlo batzuetan, ordez, zenbat eta gehiago saldu orduan eta gehiago kobratzen da. Esate baterako, komertzialak.


Egaren azterketari buruz, urte honetan hainbat hedabidetan irakurri ahal da EGA dela Euskadiko azterketarik zailena. Nik ez dakit baina horrela izanda,
irakasleek, EGAko irakasleek behintzat, ez lukete edukiko ezta piparik erosteko ere :(


Amaitzeko, irakasle on bat edukitzea altxor bat da, alegia, motibatzen gaitu eta gai azpergarri bat zerbait dibertigarri bihur dezake.
Adibidez, nire irakaslerik onena unibertsitatean izan nuen, programazioa eman zidan eta berari esker ariketa bakoitza desafio izan zen. Beste aldetik,
nire irakaslerik txarrena batxilergoan izan nuen, berarekin ulertu nuen zer zen irakasle txar bat izatea...
Laburbilduz, irakasle on bat edukitzea zortea da loteria tokatzen bazaizu bezala. Eta honekin ez du esan nahi irakasle onak gutxik daudela, ez horixe,baina irakasle onak bakarrik haiek, gure alderik onena atera daitezke eta inork ez zuen esan erraza izango zenik;)

Olga B2 Fidel

Anónimo dijo...



Aupa Lagunok!!!


Ba, zer esan proposamen honi buruz, niretzat gutxienez onartezina da, irakasleek bere lanaren arabera kobratu behar dutelako eta ez bere ikasleen emaitzen arabera. Badakit badaudela beste lanek horrela funtzionatzen dutela, adibidez merkataritzak, baina kasu hauetan haien buruko menpean daude eta ez beste inoren menpean. Ikasleen emaitzaren arabera kobratzeari bidegabekoa deritzot, irakasleak beti ez delako ikasleen porrotaren arduraduna, bai porrotan bai arrakastan ikasleek paper garrantzitsua badute eta.

Uste dut EGA beharrezkoa dela lan batzuetarako, adibidez, administrazioko lapostuetarako, irakaslea izateko eta honelako lanetarako. Beste lan motarako ordea gehiegizkoa dela deritzot, esatebaterako, zaindari izateko es dut uste EGA eduki behar duenik.

Batxilergo urteetan izan nuen irakaslerik onena, Roberto izeneko historia irakaslea zen, eta berarekin asko ikasi genuen denok eta ez bakarrik liburuetan agertzen zena, baizik beste historio bitxiak hark kontatzen zizkigunak. Irakaslerik txarrena ordea unibertsitatean izan nuen, matematika finantzarioak ematen zituen eta guk gure kabuz ikasi behar genuen materia, bestela ez genuen asterketak gainditzen, berak ez zuelako ezer azaltzen klasean.

Gero arte.

Rodri B2Fidel

Leire B2 dijo...

Kaixo guztioi!

Badakigu EGA gainditzea oso zaila dela. EGA lortzeko egin behar diren frogak oso jende gutxik gainditzen dituela esaten dute.
Ni ez nago ados proposamen honekin, bidegabea iruditzen zait ordaintzea ala ez ordaintzea gaindituen arabera. Irakasleek bere lana ondo eginez gero soldata jaso behar dute, denok bezala.
Hoberena EGA edukitzea da inolako arazorik ez edukitzeko gero eta lanpostu gehiagotan eskatzen digutelako. EGA ez badaukagu ate asko ixten zaizkigu, adibidez: Hezkuntzan, Osakidetzan...
Nire kasuan Hezkuntzan lan egiten dut ume txikiekin eta gehiegizkoa iruditzen zait EGA lortu behar izatea. Umeekin esaldi laburrak eta agindu zehatzak erabiltzen ditugu eta hau egiteko gai naizela iruditzen zait.
Horrez gain, gero eta zailagoak jartzen ari dira froga hauek eta garrantzitsuak izanez gero, beste hizkuntza batzuk alde batera uzten ditugula pentsatzen dut.
Nire irakaslerik onena batxilergoan eduki nuen, ingelesa eman zidan eta jolasen,adibideen eta esperientzien bidez ikasi genuen konturatu gabe.
Alderantziz, irakaslerik txarrena txikitan eduki nuen, heziketa fisikoaren irakaslea zen eta irakasgai hori gorrotatzeaz gain ez zen batere ona bere lanean. Oso zorrotza zen eta zerbait lortzen ez bagenuen oihukatzen hasten zen. Beldurrarekin joaten nintzen bere klaseetara! Esan dezatela irakasgai hau erraza dela!
Ikusi arte!

