2016/02/12

HANDIA, KOLOREAK IGUAL DIO

Lagun baten ametsa beti izan da Bilbo erdian etxebizitza izatea. Eta, aurten  berrogei urteko muga pasata, lortu egin du. Horretarako Bilboko auzo batean ordainduta zeukan etxebizitza saldu eta berriro hil arterainoko zorpean, ametsa betetzeko. Sekulako lanak, merkatuan dauden azken nobedadeak, telebistan iragarki bat egiteko moduko sukaldea … Lagun guztiok eraman gaitu etxea ikustera, obretan eta obra bukatutakoan. Guztiok aho zabalik eta bera lerdea dariola. Dirua eta dirua!!!! Ez pentsa laguna diruduna denik, ezta hurrik eman ere! Gu bezain xumea da bera. Txalotzekoa da lagunaren erabakia. Etxebizitzaren maileguak ematen dituen burukominak ahaztuta zituenean berriro sartu da gurpil zoro horretan. Hori bai gogoa!

Ez dago, ez, ametsak bete egin behar direla ukatuko duen ama semerik. Baina bizitza baldintzatzeraino? Lagunak etxe makala du, ametsetako etxea, baina merezi du bizitza bideratuta duzunean lehengo buruhausteak berriro izatea? Nire ustez, ez. Oso argi daukat. Ametsak amets gozoak izan behar dira, ez amesgaiztoak. Gainera, honelako tentaziorik izan baino lehen beti dut gogoan aita zenak zioena: etxea norbera bizitzeko da, ez norbera etxearentzat.

Ametsak kosta ahala kosta bete behar dira? Etxea ordainduta izanik berriro zorpean biziko zinateke? Etxea erakusteko apaindu behar da ala eroso egoteko? Zer-nolako etxea duzue? Nolakoa izango litzateke ametsetako etxea?

15 comentarios:

koldo Feijoó dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Israel Escalante dijo...

Aupa!
Nik uste dut batzutan ametz zailak izatea beharrezkoa dela, aurrera jarraitzeko, eta bizitzan gehiegi ez lasaitzeko: adibidez "aberatza izango banintz, enprsea bat sortuko nuke lagun guztiei lan duin bat eskaitzeko". Baina badaude beste batzuek ametsak ez luketela ametsak izango, egia baizik, batez ere eskubideei buruz hitz egiten ari garenean.
Etxebizitzakoa benetako arazo bat da, baita behar bat ere. Gero ta etxe huts gehiago daude eta gero ta jende gehiago dago etxebizitza barik, zentzugabea da.
Gainera, badaude adinekoek "nik zure adinekin jadanik etxea ordaiduta nekan" esaten dutenek. Ez dute uletrzen gaurko lanekin eta soldatekin, eta batez ere, gaurko hipotekekin ezinezkoa dela.
Beraz, nik ez nuke zorpean sartuko. Ni nire bikotearen etxean bizi naiz, baina lehen alokaturik bizitzen nintzen, bankuekin sorrik gabe.
Etxean egin ditugun lanak guretzat egin ditugou, gucerosoago egoteko. Besteei gustatzen bazaie, ba ondo, baina bestela, ba guretzat bost axola, gu gara hor bizi garenak. Gure etxea pisu txiki bat da, baina nahikoa guretzat eta gure txakurrarentzat.
Eta nire ametsetako etxea... egia esan ez du forma zehatzarik: batzutan pentsatzen dut etxe batean bizitzea onena dela, baina bestetan pentsatzen dut horretarako beti kotxearen menpe biziko nukela; bestetan pentsatzen dut logela askorekin etxe bati buruz, baina gero pentsatzen dut berokuntza gehiago beharrezkoa da horrelako etxeetan... Uste dut gustatzen zaidan etxea hiri baten inguruetan izango lukela, hiriguneko zorakeri erdian ez bizitzeko baina hori ez urrunegi izateko; pisu bat izango lirake, isolatuta bizitzera ohituta ez naizelako, eta batez ere, argiztatze handiko etxe bat izango luke, argia naturala asko gustatzen zaidalako.
Momentuz konformatxen naiz daukanarekin. Azkenean esan dudan bezala, nahikoa da guretzat, eta gutxienez teilatu bat daukat nire buru gainean.

