2015/12/04

MAKINA BAT

Ez da sentimendurik ez duelako. Ez da aurpegira begiratzen diodalako eta bizirik dagoen ez dakidalako. Beste arrazoi bat dago ondokoa makina bat izan daitekeela pentsatzeko.

Dena ondo egiten du, primeran. Robot baten moduan, zero akats. Berdin da zer egin behar den, berak dena ezin hobeto egiten du. Gauza gutxi ondo egiten dituen batentzat, ulertezina.

Inoiz kablerik daukan begiratu dut, disimuluz, baina ez. Ez zaio ezer ikusten. Ez aurretik, ez atzetik. Egun batean ondoan izan nuen komunean eta horretan ere txapeldun. Irribarre maltzurrez agurtu ninduen, praketako kremailera igo zuenean. Behin bateria gutxi zeukala iruditu zitzaidan, baina gaizki sendatutako gripea baino ez zen izan. Etxera joan zen eta hurrengo egunean bertan zegoen, tailerretik pasatu izan balitz bezala.

Lankide batzuekin komentatu dut eta badago zoro nagoela pentsatzen duen norbait, ulertzen dut; baina ez dira gutxi nik bezala pentsatzen hasiak direnak. Mazinger jarri diogu ezizen. “Puños fuera” esaten diogu elkarri brometan ikusten dugunean.

Kezkatu nauka Mazingerrek. Gaizki egiten dut lo. Amesgaiztoak ditut, batez ere, bere arreba, Afrodita, gurekin lanean hasiko dela dakidanetik.  

Baduzue “Mazinger”-rik zuen lanetan edo ikastetxeetan? Ezagutzen duzue dena ondo egiten duen inor? Zertan zarete onak? Zer uste duzue robotez? Etorkizunean ordezkatuko gaituzte lanetan?

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok,

Ezagutzen dut honelako tipo bat, baina guk ez dugu MAZINGER deitzen, guk deitzen dugu SIMCA- Tipo honek ez ditu gauzak guztiak ondo egiten, nahiz eta berak baietz pentsatu, eta hori txarrena da. Laneko edozein gauza berak kontrolatu behar du, eta eginda eta gero, berak hobeto egingo luke. Gainera denetarik daki, arropaz hitz egiten badugu berak daki, bere izako modista zelakon, umez hitz egiten badugu badaki, gaisotasunaz , futbolaz, ekonomiaz, politikaz ….edozein gauzetaz hitz egiten badugu hitzaldi bat botatzen digu. Jakintasun putzu sakon bat da.
Pertsona hau klonatu behar dute eta robot bat egiten, mundo osoak bere jakintasuna erabil dezan edo hobeto esanda, alokatu dezakegu.
Norbaitek nahi badu, beldurrik gabe deitu niri.
Argi daukat robot bat nahiago dudala, deskonektatu ahal dugulako, behintzat.

Gauza bat ahaztu zait: zein den “SIMCA” ezizenaren esangura esatea. SIMCA=Simpatico pero cabrón.

Anónimo dijo...

Jakina!Nork ez ditu ezagutu nohizbait honetako pertsonak?.Nik ezagutzen dudanari buruz hitz egingo dizuet.Munduko mendirik altuenak igo ditu,edozein kiroletako mota menperatzen ditu,munduan zehar abenturen bila ibila da eta haietako batzuetan hiltzeko zorian egon zen.Indiana jones berberaren hitz egiten ari naizela irudi dezake ,baina ez.Pertsona hau da nire aitaginarreba !!! , zelako mamua !! . Hau ez da guztia,bere azalpenak denetariko txarrena izaten dira. Edozer gauza galdetzen badiozu ,sekula ez duzu entzungo azalpen bat hain luzea . Zainak mozteko modukoa da ,familietan "azalpena" deritzogu . Nahiz eta oso astuna da gauzak azaltzeko orduan oso ateraldi barregarriak ditu eta asko barre eginarazten digu . Dena ez zen txarra izango , zerbait ona behar izango lukeen jjj .
Bromaz aparte , nire ustez dena ondo egiten dutela dioten pertsonak ,harroputzak dira.Nahiz eta pertson hauetako helburuak egiten dituzten gauza guztietan perfekzioa lortzea da,makinak balira balira bezala ;askotan , baita haiek ere hanka sartzen dute.
Honekin esan nahi dut, gizaki perfektua ez dela existitzen .Bakoitzeko inperfekzioak bereziak izatea eragiten digutenak dira eta aldi berean makinetako bereizten gaituztenak.
Roboten gainean,zer esanik ez urteak pasatu ahala , robotika zein informatikaren arloetan kontaezin aurrerabideak lotrtu dira . Dena den , nire ustez oraindik oso urrun dago teknologia beharrezkoa Marzinger edo transformer bat sortzeko .Hala ere ,etorkizun batean edozer gerta dezake.

