2016/01/16

ESKOLAKO ZIGILUA

Ezin dut esan ez dudanik zorte onik. Bizitza luzea da eta zorte ona zein txarra izateko uneak ditugu. Gakoa da balantzea eginda zer ateratzen garen garaile ala galtzaile.

Eskolan urtero jostailu batzuk zozkatzen zituzten Gabon garaian. Gabonak heldu arte urte osoa ematen genuen zigiluak biltzen. On Tomasek, eskolako apaiz batek,  Afrikako ume behartsuei laguntzeko zigiluak biltzen zituen eta geuk ematen genizkion familiaren, lagunen eta auzokideen gutunetatik “lapurtzen” genituen zigiluak. Ez dut ondo gogoratzen zenbat zigilu eman behar genion zozketarako txarteltxo bat jasotzeko, baina zenbat eta zigilu gehiago orduan eta txartel gehiago.

Eskola osoak hartzen zuen parte eta ikasle guztiok Gabonetako oporrak hartu baino lehen biltzen ginen areto nagusian zozketarako prest. Gabonetan egin ohi den zozketa famatu hori baino garrantzitsuagoa zen hura, San Ildefonso ikastetxeko umeak bakarrik falta ziren.

Zortzi urte eman nituen eskola horretan. Eta zortzi urte horietan ezer ez. Jostailu-piloa zozketan eta niretzat bat ere ez. Ondokoek, aurrekoek eta atzekoek bazuten beren oparitxoa, nik ez. Urtero ilusio handia eta urtero ez nuela zorte onik uste nuen.

Geroago zozketan zorte hobea izan dut. Soldaduskatik libratu nintzen jendea libratu zen azken urtean eta pasa den Bilboko aste nagusian urdaiazpikoa irabazi nuen barraketan.

Bizitzan, beraz, zorte ona ditugun uneak zein zorte txarra ditugunak daude eta, lehen esan dudan bezala, gakoa da zorte ona ditugun horiek gehiago izatea.

ZER NOLAKO ZORTEA DUZUE? TOKATU ZAIZUE INOIZ EZER? ZER? USTE DUZUE PERTSONA BATZUEK ZORTE ONA DUTELA BETI? EZAGUTZEN DUZUE INOR BETI ZOZKETETAN ZORTE HANDI DUENIK?

15 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Zorteari buruz ez daukadala askorik esan behar dut. Parte hartu ditudan zozketetan inoiz ez zait ezer tokatu.

Pertsona batzuek beti zorte ona daukatela uste dut: lanean, bere bizitzan, zozketetan... Gainera, askotan, zortea aurkitzen dute bilaturik Gabe. Gero, badaude dena txarto ateratzen zaien pertsonak, baina haiek beren bizitzaren zehar momento batean bere zortea aurkituko dute.

Nik ez dut ezagutzen inor beti zozketetan zorte handi duenik. Haiek bakarrik telebistan ikusten ditut.

Laster arte!

N B1 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Esan ohi da zortea ez dela existitzen,norberak aurkitu behar duela.Dena den,badirudi pertsona batzuek beste batzuek baino zorte hobeagoa dutela.Honen adibidea aurtengo Gabonetako loterian ikusi izan dugu.Pertsona bati Gabonetako loteria baita Erregekoa tokatu zaio.Hau gertatzea,probabilitatearen aldetik,ia ezinezkoa bada ere,gertatu da.
Loteriaz aparte,bizitzan ere zorte ona edo txarra eduki ahal dugu.Batzutan,gakoa da momentu egokian leku egokian egotea.Hau gertatzen bada aukera gehiago izango ditugu lan bat lortzeko,adibidez.
Nik,nire bizitzan,uste dut nahiko zorte ona izan dudala,behintzat orain arte.Nire gurasoek oso gaizotasun larria eduki dute eta,zorionez,aurrera joan dira eta orain nahiko ondo daude.Hau,medikuek egin zuten lanaz gain,izugarrizko zortea izan da.
Bestalde,lanari dagokionez,nahiz eta nire soldata baxua izan,jarraitzen dut lanean eta ez naiz kexatzen.Nire bikotea ere badago lanean,oso pozik gainera.Beraz,zentzu horretan zortea handia dut.Horregatik,nahiz eta loteria edo "primitiva"ez tokatu,zoriontsua sentitzen naiz behar dudan guztia daukat eta.
AMAIA.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B1 zortzietatik hamarretara.


Aupa lagunok!