B1 A.T dijo...


Kaixo denoi,

Albiste honi buruz entzuten dudan lehena da, txantxetan zara, ezta?. Benetan esaten didazu ikasleen emaitzen arabera irakasleei gauza bat edo bestea ordaindu dezakela?, ai ene! zelako presioa bai irakaslearentzat bai ikaslearentzat ere bai!. Nire ustez ezineskoa da halako neurria hartzea, ez du bururik ez hankarik.

EGA gainditzeko garrantzitsua da nolako irakasle edukitzea baina ez da batere garrantzitsuena, baizik eta geure ardura da.

Beste gauza bat, bada ere "en txapaz de la babcock" esaera entzuten dudan lehenengo aldiz. Interneten esanahia bilatu dut eta bitxia iruditu zait. "Bitxia" diot garai hartan bizi ez nintzelako bestela...ziur beste adjektibo bat aukeratuko nukela.

Laster arte.

Fidel B1. A.T

Anónimo dijo...

Ub1 zortzietatik hamarretara

Kaixo lagunok!

Uste dut aste honetako gaia iruditzeko zaila dela eta seguruenez politiko edo politikaz arazo bat izan dela, eta oraindik ere bai.

Uste dut, gizartean euskararen erabilera normalizatzeko, euskara merezimendu bat Administrazioan lan egiteko erabili da, zerbait material bezala eta oker daudela gauzak egiteko modu horrekin. Jende guztiak Administrazioan lan egin nahi du eta jende asko Euskaltegira euskara ikastera joaten da. Horrela, lehen Euskaltegiak jendez beteta zeuden eta ez zegoen problemarik. Baina orain, zer pasatzen da? Gazteago direnak (D ereduan ikasi dutenak), euskara badakite eta ez dira Euskaltegira ikastera joan. Beno, agian Ega ateratzeko eta lanpostu bat aurkitzeko.

Horrela, bizitzan hobetzeko euskara ikasi behar dugu. Betebehar bat da. Gainera, euskara ikastea, eskatzen duten maila lan egiteko gehiegi da eta zaila da gainditzeko. Hau euskara zerbait astuna bezalako eredua da.

Normalizazio honekin, lortu dutena da jendeari ez zaiola gustazen euskara eta hitzegitea ere ez. Zelako mugida!, zelako normalizaioa! Helburua lortuta dago: jende askok daki euskaraz hitzegiten, baina ez dute nahi erabili.

Euskara erabili da, hotza moduan, sentimendurik gabe. EGA atera behar duzulako tresna beste bat bezala lanpostu baterako. Hau ez da euskara maitetzea. Horrela, jende askok euskara gorrotzen du. Normala da!

Niri denbora asko kostatu zait hau ulertzea, nire alabak eduki nituenean; euskara kultura bezala ulertzea, ez tresna bat bakarrik lanpostu ona bat lortzeko. Baina esan behar dut ere bai, Euskaltegira joaten naiz nire bizitza hobetzeko, noski.

Irakasleei buruz, pentsatzen dut normalean norbait Euskaltegi batera ikastera doala, adinduna eta arduraduna da.

Denok badakigu, irakasle txarrak eta beste batzuk ona direla, denetik egon behar da, baina ez nago adoz arduraduna osoa irakasleek daukatela. Lehen esan dudanez, euskara ikastea zaila da (EGA mailan zailago), jendea klasean aspertzen da eta hau ikaeeslentzat eta irakasleentzat, problema bat da.

Seguruenez , etorkizunean Euskaltegian ikasle gutxiago egongo dela, eta behar baino Euskaltegi eta irakasleak gehiago egongo direla. Pena handia bat da, irakasle batzuk oso onak eta langileak direlako. Batzuk ezagutzen ditut, oso langileak direla eta euskararen alde lan egiten dutela, eta esaten dute “dena ez dela dirurik”, "dena ez da lanpostu bat".

Baina, egoera honetan konponbide bat planteatuko dut. Gizarteak “bere normalizazioa” lortzen duenean, euskara maite dutenak geratzeko, eta irakasle hauek Kultur etxeetan bezala egon beharko dira, beti euskara ikasteko animatzen, euskara maite dutelako. Uste dut, zerbait maite bada, hobeto ikasten da.

Bueno lagunok. Hau da nire iritzia. Laster arte.

Paula Pedrero dijo...