Anónimo dijo...

Iker B2 Fidel

Anónimo dijo...

Kaixo lagunak!

Nik ere “Tolosa”k ezagutzen ditut, bai “Tolosa” deitzen diet (Tolosa=Todo lo sabe). Nire aldetik, ez da hain arraroa Tolosa batekin edonon aurkitzea, gure artean daude eta. Tolosa on batek, denetarik daki, berdin da nuklearra ingenieritza izatea eta denetariko esperientzia edukitzea, noski! Besteok haien ondoan gizajoak dirudigu…Zerbait kontatuz gero, berak zuk esan duzuna baino harrigarriagoa dauka kontatzeko zerbait.

Nik, Socratesek esaten zuen bezala, “Ezer ez dakidala, bakarrik dakit”. Hori bai zerbait ez badakit ez dit bost axola, saiatzen naiz beti irakasten, gutxienez Wikipediaren bidez. Batek daki, denborarekin agian nik “Tolosa” bihurtuko naiz konturatu gabe…kar kar.

Anónimo dijo...

Olga B2 Fidel ;)

B1 A.T dijo...


Kaixo denoi,

Horrelakorik emakumea ezagutu nuen; lankidea izan zen. Dena primeran egiten zuen, akatsarik gabe. Zeuk oso ondo zenekien noiz egiten zenuen zerbait txarto, bakarrik bera ikusi behar zenuen. Beren begiradak dena esaten zuen, ez zen beharrezkoa hitz bat bera ere.

Ai... halako begirada... Gogoratzea nahiko dut urduri ipintzeko.

Laster arte.

Julen Maeso dijo...

Kaixo lagunok:

Nire bizitzan zehar halako pertson bi edo hiru ezagutu ditut, baina nire ustez kasurik larriena batxilergoan ezagutu nuen. Oso pertsona jatorra zen eta hasieran dena normala zirudien, baina denboraren poderioz gehiago ezagutu nuen eta nahiko "trepa" zela ikusi nuen.

Pertsona oso kezkatia zen ere eta ez zen inoiz gurekin atera zerbait hartzera, beti ikasten baitzegoen. Bere ordutegia oso gogorra zen. Denok goizeko zortzietan sartzen ginen klasera eta arratsaldeko bietan ateratzen ginen klasetik egunero. Horretaz gain, berak inglesa akademia batera, euskaltegira eta matematika akademia batera joaten zen. Nota oso onak lortu zituen, baina bizitzako 2 urte hoberenetakoak galdu zituen nire ikuspuntutik.

Nik ez dakit zertan naizen ona zehatz meatz, baina norbait laguntzen dudanean ondo sentitzen naizela badakit eta gustoko dut, horregatik polizia izatea gustatuko litzaidake. Etorkizun batean dena makinez beteta egon daiteke, baina askoz hobeagoa zen lehen zegoen tratu pertsonala. Ezaugarri hori galtzen ari da tamalez. Beno lagunok, klasean ikusiko gara.

Agur!

Anónimo dijo...


U1 zortzietatik hamarretara

Kaixo lagunok!

Nire ustez, nahiz eta ez existitu robotak, pertsona batzuk robotak dirudite, baina bakarrik dirudi. Denok dakigu ez direla robotak existitzen.

Seguraski,pertsona batzuek dena ondo egiten dute, hala ere beste batzuek robotak izan nahi dute, baina egia esan, barregarria egiten dute hain onak ez direlako. Normalak dira, enparau pertson bezalakoak dira.

Pertsona hauek ez dute haien artean esaten, denok gauza onak eta gauza txarrak dauzkagula.

