2016/01/22

MAITASUNAREN INDARRA

Ez naiz ni izango El Chapo Guzmán defendatuko duena. Ez naiz ni izango droga-trafikante baten alde egingo duena. Gaizkileak gaizkileak dira, Nerón edo Judas izena izan ez arren. Ez dut argumentu bat ere topatzen defendatzeko, bat ere ez. Bere curriculuma ikusita, zaila da defendatzen. Igual Estatu Batuetako prestigio handiko unibertsitate batean ibilitako abokaturen batek hartuko du bere defentsa, nik ez.


Baina, tira,  badago kulebroi honetan zur eta lur uzten nauen gauzatxo bat: infernuko Patxi baino txarragoa dena maitasun kontu batengatik harrapatua izana. Bere bizkarrean hainbaten eta hainbaten heriotzaren sama duena telenobeletako emakume batekin maitemindu eta burua galdu. Maitasun kontuetatik ez da inor libratzen ezta bihotzik ez daukan hiltzaile mexikar hau ere.

Istorioa polita izango litzateke, El Chaporen atzean dagoen samindura egongo ez balitz.Telenobela egiteko moduko istorioa, bueno, kulebroia egiteko modukoa. Gidoi ezin hobea eta, zorionez, bukaera hobezina.

Zer uste duzue kulebroi honetaz? Zer egiteko prest egongo zinatekete maite duzuen pertsona lortzeko? Eta bukatzeko, gaiaz baliaturik, aste honetan historian egon den pertsonaiarik txarrena aukeratuko dugu. Zein proposatuko zenukete? Zergatik?

21 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Egia esan, ez nuen amodiozko historio hau ezagutzen, bakarrik nekien Chapo Guzmán pertsonaia nor zen eta zergatik zen famatua, kartzeletatik ihes egiteagatik. Nahiz eta historioa ondo ez ezagutu, biak kartzelan ondo leudeketela esan dezaket, biek pertsonak hil dituztelako eta kriminak hutsak baino ez direlako, beraz, nire ustez, biak oso txarrak dira eta bietako edozein aukeratuko nuke.

Maite duzun pertsona lortzeko ez dakit zer egingo nukeen, halako gauzak nire ustez pentsatu gabe egiten dituzulako, ez daude prestatuak. Pertsona hori benetan maite izatekotan, edozein gauza egiteko prest egongo zinateke, nahiz eta normalean egiten ez dituzun gauzak izan edo ahalegin handia behar dituzten gauzak izan. Beno lagunok, klasean ikusiko gara elkar.

Laster arte.

koldo Feijoó erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Pertsonai honen istorioa bost axola benetan, p***kume izugarria izan da. Ez dut uste inoiz maitasuna sentitu duenik, ziur nago emakume honekin izan nahi zuen istorio bakarra, x filmetan ikusten diren gauzak egitea zela.

Gaiarekin jarraituz, ez dakit zer egingo nuenik maitasunagatik. Amodioa ez da frogatu behar eginkizun batekin, egunero zaindu behar den gauza bat da. Adibidez, zertarako balio du 10 km-tako distantzia igeriketan egitea amodioagatik?, ezango dizuet: EZERTARAKO ERE EZ.

Eta amaitzeko, sentitzen dut baina azken galdera ez dut ulertzen, zer pertsonai akeratuko nuke, zertarako? historiako txarrena izateko? horrela bada, Fidel aukeratuko nuke, txartel horia atera didalako. ;p



Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Iker, ez izan Luis Enrique! Arbitroak txartel horia atera badizu, zerbait gaizki egin duzulako izan da. Errazena arbitroari errua botatzea da beti.
Arbitroa izan banintz, dudarik gabe, gorria aterako nizukeen protestagatik.