Dakizuenez, gaur egun gero eta jende gehiagok Ega perfila edukitzea beharra du, horregatik, Euskal Herrian mugitzen bazara ikus dezakegu edozein pertsona euskara etengabe ikasten. Kontua da, arazoa ez dela hizkuntza bat ikastea, baizik eta beharra hori edukitzea. Hau da, gehienok egoten gara euskaltegi batean gure lana euskara edukitzea eta jakitea beharrezkoa delako, bai osakidetza lana ahal izateko, bai lanpostu publiko baterako edo ikastetxe batean lan egiteko asmoa baldin baduzu. Uste dut lanposturaren arabera euskara on maila edukitzea beharrezkoa dela, baina ulertzen ez dudana zergatik lanpostu batzuek eskatzen diguten izugarrizko maila izatea da, esate baterako, haur hezkuntzan lan egiteko. Neuk, adibidez ikastetxe batean egiten dut lan eta ez dut uste irakasle on bat izatea beharrezkoa izango litzatekeela Ega maila edukitzea, baizik eta daukazun ezaugarri guztiak ondo transmititzea.

Azkenengo gauza aipatu dudanarekin jarraituz, esan dezaket primeran gogoratzen dudala nor izan zen niretzat ikastetxearen irakaslerik onena, Marisol izenekoa. Marisol nire ikastetxeko irakaslea izan zen (Haur Hezkuntzan oinarrituta), berarekin denetarik ikasi nuen, batez ere, eguneroko gauzak izaten eta lantzen ditugunak (bizitzaren zehar ditugun zailtasunetatik bihotz onekoa ikastera). Hala ere, ez dut gogoratzen nor izan zen irakaslerik txarrena, baina ziur nago horrela izanda ez zitzaidala batere gustatu berak emandako klaseak. Amaitzeko eta nire esperientzaren aldetik gustatu nahi nuke esatea niretzat irakasle on izatea pazientzia edukitzea eta umeei bizitzan zehar agertzen diren traba guztiak irakastea da etorkizun batean ahal den neurrian umeek haien modura konpon dezaten.

Paula (Fidel-B2)

Anónimo dijo...

Urtero berriro Egari buruzko azterketa bueltaka gabiltza. Behin eta berriro azterketa suspenditu duten pertsoneen kopurua oso altua izan da.Normalean,azterketa egin ostean gure ezagutzei galdetzen diegu zer iruditu zaien azterketa.
Oro har ,erantzun berberak entzuten dira,azterketa oso zaila zela, huts egitea itxaroten zutela, eta beraien euskaltegietan dauden eta irakasleen daukaten maila ez dela nahikoa azterketa aurre egiteko. Zergatik errua leporatzen diegu irakasleei edota Euskaltegiei?.
Nire uskez aitzakiak bazter batean utzi behar dira. Geure buruari galdetu behar diogu zeintzuk izan dira gure akatzak eta zertan hobetu dezakegun hurrengo aldirako.
Argi eta garbi eduki behar dugu Ega beste kontu dela. Titulo hau lortzeko akatz asko edukitzea ez dizkizute onartzen, goi tituloa da eta.
Hemen arte nik ez nuke ezer aldatuko, baina gauza bat nire onetik ateratzen nauela. Lanpostu batzuetarako, zergatik hainbeste balio du Ega tituloa?. Ados nago beharrezkoa dela baina mugak jarri behar dira. Tituloa puntuatu behar duela baina ez ezagutzeak gehiago baino. Adibide bat ipiniko dizuet. Demagun ospitalean hil ala biziko ebakuntza baten aurrean gaudela, zer da garrantzitzuagoa? sedagile horren ezagutza handiak izatea edo euskera maila oso altua izatea? Nire kasuan argi argia daukat.
Irakasleei soldata dagokienez, ikasleen emaitzen menpean egotea egoezina sortuko luke irakasleen bizitzan oso arriskutzua iruditzen zait. Soltatak lanaren menpe egon behar dute, beste kontu da lanean arduradunak eta profesionalak badira ala ez. Nik printzipioz uste dut baietz.
Hamaitzeko, zorionez irakasleen dauzkadan oroipenak ikaslea nintzenean, orokorrean nahiko onak izan dira. Haien batzuekin, oraindik arremana onak mantentzen ditut. Nohizbenka elkar ikusten dugunean tabernaz taberna joaten gara eta ni txikia nintzeneko istorioak kontatzen dizkidate.

Iker Fidel b2

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok,

Badirudi ero bihurtzen ari garela, hizkuntza merkataritzan saltzen duten edozein produktuaren parean jarri nahi dute batzuek. Zer izango da hurrengoa? Gaixorik izango garenean sendatuko ez gaituen mediakuari soldata ere murriztuko diogu? Lapurketa argituko ez duen ertzainari ere ez diogu soldata osoa emango?