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Ametsak betetzeko gogor saiatu behar dugu. Hala ere, hobe da oinez eta segurua eta ez zaldiz eta zulora. Hots, nire aholkua da ondo pentsatzea batez ere, zorpean egon behar baduzu.

Bankua edo aurrezki-kutxarekin ezkontzeak aukera ematen dizu zure ametsak betetzeko baina buruko minak ere sortzen dizkizu. Etxea ordainduta edukiz gero, ez dut uste berriro zorpean biziko nintzatekenik. Hori bai, ulertzen dut norbaitek egiten duela bere momentuko beharrak betetzeko, adibidez, igogailua edukitzeko lehen ez bazuen, edo etxe haundiagoa edukitzeko...

Nolanahi ere, zure etxeko errepublika independentean dena da posible, eta ez duzu pentsatu behar besteez, zure etxea ez delako erakustareto bat, zure zati bat baizik.

Nire etxea, esate baterako, etxe normala bat da. Nahiko handia gure familarentzat eta oroitzapen onez betetakp leku bat! Adibidez nire seme-alaben lehenengo pausuak.
Baina noski, nire ametsetako etxeak lorategi edo terraza bat edukiko lituzke eta lasaitzeko itsasora begira. Izugarri gustatzen zait itsasoa! Nork daki loteria tokatuko balitzait, agian edozein egunetan eros dezaket...Baina horrela izateko, lehenengo eta behin jokatu beharko nuke!

Laster arte
Olga B2

Julen Maeso dijo...

Kaixo lagunok!

Kasu kuriosoa honako hau. Hasi baino lehen, ametsak lortzea garrantsitzua dela pentsatzen dut, baina, ez dakit hain garrantsitzua izango litzatekeenik kasu honetan. Oso zaila da hipoteka ordaintzea eta lortzen dugunean berriro gauza hori jasatea ez dugu nahi.

Gainera, niretzat importanteena erosotasuna da, ez etxea apaintzea edo luxuz betetzea, beraz, ez nuke halakorik egingo. Nire ametsetako etxea pisu normala hiri zentroan izango litzateke, garajearekin noski. Nahiz eta diru asko izan ez nuke luxu-etxe bat erosiko. Autoei buruz hitz egingo bagenu beste erantzun bat emango nuke jeje

Beno lagunok, laster arte!

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Gero eta zaharragoa naiz eta gero eta lasaitasuna gehiago gustatzen zait. Aspaldiko nire gurasoen zeuzkaten gauzak nahi nituen, baina orain ez, agian zailago delako. Gauzak aldatu dira. Oraintxe bertan, etxeak erosi eta saldu ondoren, ez da negozio handia. Gainera soldatak gero eta baxuagoak dira eta etxean biok lan egin behar dugu normala bizitzeko.

Nire bizitzan bi pisu erosi ditut eta lehenengoarekin negozio ona egin nuen. Merke erosi nuen eta hiru urte ondoren, garestiago saldu nuen. Diru horrekin, beste pisu hobeago erosi nuen. Baina gaur egunean, negozio hau ezin da egin. Gaur egun bankuen irabaziak oso altuak dira, eta nahi baduzu pisu bat, hoberena da diru edukitzea, behintzat diruen gehiena, bestela irabazi bakarrik ordainduko duzu.

Nire pisuak nahi eta behar dudana dauka, txikia bai, gutxi gora behera 60-65 metro koadro dauzkalako, baina hiru logelak eta bi komunak dauzka ere bai.

Duela zortzi urte, euribor oso altua zegoen eta nire lehenengo hipoteka oraingoa baino 600 euro gehiago ordaindu behar izaten nituen, hilabetero eta urte osoan. Zelako mugida!

Horregatik, orain daukadana baloratu dut, eta nahiago dut lasai egotea zorretan egotea baino.

Bueno lagunok. Laster arte.

Anónimo dijo...

Kaixo,lagunok

Beti esaten dut oso polita dela amets egitea, batez ere erraza eta doainik. Batzuetan errealitatetik ihes egiteko, ea bearrezkoa da gustatuko litzaiguke bizitzarekin amets egitea. Baina azkotan, buru-buztan gabeko ametsak dira eta ezinezkoa dira lortzea…

Gustatzen bazaigu ala ez, errealitatean bizi behar gara ez irudizko munduan. Egia ezanez, bizitzan ona da erronkak ipintzea geure buruari, honela jakin ahal dugu noraino heldu ahal garen edo zenbat kapazitatea daukaugun baina hauek ezin dira zailegiak edo lorezinak izan.