Ondo ibili.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aurreko komentarion izena txarto ipini dut. Ez da Iker, koldo baizik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Nik ez nuen ezagutzen istorio hau, bakarrik entzunda neukan Chapo izena kartzeletatik ihes egin zuelako, baina ez naiz harritu irakurri dudanean. Zoritzarrez ia egunero egunkarietan irakurri ahal dugu alako istorioak, mutil batek hil egin du bere emaztea adarrak jartzen ziola pentsatzen zuelako eta gero hil egin dio bere buruari, neska gaste bat suizidatu da bere mutil-lagunak amore eman zuelako, etb.

Jendeak gero eta gehiago egiten ditu gauza arraroak maitasunagatik, baina ez nago hain ziur maitasuna dela arrazioa.

Egia da oso maiteminduta zaudenean edozein gauza egin dezakezu ez duzulako asko pentsatzen, bakarrik egiten duzu zure bihotza esaten duena, baina hau gehiegi iruditzen zait.

Norbait gustatzen bazaizu eta berak ez dizu kasurik egiten beste bat aurkituko duzu, mundua ez da amaituko. Agian gero denborarekin pertsona hau konturatzen da maiteminduta dagoela eta askenean dena ondo amaitzen da edo agian ez da pertsona aproposena…

Musu handi bat denontzat.

Sara B1 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Zer esan daiteke Chapo Guzmani buruz? Badirudi txantxa dela...Kartzelatik ihes egiteko gai izan zen baina gero "Romeo" honek dena galdu zuen bere "Julietagatik" Arraroa, ezta? Ni, behintzat, horrelakoan nago.

Urteen zehar ezin dugu ukitu, amodio historia famatu asko ezagutu direla eta batzuetan, errealitatea fikzioia baino gogorragoa dela aitortu behar dut. Badaude hiltzen duten maitasunak. Bestela, zer esaten didazue "Bonnie & Clyde"-ei buruz? Gogoratzen zarete? Laburbilduz, Estatu Batuetako lapur bikote bat zen, banandu zituen gauza bakarra heriotza izan zen...Baina pertsonai "polemiko" bat aukeratzeko, testuaren gaiarekin lotuta, Lorena Bobbit aukeratuko nuen...kar kar.

Amaitzeko, maite duzun pertsona lortzeko zuk zeuk izan behar duzu...Hau da metodorik onena!

Olga B2 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo ikaskideok,

Denbora asko neraman hemen ezer ez idatzi gabe, baina gaur berriro idaztera ausartu naizela dirudi.

Egia esaten badizuet, gizon kazkar honi gertatzen zaiona edo bere istorioa berdin zait. Pertsona honen berria entzun nuenean, inportatu zitzaidan gauza bakarra bere atxiloketa izan zen.

Ez dut uste gizon honek maitasun hitzaren esanahia ezagutzen duenik eta are gutxiago horrelako pertsona maite izatea.

Maitasuna gauza berezia da eta inoiz ez pentsatuko ez genituen gauzak egitera eramaten gaitu. Beraz,edonork edozer gauza egiteko gai garela usted dut.

Iker F.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B1 20-22

Kaixo lagunok!

Nik ez dut ezagutzen El Chaporen historioa, eta ez dut nahi galdu nire denborarik Txapori buruz hitz egiten. Bakarrik esango dut, tipo hau ezer ez zaidala gustatzen eta tipo honi buruz, hoberena gutxi hitzegitea dela. Eta ematen duena, bere errua bakarrik, maitemindua zegoela. Horrela, amodioa persona guztientzat da, eta gaizkileak leloak maiteminduak ematen dute.

Hau ez du normala ematen. Amodioarekin, pertsona onak eta txarrak berdinak ematen dugu. Ze edukiko duen amodioak!

Amodiorengatik, zer egingo nuke?. Gero eta zaharragoa naiz gauza gutxiago. Uste dut, lelokeriak gazteentzat ala leloentzat direla, eta El Chaporen kasuan, uste dut ez dela hain gazte.