Pertsona hauek, robotak bezalak ikusten dira, beti bakarrik ikusten dute akatsak eta perfektuak edo hoberenek izan nahi dute. Pentsamendu honekin zerbait txarra egiten dutenean, ez dute pentsatzen akats bat eduki dutenik, txarrenak direla baizik. Horrela inoiz ez daude gustura. Eta hau arazo bat da.

Zergatik gertatzen da egoera hau. Nire ustez gizartearen errua da. Gero gure arduraduna da jarraitzea edo aldatzea gizarte arau hauek.

Gure gizartea lehiatsua da. Gure gizarteak denok berdinak garela nahi du (robotak), eta gainera eskatzen digu hoberenak garela. Mezu hauek sinesten bazaizkigu, robotak izan nahi izango ditugu, edo robot bezalakoak.

Pertson hauek oso perfekzionistak dira eta batzuek ezagutu ditut. Batzuek horrela izangandik depresio handi batekin bere bizitzan bukatu dute, beti bronkaz bizitzarekin, inperfekzioaren aurka, akatsaren aurka. Akatsak, normalak direnez, pertsona hauek egun batean "crack" egingo dute.

Perfekzionista izatea oso garestia da, ez da naturala eta esaten duenez errefrauak “ahuntza beti igotzen da mendira”.

Bueno lagunok, laster arte.

Agur Saionara.

Leire B2 dijo...

Kaixo lagunok!

Nire bizitzan ere honelako pertsonak daude,denetarik dakitenak.
Ezkondu nintzenean egin nuen bidaian,halako pertsona bat ezagutu nuen.Egun guztiak pasatzen zituen gure alboan eta gainera oso astuna zen.Edozein gaiez zekien:politikari buruz,futbolari buruz(nahiz eta katalana izan,Real Madrileko zalea zen,hau bai arraroa!),musikari buruz... eta berarekin ados ez bageunden haserretzen zen eta oihukatzen hasten zen.Zelako pertsona espeziala!
Txikitan ere halako pertsona batekin topatu nintzen,klaseko kide bat zen eta kuadrileko laguna;nahiko jasanezina zen.Beti egin behar genuen berak nahi zuena.Egoera honetaz nekatuta bukatu genuen eta zorionez beste talde batekin joan zen.
Niri asko kontatzen zait pertsona hauei nire iritzia ematea eta batzuetan ezetz esatea.Pertsona perfektoak ez dira existitzen nahiz eta haiek perfektoak direla pentsatu.
Ona izango liteke pertsona hauek antzekoak diren pertsonekin topatzea,horrela konturatu dezakete haiek ez dutela beti arrazoia edukitzen.
Laster arte!

Anónimo dijo...

Iaz tipo bat ezagutu nuen robot bat ematen zuena.Eta ez gauza guztiak ondo egiten zituztelako,ez.Tipo honek,sendimendurik ez zeukala ematen zuen.Benetan.Nik ez nuen uste halako pertsonarik egon ahal zirela baina,antza denez,egon badaude.Egunero berarekin egon behar izan nuen eta inoiz ez nion sendimendurik ikusi.
Nire ustez,halako pertsonak ikustea tristea iruditzen zait,mundua mugiarazten duten gauzen artean sendimenduak baitaude.Zorionez,mutil honetakoa gutxitan ikus dezakegu, bestela zelako munduan biziko ginateke!
Bestalde,robotei buruz esan behar dut harrigarria iruditzen zaidala, gauden mendean eta dauden aurrerapenekin, oraindik halako robot arruntak sortzea.Beraz ez dut uste ordezkatu gaituztenik.Egia da, medikuntzan adibidez,zenbait ebakuntzak egiteko erabiltzen dela robot baten antzeko tresna.Horretarako erabiltzeari ondo deritzot baina telebistan ikusten dudanean robot bat txakur gisa sortu dutela lelokeria hutsa iruditzen zait.Sortzaile hauek beren esfortzua baliagarriak diren gauzetarako erabili behar dute.
AMAIA.

Anónimo dijo...