Lehenengoa neure buruari galdetzen diot zer den sorte ona edukitzea. Zozkeetan, bizitzan…

Nik normalean ez daukat sorterik zozkeetan, nahiz eta niri aurten gabonetan ehun ta hogei euro tokatu. Baina normalean nire kasuan zozkeetan diru galduta.

Baina ezin dut esan nire bizitzan sorte txarra daukadanik; osasun ona daukat, eta nire familia ere bai, nire lana normala da, eta nahi dudan diru nahikoa pote batzuk hartzeko. Ezin dut kexatu.

Diruari buruz, nire ustez, diru egiteko modu hoberena, aurreztzea da, eta gauza beste baterako, asko lan egitea eta gauzak gogorrekin egitea. Adibidez, askotan, jendeak esaten du ez daukala sorterik lan bat aurkitzeko eta ehun curriculuma bidalitu dituela, baina bere etxetik oso erosoa eta ordenagailuaz… eta beste batek lan bat lortzen du, enpresatik enpresara oinez doalako eta eskuaz bere curriculuma ematen duelako. Bi kasuak ezberdinak dira, baina berdinak ematen dute.

Bueno lagunok. Hau da nire iritsia. Laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Zorte on ala zorte txarra? Nork daki… Guztiontzat gauzak txarrak zein onak gertatzen zaizkigu gure bizitzan baina segun eta nolako jarrera hartzen dugun, gauza txar batean, ia beti, aukera bat ikus dezakegu…

Nire kasuan, nahiz eta niri noizean behin gauzak nahi bezala atera ez, ez naiz kexatzen daukadanaz. Inoiz ez zait ezer tokatu , ez loterían, ezta zozketan ere baina hau ez da garrantzitsuena pribilegiatua sentitzeko.

Pertsona batzuei badirudi dena ondo ateratzen zaiela baina denok dauzkagu gure arazoak…Nik ezagutzen dut “happy” jendea, baina, dena den, gauzak segun eta kristalaren koloreaz ikusten diren ezberdinak iruditzen dira kasu gehienetan.

Ziur nago, gauzak txarto doazenean bizitza beste kolore batez ikustea ondo etortzen zaigu.

Ondo izan
Olga B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beti zorte ona daukadala pentsatu dut, ez dakit zergatik baina honela da. Ziur aski, bizitza ikusten dudan bezala ere laguntzen dut.
Nik honenetariko bat edalontzi erdi betetaz ikusten dudana naiz.

Egia da, txikitan, zortzi edo bederatzi urterekin, eskolan gauza batzuk zuertatu nituela baina ez zorte ona neukatelako, irakaslearen trukoa harrapatu nuen baizik, berak zenbaki bat pentsatu zuen zozketak egiteko eta nik asmatzen nuen, zein zenbaki zen nekielako, eta sekretu honekin denbora batez gauza txiki esberdinak lortu nituen.

Horretaz aparte, konturatu naiz, aurten bizitzeko zozketan, guztioi gauza bat zuertatu zaigu, hau da denbora gehiago. Aurten, urteak egun gehiago oparitzen digu, eta zozketarik gabe. Dagoeneko 2016ak ezer ez digula oparitu ezin dugu esan, beraz, egun hartan gauzaren bat esberdina egin beharko genuke, edo behintzat zoriontsuak izaten saiatzen gara. Hau da hau zorte ona!!!!

BERISFIDELB2

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Zerbait garrantsitzua egingo dugunean, hala nola, azterketa edo oposaketa bat, beti sortearen laguntza izatea espero dugu. Gauza bera gertatzen da zozketetan eta halako ospakizunetan.

Nire kasuan, oso gutxitan irabazi dut zerbait sorteari esker. Beti nire esfortzuarekin lortu ditut ditudan gauzak. Gainera, zozketetan ez dut ezer irabazi inoiz (oraindik lotería irabaztearen zain nago), beraz, sorteari buruz gutxi dakit.

Nire aspaldiko lagun batek, ordea, sorte handia izaten du beti. Bi bizikleta irabazi zituen zozketa batean, bata zozketa ospatu zen lehenengo urtean eta bestea bigarren urtean, jarraian. Bestalde, marrazketa teknikoko azterketara ez zen aurkeztu eta 5 batekin gainditu zuen ikasgaia, hau da, ikasi barik eta aurkeztu gabe. Hori niri ez litzaidake inoiz gertatuko. Beno lagunok,

