2016/04/29

MERKE, MERKE,…

Lehen ez nuen egiten. Lehen beti pentsatzen nuen ondo zegoela, akatsik ez zegoela. Orain beti begiratzen dut. Eman bezain pronto begiratzen dut akatsik dagoen bilatzeko. Joko bat dela ematen du, baina tartean dirua dagoenean joko bat baino gehiago da, batez ere, tartean dagoen dirua nire denean. Ez nago galtzeko prest. Larunbatero asteko erosketa egiten dudanean, ordaindu eta tiketa begiratzen dut. 

Xentimo bat hemen, beste xentimo bat hor eta deskuiduan pare bat euro han. Sarritan okertzen dira supermerkatukoak, sarritan beren alde okertzen dira, beti beren alde. Nire alde inoiz ez. Berdin dio zein den supermerkatua, guztietan gertatu zait gauza bera. Lehen behar nuen guztia erosteaz arduratzen nintzen, orain etxean prestatzen dudan zerrendan zutabe bat uzten dut prezioak ere apuntatzeko.

Gauza bera gertatzen zaizue? Inoiz zuen alde okertu dira? Gustuko duzue erosketak egitea? Noiz egiten dituzue? Zer deritzezue supermerkatuek guk gehiago erosteko erabiltzen dituzten teknikei?

5 comentarios:

Anónimo dijo...

U. B1; 20.00 h -22.oo h

Kaixo lagunok:
Ni normalean nahiko eskuzabala naiz eta ez diot begiratzen diruari supermerkatuan itzultzen dizkidanean bueltak, baina egun batean zerbaitek aldatu zuen… poltsak kobratu hasi zizkiguten! Zelako putaku…! Nora botako dut zarama? Zelako haserrea! Ez zen posiblea!; Lehen beti bost edo sei poltsa gehiago hartzen nuen, zaramatoki bezala… Handik aurrera, beti begitzaten dut kobratzen didatena badaezpada ere. Lehen bueltak ematen zizkidan bitartean, hartzen nituen bost edo sei poltsa gehiago. Horrela en nintzen konturatzen.

Gainera irudizen zait poltsak garestiegiak direla. Bost zentimo poltsa baterako!, zelako lapurreta! Bere prezioa ez da ordaintzeko, dirua irabazteko da.

Bestalde normalean asteburuetan joaten naiz erosketak eta familiarekin egitera, bueno egitera, egitera… agian hobeto erosketak kargatzeko kar kar. Eroskeetan, ni naiz erosten dituen poltsak etxera. Erosketak nire emazteak egiten ditu eta nik kargatzeko nago, astoa bezala, kar kar Baina horrekin ez daukat arazorik, garraiolaria izatea eta familia laguntzea gustatzen zait eta.

Bueno lagunok, hau da nire iritzia. Laster arte.

Julen Maeso dijo...

Kaixo lagunok:

Ni ez naiz normalean erosketak egiten ditudana, baina askotan nire amarekin joaten naiz supermerkatura poltsekin laguntzeko. Nire amak normalean ez du momentuan begiratzen, baina etxera aligatzean ticket-a berriro irakurtzen du badaezpada. Behin baino gehiagotan deskontua egin behar ziguten eta “ahaztu zitzaien”.

Nik bakarrik erosten dudanean ez ditut bueltak begiratzen normalean, baina zerbait arraroa ikusten badut bai birpasatzen dut dena. Nahiz ni bakarrik, nahiz nire amarekin, okertu diren bakoitzean beti haien alde izan da, beraz, blogaren sarrerak esaten duena nire ustez guztiz egia da.

Beno lagunok, laster arte!

Israel Escalante dijo...

Aupa!
Nik gogoratxen dut txikitan nire ama hor, supermerkatuko kutxa erregistratzaile ondoan ordaindu ta gero, hor geldutu zen pare bat minutu, tiketa irakurtzen, eta ni beti esaten nion "tira ama, etxean irakurri dezakezu!". Nik ez dut hori egiten erosketak egiten ditudanean, gehienetan ez dut irakurtzen, eta egiten dudanean, etxean egiten dut, horregatik erreklamazioak egiteko arazo gehiago izaten ditut; ze azkarra nire ama, egongarri pizka baten truke, etxean lasaitasun gehiago. Baina nire arazoa da erosketak egitea ez zaidala gustatzen, horregatik saiatzen naiz ahal dudan denbora txikiagoa dendan ala supermerkatuan. Horregatik, batzuetan itzuli naiz jantzi denda batzuetara nire neurrikoak ez ziren jantziak aldatzera, probatu gabe erosi nituelako.
Batzuetan izan dudan beste arazo bat izan da kanbiarena. Batzuetan, dendetan kanbio gehiago eman didate. Normalean kontak argitzen ditut eta dirua itzultzen dut. Niri, tabernan lan egiten nuenean, bereziki nekatuta nengoenea egun batzuetan, ez nuen arreta gehiago jartzen eta batzuetan hori pasatu zidan. Horregatik, zintzotasunagatik ere, gustatzen zait bidezkoa izatea, neure buruari bestearen lekuan ikusten dudalako.
Amaitzeko, normalean supreperkatura joaten naizeneak egiten dudana da zerrendarekin joatea eta zerrendan ez dagoena ez ukitzea. Bakarrik gosearekin supermerkatuan sartzen niazenean produktu gehiago (janaria) erosten dut. Aizue, ez zaitezte joan supremerkatura gose zaretenean!
Beno ba, hurrengora arte!

Anónimo dijo...



Aupa lagunok!!!


Zer esan gai honi buruz! Erosketak egiten ditutan bakoitzean gauza bera egin ohi dut badaezpada, batez ere, orain dela urte asko Carrefour supermerkatuan ordaintzerakoan hogeita hamahiru ogi kobratu zizkidatenetik. Momentu hartatik beti aztertzen dut faktura arreta handiz, baina egia da ez zaidala berriro gertatu.

Orokorrean erosketak egitea ez zait batere gustatzen, baina beharrezkoa denez, ahal dudan neurrian astebeten zehar egitea nahiago dut, asteburuan baino eta jakina, ahalik eta azkarren egiten ditut erosketak eta horretarako, beti etxean egindako zerrenda daramat.

Gainera, Mercadona ireki zutenetik, bi aldiz egon naiz han, bata astebetean eta bestea larunbatean eta azken aldi honetan, hain nekatuta nengoen non handik irten nintzenean gizaki hiltzeko izugarrizko gogoak etorri zitzaizkidan, kar, kar. Benetan, egoera ezinegona zen, beraz, egon zaitezte ziur ez nautela berriro egoera berberan harrapatuko.

Laster arte.

Rodri B2Fidel

B1 A.T dijo...

Kaixo lagunok:

Nik ere begiratzen dut tiketa, batez ere supermerkatura joaten naizenean eta beherapenak edo ofertak egiten diztuztenean. Azkotan gertatu zait akatzak aurkitzea.

Baina, beste kasu batzuetan ez dut ezer aztertzen edo konprobatzen, bankuetan adibidez. Ezin dutela txarto egin behar pentsatzen dut edo ez dakit zergatik baina hain lasai geratzen naiz diru inportantenarekin eta horiek, hain zuzen ere, ez dira konfidantza edukitzeko...

Bueno, laster arte.