Euskararen inguruan eztabaida handia sortu da betidanik, zein maila erakutsi behar dugun lanpostu bat lortzeko edo zein lanposturi dagokion euskara menperatasuna ala ez. Nire ustez eskerrak eman behar ditugu erderarekin beste zenbait ez egiteagatik. Zenbatek gaindituko luke gaur EGA lortzeko egiten ditugun azterketak erderaz egingo bagenitu? Pentsa ezazue gauza izango zinateketen halako heziak gainditzeko.

Bestealdetik, irakasleek euskara irakasteko ardura duten arren haiei bakarrik ezin diegu gure porrotaren errua bota, azken finean gu geuk gara ikasitakoa azaldu behar dugunak.

Beste arloetan gentatzen den bezala mota guztietako irakasleak daude, batzu besteak baino hobeak izango dira, baina ikasleen artean ere ezberdintasunak izango dira, beraz ez dago errudun bakarra bilatzerik.

Niri irakatsi didaten irakasleen artean ikasitakoa erakusteko aukera eman zidan bat aipatuko nuke, irakatseaz gain bizitza profesionalean sartzeko bultzada eman zidan behin. Horrexegatik uste dut eskertzekoa dela ikasten ari denek bide onetik doala egiaztatu dezala.

Ondo ibili eta ekin gogor euskarari,

Vicente JB 2

Anónimo dijo...

Kaixo!

Nire ustez, EGA azterketa, ez da beste euskarazko azterketak bezala.

Asterketa honetan hizkuntza menperatzen duzun ala ez adierazi behar da. Horregatik zaila da azterketa hau gainditzea.

Egia da, bakarrik azterketa batean zure ezagupenaren maila neurtzea ez dela batere erraza, baina zoritxarrez hau da daukagun metodo bakarra.

Ondo izango litzateke, EGA azterketan euskaltegian lortutako notak kontutan hartu.

Baina momentuz sufritzen jarraituko dugu.


MAITEFIDELB2

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok

Nire ustez irakasleek ez dute haien ikasleen emaitzen arabera kobratu behar. Hori egitea bidegabeko egoerak ekarri ditzake. Irakasleek lagundu dezakete ikasleei notak hobetzeko, baina ikasleak txarrak edo alferrak direnean ezin da ezer egin. Irakasle hau ez du zigor bat behar bere ikasleak gaintzea ez lortzeagatik.

Irakasteek kobratu behar dute haiek lan egiten duten araberaz. Oso zaila da hizkuntzetako irakaslea izan, eta gehiago arratsaldez, langileek ikasten dutenean. Hau da psikologoak ere izan behar direlako haien ikasleen zailtasunak ulertzeko eta gainditzeko eguneko asken ordutan. Klasean giro on bat lortzen denean ikasleek bere arazoak ahazten dituzte, eta momentu horretan hizkuntza gustura ikasten hasiko da. Hau lortzen dutenek dira gehiago kobratu behar dutenek.

Nik hizkuntzak ikastean ez dut sorte handia izan, ordezko irakasle asko eduki dudalako. Giro oso ona lortzen genuen ikaskeek baina ez genuen asko ikasten. Bakarrik esango nuke nire alemanako lehen irakaslea ona izan dela.

Ondo ibili era hurrengoa arte!

Muxu bat

UB B2 IDOIA

Anónimo dijo...

Propuesta hori ez zait batere gustatzen eta zure bigarren plana ere ez.Nire ustez irakasleak soldata finkoa eduki behar dutela. Ikasleok desberdinak gara,horrela ikasle batek azalpen osoa harrapatu ahal du eta beste batek ez.Zure bigarren planarekin geto bat edukiko dugu.Klase bat osoa ona izango litzateke eta bestea oso txarra izango litzateke. Ega da Euskaltegiko mailarik altuena,azkena titulo bat da,baina noski Egaren tituloa edukitzea jendeak asko behar du. Nire bizitzean ez nuen asko ikasten,bakarrik L.H arte.Baina irakasle asko eduki izan nuen.Mementu honetan ez dut gogoratu bere izena,fisika ematen zidan.Egunero arbela letrak Beteta zegoen,baina inork ez zuen ezer harrapatu.Onak asko eduki izan nituen,adibidez Begok Zienzias ematen zizkidan,berarekin praktikak asko egin izan nituen,teoria gabe asko ikasten nuen. Agur Richard