Gauzak egiteko, lehenik eta behin asko pentsatu behar dugu, zentzuarekin ez ero-eroan, bakoitza jakin behar du noraino heldu ahal du eta noraino ez. Gustiok ez dauzkagu gaitasun eta aukerak berdinak, hau ez du ezan nahi hoberenak edo txarrenak garela gaitasun gehiago edo gutxiago edukitzeko, bakarrik ezaten du bakoitza desberdina dela eta bere gauza onak eta txarrak dituela.

Honetaz aparte, oraingo gizartean oso arrunta da entzutea pertson bat afortunada dela gauza asko edukitzeko, kotxe polit bat etxe oso handia… zoritxarrez, kontsumo gizartean bizitzen ari gara eta zenbat eta gauza gehiago eduki orduan eta hobeto. Baina jendea pozik dago hainbeste gauzekin? Benetan, dirua zoriontasuna ematen du? Nire ustez ez, egia da dirua laguntzen duela gauzak lortzeko (janaria, edaria…) baina inoiz ez duzu zorionatsua erosiko.

Bizitzan benetako gauzak eta garrantzitsuenak ezin dira diruarekin erosten.

Beno lagunok,laster arte.

Sara B1. Fidel

Anónimo dijo...



Aupa lagunok!!!


Edozer esan baino lehen aipatu nahi dut bakoitzak beti bere ametsak betetzen ahalegindu behar duela, gutxienez besteei kalte egiten ez dien neurrian, bestela urteak pasa eta gero damutuko liteke.

Oraindik urte gutxik faltatzen zaizkit mailegua bukatzeko eta ez, ezta pentsatu ere, ez naiz inoiz biziko berriro zorpean, nahiko odola surgatu didate, ordea, azken ordainketa ordaindu eta gero apartako festa egitea pentsatzen dut, bankuaren menpean ez egotea ospatzeko.

Etxea erakusteko apaintzea aukera pertsonala da, bakoitzak badaki zer egin behar duen bere etxebizitzarenkin. Esaterako nire kasuan, etxea obretan zegoenean eztabaida handi bat izan nuen nire emaztearekin egongelan jantoki ipintzeagatik edo ez ipintzeagatik, hark esaten zuenez gonbidatuak etorriko zirenean beharrezkoa izango zen, baina ni, betidanik burugogorra izan naizenez, ez ipintzeko konbentzitu nuen, mahai handi bat egongelaren erdian ipintzea gogaikarria izango zen esanez eta gainera beti mahi tolesgarri bat erosi genezake. Hau guztiagatik, nire ustez garrantzitsuena erosotasuna da, gonbidatuak bakarrrik urtean behin edo bi aldiz datozelako zure etxera, baina zu egunero han bizi behar duzu.

Badakizue, ez hipotekatu zuen etxebizitzak egun batzuk gutxigatik!!!

Gero arte.

Rodri B2Fidel

LAura Estévez dijo...

Kaixo lagunok;
Hasteko esango dut ametsak beharreskoak direla bizitzeko noski. Nahiz eta amets batzuk beti izango diren ametsak. Baina beste ametz batzuk lor daitezke eta mundo horretan aurrera ibiltzeko helburuak eduki behar ditugu.
Esate baterako helburu bat izango litzateke etxe berri bat erostea edo alokatzea. Azkenean helburua da zure benetako etxea edukitzea eta bai erosoa bai zoriontzua egotea zure berri etxean.
Hori bera gertatu zait nire etxean bizi naizenez gero. Duela hiru urte bigarren eskuko etxea erosi nuen eta nahiz eta hasieran altzariak egon ez ziren gustatzen azkenean aprobetxatu nituen eta pixkanaka lortu dut nire etxea gusta dakidala niri eta ez etor daitezkeen bisitei batez ere.
Amaitzeko beste lagun esan duenaren arabera garrantsitzuena erosotasuna da eta horrez gain noski lana edukitzea eta batez ere osasuna lan egin ahal izateko eta hipoteka ordaintzeko
Beno lagunok laster arte

koldo Feijoó dijo...