Laster arte!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Iepa, aspaldiko!😅
Nik ez dut uste zorte ona ala txarra daukala, gainera saiatzen naiz zozketetan partea ez hartzea, bakarrik lagunekin egiten dutenak. Gainera ez dut inoiz zorizko jokoetan jokatzan, orduan, ez dakit nire zorte ona ala txarra denik gai horietan.
Pentsatzen dut zorte ona izan dut bizitzan nire inguruan dagoen jendearekin, gauza txarrak pasatu zaizkidanean beti senide ala lagun bat laguntzeko izan dudalako.
Ez dut katu beltzetan ala untxi-hanketan sinesten, baina askotan pentsatzen dugu gauzak galtzen eta aurkitzen ditugunean sorte gaia dela. Eta badut ezagutzen morroi bat horretan zorte ona daukanak. Ezagutzen nuen egunean Santurtziko txoznagunean ginen, eta kontatzen ari digutenean beti dirua, diru-zorro ala baliozko gauzak arkitzen ari dela, 5 euroko billete bat aurkitu zuen txozna.
Beharbada ez da zorte, trebetasun bat baizik, baina zorte ematen du berak daukana.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Aupa lagunok!!!



Ba beno, hasteko, agian zer den sortea geure buruari galdetu behar genioke. Batzuek sinesten dute sortea izatea zozketak irabaztea dela, beste batzuentzat ordez, lan ona aurkitzea da benetako sortea eta azken taldean daude Gabonetako zozketan ezerrez tokatzen zaienak eta horrela diotenak: gutxienez osasuna ona daukagu, kar, kar, kar.

Nire ustez, sortea da aurreko esandako faktoreak batuketa. Hau da, orokorrean pertsona bat sortea duela esateko, ez da nahikoa dirua edukitzearekin, baizik eta osasun ona, arrakasta lanean, eta abar.

Tokatu zaidan partean ezin naiz kexatu, nahiz eta ez zaidan inoiz ezerrez tokatu loterian, beno agian bai, behin nire emaztea eta biok Madrilera joan ginenean Manolita loteria administrazioan loteria txartel bat erosi genuen eta ehun eta hogei euro tokatu zitzaigun, baina beno kontatzen ari naizenez, azken krisi garai honetan ez dugu gure lanpostuak galdu, ez nik, ezta nire familiakook. Horretaz gain, eta zorionez, sekulako osasuna daukagu denok eta inork ez dugu gaixotasuna handirik izan.

Bestalde eta zoritxarrez, nire inguruan ere ezagutzen ditut osasun arazo handiekin daukaten pertsonak eta horregatik zorteduna sentitzen naiz.

Gero arte.

Rodri B2Fidel

koldo Feijoó erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Batzuek esaten dute zortea duzula zerbait zure esfortzuarekin lortzen duzunean.

Zerbait lortu nahi baduzu, gogor aritu behar zara. Zortea sosketetarako utzi behar duzu. Nahi duzun bizitza izatea ez da sosketa batean irabazten.

Nik nire bizitza aldatu nahi dut, ez dut esaten txarra denik, baina beste modu batez bizi nahiko nuke. Horregatik esfortzu handia egiten ari naiz nire buruari ipini dizkiodan helmugak gainditzeko.

Kontatu behar dizuet zortea izan dudala noizbait. Egun batean nire aitarekin nindoan erosketak egiten eta kaxa bat zereal hartu nuen. Kaxa horretan sari bat lortu nuen: bidai bat Port Aventura-ra joateko. Hori bai zortea ume-moko batentzat!




koldo Feijoó erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Batzuek esaten dute zortea duzula zerbait zure esfortzuarekin lortzen duzunean.

Zerbait lortu nahi baduzu, gogor aritu behar zara. Zortea sosketetarako utzi behar duzu. Nahi duzun bizitza izatea ez da sosketa batean irabazten.

Nik nire bizitza aldatu nahi dut, ez dut esaten txarra denik, baina beste modu batez bizi nahiko nuke. Horregatik esfortzu handia egiten ari naiz nire buruari ipini dizkiodan helmugak gainditzeko.

Kontatu behar dizuet zortea izan dudala noizbait. Egun batean nire aitarekin nindoan erosketak egiten eta kaxa bat zereal hartu nuen. Kaxa horretan sari bat lortu nuen: bidai bat Port Aventura-ra joateko. Hori bai zortea ume-moko batentzat!




Unknown erabiltzaileak esan du...

