2017/03/17

BAGOAZ …

Guztiok egin dugu, nahita ala nahi gabe. Ziur aski modu masibo batean, Leonen gertatu zen bezala, ez; baina egin egin dugu. Hor ehun eta hogei pertsona zeuden bataio batean, eta tarta jateko unea heldu zenean, altxatu eta alde egin zuten. Jatetxekoak konturatu zirenerako ez zegoen bertan ezta jaioberria ere, denak hanka eginda zeuden.

Ezin dut imajinatu eszena eta, batez ere, ezin dut imajinatu jatetxeko jabearen aurpegia, geratu behar izan zitzaion tonto aurpegia. Plana, nire ustez, ia ia perfektua. Bapo bapo jan eta ordaindu gabe ospa egin, baina ez guztiz perfektua, behintzat gozozaleak garenontzat.

Egin nuen azkeneko aldian zerbitzariak emandako tratuarengatik izan zen. Pare bat kaina izan ziren, lau euro, baina dirua ez zen arrazoia izan. Barra atzean daudenak pertsonak dira, baina beste aldean gaudenok ere bagara. Horregatik, batzuetan gogorarazi behar zaie gure diruaren truke zerbitzu bat ari direla ematen, eta zerbitzu hori behar bezala ematen ez badigute, protestatzeko eskubidea dugula. Ordaindu gabe joatea ez da protesta egiteko modurik onena izango, baina eraginkorrena, agian, bai.

Zer iruditzen zaizue ordaindu gabe alde egitea? Inoiz egin duzue? Noiz? Zergatik?

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U B2 JB

Kaixo lagunok:

Kar kar. Sentitzen dut jatetzeko jabeagatik, baina zelako barreak! Seguru nago “a los simpa” harrapatuko dituztela automobilen matrikula-zenbakia hartu zieten eta. Horregatik barre egiten dut. Bestela ez nuke egingo. Zelako putakeria!
Nire kasuan inoiz ez dut alde egin ordaindu gabe, baina ez zait txarto iruditzen zerbitzu txarra ematen dizutenean eta eskubide daukazu ez ordaintzeko. Frogatuta badago noski, bestela denok egingo genuke : “ez zaidanez gustatu janaria ez dizut ordaindu”, ezta?.

Neuk hostelerian lan egin nuen eta konturatzen zitzaidan batzuetan zerbitzua oso txarra zela. Normalean zezenak harrapatzen zuelako. Beste batzuetan ez zegoen nahikoa langileak…Orduan normala da haiekin haserretzea eta joatea ordaindu gabe. Nik egingo nuke zalantzarik gabe.

Bueno lagunok, hau da nire iritzia, laster arte.

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!!

Ordaindu gabe joatea ez zait ondo iruditzen. Gauzek bere prezioa daukate eta horren truke dirua eman behar dugu, beraz, joatea ordaindu gabe, niretzat, txarto dago.

Bestalde, badaude oso zerbitzari txarrak. haiek erregeak sentitzen direnak eta, gainera, itxaron behar ditugunak. Ez daukate inolako axolarik, azken finean, haiek zuri zerbitu behar dizute eta ez dago beste norbait bertan. Orduan, bi aukera ditugu: itxaron edo joan.

Pentsatzen, pentsatzen... ez naiz ordaindu gabe inoiz joan leku batetik. Lotsa handia ematen dit gauza horiek egitea. Gainera, beti pentsatzen dut jendea niri begira dagoela eta ezin dut hori egin, ez bakarrik lotsagatik, baizik eta nire kontzientziagatik.


Fidel B2 18-20

Hartzeko pronto eta emateko tonto.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Pasa den astean euskal frogak eduki nituenez, ez nuen izan gogorik blogean idazteko.Baina berriro zuekin nago nire iritzia emateko.
Aste honetako gaiari buruz ikuspuntu desberdinak dauzkat,eta hori esaten dut pub baten jabeak niri eman zidan tratu txarragatik.

Alde batetik, ez deritzot ondo taberna batetik ordaindu gabe joateari, leku horretan eman dizuten zerbitzua ordaindu behar duzu eta. Horrez gain, hori egingo bazenu, hurrengo aldiz jabeak zuri zorra hori ordaintzeko eskatu ahalko lizuke, eta hori gertatzea zuretzat oso deserosoa izango litzatekela uste dut.

Baina bestetik,pertsonek nik bezala tratu txarra jasotzen dutenean, eta ez dute ordaintzen, nahiz eta hori egitea txarto egon, ondo iruditzen zait. Zerbitzu bat ordaintzen baduzu behintzat tratu on bat jaso beharko zenuke. Nire ustez, negozio bat daukan pertsonak bere bezeroak zaindu beharko lituzke; bestela, kexa asko jasoko du eta azkenean ez da inor sartuko bere tabernara.

Nire kasuan, lehen esan dudan aldetik, behin pub batean tratu txarra jaso nuen. Nire amaren heriotzagatik garai txarra pasatzen nengoen. Gau batean afaldu eta gero nire lagunekin kopa bat hartzera pub batera joan nintzen. Kopa hartu eta gero oso txarto sentitzen hasi nintzen eta azkenean pub horretan botaka egiten amaitu nuen. Momentu horretan jabeak gu kalera joateko agindu zigun. Hori oso txarto neritzon, edonori hori gertatu ahalko zitzaiokeen eta. Gainera pub horretara ostiralero joaten ginen. Noski,kopak ordaindu genizkion, baina egia esan ez zuen merezi dirurik jasotzea tratu txarragatik. Ondorioz, ez naiz hainbeste sartzen pub horretara. Gero nire lehengusuak kontatu zion pub horretan ere esperientzia txarra bat eduki zuela.

Amaitzeko, pertsona baten egintzak kritikatu aurretik, bere arrazoiak entzun beharko lirateke.

Beno, espero dut zuei nire iritzia interesgarria iruditzea.

Laster arte,

Helena B2 8-10 Idoia