Kaixo!
Ametsak betetzea ez da beharrezkoa, baina izan behar ditugu. Lortzen ez baduzu, behintzat,saiatu zaitez gogor. Ahalegin guztia egin eta gero, esan behar diozu zure buruari egin duzula zure eskuan zegoen guztia.Ez kikildu,hori na nire goiburua.

Kasu honetan, etxe berriaren ametsa aipatzen da, ba beno,esan dudanez,baikotzak bere ametsak ditu.
Kontuan izan behar duzu mailegu bat ordaintzea bizitza osorako dela normalean,nire kasuan horrela da. Baina etxe bat izateko ez dago beste erremedio, loteria irabazten ez baduzu behintzat.

Gero apaindu nahi duzun moduan, hori bai, nik pentsatzen dut apaindu behar duzula eroso sentitzeko, ez telbistan agertzeko..

Orain oso eroso nago nire etxean,ez dakit nola den nire ametsetako etxea, beste gauza garrantsitzuagoak ditut orain buruan.

Noski etxe bat izatearena nire amets bat zela, baina beste amets gehiago ditut eta ez dut amore emango lortu arte, ta zuek?

Aioo

koldo Feijoó dijo...

Kaixo!
Ametsak betetzea ez da beharrezkoa, baina izan behar ditugu. Lortzen ez baduzu, behintzat,saiatu zaitez gogor. Ahalegin guztia egin eta gero, esan behar diozu zure buruari egin duzula zure eskuan zegoen guztia.Ez kikildu,hori na nire goiburua.

Kasu honetan, etxe berriaren ametsa aipatzen da, ba beno,esan dudanez,baikotzak bere ametsak ditu.
Kontuan izan behar duzu mailegu bat ordaintzea bizitza osorako dela normalean,nire kasuan horrela da. Baina etxe bat izateko ez dago beste erremedio, loteria irabazten ez baduzu behintzat.

Gero apaindu nahi duzun moduan, hori bai, nik pentsatzen dut apaindu behar duzula eroso sentitzeko, ez telbistan agertzeko..

Orain oso eroso nago nire etxean,ez dakit nola den nire ametsetako etxea, beste gauza garrantsitzuagoak ditut orain buruan.

Noski etxe bat izatearena nire amets bat zela, baina beste amets gehiago ditut eta ez dut amore emango lortu arte, ta zuek?

Aioo

Paula Pedrero dijo...

Egia esan etorkizuneko etxebizitzan pentsatzerakoan bihotza nahastu egiten zait. Etorkizunean non eta zein baldintzatan pentsatzeak beti kezkatzen nau, gaur egun, etxebizitza bat izatea ia-ia ezinezkoa da eta. Horregatik, gero eta jende gehiago ikus dezakegu pisu alokatu batean eta ez erositako etxe batean. Holan izanda, agian etxe bat alokatzea ez da izango ideiarik txarra,ezta? Suposatzen da etxe alokatu batean bizi garen bitartean diru aurreztea posiblea dela etorkizun batean zure ametsetako etxea lortu arte.

Gainera, benetan jendeak badaki zein izango litzatekeen lekurik aproposenak bizitzeko eta zein balditzatan nahiko lukeen bizitzea? Nik adibidez, ez daukadala inolako ideiarik esan behar dizuet, orduan laguna, ezinezkoa egiten bazaizu etxeko hipotekari aurrera eramatea ez kezkatu, alokailuak bahitura ez izateko izateaz aparte zure ametsetako etxea bilatzeko baliagarriak izan daitezke.

Paula (Fidel-B2)

Anónimo dijo...

Argi dago ametsak izatea garrantzitsua dela bizitzan gatz apur bat ipintzeko, ametsak mugimenduan mantentzen dugulako, baina kasu honetan ez daukat argi komenigarria izango den ala ez. Pisu bat erostea bankuarekin eskontzen dela da eta bikote horrek beldurra ematen dit.
Gutxik falta zait nire mailegua bukatzeko eta lotería tokatu ez ezik, ez dut uste beste etxebizitza bat erosiko dudanik. Gustura nago bizi izaten naizen lekuan eta nahiz eta ametsak politak izan errealitatean bizi behar dugu.
Argi daukat etxe baten garrantzitsuena erosotasuna bizitzea dela, eta bertan bizi den jendea nabaritzen dela.
Gehienetan ametsak ez dira egi bihurtzen eta horregatik ametsak dira.