Bueno lagunok. Laster arte.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa!
ba nik historio hau ezagutu nuen Chapo horrek Sean Penn aktorearekin elkarrizketari buruzko albistea agertu zenetik. Ez naiz zihur amodiozko historio ala diruzko historio bat denik, baina bai dela bitxia.
Askotan, amodioarengatik zorakeriak egiten dugu, adibide bat da jendeaurrean ezkontzaz galde egiten dutenek: nire lagun batek bere emaztegaiari beraien lagun guztion artean eskatu zion, paraxutaz jausten ari zirenean.
Bigarren galdera nik ere ez dut ulertzen; "aste honetan historian egon den pertsonaiarik txarrena aukeratuko dugu" Historian zehar pertsonairik txarrena izan behar da, ez nago zihur, asko daude, baina haien artean nagusi bat nire iritziaz Margaret Thatcher izan daiteke. Berari esker, gaurko Britania Handiko ta Europako langileok eskubideak galtzen ari gara, beharrezko serbitzuak pribatuak bihurtzen ari dira eta hirugarren munduko jendeek gero ta txartoago bizitzen dira, bere ultra-liberal ideologia Munduan zehar imposatu zuelako, eta hori milaka heriotza suposatu ditu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Banekien emakume bat zegoela El Chaporen istorioan baina ez dut inoiz pentsatu hau hain inportantea zela. Harrigarri geratu naiz. Zer egingo banu maitasuna lortzeagatik? Lortzeagatik ez daukat argi eta maitasunarengatik, lortu esta gero, ezinezko gauzak noski ezetz. Momentu inportateetan uste dut gauza zailak niretzat egin ahalko nukela.

Fidel, zure abisua beldurra eman zidan ;)

MF B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit gauza asko pertsonai honi buruz, baina dakidanarekin, filmeko pertsona dela esango nuke. Oso tipo naskagarria da, esaten dutenez, hiru mila persona hil ditu edo bere heriotza agindu ditu eta, munduko trafikanterik arriskutsuena da, eta gainera bere istorioa amaitzeko poliziak harrapatu dute, kulebroi aktore batekin maiteminduan zebilelako. Bere odoltsu historia, bere maitakerekin nahasten da. Asmo hobea bururatzen zaizue Hollywood film bat egiteko? Neure buruan ikusten dut gidoia: “Gaizkilea pertsoan onenean bihurtzen dena maiteagatik”, ziur nago nozbait zinematan ikusiko dugula. Filmea eginez gero, Beniccio del Toro nire protagonista izango litzateke eta Shalma Hayek bere emaztegaia. Zer polita!!!!

Bukatzeko, aste honetan pertsonarik txarrena aukeratu beharko banu, Gasteizen ume txikia lehiotik bota duena izango litzateke. Nahiago nuke kartzeletan Chapo Guzman edo honelako tipo askorekin topatu izatea egunero.

BERISFIDELB2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunak:

Ez dakit gauza asko pertsonai honi buruz, baina filmetan gauza asko gertatzen dira amorearekin. Munduko trafikantea oso arriskutsua da eta denetarik gertatu ahal da, eta egia da oso maiteminduta zaudenean edozein gauza egin dezakez gauzak pentzatu egin baino lehen, ez duzula arriskutsuak ikusten eta mundu honetan gutxienez. Baino kasu honetan agian dena gezurra izango zen.

Agur,lagunak.

Marina.B1 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Maitasuna, ze polita!

Jendeak dionez, "maitasunak mendiak mugitzen ditu" eta beharbada esanda horretan datza maitasunak duen indarra.Ez dakit ondo maitasunak indarra ematen digun edo, guztiz kontrakoa, zorabiatzen gaituen eta guk inoiz egingo ez genituzkeen ekintzak egitera bultzatzen gaituen.

Nork ez du ezagutzen gure lagunen artean, berak egingo ez zukeen ekintza maitasunagatik egin duena. Denok izan gaitezke maitasunak harrapatuko duen gizajoa, inor ez dago maitasuneko salbu, ezta El Chapo Guzmán ere. Kasu honetan indarra baino bere debilidadea erakutsi zuen maitasunak. Denetarik omen zeukan, agian maitasuna ezezik, eta lortu nahi izan zuenez...

Maitasunagatik egiten ditugun bitxikeriek ez dute arrakasta bermatzen, maiteminduta gauden beste kideak gutaz maiteminduta ez badago alferrikakoak izango dira gure ahaleginak.

Maitasunaren alde onek arrosa kolorezko bizitzan izango bagina bezala izaten gaituzte, baina maitasun-ezak gure alde txarrenak atera diezazkiguke.

Gaizkigileak maitasun-ezak bultzatutakoak izango ote dira? Ez dakigu, baina haien bidegabekerien bidez gure gorrotoa irabazi dute. Historian zehar jendearen gorrotoa merezi dutenak milaka egon dira, beraz ez naiz ausartuko ezta bat ere aipatzera, norbait ahaztearen beldurra bainaiz.

Orokorrean, besteen ideak ez onartzeagatik besteak hil dituztenak aipa ditzaket eta haien indarraz baliatuz haiek baino ahulagoak hil dituztenak ere aipatzekoak dira.

Orduan badakizue, egin ezazue maitasuna eta ez guda!

Vicente JB 2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Ezin da esan ezer ona Chapori buruz. Nire ustez bi aukera daude istorio honetan, pertsonai horrek zorabiatuta dagoela edo arreta deitu nahi duela. Horretaz aparte kartzela leku egokiena dela ez dut eztabidan jarriko baina badirudi ez dela zigorrik egokiena ihes egin duelako.

Azkenean, Guzmanek berriro ihes egingo du jende askoren laguntza duelako, bestela nola ihes egin zuen lehen aldian laguntzarik gabe?

Carlos | B2 - Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi,
Kulebroi buruz hitz egitean, jokoz kanpo nago. Banekien,El Chapo Guzmán narkotrafikantea zela,baina ezer ez maiteminduta bazegoen. Izan ere, ez dakit non dagoen erlazioa. Hortaz, Interneti esker pixka bat ulertu dut. Dirudienez, poliziek harrapatu dutenean gelako orman poster bat zegoen eta posterra aktore bateko zen. Kasualitatea ala maiteminduta dago? Askoz hobeto bigarren aukera. Zinemara eramango den istorioa.
Uste dut, Kulebroi interesgarria izango dela. Gainera, "Maitasunaren indarra" film tituloa izan daiteke,zergatik ez?

Laster arte,
Fidel B1E6-8

B1 A.T erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Pertsona bat maiteminduta dagoenean, hormona ugari mugitzen dira organismoan eta hori dela eta aldaketak gertatzen dira bai gorputzan bai zerebroan.
Maiteminduta dagoen jendeak askoz gutxiago lo egin behar du, begirada disdiratzen da, azalak politagoa ematen du... fisikoki aldaketak horrez gain beste batzuk agertzen dira: arriskuaren pertzepzioa gutxitzen da, autoestima gehitzen da eta garaiezinok gara pentsatzen dugu.
Baliteke maitasunak galduarazi zion El Chapo Guzman-i.

Beste galderari buruz... uf... ez da erraza erabakitzea bakarrik bat, txapelduna. Beldurrak airean joaten naiz ia egunero albisteak entzuten ditudanean edo historiari begiratu bat egiten diodanean: Ruandan, Camboyan, Darfuren eta abar genozidioak; Hitler, Mao Zedong, Stalin, Franco, Milosevic... eta hainbeste eta hainbeste izen ospetsua batik gabe.

Ai... zelako gorputza geratu naiz izen horiek esate hutsa.

Laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Benetan historio hau ez nuela ezagutzen. Egia esanda ez zait batere inporta, berdin zait El Chapo Guzmanen bizitza, bakarrik hil dituen pertson guztiak eta egin duen kaltea. Bakarrik nekien nor zen eta kartzelatik ihes egin zuela.