Bizi honetan egia da gauzak lortzeko asko lan egin behar duzula, baina sorte zure alde dago askoz errazagoa da.
Nire ustez sorte on daukan pertsonak dago, zoritxarrez ez da nire kasuan. Parte hartu ditudan zozketak inoiz ezer ez tokatu zait.
Amaren etxearen azpian bizi zen emakumea oso sorte ona zeuzkan zozketetan, gabonetako loteria lau aldiz tokatu zitzaizkion eta auzoko tababernak egin zituen zozketan urte asko lehenengo saria eraman zuen. Eta ez hori bakarrik, ezetz asmatu zer aurkitu zuen tomate-poto batean?.......... Urrezko pipita bat!
Baina berarekin hitz egiten duzuenean sorte txarra daukala esaten diozu, zeren eta ez dauka ilobarik eta asko gustatzen zaizkio umeak.
Honekin esan nahi dudala da sorte ona edukitzea oso erlatiboa dela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Zorte onean zein txarrean ere ez dut sinesten, zoria besterik ez dago. Gakoa da zoriaren eraginak nola datorkizun bizi zaren unerako, zenbaitetan esan dugu beste une batean zerbait izango bagenu era ezberdinetan antolatuko genuke gure bizitza.
Imagina ezazu garbigailu berria erosi duzula zaharra zoritxarrez ondatu zaizulako eta aste bat beranduago supermerkatuak antolatutako zozketan beste garbigailu bat tokatzen zaizula, sorte ona izan duzu baina aste bat lehenago izana balitz...

Zozketa batean parte hartzen dugunean tokatuko zaigunaren asmoz egiten dugu, baina ez bazaigu tokatzen, ezin dugu pentsatu zorte txarra dugunik, zorte ona izan ez dugula baizik. Zozketen bidez zerbait lortzea zaila izaten da, bai, baina tokatzekotan egundoko lana aurrezten duzu. Beraz, ahal dugun moduan parte har dezakegu iparra galdu gabe noski, bestela galduko dugunean ezin izango dugu esan zorte txarra izan dugula.

Baina bizitzan zehar lortu dugun erosotasuna, bizimodu apala eta abar ez da zozketan banatzen, zorionez. Guk lantzen ez badugu, ez dugu espero behar norbaitek opari diezaigula. Beno, batzuek bai, baina horiek zorte ona daukate.

Vicente JB 2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!!

Beti pentsatzen dut zorte txarra daukadala. Gehienok hau esaten dugu ez ditugulako gauzak ondo ikusten, ezkorrak garelako.

Beti elkartzen dugu zortea gauzak irabaztearekin edo diaruarekin eta nire ustez, zorte izatea ez da bakarrik hori. Ondo pentsatzen badut, familia on bat daukat, lagun oso onak, denetarik daukat... Zorte txarra dela esango genuke?

Zortea izatea uste dut ez dela bakarrik egotea itxaroten zer gertatzen den. Egia da dirudila batzuk beti zorte ona dutela, baiana seguraski haiek bere aldetik jartzen dutela zorte ona izateko.

Beti esaten da zoertea bilatu behar dela, horregatik egin behar duguna da gure pentsamenduak aldatzea eta positiboak izatea zorte ona izateko.

IL B2 Idoia


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Nik uste dut zorte ona daukadala. Ez zait inoiz lotería edo beste zozketa tokatu baina beste bizitzako gauzetan sorte ona izan dudala esan behar dut.

Batzuek badirudi beti sorte ona daukatela, beti zozketan zerbait tokatzen zaielako edo lanean beti gauzak lortzen dituztelako.

Askotan zortea nahi dugunarekin lotzen ditugu. Nire ustez, sortea da momentu egokia leku egokian egotea.

David B2 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Nire bizitzan ez dakit oso ondo zorte ona ala txarra badaukadan. Normalean zozketetan ez zait ezer tokatzen, baina bizitzan gauza bat ondo ala txarto joan ahal bada normalean ez dira gaizki joaten. Gauza batuzk gaizki atera arren, orokorrean ez daukat kexarik.

Nire lakide bat ez da ni bezalakoa, normalean gauza bat txarto atera ahal bada txarto ateratzen zaio. Horregatik bizitza beraren kontra dagoela uste du. Hori dela eta pertsona negatibo batean bihurtu da eta gero eta txarrago ateratzen zaizkio gauzak. Horrez gain zozketetan zorte ona du.

Ezagutzen dut beste zorteko kasu bat. Nire gurasoen lagun bati hiru aldiz tokatu zitzaion kupoia. Momento hartan lan oso ona zuen eta bizitza ezin zen hobea izan. Urteak pasa ziren eta arazo asko eduki zuen lanean. Askenean bere zortea aldatu zen eta lana galdu zuen arazo askoz. Orain ez dago txarto, baina diru askoren denbora pasa da.

Horregatik nik testuan esataten duenarekin bat nator. Bizitzan zorte on dugun uneak daude eta beste batuk zorte txarrakoak.

Zorte on guztioi!

UBM B2 Idoia