BERISFIDELB2

Anónimo dijo...

Etxe gozoa!

Urte askotan, nire lana zela eta, etxebizitzak diseinatzeko aukera izan dut, bata bestea baino ederragoa, era berean, salmentarako orduan bata bestea baino garestiagoa izaten zen. Beraz, ametsek badute bere salneurria eta batzuek izarretatik urrun gaudenontzat lortezinak dirudite. Demagun ametsetako etxea lortu nahi duzula eta horretarako bankuaren mailegua behar duzula, zenbat eta handiagoa izan mailegua gero eta soka lodiagoa sentituko duzu zure lepoan ia betiko, amesgaito horretatik salbo izan nahiko nuke, nire lepoak hari fina besterik ez du jasatzen eta.
Beharbada, nire etxebizitza ez da lekurik ederrena izango, baina kasu honetan nirea denez begirada bereziaz ikusten dut. Erosteko orduan nire beharrak betetzen zituen, baina denbora pasatu ahala nire beharrak aldatu egin dira eta erosotasun gehiago bilatzean nabil. Baina oinak lurgainean ipinita, beste ametseko etxearen bila nabil eta argi daukat amets hori nire familarekin amets egin nahi dudala eta ez nire bizimodua "fiskalizatu" nahi duen batekin.
Nire ametsetako etxea agertzearen zain nago, baina bareki nire etxe gozoan.

Vicente JB 2

Anónimo dijo...

E B1 zortzietatik hamarretara

Kaixo lagunok!!

Bizitzako gauzarik garrantzitsuena zoriontzu izatea da. Zure ametsak lortzen baduzu hobe da baina batzuetan hori ezinezkoa da. Gogor lan egin behar duzu zure etorkizuna hobetzeko.

Hasieran ezin izango nuke etxe bat erosi diru gutxi edukiko nukelako. Orduan nire bikotearekin bizitzera joan nahiko banu, pisu bat alokatuko nuke eta diru asko ere aurreztuko nituzke. Gero etorkizunean gehien gustatzen zaidan etxea erosiko nuke.

Etxea motari buruz, apartamentu eroso batean bizi nahiago dut. Potxoloago iruditzen zait.

Etxe oso handi bat apartementu txiki bat baino hotzagoa da. Gainera garbitzeko pertsona bat kontratatu behar duzu.

Langabezian nagoenez, iaz nire apartamentua utzi behar izan nuen. Momentu honetan nire aitaren etxean bizi naiz. Nire aitaren etxea oso normala da , ez da handia edo txikia eta oso erosoa da.

Ametsetako etxeari buruz, ez dakit, apartamentu txiki bat eta oso erosoa izango litzateke. Apartamentua nire gustura apaintzea gustatuko litzaidake.

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Nire ustez etxea gu bizitzeko da eta horrexegatik erosoa izan behar da. Hau esaten dut bisitak bakarrik egun batzuetan etortzen direlako, baina egunero etxean gaudenak gu gara. Niri ez zait "postureo" gustazen nire buruan, baina nire etxean ere ez.

Ni oso pozik nago nire etxearekin. Gauza txiki batzuk aldatu nahi ditut eta hori aldatzeko lan egingo dut, baina ez gehiagorik. Oraindik ez dut pentsatzen beste etxeetan dirurik ez dudalako. Uste dut denborarekin beste etxe bat erosiko dudala, baina oraindik momentua ez denez ez dut horri buruz asko pentsatzen.

Orain nire etxea metroaren ondoan dago, eta etxe berri bat erosiko banu ez litzaidake hori galtzea gustatuko. Gaur egun metrori esker lortu dut kotxea ez erabiltzea eta horregatik oso harro naiz.

Ni ez naiz normalean diruko arazoetan sartzen eta horregatik pentsatzen dut beste etxe bat erostean ere ez dudala egingo. Nik badakit zenbat daukat eta zenbat ordaindu dezaket.

Amaitzeko esango dut bizitzan ametsak eduki behar direla. Batzuk txikiak eta beste batzuk handiagoak. Horrela indarra gehiago dugu gure bizitza jarraitzeko.

Laster arte lagunok

UBM B2 IDOIA