Nire ustez tipo honekin egoeko pixka bat zoratuta egon behar zara. Zoratuta eta bihotzik ez izatea, zeren eta hiltzaile batekin zaude. Hori esan nahi du oso zintzoa ez dela.

Berarentzat tipo oso ona izan daiteke eta horregatik ulertu daiteke berarekin egotearen nahia. Badakigu maitasunaren indarra zein den eta zenbat eta zer gauzak egin dezakegula maitasunagatik.

Ni adibidez, edozein gauza egingo nitzateke maite dudan pertsona lortzeko edo maite ditudan pertsonengatik. Argi dago, maiteminduta zaudenean beste unibertso batean zaudela eta ez dituzula gauzak hain argi ikusten.

Laster arte.
Iker L B2 Idoia.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo ikasleook:
Maitasun kontuekin ez dago legerik, nahiz eta hiltzaile utsa izan El Chapo izeneko narkotrafikantea maitemindu omen da. Badirudi oraindik dagoela itzaropena gizakientzat zeren eta bere bihotzean zegoen maitasunerako leku bat, ez zegoen era bat hilda.
Baina nire ustez, ezin da denetarik egin maitasuna lortzeko ez bada errespetatzen besteen bizitza,nola errespetatu ahal dugu gure alboan dagoen pertsonaren bizitza?
Hala ere, tontakeri asko egiten digugu pertsona bat gustatzen zaigunean, adibidez, bidai sekretuak egitea bakarrik bera ikusteko.

Laster arte!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo:
El Chapo ez dago maiteminduta, nik uste dut kalentoia zeukan bakarrik kartzelan gizon artean zegoelako karkarkar ikusi zuen neska hau eta zoratuta jarri zen.
Beti handiatzen da maitasuna nire ustez inportantea da baina jendea lelokeri asko egiten ditu maitasunagatik, adibidez zure bikotea husten dizu eta buruaz beste saiatzen zara ezin zarelako beste neska egotea.
Maitasuna larretsi dago, pertsona batekin zaudenean ondo pasatu, ere gozatu. ero maiteminduta agertuko da, baina ez egin lelokeriarik bikotea apurtzen bada bizitza oso polita da eta bizi behar da.
Laster arte!!!
A B1 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Chaporen kulebroi buruz ezin dut asko esan, ez dakidalako asko, baina ez dut bere maitasunarengan sinesten.

Pertsona batzuek maiteminduta daudenean, lelokeri asko egiteko prest daude, Nik, oraindik, ez dut ezer arraro egin baina ez zaizkit txarto iruditzen gauza desberdinak egiten dituzten pertsonak. Maite dudan persona lortzeko zerbait egin behar izango banu, seguruenez egingo nuke; logikoki, inorentzat ondorio txarrak edukiko ez balitu.

Laster arte

N B1 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Nire ustez El Chapo ez dago maiteminduta, neska nahiera zen baizik. Maila honetako gaizkileek ez dakite maitasuna zer den. Ezin dute sentimendurik eduki, eginten dituzten gauzak egiteko eta gero ondo lo egiteko. Gainera pertsona honek poltsikoak diruz beteta dauzka. Oso aberatzak direnak ez dira gu bezalakoak. Haiek nahi dutena momentuan lortzen dute zenbat balio duen jakin gabe.

Egia da jende asko agian bizitza hau nahi duela zeren eta bakarrik ikusten dute alde interesgarriak, horregatik kulebroi bat egiten badute jende asko ikusiko du. Baina ere pentsatu behar dute, trafikanteak egin behar dituzten gauzak dirua lortzeko.

Jendea hiltzeko gai gara guztiok? Nire ustez ez. Gehienek ezin dute gaiztokeriarik egin, baina ez dakitenean txarto dagoela agian bai. Jendea hiltzea txarto dago baina droga saltzea ere bai, azkenean jendea hiltzen duelako.

Horregatik esango dut pertsonak ez garela gaiztoak, baina gauza txarrak egin dezakegula ondorioak zuzenean ikusten ez baditugu.

Laster arte

B2 IDOIA UBM