Kaixo guztioi,
Nahiko seguru nago Mazingerren bat ezagutzen edo ezagutu dugula. Ez da axola non.Niretzat gehien inporta didana gauza asko taldean egin behar dira,beraz gauza askotan amore eman behar da. Arazoa da normalean pertsona hauek indibidualistak direnean eta "jende akastasunarekin" lan egitea ez zaie gustatzen. Horrez gain, dena ondo egitea ezinezkoa da, agian lanean bai baina adibidez janaria prestatuz ez.Nire iritziz,erronkak ere aurre egitea ona da.
Bestalde, uste dut diru ugari I+Detan gastatzen dela segur aski patentea lortzen bada asko irabazten delako.
Bukatzeko, etorkizunean dirudienez robotek lanetan ordezkatuko gaituzte eta noski, enpresarientzat errentagarriagoak badira jada imajinatuko duzue zer egingo duten. Eskerrak programatu, konpondu.. behar izango direla.
Laster arte,

Fidel E6-8

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Nik umea nintzenean uste nuen nire aita makina bat zela dena egitea zekielako. Urteteak pasa dira eta ikusi dut gauza asko ondo egiten dituela, baina ez guztiak.

Nire lanean “Mazinger”-rik ez eduki arren, badaukagu bere burua dela pentsatzen duena. Ez ditu gauza gustiak ondo egiten (asko bai), baina okertzen denean ezetz esateaz konpontzen du. Nire ustez akatsak ikasteko dira, horregatik berarekik eztabaida asko dauzkat. Benetan kokotaraino nago. Azkenean horri bat egin dut bere akatsak idazteko nire lankideen laguntzaz.

Nik ez naiz oso ona gauza bat egiten, hala ere normalean ez naiz txarra. Azkar ikasten dut gauza berriak egitea. Agian da nire akatsataz ikasten dudalako. Horregatik espero dut etorkizunean makinak baino gehiago balio, baina ez nago oso zihur...

Laster arte lagunok!

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Ni umea nintzenean uste nuen nire aita makina bat zela dena egitea zekielako. Urteteak pasa dira eta ikusi dut gauza asko ondo egiten dituela, baina ez guztiak.

Nire lanean “Mazinger”-rik ez eduki arren, badaukagu bere burua dela pentsatzen duena. Ez ditu gauza gustiak ondo egiten (asko bai), baina okertzen denean ezetz esateaz konpontzen du. Nire ustez akatsak ikasteko dira, horregatik berarekik eztabaida asko dauzkat. Benetan kokotaraino nago. Azkenean horri bat egin dut bere akatsak idazteko nire lankideen laguntzaz.

Nik ez naiz oso ona gauza bat egiten, hala ere normalean ez naiz txarra. Azkar ikasten dut gauza berriak egitea. Agian da nire akatsataz ikasten dudalako. Horregatik espero dut etorkizunean makinak baino gehiago balio, baina ez nago oso zihur...

Laster arte lagunok!

UB B2 Idoia

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Nire ustez ez da `Mazinger´-ik existitzen. Inor ez da perfektua, bakoitzak bere bertuteak dauzka vaina defektuak ere bai. Gainera, denok momento txarrak eduki ditzakegu eta dena beti ondo egitea ezinezkoa da.

Roboti buruz gutxi esan ahal dut, nire etxean ez daukat eta. Egia esanez batzuk bukaera onekin erabili ahal daitezke baina arriskutsuak izan daitezke.

Laster arte!
N B1 8-10

Anónimo dijo...


E B1 zortzietatik hamarretara


Kaixo lagunok!


Nire etxean etxeko lanak egiteko,Rainbow deitzen den robot bat erabiltzen dugu. Nahiz eta asko lagundu , gauza asko egin behar izaten dugu oraindik, ezin izaten ditu gauza guztiak egin eta. Ez nuen inoiz `Mazinger´-ik lan egin egon nintzen nire lanean.

Nire ustez nahiz eta robot batek oso ondo lan egin,Pertsona batek robot batek baino hobeto lan egiten du lan batzuak egiteko. Adibidez, bezero baten aurrean egon behar den lan bat egiteko pertsona bat kontratatzea hobe da.

Etorkizunean, robotek gero eta lan gehiago egingo dituzte baina beti egongo da lanpostu bat pertsonentzat

Beno,lagunok hau dena da! Laster arte!!!