2018/03/02

IDAZLE HORI

Ez dakit patua den edo zer den, baina ematen du batzuetan dena idatzita dagoela eta, egiten duguna egiten dugula, gure bizitza nolakoa izango den erabakita dagoela.

Aste honetan “La noche de …” saioan entzun nuen emakumezko aktore bat, oker ez banago, Maryl Streep unibertsitate batean sartzeko egin behar zuen probaren egunean lokartu zela eta, gustuko zeukan karrera egin ezin zuenez, aktore izateko ikasketak egitea erabaki zuela.

Ez dugu inoiz jakingo zer gertatu ahal izango zen, gustuko hori eginez gero. Ez dago jakiterik. Baina ziur nago berak ere noizbait pentsatu duela hori bere bizitzako liburuan idatzita zegoela. Horrelakoetan etorkizuna geuk idazten dugula esan ohi dugu, baina ez dakit nik … zalantzak ditut.

Zuek, zer uste duzue?

No hay comentarios: